Ekimena 6. Araban Araia eta Gasteiz artean, Gasteiz eta Manzanos Erribera Beitia artean eta Bizkaian Bilbo eta Karrantza artean aldiriko zerbitzu berriak martxan jartzeko aukera eta bideragarritasun ekonomikoa aztertzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/22 |
Arabako Lautadako aldiriko tren-zerbitzuaren lehen hilabeteak positibotzat jo dituzte erakundeek eta zerbitzu hori sendotzearen alde egin dute 2025eko ekainetik abendura bitartean, % 35 joan-etorri gehiago egin dira trenean, 168.477 ibilbiderekin, eta aurreko urtean 124.702 izan ziren, distantzia ertaineko zerbitzu eta tarifekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107504 |
| 2025/06/10 |
Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Renfeko administrazioen arteko hitzarmena, Araban tren-zerbitzua hobetzeko, Arabako Lautadako aldirietako zerbitzua sortzeko. EHHA
|
| 2025/05/30 |
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Arabako lautada Miranda de Ebro eta Altsasu artean zeharkatuko duen tren zerbitzu berria. Gaur egungo trenbidetik igaroko da, astean 137 zirkulazio izango ditu, eta geltokiak izango ditu Manzanosen, Argantzunen, Iruña Okan, Gasteizen, Dulantzin, Agurainen eta Araian.
|


