Ekimena 5. Migratzaileen eta errefuxiatuen harreraren eta integrazioaren arloan Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren politikak bultzatzea, bai eta euskal harrera-eredu bat definitzen eta bultzatzen jarraitzea ere, Estatuko Gobernuarekin lankidetzan. Ondorioz, Espainiako Gobernuarekin baterako gobernantzarako eta lankidetzarako esparru bat ezartzea, lankidetza-harremanak areagotzeko, pertsonen harreraren kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeko eta baliabide eta zerbitzu publikoak batera erabiltzea errazteko, elkarrekiko laguntzaren eta informazio-trukearen bidez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (15)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/17 |
Ikuspegi - immigrazioaren euskal behatokia EHUko migrazioen eta bizikidetzaren ikuspegi katedra gisa sendotu da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112019 |
| 2026/05/20 |
Kanarietako presidentearen bisita: Euskadik eta Kanariek Espainiari eta Europari eskatzen diete onar dezatela EBren barruko iparraldeko eta hegoaldeko mugen estatusa |
| 2026/05/08 |
Euskadik iparraldeko muga gisa aitortzea aldarrikatu eta ziurtasuna eskatu du Migrazioaren eta Asiloaren Europako Itunaren ezarpenaren aurrean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110055 |
| 2025/12/16 |
Zuzeneko dirulaguntza Zehar-Errefuxiatuekin elkarteari pertsona maliarren etorrerak eragindako krisi humanitarioari aurre egiteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106977 (104.500.- €) |
| 2025/09/16 |
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza zuzena eman dio Itsas Salbamendu Humanitarioari (SMH) giza eskubideen denfentsa eta gizarte-sentsibilizazioa babestuz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104420 (50.000.- €) |
| 2025/09/16 |
Asociación España con ACNUR – Euskal Batzordeari dirulaguntza zuzena, Ukraniako gerragatik errefuxiatuei larrialdiko laguntza emateko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104419 (50.000.- €) |
| 2025/09/08 |
Eusko Jaurlaritzak eta Andaluziako Juntak immigrazioaren egiturazko plan baten premia nabarmendu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104213 |
| 2025/03/31 |
Eusko Jaurlaritzak, Haurtzaro eta Nerabezaro Ministerioari igorritako adin txikikoei buruzko datuak
Euskadin 2025eko martxoaren 31 bitartean artatutako lagundurik gabeko adin txikiko atzerritarren gehienezko kopurua 859koa da. Horrez gain, adin txikiko -atzerritar zein bertokoak- pertsonak hartzeko plazen okupazio efektiboa 1939koa da. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100620 |
| 2025/02/05 |
Migrazio eta Asilo Euskal Foroa hazi egin da, bi batzorde berrirekin eta erakunde eta pertsona ugari sartuz bertan.
|
| 2025/01/03 |
EAEk eta Kanariek Estatuko autonomia-erkidegoekin egin nahi dute aurrera inoren kargura ez dauden adingabeen ezohiko banaketan.
|
| 2024/12/23 |
Erabakia, zuzeneko dirulaguntza ematekoa Bilboko Elizbarrutiko Caritasi, Loiolaetxea Elkarteari, Alboan Fundazioari eta Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioari, babes komunitarioko programa garatzeko. (94.927.- €)
|
| 2024/12/03 |
Espainiako Gurutze Gorriari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, lagun egiteko neurriak kudeatzeko oinarrizko laguntza materialeko FSE+ programaren esparruan. (200.750.- €)
|
| 2024/12/03 |
Asociación España con Acnur - Euskal Batzordeari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, Ukrainako gatazkaren biktima diren herritarrak babestu eta laguntzeko. (50.000.- €)
|
| 2024/10/15 |
EAEko Toki Erakundeentzako, Tokiko Erakunde Autonomoentzako eta Tokiko Merkataritza Sozietateentzako laguntza ekonomikoen programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
|
| 2024/10/01 |
2024ko deialdia |


