Ekimena 1. Digitalizazioaren eta iraunkortasunaren inguruan, merkataritza-enpresak modernizatzeko eta eraldatzeko inbertsioari laguntzeko programa berriak sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/11 |
Euskadiko saltokiek bat egin dute beren presentzia digitala bultzatzen eta negozioak profesionalizatzen jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Euscommerce programaren barruan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106031 |
| 2025/10/14 |
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskaldendak elkarteak landutako NIRE (Sare ekonomikoaren albiste interesgarriak) proiektua aurkeztu du
Dirulaguntza Euskaldendak — Euskadiko merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen elkarteen konfederazioari, NIRE (Sare ekonomikoaren albiste interesgarriak) proiektua garatzeko. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105138 (168.000.- €) |
| 2025/07/22 |
Bizkaidendak Elkarteari zuzeneko dirulaguntza, Berriro proiektua merkataritzarako fidelizazio-tresna garatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-07-22)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103663 (108.900.- €) |
| 2025/04/29 |
Euskadiko merkatatza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak modernizatzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2025-04-29). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101205 Esleipena (4.600.000.- €) |
| 2024/10/01 |
Euskadiko merkataritzaren berrikuntzarekin, kalitatearekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuetarako laguntzak. 2024ko deialdia Informazio gehigarria (2.000.000.- €) |


