Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
Data Jarduera
2026/03/17
Eusko Jaurlaritzak koordinazioa indartu du atzerriko tituluen homologazioa arintzeko. Akordioak aukera emango du ikasketak atzerrian egin dituztenek prestakuntzan jarraitzeko, izapide arinago eta seguruagoekin. Horretarako, hitzarmen bat sinatzea onartu da Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioarekin, Kataluniako Generalitatearekin eta Galiziako Xuntarekin, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko lankidetza indartzeko.Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108904
2026/02/18
189 pertsonaren eskubideak babestu dira, atzerriko tituluak homologatzeko eginkizunen eskualdaketa baliogabetu ondoren
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108189