Ekimena 1. I+G sistemako eragile guztien nazioartekotzea sustatzea: unibertsitateak, CCTTak, CICak, BERCak...
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/11/12 |
Bisita instituzionala Uruguaira, Euskadiren eta Uruguairen arteko harremanak sendotzeko eta zientziaren, unibertsitatearen eta berrikuntzaren arloetan lankidetzarako bide berriak aztertzeko. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua Uruguaiko presidenteordearekin bildu da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/114250 |
| 2026/11/10 |
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluaren bileraren emaitzak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) dekretu berri baten oinarriak eta I+G+b nazioartekotzeko estrategia baten funtsezko elementuak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/114176 |
| 2026/10/13 |
Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin ditu ikertzaileen mugikortasunerako laguntzak, 1,28 milioi eurora iritsi arte (Gobernu Kontseilua 2026-10-13)
- Ikermugikortasun programa, doktore diren ikertzaileen nazioarteko mugikortasuna sustatzeko. 2027ko deialdia. - Egonlabur programa, doktorego aurreko ikertzaileen nazioarteko mugikortasuna sustatzeko. 2027ko deialdia. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/113421 (1.280.000.- €) |
| 2026/03/16 |
Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargien programa martxan jarri du, proiektu zientifiko eta teknologiko estrategikoak bultzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108868 |
| 2026/02/24 |
Eusko Jaurlaritzak mugaz gaindiko lankidetza zientifikoa indartu du “LTC Sarea Encounter 2026” topaketan. Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategi (LTC) berria, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak bultzatuta.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108340 |
| 2026/01/08 |
Galesko lehen ministroak IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa ezagutu du Pérez Iglesias sailburuaren eskutik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107228 |
| 2025/05/27 |
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren bilera: Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP 2030ren) tarteko ebaluazioa, gobernantza eta eguneratzea, eta I+G+b-a Nazioartekotzeko Estrategia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102073 |
| 2024/12/27 |
Ekoizpen zientifikoak gora egin du Euskadin, bai kantitatean, bai kalitatean. Informazio gehigarria
|
| 2024/06/17 |
Euskampus Fundazioarentzako laguntza Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien artean, LTC-SAREA INNOVA ikerketa eta berrikuntza ekimena bultzatzeko. Informazio gehiago (235.000.- €) |


