Ekimena 2. Egoitza-zentroak egokitzea eta bizikidetzarako alternatiba kolektiboak bultzatzea. Gai hau kudeatzeko eta zentroak egokitzeko eskumena duten Foru Aldundiekin elkarlanean, zentroen tamaina murriztuz, bizikidetza-unitateetan antolatuta eta komunitateari irekita. Helburua da prestazio sozial eta sanitarioen intentsitatea pertsonen premien bilakaerara egokitzea, arretaren jarraitutasun eta pertsonalizazio handiagoa lortze aldera, bai eta egoiliarren arteko elkarbizitza bultzatzea ere, belaunaldien arteko ikuspegi batetik, eta laguntza-premiak dituzten pertsonentzako etxe baten antzekoena bihurtzea.