Euskadi.eus
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/04/20
Joseba Iraola pilotuak eserleku bakarreko Euskal Selekzioa autoa aurkeztu du. Autoak EKFBren, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Petronorren, Instxausti Taldearen, Balmasedako Udalaren, Hurbizconsen eta Euskadiko Automobilismo Federazioaren babesa du.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109585
2026/03/04
Lehen lehendakariordearen eta Kirol ministraren arteko lehen aldebiko batzarra. Euskal Selekzioen ofizialtasunaren inguruan Gobernuen arteko lankidetza eskatu dio Bengoetxea lehendakariordeak Tolon ministrari. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108579
2025/11/22
Harrera egin zaie Foru Jauregian Euskal Pilotaren Nazioen Ligako antolakuntzari eta partaideei. Liga hori azaroaren 23tik 29ra jokatuko da Barakaldoko eta Bilboko frontoietan: Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko, Argentina, Bolivia, Portugal, AEB, Txile eta Kuba.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106360
2025/11/07
Euskal Pilotaren Nazioen Liga berriz ospatuko da Euskadin, azaroan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105909
2025/07/01
Euskadik Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Ministroen Kontseiluan kirol arloko koordinazioa hartuko du bere gain 2025 urteko bigarren seihilekoan. Informazio gehiago
2025/06/10
Nazioarteko lehiaketetan eta maila goreneko estatuko emakumezko ligetan kirolarien parte-hartzea sustatzeko laguntzak (Gobernu Kontseilua 2025-06-10). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102550
Esleipena (700.000.- €)
2025/05/12
Espazio bat birgaituko da Bilbon hogeina euskal federazioren egoitza birkokatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101553