Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
Data Jarduera
2026/03/03
Doako laguntza juridikoaren zerbitzu publikoa ematea zerbitzu hori kontratatzeko baliabiderik ez duten pertsonei. Horrela, justiziarako irisgarritasun osoa lortu nahi da, inork ez diezaion uko egin bere eskubideak gai ekonomikoengatik defendatzeari.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108529 (20.700.000.- €)
2025/11/18
Doako Laguntza Juridikoa: Abokatuek eta prokuradoreek jasotzen dituzten konpentsazioak % 5,4 handitzea onartu da. 2026an 17,6 milioiko partida izango du Abokatuen Elkargoentzat, eta milioi bat gehiago Prokuradoretzakoentzat.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106193
2025/10/03
Ofiziozko txandarako zuzkidura ekonomikoa handitu egin da, eta Euskadin sei abokatu gehiago izango ditu.
2025/05/13
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei zuzeneko dirulaguntza emakida, 2025. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan dauden pertsonei orientazio eta laguntza juridikoko zerbitzua antolatu eta emateko hitzarmenean aurreikusitako jarduerak finantzatzeko.  (334.259.- €)
2025/03/04
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei zuzeneko dirulaguntza ematea, Euskal Autonomia Erkidegoan indarkeria-delituen biktimei berehalako laguntza juridiko doakoa emateko hitzarmenean aurreikusitako jarduerak 2025. urtean finantzatzeko. (2.300.000.- €)
2025/02/12
Doako Laguntza Juridikoaren Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzeko abokatutzaren eta prokuraren elkargoak finantzatzea, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legeak (guardiako txanda, ofiziokoa eta funtzionamendu-gastuak) doako abokatu-laguntzako eta defentsa eta ordezkaritzako nahitaezko zerbitzuak emateagatik. (18.000.000.- €)