Bizikidetza
Ekimena 14. Etxebizitzarako sarbiderako aukera berritzaileak abian jartzea, cohousinga, erabilera-lagapeneko kooperatibak eta erosketa eta alokairuaren
arteko bitarteko aukerak garatuz. Horrez gain, ekimen pribatuarekiko eta udalekiko lankidetza indartuko da, eraikinetan eta auzoetan bertan
belaunaldi arteko bizikidetza-formulak sustatzeko.

Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/15 |
Donostian, formula kooperatibo baten bidez erabilera lagatzeko etxebizitzen lehen eragiketa gauzatu zen, ehun familia ingururi esleituko zaizkien pisuen zozketa publikoa eginez. Lankidetza publiko-pribatuko formula bat da, aitzindaria Euskadin. Horren bidez, esleipendunak bazkide kooperatibista bihurtzen dira sarrera-kuota baten bitartez, eta hileko kanon bat ordaindu beharko dute.
|
2021/12/07 | Etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen alokairua eta beste erabilera modu batzuk sustatzeko jarduketei buruzko neurriak onartzea. Etxebizitzari buruzko euskal Legea garatzen duen araudia berria da, erakunde-maila guztietan alokairua sustatzeko, eta, gainera, lankidetza publiko-pribatuko formulak aktibatzen ditu, sektore pribatuak ere alokairu eskuragarria bultza dezan. |
2022/05/31 | Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskuragarriko etxebizitzak erostea, zuzkidura-bizitokiak sustatzea (ADA), gizarte-ekimenak cohousinga edo elkarlaneko etxebizitzak sustatzea, Alokairu programa (eremu publiko-pribatuko lankidetza-mekanismo berria, zeinaren arabera epe luzera eraikin pribatuak Jaurlaritzari lagatzen baitzaizkio, alokairu aseguratuko errenten truke) (19.000.00.- €, hainbat urtetarako) |
2022/11/25 | Bartzelonako Adierazpenaren sinaduran parte hartu da. Zenbait Autonomia Erkidegok sinatu dute akordio hori, erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitza kooperatiboak sustatzeko. Etxebizitza eskuratzeko formula berritzailea da, eta Euskadi erreferentzia da nazio mailan |
2024/02/15 | Bizikide proiektua: Euskadin erabilera-lagapeneko lehen etxebizitza-kooperatiba eraikitzen hasi da. |
Ekimena 1. Migratzaileak integratzeko eredua sendotzea.
Ekimena 1. Migratzaileak integratzeko eredua sendotzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/13 | Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskadiko mugimendu migratzaile eta feministetan emakume migratu eta arrazializattuen parte-hartzea: narratibak, estrategiak eta erresistentziak azterlana aurkeztu zuen lana Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako bekaren emaitza da. |
2021/07/05 | Ikuspegi/Immigrazioaren Euskal Behatokiak "diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak" txostena aurkeztu du. Txostenaren arabera, euskal gizartea aniztasunera irekiago dago, baina oraindik "lana dago egiteko", batez ere ijitoen komunitatearekin eta atzerriko biztanleekin. |
2022/03/21 | 2022-2026rako Ijito Herriarekiko Euskal Estrategiaren aurkezpena egin da. Informazio gehiago. |
2023/01/19 |
Neurtu 2022. EAEko aniztasunari buruzko baometroa: ijitoekiko pertzepzioak eta jarrerak txostenaren aurkezpena egin da. Informazio gehiago. |
2023/10/04 | "Euskadin tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak" izeneko dokumentuaren aurkezpena, Migrazio eta Asilorako Euskal Foroaren Harrera Batzordean garatua. Batzorde hori hirugarren sektoreko erakundeek, atzerritar jatorriko pertsonen elkarteek eta euskal administrazioetako ordezkariek osatzen dute. |
Ekimena 2. Euskal gizartearen eta bertako elkarte-egituraren integratzeko potentziala garatzea, giza legezko integrazio egokia finkatze aldera.
Ekimena 2. Euskal gizartearen eta bertako elkarte-egituraren integratzeko potentziala garatzea, giza legezko integrazio egokia finkatze aldera.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/14 | Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari lotutako Immigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) webgunea estreinatu zuen. Erakunde horren helburuak dira migrazio-fluxuek Euskadin duten eragina ezagutzea, aztertzea eta baloratzea, bai eta administrazioen, profesionalen eta immigrazioaren arloan esku hartzen duten gainerako gizarte-eragileen erantzunen kalitatea hobetzeko ikerketak eta prestakuntza-ikastaroak egitea ere. |
2020/12/14 | Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari lotutakoak, 2020ko Barometroa aurkeztu zuen, euskal gizarteak atzerriko biztanleekiko dituen jarrerei eta iritziei buruzkoa. Bere ondorioen arabera, COVID-19aren pandemiak euskal gizarte errukitsuago eta solidarioago bat ekarri du egoera kritikoan dauden pertsonekiko, eta immigrazioarekiko jarrera toleranteagoak erakusten ditu. |
2021/06/28 | Iragartzen da 2021eko UDA Kontingentzia Planak, Euskaditik igarotzen ari diren migratzaileei arreta ematekoak, 500 plaza izango dituela, eta horiek mailaka aktibatuko direla hiru eszenatokien arabera: A, 100 pertsona baino gehiago; B, 200 pertsona baino gehiago; eta C, 400 pertsona baino gehiago. Aipatutako plaza-kopuru horretatik, 338 Irun inguruan eta Bidasoan daude |
2021/11/23 | Erabakia, Gurutze Gorriari zuzeneko dirulaguntza bat emateko dena, Covid-19ak eragindako deseskalatzearen ondorioz, Gasteizen harrera-baliabideetatik ostatu-aukera lagunduetara eta gizarteratze-ibilbideetara igarotzea finantzatzeko. |
2022/04/29 | Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak Euskadin azterlana egin da. Lana UPV/EHUko Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak egin du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren laguntzarekin, eta EAEko etorkin atzerritarrei buruzko inkestaren azterketa soziologikoa egiten du (EPIE 2018). Informazio gehiago. |
2022/06/21 |
Dirulaguntza zuzena eman zaio Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Sozietateari, Ukrainan izandako inbasioaren ondorioz dolu-egoerak bizi dituzten eta Euskadin errefuxiatu eta desplazatuei lagun egin eta arreta psikologikoa emateko “Berritze” programa finantzatzeko. (490.072,36.-€) |
2022/06/28 |
Dirulaguntza zuzena eman zaio “Fundación Social Ignacio Ellacuría" fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, "Loturak" izeneko programa finantzatzeko, Ukrainako inbasioak Euskadin duen eraginari aurre egiteko eta inbasio horren ondoriozko errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzeko hartutako neurrien barruan. (495.332,41.-€) |
2022/10/20 |
Errusiak Ukrainan egin duen inbasioak eragindako krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak emandako erantzunari buruzko datuen berri eman zen. 3.000 pertsonek eskatu dituzte eta dauzkate, dagoeneko, osasun-txartelak; 1.300 pertsonak EAEko hezkuntza-sistemako zentroetan matrikula egiteko eskatu dute; Estatuko babes-sistematik kanpoko 952 familia-unitate Eusko Jaurlaritzak abian jarritako prestazio ekonomikoen onuradun dira, eta 500 pertsonak laguntza eta arreta psikosoziala jaso dituzte. |
2022/10/31 |
Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak Barometroaren beste edizio bat aurkeztu du: Barometroa 2022, jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak. Txostenean ondorioztatzen denez, euskal gizartea toleranteagoa da, eta atzerritar jatorriko pertsonekiko orain arte ez bezalako elkartasuna erakutsi du, krisiak markatu duen egoera polikritikoa gorabehera. |
2022/12/07 |
Dirulaguntza zuzen bat eman zitzaion Bilboko Elizbarrutiko Caritas entitateari, Ukrainako gerrak lekualdatutako pertsonei arreta emateko. (498.300.- €) |
2024/02/21 | Migrazio eta Asilorako Euskal Foroak urteko lehen osoko bilkura egin du, dekretu arautzaile berria onartu ondoren. Aholkularitza-organo plural horren egitekoa da, hain zuzen ere, migrazioaren arloko politika aktibo eta integrala garatzen laguntzea, migratzaileen ekarpenak ere kontuan hartuta. |
Ekimena 3. “Migraziorako Euskal Itun Soziala” hedatzea eta garatzea.
