Ekimena 4. Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria prebenitzeko, hautemateko eta garaiz jorratzeko programak garatzea, estrategia espezifiko baten bidez. Ziberjazarpena eta genero-indarkeria online prebenitzeko eta kontzientziatzeko programen sorrera sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/04 |
"Ezagutzaren Lankidetza eta Kudeaketa" jardunaldia. Ekimen hau Haur eta Nerabeenganako Indarkeriaren Aurkako Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110812 |
| 2026/04/07 |
Apirilaren 18an familian mugikorrik gabe igarotzeko lehen eguna ospatuko du Euskadik
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109303 |
| 2026/03/22 |
"Ingurune Seguruen Pertzepzioa Kirolean" izeneko txostenak haur eta nerabeei 2025ean egindako inkesta baten emaitzak aurkezten ditu. Helburu nagusia adingabeek kirol-inguruneetako segurtasunari buruz duten pertzepzioa ezagutzea eta aztertzea izan da, bai eta haien ongizatea eta babesa bermatzeko hobekuntza-arloak identifikatzea ere.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108959 |


