Ekimena 5. Euskadik, zerga- eta tributu-eskumenak dituen autonomia erkidego gisa, ekonomia- eta zerga-arloko Europako erabaki-organoetan duen partaidetza eta ikusgarritasuna indartzea. Ildo horretan, eta Ekonomia Itunaren 4. artikuluan ezarritako lankidetza- esparruen barruan, goi-mailako taldeen bileretara eta osoko bileretara joaten den Espainiako ordezkaritzan sartzea bultzatuko du, horietan D-4 (zerga-gaiak) eta D-5 (jokabide-kodea) taldeetan aztertutako gaiak jorratuz. Era berean, euskal erakundeen presentzia bultzatuko du ELGAren nazioarteko fiskalitate-foroetan: FHTP, Global Forum, FTA; baita ELGAren BEPSri buruzko esparru inklusiboko lanetan (MI) eta G-20an ere, ELGAren zerga-gaietarako batzordeak zuzenduta.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/09/23 |
Eusko Jaurlaritzak autogobernu ekonomiko-finantzarioaren eredua Bruselan ezagutarazteko lan-agenda. Informazio gehigarria
|
| 2024/11/27 |
Next Generation EU programa. Euskadi buru da Europako funtsak gauzatzean. Next Generation EU programak deitutako Europako funtsen ia % 72 egikaritzen du. Programa horrek dagoeneko 2.700 milioi euro sartu ditu Euskadin; horietatik 1.250 milioi Eusko Jaurlaritzak zuzenean kudeatu ditu, eta gainerakoa administrazio zentralak.
|