Ekimena 3. “Migraziorako Euskal Itun Soziala” hedatzea eta garatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/15 | Migraziorako Euskal Itun Sozialak bere ekintza-eremua zabaltzen du eta toki-eremura hedatzen da. Eusko Jaurlaritzak atxikimendu-kanpaina hasi du Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien artean, Euskadin demagogia populistari aurre egiteko diskurtso partekatua eta batasun-irudia sendotzeko. |
2022/12/07 | Migrazioaren eta Asiloaren EAEko Foroak – bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, beste erakunde batzuek, EUDELek eta migranteen hainbat elkartek– Botoa ematea zure eskubidea da kanpaina aurkeztu du. Euskadin bizi diren eta 2023ko maiatzeko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten atzerritar jatorriko pertsonei zuzendua dago kanpaina hori. |
Ekimena 4. Euskadin, Estatuan eta Europan “Share Proposamena” sustatzea, erantzunkidetasun-printzipioa aplikatzeko mekanismo gisa.
Ekimena 4. Euskadin, Estatuan eta Europan “Share Proposamena” sustatzea, erantzunkidetasun-printzipioa aplikatzeko mekanismo gisa.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/19 |
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Migrazioen Estatu Idazkaritzarekin eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin bildu zen gazte migratzaileen migrazio-fluxuak eta jarduera-programak aztertzeko, eta honako ideia hauek helarazi zituen: migratzaileen egoera erregularizatzeko beharra "horrela, beren bizi-proiektuak landu eta aurre egin ahal izan dezaten”; errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko politiken transferentzia burutzea, baita nazioarteko babes-eskatzaileena ere; eta Euskadik Estatuko eta Europako erakundeei egin dien SHARE proposamena, migrazio-arloko beharrei erantzun hobea emate aldera. |
2020/11/21 |
Eusko Jaurlaritzak Kanariar Uharteetara iritsitako hirurogei migratzaile berehala hartzeko aukera eskaintzen dio Espainiako Gobernuari, Migrazioen Estatu Idazkaritzaren bitartez, bereziki adingabeak dituzten familienak. |
2020/12/05 |
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak Europako Batzordeari igorri dizkio Eusko Jaurlaritzak migrazioari eta asiloari buruzko Europako Itunaren Erregelamenduaren zirriborro-proposamenari egindako ekarpenak, Batasunaren politiken ikuspegi bateratuaren barruan, abenduan amaitzen den kontsulta-epean. Dokumentuan eskatzen da Erregelamendu horrek jaso dezala eskualdeek eta haien estatu azpiko gobernuek, Europako estatu eta erakundeekin batera, "Zeregin aktiboa izatea Itunaren erregelamenduzko kudeaketan eta kudeaketa betearazlean, eta migrazio- eta asilo-politika zehazten eta gauzatzen parte hartzea". |
2021/05/19 | Euskadik Ceutako Hiri Autonomora iritsi diren eta erreferentziarik ez duten adingabe atzerritarren harrera humanitarioan parte hartuko duela, Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en Ministerioaren proposamenari erantzunez. |
2021/08/17 | Eusko Jaurlaritzak gobernu zentralari jakinarazi dio prest dagoela Afganistango egoera larria dela-eta babes bila dabiltzan herritarrak hartzeko. SHARE Proposamenaren erabilgarritasunaren alde egiten da orain Afganistanen ehunka mila pertsonari eragiten dieten egoeretan. Eusko Jaurlaritzaren SHARE proposamenak mekanismo zehatz bat du elkartasun-betebeharra erantzukizunez eta modu sistematizatuan partekatzeko. Eusko Jaurlaritzak 2018ko irailaren 19an eman zuen horren berri; urte horretako urriaren 10ean Eskualdeen Europako Batzordearen Osoko Bilkuran aurkeztu zen. |
Ekimena 5. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlanean, migratzaileentzako harrera kulturaleko planak garatzea, Euskadiko Liburutegi Publikoen
Sarearen bidez, zehazki, migratzaileen kolektiborik handienei berezko eduki kulturalak eskainiz.

2022/12/27 | 2023. urterako luzatu da HABErekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Euskadin bizi diren 16 urtetik gorako etorkinentzako euskarazko hizkuntza-harrerako ikastaroak finantzatzeko. |
2023/11/28 | HABErekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren 2024ko luzapena sinatzea baimentzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako etorkinentzako euskarazko hizkuntzaharrerako ikastaroak finantzatzeko. |
Ekimena 1. Euskadira heltzen diren migratzaileak hartzeko euskal eredua onestea eta ezartzea. Eredu hori “Herritarren, kulturartekotasunaren eta
immigrazioaren eremuko VI. Jarduketa-planaren” bidez garatuko da, inplikatutako erakundeen eta gizarte-eragileen lankidetzatik eta Herritar
immigranteen gizarteratzerako eta parte-hartze sozialerako Foroaren bidez.

