Konpromisoa 153. Munduan Euskal Diasporarekin loturak sendotzea.

- Saila
- Lehendakaritza
- Arduraduna
- Ander Caballero Barturen (Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkari nagusia)
Ekimena 1. Euskal Diasporaren historia zaintzea eta zabaltzea, eta Euskadiri egindako ekarpena nabarmentzea.

Ekimena 2. Atzerrian dauden euskal herritarrentzako berariazko zerbitzuen zorroa garatzea, Lege berriaren esparruan.

Ekimena 3. Euskal Diasporaren Legea bultzatzea, besteak beste, atzerrian dauden euskal herritarren eskubideak eta prestazioak ezartzeko.

Ekimena 4. Irailaren 8a Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna izatea.

Ekimena 5. Itzulera-politika integrala garatzea eta leihatila bakarra bultzatzea, Euskal Diaspora osatzen duten pertsonen eta Administrazioaren arteko harremanak errazteko.

Ekimena 6. HAN-HEMEN plataforma sendotzea, Euskal Diasporarekin etengabeko harremana izateko tresna gisa. Euskal Etxeen sarearekin harreman eta lankidetza modu berriak ezartzea munduan.

| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/19 |
Erabakia, Bremengo Euskal Kultur Elkartea eta Txengel Etxea (Alemania), Lyoneko Euskal Etxea eta Denak Bat Toulouseko Euskal Etxea (Frantzia), Mamia Kultur Elkartea (Espainia) eta Euskal Etxea Vasconia Florida Elkarte Zibila (Uruguai) euskal etxetzat aitortzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen ondorioetarako.
|
| 2026/03/07 |
Eusko Jaurlaritzak berdintasuna indartzeko hiru ekimen bultzatu ditu Euskal Etxean. Programak honako hauek biltzen ditu: "Martxoak 8: eraldatzen duten ahotsak" bideoa; "Berdin Blai Gela" prestakuntza-plataforma berria, euskal etxeen eguneroko jardueran berdintasuna txertatzeko online ikastaroekin; eta "Gizonok Berdintasunean Taldea" taldea, euskal diasporan berdintasuna sustatzeko gizonei zuzendutako gunea.
|