Garapenerako lankidetza : 8 ekimenak
Konpromisoa 134. Ekimena 1. Garapenerako lankidetzaren euskal eredua modu kualitatiboan pixkanaka eraldatzea, krisi-garaian berehalako premiei erantzuten dien eredua osatuz eta pobrezia eta bazterkeria sortzen duten egiturazko kausak eraldatuz. Eredu horrek desberdintasunen aurka borrokatuko du, giza eskubideen eta justizia globalaren alde. Ikuspegi integral horrek etorkizunarekiko konpromisoa adierazten du, ez soilik orainarekiko konpromisoa.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/08 |
Gobernantza kolaboratiboaren euskal eredua eraman du eLankidetzak RITA eta Bilbao Bootcamp-era. Euskadiren konpromisoa bere lurraldeaz harago doa, eta Agentziak bultzatzen duen lankidetza- eta elkartasun-politikaren bidez, beste testuinguru batzuetan gaitasunak indartzen lagundu nahi da, eragile anitzeko aliantzen eta eraldaketa-proiektuen bidez Vitoria-Gasteiz, 2026/07/08
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111798 |
| 2026/02/12 |
eLankidetza. Ekintza humanitarioko proiektuei emandako, baztertutako eta ukatutako dirulaguntzen programa, eta deialdi horretara bideratutako funtsak agortu direla jakinarazten da.
|
| 2025/12/11 |
eLankidetzak lurralde finantzaketari buruzko eztabaida gidatu du Hiri eta Eskualdeen Global Gateway Europar Foroan, global Gateway Europako finantziazio iraunkorreko estrategia berrian lurralde-ikuspegia eta giza garapenaren ikuspegia integratzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106851 (150.000.- €) |
| 2025/12/01 |
eLankidetzak beste urtebetez luzatu du EITBrekin sinatutako hitzarmena (2026ra arte), pobreziaren eta desberdintasunen egiturazko kausak ulertzen aurrera egiteko, elkartasunari balioa emateko eta herritar kritikoak sustatzeko, euskal herritarrak sentsibilizatzeko kanpainen bidez. (150.000.- €)
|
| 2025/03/27 |
Identifikazio-faseko deialdian 2024an esleipendun izan diren irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako garapen-lankidetzako programak gauzatzeko laguntza-programa.
|
| 2024/12/13 |
eLankidetza. Ekintza humanitarioko proiektuei emandako, baztertutako eta ukatutako dirulaguntzen programa, eta deialdi horretara bideratutako funtsak agortu direla jakinarazten da.
|
Konpromisoa 134. Ekimena 2. Garapenerako Lankidetzaren V. Gida Plana bultzatzea. Euskadiren behar eta gaitasun espezifikoekin bat datozen eta nazioarteko lankidetzaren arloko lehentasun eta erronka globalei ere erantzuten dieten programak eta proiektuak diseinatzeari lehentasuna ematea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/14 |
Cooperación por Asamblea la de Paz/Bakerako Lankidetza Batzarreari (BLB/ACPP) eta Herri Zaurgarriei Laguntzeko Elkarteari (DIKO) zuzeneko dirulaguntza bat ematekoa, bultzatzeko Sahelen laguntza humanitarioa lokalizatzea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105163 (120.000.- €) |
| 2025/01/01 |
eLankidetza Trantzisiozko bi urteko palan garatu du 2025-2026
Plana |
| 2024/09/26 |
e-Lankidetza: Garapenerako lankidetza-programak identifikatzeko faserako laguntza-programa.
|
Konpromisoa 135. Ekimena 1. Finantzaketa-baliabide egonkorrak bideratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorraren % 0,7 lankidetza- eta elkartasun-politiketara bideratzeko konpromisoan aurrera eginez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/03/04 |
eLankidetza-Elkartasunerako Euskal Agentziaren aurrekontua handitzea onartu da. Zenbatekoa ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzetara eta garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzetara bideratuko da. Funts horiek krisi humanitarioetan dauden biztanleei laguntzeko, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, giza eskubideen defendatzaileak babesteko edo Euskadin sentsibilizazio-ekintzak egiteko balioko dute, besteak beste. (59.200.000.- €)
|
| 2024/12/23 |
Zuzeneko dirulaguntza ematekoa Nazio Batuen Koordinazio Humanitariorako Bulegoaren Sudanerako Funts Komun Nazionalari (CBPF-Sudan). (179.000.- €)
|
Konpromisoa 136. Ekimena 1. Gardentasun-mekanismoetan sakontzea eta kontuak argi eta eraginkor ematea, lankidetzarako baliabideen erabilera egokia ziurtatzeko. Herritarrei programa horien emaitzen ebaluaketan parte hartzeko aukera ematea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/09/26 |
Euskal Lankidetza Publikoaren 2024ko Txostena argitaratzen da (Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria)
Txostena (40.000.- €) |
Konpromisoa 136. Ekimena 2. Gobernantza-eredu berriak garatzea, euskal lankidetza-eragile tradizionalen (GGKE) gaitasunak sustatzeko eta garapen-eragile berrien arteko aliantzak bultzatzeko, itun horiek funtsezkoak baitira Euskadiko garapenerako lankidetza hedatzeko eta sendotzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/07 |