2020/08/31 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2020ko lehenengo lerroaren esleipena (immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak) (2020/12/23).2020ko bigarren dirulaguntza lerroaren esleipena (immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak) (2020/11/27). |
2021/03/11 | Harremanak areagotu egin dira Irungo mugara iristen ari diren iragaitzazko migratzaileen arretan inplikatuta dauden hirugarren sektoreko erakundeekin eta eragileekin. Ildo horretan, Pertsona Migratzaileen Premiazko Harrera Koordinatzeko Erakundearteko Mahaiak hainbat bilera egin ditu azken asteetan, gerta daitezkeen egoera desberdinen aurrean aho bateko erantzun eraginkorra koordinatzeko. |
2021/04/21 | Igarobidean diren migratzaileen urgentziazko harrera koordinatzeko Erakundearteko Mahaia bildu zen, Saileko sailburuaren lehendakaritzapean. Martxoaren 6an (igarobidean zeuden ehun bat migratzaile 60 lagunentzeko tokia duen Hilanderas kaleko postura iritsi zirenean) martxan jarritako kontingentzia plana bertan behera geratuko dela iragarri zuten. Egoera nabarmen hobetu da. Mahaiak uda aurretik berriro biltzeko konpromisoa hartu zuen, plan espezifiko bat aurkezteko, udako beharretara egokitua, migratzaileen joan-etorria errazteko joera handiagoa izaten baita garai horretan. |
2021/08/30 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2021eko deialdia (880.000.-€) (2021/08/30).2021eko bigarren dirulaguntza lerroaren esleipena (2021/11/12) |
2022/01/06 | Eusko Jaurlaritzak 8.115 pertsona artatu zituen 2021ean iragaitzazko migratzaileentzat prestatutako baliabideetan. Kopuru hori handiena da 2018ko udan Trantsizioan dauden Migratzaileak Hartzeko Erakunde arteko Koordinazio Mahaia sortu zenetik. |
2022/02/22 | Herritarren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Plana 2022-2025 aurkeztu da, Aniztasuna Kudeatzeko Euskal Eredua eraikitzeko oinarriak ezartzen dituena. |
2022/06/14 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2022ko deialdia (880.000.-€) (2022/06/14) 2022ko lehenengo lerroaren esleipena (immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak) (2022/10/10) |
2023/01/18 |
Aholku Sareak, Atzerritartasunaren arloko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak, bost bulego berri izango ditu otsailaren 1etik aurrera, Euskadiko hiru lurraldeetan dauden 19ei gehituko zaizkienak. (2022/01/28) Aholku Sareko lau bulego berri ireki dira pertsona migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko. Guztira, Atzerritartasunari buruzko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak 28 informazio-gune izango ditu Euskadin. |
2023/06/19 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2023ko deialdia (850.000.-€) (19/06/2023). |
2024/02/01 | Harrera-eredua indartu da, atzerritarrei arreta juridikoa emateko Aholku Sarearen bost bulego berri irekiz. Aholku Sarea Biltzen-Kulturarteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren sare-lana duen programa da; Hirugarren Sektoreko zortzi gizarte-erakunderen abokatutzaren hiru elkargoena. |
Ekimena 2. Migratzaileen jatorrizko herrialdeetan pilotu esperientziak sustatzea, migrazio-fluxuen kudea ketan laguntzeko, erakunde eta enpresen arteko
lankidetzako alde biko proiektuak barne hartuz.
Ekimena 2. Migratzaileen jatorrizko herrialdeetan pilotu esperientziak sustatzea, migrazio-fluxuen kudea ketan laguntzeko, erakunde eta enpresen arteko
lankidetzako alde biko proiektuak barne hartuz.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/26 | Erabakia, Kanarietako Autonomia Erkidegoarekin eta Foru Aldundiekin Jarduteko Protokolo Orokorra formalizatzeko hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, lurralde arteko lekualdatzeari eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak babesteari buruzko jarduerak koordinatzeko. |
2023/06/13 |
Erabakia, Kanarietako Autonomia Erkidegoarekin eta foru aldundiekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak lekualdatzeko, migrazio-kontingentziako egoeren esparruan. |
Ekimena 1. Berrestea gure konpromisoa ETAren, GALen eta bestelako taldeen biktimei zein polizia-abusuen biktimei dagozkien egia, justizia, memoria,
konponketa eta solidaritateko eskubideekin. Hori guztia parekatzerik eta bazterketarik gabe eta edozein terrorismo- edo indarkeria-forma
justifikatzeko edo testuinguruan kokatzeko teoria oro ukatuz.

Ekimena 2. Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Euskal Legea garatzea eta biktimak eta gizartea bizikidetzarako eta
etorkizunerako elkartzeko Batera Proiektua sustatzea.
Ekimena 2. Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Euskal Legea garatzea eta biktimak eta gizartea bizikidetzarako eta
etorkizunerako elkartzeko Batera Proiektua sustatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/21 | Eusko Jaurlaritzak bizikidetzarako Udaberri 2024 plana aurkeztu du (2021-9-21). |
Ekimena 3. Nagusikeria-abusuak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei aitorpena eta konponketa egiteko 12/2016 Legea garatzea.
Ekimena 3. Nagusikeria-abusuak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei aitorpena eta konponketa egiteko 12/2016 Legea garatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/09/21 | Udaberri 2024 Plana onartu da. Plan horrek, Bizikidetzaren Euskal Agenda eremuan, motibazio politikoko indarkeria-testuinguru batean gertatutako beste giza eskubideen urraketen eta beste sufrimendu bidegabe batzuen biktimen aitorpen legal, instituzional, sozial eta morala bultzatzea aurreikusten du. |
2023/10/27 | Eusko Jaurlaritzak, motibazio politikoko indarkeriaren Balorazio Batzordearen bitartez, polizia-abusuen eta eskuin muturraren 66 biktima aitortu ditu. |
Ekimena 4. Erabat argitu ez diren kasuen errealitatea nabarmentzea. Horiek argitu arte, aitorpen-esfortzu gehigarria merezi dute.
Ekimena 4. Erabat argitu ez diren kasuen errealitatea nabarmentzea. Horiek argitu arte, aitorpen-esfortzu gehigarria merezi dute.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/18 | Caliko Pontificia Universidad Javeriana erakundeari zuzeneko diru-laguntza ematea, Kolonbiako biktimen eta eragile sozial eta instituzionalen arteko lurralde-bakea eraikitzen laguntzeko, Egia Argitzeko Batzordearen ondarea bereganatuz eta bultzatuz. |
2021/12/17 | Eusko Jaurlaritza ETAren biktimen familien memoriari eta aitorpenari buruzko koadernoak ematen hasi da, kasu horiek ebatzi gabe baitaude. 86. Memoria eta Aitorpen Koadernoek dossier batean jasotzen dute zein izan ziren ETAren terrorismoaren biktimak 1968 eta 1979 bitartean, nola bizi izan ziren eta nola hil ziren, bai eta senideek AVTren laguntzarekin emandako material grafikoa ere. |
2023/03/11 | ‘Oroitzapenenerako eta Aitorpenerako Koadernoak’ eman dizkie Jaurlaritzak epai bidez ebatzi ez diren ETAren biktimen hamaika familia gehiagori. |
2024/06/15 | Hamar Memoria eta Errekonozimendu Koaderno berri banatu dira, guztiz argitu ez diren ETAren terrorismoaren biktimen kasuak biltzen ditueztenak. |
Ekimena 1. Memoria kritikoarekiko konpromisoa iraganeko edozein terrorismo- edo indarkeria-formaren legitimazio, konpentsazio edo minimizazio ukatuz eta
orain edo etorkizunean gertakari berberak errepikatzea irmoki aurkatuz gauzatzen da. Hala, memoria hori bizikidetza-proiektu sozial bat
partekatzera bideratuko da eta terrorismoak eta motibazio politikoko bestelako indarkeria batzuek eragindako bidegabekeria aitortzean
oinarrituko da.

2020/05/21 |
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.
