Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lehentasuna ematea Euskadiko Abiadura Handiko Trenbide Sarea amaitzeari, Europako Sarearekin lotzeari, Nafarroarekin lotzeari eta euskal hiriburuetako geltoki berriak eraikitzeari.

Ekimena 2. Bilboko eta Gasteizko sarbideen eta geltokien garapena bultzatzea. Geltoki berriak eraikitzeko behar diren obrak hasiz eta abiadura handiaren hiri-integrazioa garatuz. Bilborako sarbideak eta Basauriko behin-behineko geltokia, eta Gasteizko lurperatzea eta Arkautiko lotunea.

Ekimena 3. Ortuella eta Bilbo artean hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzea, Bilboko portuarekin eta Abiadura Handiko Sarearekin lotzea (I. fasea) eta Arrigorriagarainoko proiektua idaztea (II. fasea).

Ekimena 4. Renferen aldiriko zerbitzuak hobetzea gaur egun dauden bost lineetan, batez ere jende gehien dabilen tarteetan, hala nola puntako orduetan edo ekitaldi berezietan, baita asteburuetan ere.

Ekimena 5. Renferen aldirietako material mugikorra hobetzea, trenbideetako transferentziaren akordioa abian jarri ondoren.

Ekimena 6. Araban Araia eta Gasteiz artean, Gasteiz eta Manzanos Erribera Beitia artean eta Bizkaian Bilbo eta Karrantza artean aldiriko zerbitzu berriak martxan jartzeko aukera eta bideragarritasun ekonomikoa aztertzea.

Ekimena 7. Karrantza-Aranguren anezka bat bultzatzea Karrantza ibarreko herritarrentzat.

Ekimena 8. Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara zabaltzea. Informazio-azterlana amaitu eta eraikuntza-proiektua idatziko dugu, eta tranbia Zabalganara zabaltzeko lanak hasiko ditugu. Betoñun kotxetegi berriak eraikitzea.

Ekimena 9. Tranbia-zerbitzua Buesa Arena pabilioiko kirol-eremuraino eramateko aukerak aztertzea.

Ekimena 10. Bilboko tranbia Zorrotzaurrera zabaltzea. 

Ekimena 11. Atxuri-Bolueta tranbia-zatian geltoki eta igogailu berri bat sartzeko aukerak aztertzea, Santutxuko beheko aldeari zerbitzua emateko.

Ekimena 12. Tren-geltoki berriak: topoa Irungo geltoki intermodal berrian integratzea (Irungo trenbidearen operazioa bultzatzea), Astigarragako aldirietako geltoki berria, Anoetako geltoki berria (Donostia) eta Usurbilgo geltoki berria. Zumaia, Gernika, Bermeo eta Lutxanako geltokien birmoldaketak osatzea.

Ekimena 13. Gernika-Bermeoko Euskotrenen linearen azpiegitura eta maiztasuna hobetzea. Zugastietan, Autzaganeko tunelaren irteeran, trenbidea bikoiztea, trenak gurutzatu ahal izateko eta, horrela, maiztasunak bikoiztu ahal izateko, Amorebieta eta Bermeo artean 30 minututik 15 minutura. Egungo Murueta ontziolaren parean geraleku berri bat eraikitzeko azterlana egitea.

Ekimena 14. Euskal Trenbide Sarearen trenbide-azpiegituretan hobekuntzak egitea: Aginagako mozketa osatzea, Zumaia eta Donostia arteko 15 minutuko maiztasuna ahalbidetzeko; Zumaia eta Eibar arteko 30 minutuen lorpena ezartzea (Altzolako Korta, trenbide bikoitzeko tunela eraikitzea eta trenbide-pasaguneak kentzea); Herreratik Pasaiako porturako sarbidea (zabalera metrikoko salgaiak); Altzolako saihesbidea eta trenbide- pasaguneak kentzea (Amorebieta-Bernabeitia, Euba, Usurbil, Deba...).

Ekimena 15. Metro Bilbaoko 4. linearen alde egitea, erakunde eskudunek adosten duten proiektuarekin bat etorriz.

Ekimena 16. Durangaldea, Bedia, Usansolo, Galdakao, Basauri eta Bilbo lotuko dituen trenbide berriaren (5. linea) eraikuntzan aurrera egitea. Sarratuko erabiltzaileek konexioa hobetzeko dituzten aukerak aztertuko ditugu.

Ekimena 17. Bilbo-Loiu aireporturako trenbide konexioa burutzeko lanak aurrera eramatea.

Ekimena 18. Baiona eta Donostia lotuko dituen trenbide-zerbitzu berri baten sorrera bultzatzea.

Ekimena 19. Eibarren trenbidearen trazadura (Estaziño-Azitain tartea) hirian integratzeko proiektuarekin jarraitzea, trenbideak estaliz eta oinezkoen eta bizikleten joan- etorrietarako pasealeku bat sortuz.

Ekimena 20. Loiolako Erriberetako aldagailua eraikitzea, espazio berean Renfeko eta Euskotreneko erabiltzaileek bi operadoreen arteko transbordoak egin ditzaten eta Donostiako lurpeko pasabidea zerbitzuan jartzeko, eta Easo-Amarako hiri-berrikuntzako operazioa garatzea.

Ekimena 21. Arriagas Erandion trenen kotxetegi berriak egitea, 3., 4. eta 5. lineei zerbitzua emateko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/13 Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari 2025eko eta 2026ko ekitaldietan Bilboko metropoli-trenbidearen 1. eta 2. lineei dagozkien zenbait lan egiteko gomendioa emateko erabakia.
2025/03/05 ETSk hitzarmena sinatu du Tecnaliarekin trenbide-sarean proiektu berritzaileak garatzeko. Hiri-inguruneetako hobekuntza akustikoa, irisgarritasuna eta klima-aldaketari lotutako arriskuen minimizazioa landuko dituzte.