Senegaleko Saint-Louiseko komunak Euskadi bisitatu du udalek herritarrekiko duten kudeaketa ezagutzeko. 2024an, eLankidetzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskal Fondoaren eta Saint Louis komunaren arteko Memoranduma sinatu zuten truke teknikoak sustatzeko
|
Konpromisoa 137. Ekimena 1. Sail guztiek, Euskal Fondoaren bidez, nazioarteko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea. Helburua da giza eskubideetan, genero-berdintasunean eta garapen-politiken koherentzian oinarritutako zeharkako ikuspegia garatzea Eusko Jaurlaritzaren politiketan.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/11 |
Nazio Batuen Koordinazio Humanitarioko Bulegoaren Sudanerako Funts Komun Nazionalari (CBPF-Sudan) zuzeneko dirulaguntza ematekoa, Sudanerako 2026rako Erantzun Humanitarioko Planarekin bat datozen esku-hartze humanitarioak finantzatzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111026 (100.000.- €) |
| 2026/06/11 |
Kubaren garapenerako Nazio Batuen programari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, Habanako probintziaren garapenerako estrategia modu integralean ezartzen eta monitorizatzen laguntzeko. (250.000.- €)
|
| 2025/06/09 |
NAREk – Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programak, Kolonbiako eta Ekuatore Gineako giza eskubideen hiru defendatzaile hartu ditu |
| 2025/05/12 |
El Salvadorreko emakume hautetsien ordezkaritza bat Euskadi bisitatzen du udalerrietan berdintasun arloko esperientziak trukatzeko. |
| 2025/01/21 |
Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritza batek El Salvadorren bisitatu ditu Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileak. |
| 2025/01/01 |
eLankidetzak Ginea Bissau - Euskadi Osasun Globaleko Programa babesten jarraitzen du (550.000.- €)
|
| 2024/12/03 |
Asociación de Entidades Locales Vascas Cooperantes - Euskal Fondoa elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, AKUAL - Erdialdeko Amerika-Euskadi ur eta saneamenduko erakundearteko lankidetzako programaren 2024-2025 Urteko Plana finantzatzen laguntzeko. (340.579.- €)
|
Konpromisoa 137. Ekimena 2. Nazioarteko elkartasunaren arloko jardueretan ikuspegi feminista, berdea eta Giza Eskubideena jasotzea, zuzeneko laguntza humanitarioko ekimenak barne, bai eta arlo kritiko horietako garapen iraunkorrera bideratutako proiektuak ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (23)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/21 |
eLankidetza: Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-programa.
|
| 2026/04/24 |
e-Lankidetza: garapenerako lankidetza-programak identifikazio eta exekuzio faseetarako laguntza-programa.
|
| 2026/03/30 |
Ekintza humanitarioko estrategien modalitateko laguntza-programa, garapenerako lankidetzaren kargura. Bi modalitate: Proiektuak eta estrategiak.
|
| 2025/12/22 |
Espainiako Gurutze Gorriari dirulaguntza zuzena ematea, Palestinako lurralde guztietan eragina duen gatazkak eragindako herritarren beharrei erantzun humanitarioa emateko (300.000.- €)
|
| 2025/12/01 |
eLankidetza: Subvención Directa a Prospera Red Internacional de Fondos de Mujeres y Feministas para apoyar Estrategias colectivas que dan visibilidad y fortalecen los fondos feministas y de mujeres en África.
Gobernu Kontseiluaren akordioa (185.000.- €) |
| 2025/12/01 |
eLankidetza: Subvención Directa a REAS – Euskadi para impulsar una política laboral feminista. |
| 2025/12/01 |
eLankidetza: Zuzeneko dirulaguntza NBE Emakumeak El Salvador erakundeari, "Berdintasunaren aldeko udalerriak" ekimena bultzatzeko, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta haien parte-hartze politikoa sustatzeko tresna eta lurralde-prozesu gisa.
Gobernu Kontseiluaren akordioa (200.000.- €) |
| 2025/11/11 |
"UNRWAren Espainiako Komitea" elkarteari (UNRWA: Ekialde Hurbilean Dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) zuzeneko dirulaguntza emakida (Gazako zerrendako krisi humanitarioari aurre egiteko larrialdi-deialdiaren esparruan palestinarren osasun-arreta babesteko) (250.000.- €)
|
| 2025/11/07 |
eLankidetzak 40 milloi euroko laguntza eman die hainbat GGKeri hegoko 25 herrialdetan 86 proiektu garatzeko. Herrialde hartzaile nagusiak daude Erdialdeko Amerikan, Hego Amerikan, Saharaz Hegoaldeko Afrikan eta Euskadin. Laguntzei esker, babestuko dira emakumeak ahalduntzeko prozesuak, produkzio garapenerako eta giza eskubideen defendatzaileak babesteko proiektuak edo sentsibilizazio ekintzak.Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105856
|
| 2025/10/10 |
eLankidetza: dirulaguntza zuzena Afrikki Sareari, afrikar aktibisten eta gizarte-mugimenduen gaitasunak indartzen eta haiei laguntzen laguntzeko.