2020ko deialdiaren esleipena (2021/03/23)
|
2020/05/21 |
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.
2020ko esleipena (2021/03/29)
|
2020/06/03 |
Elkarrekin Bonuen Programa hezkuntza-arloan.
2020ko esleipena (2021/03/29).
|
2020/11/10 | Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Egunaren ekitaldi nagusia egin da, eta bertan izan da Lehendakaria, Gogora Institutuaren egoitzan. Memoriaren transmisioa belaunaldi gazteenei da Memoriaren Egunaren ideia nagusia, eta aukeratutako leloan laburbiltzen da: "Atzera begiratu aurrera jarraitzeko". |
2021/02/26 | "2015-2020 aldirako EAEko Plana, hobien kokapena ikertzekoa, Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatu eta identifikatzeko" planaren azken emaitzei buruzko txostena aurkeztu zen, Lehendakaria bertan zela. |
2021/03/13 |
Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko egia argitzeko bide guztiak berraktibatzea defendatu eta eskatu zuen |
2021/03/24 | 1980an Iparraldean desagertu zen José Miguel Etxeberria Álvarez “Naparra”-ren kasuaren egungo egoera juridikoari buruzko txostena eman zitzaion haren familiari. Dokumentu hau EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak egin du, eta gertaeren deskribapena, kasuaren azterketa juridikoa eta nazioarteko zuzenbidean duen lekua jasotzen ditu. Dokumentua Eusko Jaurlaritzak eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. |
2021/04/13 | Baimena eman zen Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean hitzarmen bat sinatzeko, memoriaren, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan. |
2021/05/25 | Deustuko Unibertsitateko Padre Arrupe Institutuari ETAk espetxeetako funtzionarioen kolektiboan egindako presioari buruzko txosten bat eskatu zaiola jakinarazi da. |
2021/05/26 | Lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren artean, Memoriaren, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloan. Bi administrazioen arteko lankidetza-protokolo orokorrak, 2016ko maiatzaren 10ekoak, honako jarduera-eremu hau ezarri zuen: "Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak". Haren garapenean eta hobekuntzan, beharrezkotzat jo da Bakea eta Bizikidetza sendotzeko beharrezko baldintzak sortzen dituzten programak eta ekintzak sustatzen laguntzeko loturak bultzatzea. Hauek dira funtsezko gaiak: memoria, biktimak, bizikidetza, giza eskubideak eta aniztasuna. |
2021/05/28 | Bizikidetzarako Udaberri 2024 Plana egiteko lanei buruzko informazioa eman da. Plan horren helburua da pertsona guztiek giza eskubideak bete-betean erabiliz bizikidetza hobea eta aberasgarriagoa lortzen laguntzea. Udaberri 2024k Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen 2017-2020 Planaren lana osatuko du eta irailean onartuko dute. Aldez aurretik, Euskal Herriko erakunde, entitate eta eragile nagusiekin kontraste-ziklo zabal bat abiaraziko da, testua aberasteko |
2021/05/31 |
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.
2021eko deialdia (150.000.-€) (2021/05/31). Informazio gehiago.2021eko esleipena (2022/01/27) |
2021/05/31 |
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.
2021eko deialdia. (100.000.-€) (2021/05/31). Informazio gehiago.2021eko esleipena (2022/01/27) |
2021/05/31 |
Elkarrekin Bonuen Programa hezkuntza-arloan.
2021eko deialdia (350.000.- €) (2021/05/31). Informazio gehiago. 2021eko esleipena. (2022/01/27). |
2021/06/15 | Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Euskal Institutuak ekitaldi bat antolatu du José Miguel Andueza, legez kontrako polizia-indarkeriaren biktima aitortua, oroitzeko, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean. |
2021/06/18 | Gogora/Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak herritarren eskura jartzen du Gerra Zibilean borrokan hildako gudari eta miliziano eta milizianoen zerrenda osoa, gehienak izen-abizenekin identifikatuta, eta, horrela, Euskadin demokrazia eta askatasuna defendatzeko borrokatu zuten pertsonen memoria eta duintasuna berreskuratzen laguntzen du. |
2021/06/28 |
Gogora / Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. EAEko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak gauzatzeko dirulaguntza-programa. 2021eko deialdia (112.500.-€) (2021/06/28). |
2021/07/02 |
Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen programa.
2021eko deialdia (75.000.-€) (2021/07/02). Informazio gehiago. 2021eko esleipena (2021/11/24).
|
2021/07/21 | Atlas bat aurkezten da, 127 udalerrik 1936 eta 1937 bitartean jasan zituzten eta gutxienez 1.441 biktima utzi zituzten aireko erasoak geolokalizatuz. Euskadin, Gerra Zibilean, 2.042 bonbardaketa dokumentatu dira. |
2021/08/12 | Gogora/Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak amaitutzat eman du frankismoko hobien gorpuzkiak hobitik ateratzeko prozesua, eta diktadurako biktimen memoria azaleratu eta zabaldu nahi du. |
2021/09/24 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-programa. Memoriaren tokiko ikerketa eta demokraziaren aldeko borroka berreskuratzeko eta bultzatzeko proiektu espezifikoak dira. Era berean, ebazpenak barne hartzen ditu Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak.
2021eko deialdia (137.500.-€) (2021/09/24); Informazio gehiago.2021eko esleipena (2021/11/24). |
2021/10/26 | Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Euskal Irrati Telebista (EITB) erakunde publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren berri jasotzeko erabakia. EITB MEDIA sozietate instrumentalaren bitartez izango da lankidetza hori. |
2021/11/08 | Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren arteko lankidetza-hitzarmena, memoriaren, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan. |
2021/11/10 | Memoriaren Eguna ospatzeko ekitaldia, aurten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egin dena. Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen oroimenez antolatutako ekitaldia Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko! Lelopean ospatu da. Bakearekin konprometitu zineten guztioi, eskerrik asko!, bakearen alde postulatu ziren pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak emateko. Hori dela eta, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen ohiko presentziaz gain, aurten bizitzako uneren batean bakearen aldeko mugimenduetan parte hartu duten pertsonak gehitu dira, edo, bereziki, bakearen aldeko konpromisoa hartu dutenak. |
2022/02/26 | Omenaldia egin zaie Gerra Zibilean eta frankismoan trenbideko bortxazko lanen biktima izan zirenei. |
2022/03/05 | Matxitxako lurmuturreko gudaren 85. urteurreneko ekitaldiak. |
2022/03/26 | 1936-1945 urteen artean demokrazia defendatzeagatik fusilatutako pertsonen (Gerra Zibila eta gerraostea) omenezko ekitaldia. |
2022/04/19 |
Elkarrekin Bonuen Programa hezkuntza-arloan.
2022ko deialdia (350.000.-€) (2022/04/19). |
2022/04/19 |
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.
2022ko deialdia (100.000.-€) (2022/04/19). |
2022/04/19 |
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.
2022ko deialdia (350.000.-€) (2022/04/19). |
2022/04/26 |
Eusko Jaurlaritzak, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta onartu den Adierazpen Instituzional baten bidez, gerra guztietako biktimei omenaldia egiten die. |
2022/04/26 |
Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenean antolatutako ekitaldia. |
2022/04/29 |
Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen programa.
