Ekimena 1. Etengabeko ikaskuntza sustatzea Euskal Lanbide Heziketaren bidez, prestakuntza- eskaintza malgua, doitua eta irisgarria eginez pertsona guztientzat, bai ikasleentzat, bai lanean ari direnentzat, bai langabezian daudenentzat. Horrela, prestakuntza horrek indartu egingo ditu lan-esparruan, eta online bidea bultzatu eta zabalduko du, prestakuntza erdipresentzialaren bidez edo urrutitik.