Gobernu Kontseiluaren akordioa (250.000.- €) |
| 2025/10/10 |
eLankidetza: Zuzeneko dirulaguntza Réseau Siggil Jigéen-entzat, Senegalen generoaren eta feminismoaren kontzeptuak desmitifikatzeko eta onartzeko.
Gobernu Kontseiluaren akordioa (150.000.- €) |
| 2025/10/10 |
eLankidetza: Zuzeneko dirulaguntza Urgent Action Fund-Africari (UAF-Africa), Afrikako mugimendu feministen antolaketa eta erresilientzia babesteko, zaintza kolektiboaren eta justizia konpontzailearen ikuspegiaren bidez.
Gobernu Kontseiluaren akordioa (200.000.- €) |
| 2025/10/01 |
eLankidetza: Zuzeneko dirulaguntza Dialogue Advisory Groupentzat (DAG), Laku Handietan, Afrikako Adarrean, Libian, Sri Lankan, Venezuelan eta Kolonbian indarkeria murrizteko eta gatazkak prebenitzeko elkarrizketa politikoa bultzatzeko, eta Mozambiken, besteak beste, elkarrizketa-aukerak aztertzeko.
Gobernu Kontseiluaren akordioa (125.000.- €) |
| 2025/09/09 |
Garapenerako lankidetzan espezializatzeko lau beken deialdia. Espezializazioak honako arlo hautakoak izango dira: lankidetza Afrikan, ekintza humanitarioa, gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta giza eskubideen, pertsona, erakunde eta komunitate defendatzaileak babestea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104223 Ebazpena 2025 |
| 2025/09/01 |
eLankidetza: Dirulaguntza zuzena Euskal Fondoa - Asociación de Entidades Local Vascas Cooperantes elkarteari, uraren eta saneamenduaren arloan AKUAL Erdialdeko Amerika eta Euskadiren arteko Lankidetza Programa bultzatzeko (2025-2026 urteko plana)
Gobernu Kontseiluaren akordioa (361.522.- €) |
| 2025/06/13 |
eLankidetza: Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-programa.
2025eko deialdia.
|
| 2025/06/06 |
Lankidetza-erakundeentzako laguntza-programa, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko.
|
| 2025/04/04 |
e-Lankidetza: garapenerako lankidetza-programak identifikazio eta exekuzio faseetarako laguntza-programa.
|
| 2025/03/17 |
Ekintza humanitarioko estrategien modalitateko laguntza-programa, garapenerako lankidetzaren kargura. Bi modalitate: Proiektuak eta estrategiak.
|
| 2024/10/25 |
eLankidetza: Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-programa.
|
| 2024/10/14 |
Lankidetza-erakundeentzako laguntza-programa, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko.
|
| 2024/08/29 |
eLankidatza. Dirulaguntza Kolonbiako Corporación Vivamos Humanos. eLankidetza-Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak Kolonbiako gatazka humanizatzeko eta lurraldeetan bakea eraikitzeko ekimen bat babestuko du, gizarte zibilaren protagonismoarekin (50.000.- €)
|
| 2024/06/26 |
eLankidetzako eta Elkartasuneko Euskal Agentziak ekintza humanitarioko sei estrategia, 2 urteko iraupena duten ekimenak eta 800.000 € arteko aurrekontua babestuko ditu, krisi humanitarioek kaltetutako pertsonak babesteko, tokiko erakundeak indartzeko eta Euskadin sentsibilizatzeko. Artatutako krisien artean, lau dira nazioarteko laguntza humanitario nahikorik jasotzen ez duten krisi larriak eta luzeak. (4.773.260.- €)
|
Konpromisoa 138. Ekimena 1. Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren eginkizun aktiboa indartzea, Europan eta nazioartean deszentralizatutako lankidetza-eredu propioaren bultzatzaile gisa
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/06/26 |
Euskadi eta Kataluniako lankidetzako agentziek Guatemalako justizia trantsizionala eta memoria historikoa babesten dute
|
| 2025/06/13 |
eLankidetza Argentinako Eskualdeen eta Inpaktu-Merkataritzaren Lehen Topaketa Iberoamerikarrean parte hartzen du, eta Euskadi aurkezten du eraginaren adibide zehatz gisa, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-lorpenetan eta garrantzi globaleko irtenbideetan neurtuta.
Informazio gehiago |
| 2025/05/13 |
Guatemalako Auzitegiko Antropologia Fundazioak Euskadi bisitatu du desagerrarazitako pertsonen bilaketan duen esperientzia partekatzeko. |
| 2025/03/26 |
Lankidetza Deszentralizatuari buruzko hirugarren txostena aurkeztu da, bereziki hiriek eta udalerriek garapenerako nazioarteko finantzaketan duten zeregina aztertzen duena.
|