2022ko deialdia (100.000.-€) (2022/04/29). Informazio gehiago. |
2022/06/20 |
Gogora / Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. EAEko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak gauzatzeko dirulaguntza-programa. 2022ko deialdia (112.500.-€) (2022/06/20). Informazio gehiago. |
2022/06/28 |
Eusko jaurlaritzak Adierazpen bat onaru du, Turtziozko Manifestuaren 85. Urteurrena dela eta. Bertan, legez eratutako Errepublikaren erregimenaren aurkako altxamendu militarra gaitzesten da. Pertsonaren duintasunaren balio gorenaren aldeko konpromisoa berresten da, baita printzipio eta balio etiko eta demokratikoen aldeko konpromisoa eta Giza Eskubideen defentsa, babes eta berme eraginkorraren aldeko konpromisoa ere. Informazio gehiago. |
2022/09/01 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-programa. Memoriaren tokiko ikerketa eta demokraziaren aldeko borroka berreskuratzeko eta bultzatzeko proiektu espezifikoak dira. Era berean, ebazpenak barne hartzen ditu Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak.
2022ko deialdia (137.500.-€) (2022/09/01). Informazio gehiago. |
2023/05/02 |
Memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko proiektu espezifikoak finantzatzeko laguntza-programa, 1936-1977 aldian, Euskal Autonomia Erkidegoan.
|
2023/05/09 |
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.
2023ko deialdia (100.000.-€) (2024/05/09). Informazio gehiago. |
2023/05/09 |
Elkarrekin Bonuen Programa hezkuntza-arloan.
2023ko deialdia (250.000.-€) (2023/05/09). Informazio gehiago. |
2023/05/09 |
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.
2023ko deialdia (150.000.-€) (2023/05/09). Informazio gehiago. |
2023/09/27 |
Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen programa.
2023ko deialdia. Informazio gehiago. (2023/04/25) 2023ko esleipena. |
2023/10/03 | Hitzarmena Kultura Ministerioarekin, frankismoko Ordena Publikorako Auzitegiaren dokumentazioa digitalizatzeko, errepresio frankistaren egia argitzen laguntzeko. Informazio gehiago. |
2023/10/24 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-programa. Memoriaren tokiko ikerketa eta demokraziaren aldeko borroka berreskuratzeko eta bultzatzeko proiektu espezifikoak dira. Era berean, ebazpenak barne hartzen ditu Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak.
2023ko deialdia (137.500.-€) (2023/10/24). Informazio gehiago. |
2023/10/31 |
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza-kontseiluak Turtziozen La Puente jauregia erostea aurreikusten du, erbesteko Eusko Jaurlaritzari eskainitako gune bihurtzeko.(2022/10/17) Erabakia, baimena ematekoa Turtziozko udalerrian "La Puente Jauregia" izeneko eraikina eta hari dagozkion lurrak zuzenean erosteko prozedurari, Euskadiko memoria demokratikoan duen esanahia eta sinbolismoa jendaurrean zabaltzeko. |
2023/10/31 | Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Kultura eta Kirol Ministerioak lankidetza-hitzarmena, PARESen intranet korporatiboan eta Gogora Institutuaren gordailu digitalean gerra zibilean eta frankismoan Euskadin izandako giza eskubideen urraketei buruzko dokumentu-funtsak kopiatu eta sartzeko, Salamancako Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroan gordeta daudenak. |
2023/11/10 | Memoriaren Eguna oroitzeko ekitaldia. Ekitaldiak memoriaren transmisioa ardatz hartu du, non ikasleek eta irakasleek parte hartu dute ekitaldian. |
2024/05/20 |
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.
2024ko deialdia (100.000.-€) (2024/05/20). Informazio gehiago. |
2024/05/20 |
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.
2024ko deialdia (150.000.-€) (2024/05/20). Informazio gehiago. |
2024/05/20 |
Elkarrekin Bonuen Programa hezkuntza-arloan.
2024ko deialdia (250.000.-€) (2024/05/20). Informazio gehiago. |
Ekimena 2. Gogora 2021-24 Jarduketa-plana onestea eta bere dibulgazio-, ikerketa- eta kudeaketa-baliabideak finkatzea.
Ekimena 2. Gogora 2021-24 Jarduketa-plana onestea eta bere dibulgazio-, ikerketa- eta kudeaketa-baliabideak finkatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/02/08 | Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu zen. Web bidez kontsulta daitekeen datu-basea Euskadin gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) hildako biktimei eta Euskaditik kanpo gerraren ondorioz hil ziren euskal herritarrei buruzko ikerketaren emaitza da. Gaur egun, 20.970 pertsonaren datuak daude jasota; horietatik 19.962 gizonak dira, 977 emakumeak, eta 31 kasutan ezin izan da generoa zehaztu. |
2021/05/10 | Lehendakaria buru dela, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaritza-kontseilua, Gogora, bildu da, eta bertan izan dira, besteak beste, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua eta Kontseiluko lehendakariordea, eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria. Bileran, 2021-2024 aldirako Jarduera Programaren proposamen bat aurkeztu zen. Haren helburua aurreko 2017-2020 Planean aurreikusitako eta garatutako lan-ildoak indartzea eta sakontzea da, bai eta hausnarketa- eta eztabaida-prozesu bat bultzatzea ere, etorkizunerako memoria partekatu bat eraikitzeko oinarriak ezar ditzan. Planak Gogoragunea, Gogora Institutuaren Bilboko erakusketa-espazioa, Martxoak 3 Memoriagunea, Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertaeren biktimen memoriala eta Gernikako Museoaren berrikuntza jasotzen ditu. |
2021/09/27 | Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza-kontseiluaren bilera bat egin da. Bileran 2021-2024 aldirako Jarduketa-plana onartu da. Planak aurreikusten du Gogora Institutuaren egoitzako patioan erakusketa-espazioa sortzea, Martxoak 3 Memoriagunea sortzea eta Memoria Gara gizarte-ekimenarekin lankidetzan, eta Gernikako Museoa berritzea. Zentroak elkarbizitzarako memoriaren zerbitzura dauden espazio biziak dira. |
2023/10/23 | Gogora-Memoriaren Institutuak Euskadiko 1936-1945 urteetako espetxe frankisten biktimen datu-basea jarri du jendaurrean. |
Ekimena 3. Gogoraren egoitzako eta Gernikako Bonbardaketaren Museoko erakusketa-proiektuak zein Gasteizko martxoaren 3aren inguruko erakusketak
integratzea.
