Ekimena 1. Esparru eleanitz eta kulturarteko berria garatzea, euskara eta euskal kultura ardatz hartuta, eta bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, euskara berezko hizkuntza gisa hartuta, ondo ezagutzea eta gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza optimoa lortzea helburu hartuta. Horretarako, ingurune bakoitzaren abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistikoak eta sozioekonomikoak hartuko dira kontuan, ikasleek hezkuntza-etapa bakoitzaren amaieran eskatzen diren hizkuntza-maila eta beharrezko gaitasunak eskura ditzaten. Hori guztia ikastetxe bakoitzaren hizkuntza-proiektuan egituratu behar da, esparru komun baten barruan, Hezkuntzari buruzko Legean eta haren zioen azalpenean ezarritakoaren arabera.

Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/09/30 |
Itunpeko ikastetxeetan eskola-eremuan euskararen erabilera bultzatzeko Nolega dirulaguntza deialdia 2025-2026 ikasturterako.
Deialdia (190.000.- €) |
| 2025/07/15 |
2025-2026 Ulibarri Programa
Deialdia (1.225.000.- €) |
| 2025/02/03 |
Euskarazko ikasmaterialen dokumentazio zentroa: 38.055 material katalogatuta ditu, hezkuntza komunitatearen eskura.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99049 |
| 2025/01/15 |
Hezkuntzak eta Euskaltzaindiak lankidetza berritu dute. Informazio gehiago
|