Ekimena 4. Trenbide-baliabideak lehenestea Euskadiko mugikortasunaren ardatz egituratzaile gisa eta garraio publikoaren metodo ezberdinen arteko osagarritasuna bultzatzea. Merkantzietako mugikortasun trenbidekoa sustatzea, gure portu nagusietarako merkantzien trenbide-konexioa bultzatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/01 |
Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen lehen zatiaren lanak hasiko dira Ortuellan. Lotura berriak harreman zuzena izango du Bilboko Portuarekin eta Europarekin, Europa Barneko Sarearen bidez (Atlantikoko trenbide-korridorea sare horretako kide da). |
| 2025/07/08 |
Erabakia, baimena ematekoa Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendio hau bosgarrenez aldatzeko: Gaintxurizketako (Gipuzkoa) Lezo terminal intermodal eta logistikoaren informazio azterlana, trenbide-eremuak mugatzeko eta erabiltzeko proiektua, eta trenbide zerbitzuaren gunea antolatzeko plan berezia definitzeko azterlanak egiteko kudeaketa-gomendioa.
|
| 2025/05/30 |
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Arabako lautada Miranda de Ebro eta Altsasu artean zeharkatuko duen tren zerbitzu berria. Gaur egungo trenbidetik igaroko da, astean 137 zirkulazio izango ditu, eta geltokiak izango ditu Manzanosen, Argantzunen, Iruña Okan, Gasteizen, Dulantzin, Agurainen eta Araian.
|
| 2025/01/31 |
Atotxako tren geltoki berriak Urumea aldeko zerbitzua berreskuratuko du. Horrela, aldiriko, distantzia ertaineko eta luzeko trenetako bidaiariak terminal zaharra zegoen tokitik sartuko dira berriro trenetara. Terminal hori behin-behinean gaitu da, obraren fase guztiak amaitu ondoren behin betiko zerbitzuan jarri arte.
|
| 2025/01/15 |
Topoaren trenbide-saihesbideko Bentaberriko geltokian trenbidearen muntaketa osatzen da.
|
| 2025/01/02 |
EuskoTrenek kudeatzen duen Gasteizko tranbia zerbitzuan 12 urte bete arte adingabeentzako doakotasuna indarrean sartzen da.
|
| 2024/09/27 |
Bilboko tranbia Zorrotzaurrera luzatzeko lanen eraikuntza-proiektuaren idazketa esleitu da. Sarea 2,4 kilometro luzatuko da, gehien bat bide berdean, eta bost geltoki izango ditu, horietako bat Olabeagan.
|
| 2024/09/05 |
Aginagako trenbide-saihesbidea esleitu da, Orio eta Usurbil artean. Bide bikoitzeko 1.329 metroko tunel batek maiztasunak bikoiztu eta Zarautz Donostiarekin 15 minuturo lotzeko aukera emango du.
(30.600.000.- €) |