Ekimena 3. Gogoraren egoitzako eta Gernikako Bonbardaketaren Museoko erakusketa-proiektuak zein Gasteizko martxoaren 3aren inguruko erakusketak
integratzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/02/18 | Arabako Foru Aldundiarekin, Gasteizko Udalarekin eta Gasteizko Elizbarrutiarekin martxoaren 3ko Biktimen Oroimenerako Zentroa Zaramagako San Frantzisko elizan (Vitoria-Gasteiz) kokatzea erabaki zen. Informazio gehigarria. |
2021/09/06 | Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Buesa erakusketa hartu du. Hitzaren balioa. El valor del compromiso ', Fernando Buesa Blanco Fundazioak antolatua eta lehen aldiz Bilbon izango dena. |
2023/02/28 | Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa/ Fundación Memorial 3 de marzo fundazioaren eraketan parte hartzeko baimena eman zuen, haren estatutuak onartu eta patronatukidea izendatu. |
2023/03/06 | Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak baimena eman du ‘Martxoak 3 Elkartearekin’ hitzarmena sinatzeko. Hitzarmen horrek ahalbidetuko du, 1976ko martxoaren 3ko gertaerak ikertu, inbentariatu, dokumentatu eta zabaltzeko. Lan horiek guztiak beharrezkoak dira Martxoak 3-Memoriagunea etorkizuneko Memoriala sortu eta edukiz hornitzeko. |
2024/02/13 | Erabakia, Asociación de Víctimas 3 de marzo - Martxoak 3 Elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, eta dirulaguntza hori gauzatzeko hitzarmena aintzat hartzekoa. (35.000.- €) |
Ekimena 4. Zeharkako irismena eta zentzu etikoa dituen bizikidetzaren inguruko itun sozial bat garatzea, premisa honetan oinarrituko dena: ez zegoen, ez dago
eta ez da egongo terrorismoa edo eskubideen beste edozein urraketa justifikatzeko arrazoi politikorik.

2022/02/21 | Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak talde eragile bat eratzea erabaki du, «Euskadiko memoriaren eraikuntza sozialerako oinarri partekatuak» izeneko dokumentua egiteko ardura emateko. |
2022/11/10 | “Begiradak. Euskadin memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarri partekatuak” izeneko dokumentuaren aurkezpena egin da. Dokumentua prestatu duen lantaldeak azpimarratu du giza eskubideen urraketa oro bidegabea izan dela, dela eta izango dela, eta gatazka politikoek eta estatu-arrazoiak ez dute justifikatzen, inola ere, indarkeria erabiltzea. |
Ekimena 5. Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea onartzea, erreferentziatzat hartuz aurreko legegintzaldian aurkeztutako zirriborroa.
Ekimena 5. Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea onartzea, erreferentziatzat hartuz aurreko legegintzaldian aurkeztutako zirriborroa.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/07/27 | Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-proiektua. Etorkizuneko legeak bi helburu ditu: batetik, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimen memoria, aitortza eta erreparazioa sustatzea; eta, bestetik, printzipio eta balio etiko eta demokratikoak sustatzea. Egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta ez errepikatzeko bermearen printzipioetan oinarritzen da, bai eta honako balio demokratiko hauetan ere: adiskidetasuna, bizikidetza, aniztasun politikoa, giza eskubideen defentsa, bakearen kultura eta gizonen eta emakumeen berdintasuna. |
2023/09/28 | . Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Legea onartzea. |
Ekimena 1. Gure konpromisoa garatzea indibidualizazio, humanitate, eragindako kaltearen konponketa eta birgizarteratzeko lege-printzipioen promozio
aktiboan oinarritutako espetxe-politika batekin. Hain zuzen ere, horren ondorioetako bat da presoak bere familia-ingurunearengandik hurbilago
dauden espetxeetara lekuz aldatzea babestea, Konstituzioak eta espetxe-legezkotasunak orientatutako terminoetan.
Konpromiso hau bideratzea espetxe-politikan eskuduna den Espainiako Gobernuarekiko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez. Izan ere horren
funtsezko orientazioa birgizarteratzea izan behar da; lehentasunez kudeatu behar ditu gizakiengan eta osasunarengan eraginik handiena
duten arazoak eta presoak bere familia-ingurunearengandik hurbil dauden espetxeetara hurbiltzea erraztu behar du, Konstituzioak eta espetxe
legezkotasunak orientatutako terminoetan.

2020/06/29 |
Espetxeratuta edo baldintzapeko askatasunean dauden eta askatasunaz gabetzeko zigorraren betearazpena etenda duten zigortuak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetarako dirulaguntzen programa. |
2020/12/29 | Baimena eman da Barne Ministerioarekin hitzarmen bat sinatzeko; hitzarmenaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan presoak gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu integralak ezartzea. |
2021/05/11 | Gobernu Kontseiluan aurkeztu da eta Legebiltzarreko talde parlamentarioei helarazi zaie "Euskadin espetxe-eredua ezartzeko oinarriak" dokumentua. Dokumentu horretan jasotzen dira espetxeen kudeaketan nagusi izango diren printzipioak eta jarraibideak, eta EAEk bere gain hartzen du eskumena formalki. |
2021/05/15 | Jardunaldi tekniko bat antolatzen da, eta Euskadiko espetxeetako egunerokoan inplikatuta dauden Hirugarren Sektore Sozialeko hogei elkarte inguruk parte hartzen dute bertan. Martutene, Zaballa eta Basauriko espetxeetan bizi diren mila preso ingururekin egunero lan egiten duten agenteek hartuko dute parte. |
2021/05/17 | Aukerak izeneko erakunde publikoak, askatasunik gabe dauden pertsonen lan-arloarekin zerikusia duten erantzukizun guztiak bere gain hartuko ditu eta haien bokazioak eta trebetasunak bultzatuko dituena erdi-askatasuneko erregimenak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz. |
2021/05/18 | Baimena ematen da zerbitzu-eginkizunetan bost lanpostu betetzeko, proiektu-arduradunen egoeraren araberako lanpostuak betetzeko, eta aldi baterako errefortzu-programa bat sortzeko, EAEko lurralde-eremuko espetxeei buruzko eskumena bere gain hartzeko beharrezkoak diren aldi baterako eginkizunak betetzeko |
2021/06/07 | Bilerak egin dira Terrorismoaren Biktimen Elkartearekin eta Coviterekin, transferentzia onartu ondoren abian jarriko den espetxe-eredua zehazteko gizarte-erakundeekin eta beste solaskide batzuekin izaten ari den entzute- eta kontraste-prozesuaren barruan. |
2021/06/09 | Euskadik 2021eko urriaren 1etik aurrera kudeatuko duen Euskal Espetxe Ereduaren ildo nagusiak aurkeztea. Ildo horrek funtzionarioak eta lan-kontratudun langileak sartzea ekarriko du. Jakinarazi da langile horiei harrera egiteko plan bat prestatzen ari direla, elkarren arteko ezagutza eta konfiantza sortzeko, ikus daitezkeen zalantzak eta ziurgabetasunak argitze aldera. |
2021/08/31 | Espetxeetarako AUKERAK Gizarteratzearen Euskal Agentzia sortzeko lege-proiektua onartu da. Legebiltzarrak 2021eko irailaren 30ean onartu zuen: 3/2021 Legea Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzekoa. |
