Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/11 1941eko martxoaren 12an 38 urte zituela hil zen Valencia de las Torresko (Badajoz) Aquilino Flórez Bautistaren gorpuzkiak eman zitzaizkion familiari. 2022ko abenduan atera zituzten gorpuzkiak Urduñako hilerritik. Orain arte 17 dira berreskuratutako biktimak, genetikoki identifikatutakoak eta haien familiei emandakoak. 2014tik 93 dira hilerri horretan berreskuratutako biktimak. Gogora Institutuak gainerako 76 pertsonen identifikazio genetikoa lantzen jarraitzen du.
2025/05/12 Gogora Institutuak Urduñako espetxe frankistaren sei biktima identifikatu ditu genetikoki.
2025/05/03 Nazismoaren kontzentrazio-esparruen askapenaren 80. urteurrenaren testuinguruan, nazismoaren esparruetara deportatutako euskal biktimak oroitzeko ekitaldia.
2025/04/06 Gurseko Barnetegien Egunean parte hartzea. Frantziako agintariek omenaldia egin diete Espainiako errepublikanoei eta nazioarteko brigadistei, kontzentrazio-esparru horretako lehen barneratuei, baita ondoren etorri ziren faxismoaren gainerako biktimei ere.
2025/04/01 Eusko Jaurlaritzaren aintzatespen-ekitaldiak, eskubide hori arautzen duen Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legea aplikatuz.
- Alfredo Espinosa, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko lehen sailburua.
- Bigarren Mundu Gerran Frantzian faxismoaren aurka borrokatu zen Gernika Batailoiaren oroitzapena.
2024/12/04 Gogora Institutuak Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa zabalduko du 2025ean. Herriko hilerrian lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina egiten ari dira. Kalkuluen arabera, beste 30 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ahal izango dira. Aurreko bi kanpainetan, 2014an eta 2022an, 71 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira, eta horietako 11 identifikatu eta haien familiei eman ahal izan zaizkie.
2024/10/29 Urduñako Udalari dirulaguntza zuzena ematea. Ekarpen ekonomiko honen helburua da erabiltzen ez diren hilerriko nitxo batzuk eraisteko lanak finantzatzea. Nitxo horiek presoen, kontzentrazio-esparruko biktimen eta Urduñako espetxearen lurperatzeetan daude eraikita. (48.150.- €)
2024/07/24 Amorebieta-Etxanoko hilerria: Indusketa lanen hirugarren fasea. Aurreko bi kanpainetan 86 pertsonaren gorpuzkiak atera dira lurpetik, eta horietako bi identifikatu eta familiei eman zaizkie.
2024/07/23 Dirulaguntza bat ematea fikziozkoak ez diren liburu argitaratuak argitaratzeko eta Gerra Zibiletik gaur arte Euskadiren memoria demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak egiteko. (80.000.- €)