Ekimena 1. Lehentasuna ematea Euskadiko Abiadura Handiko Trenbide Sarea amaitzeari, Europako Sarearekin lotzeari, Nafarroarekin lotzeari eta euskal hiriburuetako geltoki berriak eraikitzeari.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/11 |
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Bilbao-Abandoko abiadura handiko lurpeko geltokia eraikitzeko aurrerapen teknikoen aurkezpenean parte hartuko du. Instituzio guztiak onartzen dute teknikoki irtenbide hori dela bideragarriena eta egokiena zerbitzua lehenbailehen ematen hasteko, eta bateragarria dela etorkizunean lurpeko eta behin betiko geltokia egitearekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110131 |
| 2025/11/07 |
Amaitu dira Donostiako Atotxako geltokiko tren-lanak. Une horretatik aurrera, aldirietarako kanpoko bideek behin betiko funtzionatuko dute azken konfigurazioan.
|
| 2025/09/09 |
Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen gomendioa hamalaugarren aldiz aldatzeko baimena ematen duena, 2011-2025 aldian Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduera egiteko.
|
| 2025/07/18 |
Kudeaketa-gomendioa: Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du Arkauteko lotuneko zatiaren obraren diseinua eta exekuzioa, eta tarte horren aurrerapenak zehaztuko du Euskadin abiadura handia noiz inauguratu ahal izango den. (2024/10/01)
Arkautiko lotunea eraikitzeko proiektuaren idazketa esleitu da. |
| 2025/03/31 |
Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (Adif) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren hirugarren aldaketa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria |
| 2025/02/10 |
Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioa hamahirugarren aldiz aldatzeko baimena ematen duena, 2011-2025 aldian Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduera egiteko.
|
| 2024/07/24 |
Bilbora sartzeko abiadura handiko korridorea eraikitzeko proiektuaren idazketa esleitu da.
|