2021/10/01 | Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeen kudeaketa. |
2021/10/19 |
Espetxeratuta edo baldintzapeko askatasunean dauden eta askatasunaz gabetzeko zigorraren betearazpena etenda duten zigortuak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetarako dirulaguntzen programa. |
2021/11/02 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko mahai sektorialaren aurreakordioa onartu da, espetxeetako langileei aplika dakizkiekeen aldi baterako eta salbuespenezko lan-baldintzei buruzkoa. |
2021/11/23 | Erabakia, Espainiako Gotzainen Batzarrarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena, Euskadiko espetxeetan erlijio-laguntza katolikoa izateko eskubidea bermatzeko, eta 2021ean laguntza horrek eragindako gastuei aurre egiteko zuzeneko dirulaguntza bat emateko. |
2021/11/23 | Erabakia, Aukerak Gizarteratzeko Euskal Agentzia indartzeko aldi baterako programaren I. fasea abian jartzeko baimena emateko dena. |
2021/11/23 | Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeen zuzendaritza-, gainbegiratze-, antolaketa-, ekonomia- eta administrazio-kudeaketa eta ikuskaritzari buruzko eskumena bere gain hartzeko beharrezkoak diren aldi baterako funtzioak gauzatzeko, aldi baterako errefortzu-programa indartzeko II. fasea abian jartzeko baimena ematen duena. |
2021/11/30 | Dirulaguntza zuzena ematea Espainiako Batzorde Islamikoari, Euskadiko espetxeetan erlijio-laguntza emateko, 2021eko gastuen kontzeptuan, eta laguntza kudeatzeko sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren berri ematea. |
2022/01/11 | 5/2022 Dekretua, urtarrilaren 11koa, Aukerak Gizarteratzeko Euskal Agentziaren estatutuak onartu eta espetxe-lana eta enplegurako prestakuntza zuzenbide publikoko estatu-erakundean zerbitzuak ematen zituzten langile transferituak atxikitzen dituena. |
2022/01/12 | Aukeren aireratzeak lan-prestakuntzan oinarritutako euskal espetxe-politika indartzen du, gizarteratzeko bide gisa. |
2022/07/18 | Aukerak eta «la Caixa» Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute askatasunik gabeko pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko. |
2022/09/20 |
askatasunaz gabetzeko zigorra duten eta EAEko espetxeen mende dauden pertsonak birgizartekotzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektuak, eta zigortutako pertsonei espetxean, eta araubide irekian eta komunitarioan, zigor-betearazpenerako eta tratamendurako laguntza emateko proiektuak finantzatzeko dirulaguntza-programa.
2022-2023ko deialdia (6.200.000.-€) (2022/09/20). Informazio gehiago. |
2022/09/26 | Euskadiko eredu penitentziarioa eraikiz izeneko jardunaldia egin da. Bertan Euskadiko espetxe-ereduaren 2021-2022 balantzearen aurkezpena egin da. |
2022/10/11 |
Erabakia, ENED Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin lankidetza hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, bertako espetxeetan unibertsitate-irakaskuntzen programa garatzeko. |
2022/11/16 | Euskal espetxeen datuak eguneratu dira. 1.562 pertsona daude kartzelan; horietatik 1.381 askatasunik gabe zigortuak eta 181 prebentiboak. Horietatik 441 pertsonak hirugarren mailako modalitateak dituzte. Eskumena Euskadik bereganatu zuenetik bostehun pertsona baino gehiagoren progresioa baimendu dela. |
2023/01/18 | Euskal espetxeetako plantilla indartu egin da lan-poltsatik etorritako lehen 48 pertsonak lanean sartuz. |
2023/05/05 |
EAEko espetxeetan suizidioak minimizatzea du helburu protokolo berri batek. Dokumentu honen bidez, gaitz hori ahalik eta gehien murrizteaz gain, barneratuei bizitza epe laburrean kentzeko pentsamendua eman nahi zaie (Eurostat). |
2023/05/16 | 68/2023 Dekretua, maiatzaren 16koa, espetxe-arloko lan eta ikerketari buruzko «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria sortu eta arautzen duena |
2023/05/23 | Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelikoen Federazioarekin (FEDERE) sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko espetxeetan barneratuen garapen espiritualerako eta erlijio-laguntza ebanjelikorako eskubidea bermatzeko eta zenbait gasturen finantzaketaren araubidea arautzeko. |
2023/06/01 |
Bizkaia espetxeak bere instalazioen eraginkortasuna hobetzen du eta prestakuntza-espazioa optimizatzen du. Eraikina sakonki berritzen ari da, ikasgelak zaharberrituz, inguratzailea eta barruko akaberak egokituz, bai eta dutxa-gunea edo sare-kableak berrituz ere. (1.000.000.- €) |
2023/06/17 |
Orain arte, presoen hasierako 774 sailkapen edo hirugarren gradura egin dira 2021eko urriaren 1ean espetxeen eskumena hartu zuenetik. Deia. |
2023/08/11 | Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten askatasun-gabetuentzako lehen egoitza-zentroa jarri da abian. Eusten proiektua hirugarren graduan aurrera egin behar duten eta mendekotasuna artatzeko familia- edo gizarte-babesik ez duten pertsonentzat da. Foru-aldundiek eta Jaurlaritzak kudeatzen dituzten zerbitzu soziosanitario komunitarioak indartzen dituen iragaitzazko baliabide bat da. |
2023/11/21 |
askatasunaz gabetzeko zigorra duten eta EAEko espetxeen mende dauden pertsonak birgizartekotzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektuak, eta zigortutako pertsonei espetxean, eta araubide irekian eta komunitarioan, zigor-betearazpenerako eta tratamendurako laguntza emateko proiektuak finantzatzeko dirulaguntza-programa.
2024-2025eko deialdia (5.000.000.-€) (2023/11/21). Informazio gehiago.2024-2025eko esleipena (2024/05/06) |
2024/02/13 |
Erabakia, baimena ematekoa Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) kudeaketa-gomendioaren akordioa izenpetzeko, espetxeetan euskara irakasteko. EHAAko argitalpena (100.000.-€) |
2024/02/27 |
23/2024 Dekretua, otsailaren 27a, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira espetxean daudenei, baldintzapean aske daudenei eta batzuen zein besteen senideei laguntza asistentzialak, irteera programatuak eta terapeutikoak egiteko laguntzak eta espetxean daudenei sariak eta pizgarriak emateko. |
Ekimena 1. Hezkuntza eta Giza Eskubideen Esparru-programaren bidez, hezkuntzaren eremuko Giza Eskubideen aldeko dibulgazio-ekimenen programa
antolatzea.
Ekimena 1. Hezkuntza eta Giza Eskubideen Esparru-programaren bidez, hezkuntzaren eremuko Giza Eskubideen aldeko dibulgazio-ekimenen programa
antolatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/12 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntzen programa.
2021eko deialdia (900.000.- €) (2021/04/12).2021eko esleipena (2022/10/11). |
2021/05/11 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei eta gainerako toki-erakundeei laguntzeko programa.
