Euskadi.eus

Ekimena 1. Osasun mentala eta emozionala lehenestea, batez ere gazteen artean. Euskadiko Osasun Mentaleko 2023-2028 Estrategia garatzea.

Ekimena 2. Suizidioaren alorrean laguntza psikosozialeko unitate bat sortzea, suizidio baten biktimaren inguruneari arreta emateko eta buruko gaixotasun horren doluan berariazko laguntza eskaintzeko. Pertsona horiei arreta espezializatua emateak gaixotasun hori ikusaraztea eta haien ongizate osoa bermatzea ahalbidetuko du.

Ekimena 3. Euskadin aktiboak diren baheketa-programak ezartzea (bularra, zerbixa eta kolon eta ondestekoa), prebalentzien araberako adin-zabaltzeekin, eta baheketa antolatua hiru minbizi gehiagotara zabaltzea (prostata, birika eta gastrikoa), ebidentzia zientifikoaren kontrastea kontuan hartuta, Euskadiko Plan Onkologiko berri baten bidez, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren eta Minbiziaren Baheketarako EBko Planaren esparruan.

Ekimena 4. Euskadiko Osasun Kardiobaskularreko Estrategia bat garatzea, profesionalekin eta paziente-elkarteekin batera, eta esparru bat ezartzea, inplikatutako eragile guztiek euskal herritarren osasun kardiobaskularraren erronketarako lehentasunezko jarduerak identifikatu eta abian jar ditzaten. Besteak beste, tabakoaren aurkako kanpainak, hipertentsioaren kontrola edo Arreta Komunitarioko plan berria. QBihotz programa abian jartzea, Quantum Machine Learning aplikatuz, Antzemate Goiztiarrerako eta patologia kardiobaskularren eta bihotz-biriketako geldialdiaren pronostikorako, patologia horiek dituzten pazienteei mesede egingo diena.

Ekimena 5. Diabetesa izateko arriskuan dauden pertsonak aldez aurretik identifikatzea ahalbidetuko duten proba diagnostikoak egiten jarraitzea, prebentzio handiagoa, diagnostiko goiztiarra eta diziplina anitzeko abordatze goiztiar eraginkorragoa ziurtatzeko.

Ekimena 6. COVIDari arreta emateko protokoloak areagotzea, COVID iraunkorrak eragiten dituen patologia bakoitzeko espezialistek eragindako pertsonei arreta emanez.

Ekimena 7. Aho-hortzetako osasun-zerbitzuak zabaltzen jarraitzea, PADI pixkanaka osatuz eta pixkanaka kolektibo gehiago zerbitzuetan sartzea sustatuz.

Ekimena 8. Datozen urteetan Euskadiko Gaixotasun Neurodegeneratiboen eta Neuromuskularren Estrategia garatzea, osasun-, gizarte- eta ikerketa-esparruen artean sektore anitzeko abordatze koordinatua ezarriz, eta familiari eta zaintzaileei laguntzea, pazienteen autonomia sustatzea eta haien erabakiak errespetatzea oinarri hartuta. Lan hori Gaixotasun Arraroen Estrategia batekin osatzea.

Ekimena 9. Sendagaien Europako Agentziak (EMA) dagoeneko ontzat eman dituen farmako berriak modu arinean sartzea, eta tratamendu horiek benetan eskuratzeko denbora murriztea, pazienteen eskuragarritasuna hobetuz.

Ekimena 10. Euskadiko Zainketa Aringarrien 2023-2027 Planaren helburuak garatzea, hala eskatzen duten pertsona guztiei eskainiz.

Ekimena 11. Medikuntza pertsonalizatuaren ezarpena sustatzea, eratutako batzordeekin, erreferentzia-unitateetako profesionalekin eta gure osasun-erakundeko ikerketa- institutuekin batera, Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatuko Euskal Plan bat ezarriz, Euskadi doitasunezko medikuntzaren inplementazioaren erreferente gisa kokatzeko helburuarekin.

Ekimena 12. Osakidetzaren zerbitzuek lagundutako ugalkortasun- eta ugalketa-programak zabaltzea eta hobetzea, Euskadin amatasunari eta aitatasunari laguntzeko.

Ekimena 13. Elikadura Nahasmenduen Talde Monografikoak adierazitako hobekuntza- proposamenak betetzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzea.

Ekimena 14. Autismoaren espektroko nahasmenduen diagnostikoa hobetzen jarraitzea, eremu horretan lan egiten duten hirugarren sektoreko profesionalen eta eragileen eskutik

Ekimena 15. Protokolo bakar bat ezartzea Osakidetza osoan, gaian adituak diren profesionalen eta Euskadin haurdunaldiko, jaiotza-inguruko eta jaioberrien arteko doluaren inguruan lan egiten duten elkarte eta eragileen eskutik, era integralean arreta emateko haurdunaldiko, jaiotza-inguruko eta jaioberrietako doluak jasaten dituzten pertsonei.

Ekimena 16. Berriki onartutako Euskadiko Iktusa duten Pazienteei Arreta emateko Planean jasotako ekintzak garatzea

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/03/02
Euskadik estrategia aitzindaria abiarazi du benzodiazepinen erabilera optimizatzeko eta pazientearen segurtasuna hobetzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108461
2026/01/26
Osakidetzak Euskadin Kawasakiren gaixotasuna diagnostikatutako 260 pertsona tratatzen ditu, batez ere 5 urtetik beherakoei eragiten die
2025/12/26
Osakidetzak Euskadiko Asma Larriko Bikaintasun Unitate bakarra berrakreditatu du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107147
2025/12/18
Osakidetzak azaro historikoa izan du: giltzurruneko 25 transplante eta gibeleko 9
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107056
2025/11/19
Osakidetzak Estatu osoko Ospitale-kudeaketa Onenaren saria jaso du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106229
2025/04/24
Lankidetza-hitzarmena Valentziako Unibertsitatea-Haur Tumoreen Espainiako Erregistroarekin (RETI-SEHOP) haur-tumoreen erregistroaren arloan.
2025/04/03
Osasun Sailak, aurten, Euskadiko Eutanasiari buruzko Informazio-Sistema jarriko du martxan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100678