Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (18)
Data Jarduera
2026/05/12
Donostiako Udalarekin babes publikoko etxebizitzak eta/edo zuzkidura bizitokiak sustatzeko sinatu beharreko Lankidetza Protokolo Orokorra. Akordioak aurreikusten du etorkizunean Eusko Jaurlaritzari lagako zaizkiola udal-titulartasuneko hamar eremu, guztira 5.095 etxebizitza babestu eta zuzkidura-apartamentu garatzeko Donostiako hainbat eremutan. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110158
2026/05/05
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Donostiako Loiolako Erribera auzoan belaunaldien arteko 83 zuzkidura apartamentu eraikitzeko obren lizitazioa. Morlansen eta Loiolako Erriberetan zuzkidura-apartamentuak sustatzeko Donostiako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da jarduketa. Alokairuko parke publikoa handitzea eta eskaerari erantzutea da helburua, batez ere gazteen artean. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109948 (17.673.073.- €)
2026/03/24
Amaitu dira Irungo Aduana kaleko gazteentzako 43 zuzkidura-bizitokien obrak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107262
2026/03/04
Belaunaldien arteko bizikidetza-eredu berria jarri da zuzkidura-apartamentuetarako. Lehenengo promozioa Loiolako Erriberakoa da, 83 apartamenturekin: gela bateko 55 apartamentu gazteentzat eta bi logelako 28 apartamentu, lehentasunez, adineko autonomoentzat.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108559
2026/03/02
Sei jasotze-aurreproiektu aurkeztu dira, 189 zuzkidura-apartamentu aurreratu eta Euskadin 2.000raino gaitzeko bidea irekitzen dutenak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108478
2026/02/17
Zumarragako Udalarekin sinatutako hitzarmena luzatu da, Faustino Orbegozo Fundazioaren z-5.6 eremuan (geriatriko zaharra) zuzkidura-bizitokiak sustatu ahal izateko
2026/02/06
Herritarren parte-hartzea lehenesten da Loiolako Erriberetarako ostatuen aurreproiektuan (Donostia)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107881
2026/01/28
Arrankudiaga-Zolloko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren, zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzekoa.
Luzapena
2025/12/16
Lankidetza-hitzarmena Azpeitiko Udalarekin eta Azpeitia Berritzen SArekin, "Alde Zaharra" hirigintza-eremuan alokairuko babes sozialeko etxebizitzak (16 zuzkidura-bizitoki) eraikitzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106986 (3.500.000.- €)
2025/09/15
Hasiera ematen da Irungo udalerrian, Larzabalen, 43 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura.
2025/09/04
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Bilbo bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzea adostu dute. Bizkaiko hiriburuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren % 36k alokairu-merkatua erregulatzen duen figura horren babesa du. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104091
2025/04/15
Etxebizitzen erakunde Bilboko Udal autonomoari zuzeneko dirulaguntza eman, Bilboko udalerrian energetikoki eraginkorrak diren babes publikoko etxebizitzak (zuzkidura-bizitokiak) eraikitzeko, EBko Next Generation-ek finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak eta etxebizitza sozialak birgaitzeko laguntza-programak gauzatzeko. (106.040.- €)
2025/04/01
Ortuellako Udalarekin sinatutako hitzarmena, Ortuellako udalerrian Peñotako SR-2 sektoreko E-1 lurzatian zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. Ehha
2025/02/28
Arrasateko Sindikatuen Etxe zaharra gazteentzako 12 zuzkidura-ostatu bihurtu da.
2025/02/14
Zarauzko Salberdinen 60 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozesu irekia.
2025/01/28
Donostiako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren bigarren gehigarria izenpetzeko baimena ematen duen erabakia, Loiolako Erriberako lurzatian zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. Gazteentzako 84 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira txandakako alokairuan.
Euskal Herriko Agintatzearen Aldizkaria.
2024/12/11
Arrasateko udalerrian, Garibain, 12 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi da.
2024/11/11
Bilboko udalerrian, Jesus Galindez de Txurdinaga etorbidean, 72 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi da.