2021eko deialdia (250.000.-€) (2021/05/11). 2021eko deialdiaren esleipena (2021/10/11). |
2021/10/18 | Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko diru-laguntza ematea, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak antolatutako Giza Eskubideei eta Adierazpen Askatasunari buruzko Nazioarteko II. Biltzarra finantzatzen laguntzeko. |
2021/11/24 | Bizikidetzarako, giza eskubideetarako eta aniztasunerako Udaberri Plana aurkeztea, "Bizikidetza hobea eta aberasgarriagoa lortzen laguntzeko, giza eskubideak erabat erabiliz". |
2021/12/18 | Immigrazioaren arloko transferentzia eskatzen da Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldian. Harrerako euskal eredua bultzatzen jarraituko dugu, eta lanean jarraituko dugu tresna guztiak edukitzeko, Gernikako Estatutuak jasotzen duen immigrazio-eskumena barne. |
2022/04/26 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntzen programa.
2022ko deialdia (900.000.-€) (2022/04/26). |
2022/04/26 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei eta gainerako toki-erakundeei laguntzeko programa.
2022ko deialdia (250.000.-€) (2022/04/26). |
2023/08/21 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntzen programa.
2023ko deialdia (900.000.-€) (2023/03/20). Informazio gehiago. |
2023/08/22 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei eta gainerako toki-erakundeei laguntzeko programa.
2023ko deialdia (250.000.-€) (2023/03/29). Informazio gehiago. |
2023/11/10 | Euskadiko 34.651 ikaslek hartu dute parte Adi-adian programan. Programa honen helburua da biktimen zuzeneko testigantzak ikasgeletara eramatea. |
2023/12/05 | Deustuko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena, Euskadin memoriari, hezkuntza historikoari eta bakea eraikitzeari buruzko Ikaskuntza Komunitatea (ComAp) mantendu, garatu eta jarraitzeko eta unibertsitateko ikasleekin Adi-Adian programa ezartzeko. |
2024/05/20 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntzen programa.
2024ko deialdia (900.000.-€) (2024/05/20). Informazio gehiago. |
2024/05/20 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei eta gainerako toki-erakundeei laguntzeko programa.
2024ko deialdia (250.000.-€) (2024/05/20). Informazio gehiago. |
Ekimena 2. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-baliabideen Aieteko “Eskura” Zentroa finkatzea.
Ekimena 2. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-baliabideen Aieteko “Eskura” Zentroa finkatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/15 | Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin sinatutako hitzarmena luzatu egiten da, Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Zentroaren proiektuaren fase pilotua sustatzeko. |
Ekimena 3. Dibertsitate erlijiosoaren kudeaketa positiboa bultzatzea, Gurtzarako zentroei buruzko Legea onetsiz.
Ekimena 3. Dibertsitate erlijiosoaren kudeaketa positiboa bultzatzea, Gurtzarako zentroei buruzko Legea onetsiz.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/06/15 | Euskal Autonomia Erkidegoko kultu-lekuen, kultu-zentroen eta erlijio-aniztasunaren lege-proiektua onartu da eta Legebiltzarrara bidali da. |
2023/06/29 | Eusko Legebiltzarrak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko kultu-lekuei edo -zentroei eta erlijio-aniztasunari buruzko Legea. EHAAko argitalpena. |
Ekimena 4. Erlijio arteko kontseilua sortzea.
Ekimena 4. Erlijio arteko kontseilua sortzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2023/07/19 | Euskadiko Erlijioen kontseilua sortu da, ekainaren 29ko 8/2023 legearen bidez. Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez zehaztuko dira aipaturiko kontseiluaren osaera, eginkizunak eta funtzionamendu-arauak. |
Ekimena 5. “ADOS Batzordearen” jarduketa-programa garatzea.
Ekimena 5. “ADOS Batzordearen” jarduketa-programa garatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2022/04/04 | ADOS Batzordearekin eta Euskadiko komunitate islamikoekin urtebeteko lan-prozesuaren ondoren, Gipuzkoako udal batzuk lehen urratsak ematen ari dira beren hilerrietan erritu musulmaneko ehorzketak ahalbidetuko dituzten lurzatiak gaitu ahal izateko. Zehazki, Donostia, Tolosa, Ordizia eta Elgoibarreko udalak dira. |
2023/04/04 | Aintzat hartu da Euskadiko komunitate islamikoarekin lankidetzan aritzeko ADOS Aholku Batzordeasren 2023-2026 jarduketa programa. |
Ekimena 6. Erradikalizazio biolentoaren prebentziorako gizarte-hezkuntzako Uztartu programa hedatzea.
Ekimena 6. Erradikalizazio biolentoaren prebentziorako gizarte-hezkuntzako Uztartu programa hedatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2023/01/18 | 2023an garatuko den Uztartu erradikalizazio bortitza prebenitzeko gizarte- eta hezkuntza-programaren bigarren pilotajea garatzeko materiala prestatu da. |
2023/12/01 | Abenduan Programa honen bigarren pilotajea abiarazi zen eta 2024an zehar garatzen jarraituko da. |
Ekimena 7. Nazioarteko bakera laguntzeko euskal programa bat garatzea.
Ekimena 7. Nazioarteko bakera laguntzeko euskal programa bat garatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/06/15 | Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteari diru-laguntza zuzena ematea erabaki da, Aitamari Maydayterraneo proiekturako. (250.000.- €) |
2021/09/28 | Hegoa Elkarteari (Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Azterlanen Institutua) zuzeneko diru-laguntza eman zaio, Kolonbiako Egia Ikertzeko Batzordearen eta Espainiako Estatuan eta Europako beste herrialde batzuetan erbesteratuen biktimen azken txostena aurkezteko. (135.000.- €) |
2022/07/06 | Kolonbiako Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordearen Azken Txostenaren aurkezpen publikoa egin da. Ekitaldian aurkeztuako dokumentua, Europa osoan aurkeztea suposatu du, eta herrialde amerikarrean bizi izan den gatazka armatu luzearen kausak, erantzukizunak eta ondorioak biltzen ditu. |
2022/11/29 |
"Comisión Intereclesial de Justicia y Paz" izeneko erakundeari zuzeneko dirulaguntza eman zaio, Kolonbiako gatazka sozial eta armatuaren eremuan lurraldeko bake globala eraikitzen laguntzeko. (250.000.- €) |
2023/05/09 | 67/2023 Dekretua, Migrazioaren eta Asiloaren EAEko Foroa sortzeko aerreferente izan nahi du Euskadiko egungo errealitate sozio-politikoaren hausnarketan, elkarrizketan eta kontsultan. Pertsona guztien berdintasuna aitortzean oinarritzen da organo berria, eskubide eta betebeharretan. Horrela, kontsulta-organo berri hau sortu da, duela 20 urte jaiotako herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa ordezkatuko duena. |
2023/06/20 |
"UNESCOrentzat UN Etxea-Euskadiko Elkarteari" zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2023an Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 75.urteurrenaren ospakizunean Nazio Batuetan euskal lankidetza eta presentzia sustatzeko proiektua egiteko. (75.000.- €) |
2023/12/05 |
Adierazpen Instituzionala, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena dela eta. Gainera, publizitate-kanpaina bat jarri da abian, "Eskubiderik ez dagoela pentsatzen baduzu, DEFENDA ITZAZU" lelopean. |
Ekimena 8. Giza eskubideen defendatzaileen programak babesteko ekimenak mantentzea.
Ekimena 8. Giza eskubideen defendatzaileen programak babesteko ekimenak mantentzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/26 | Lehendakaria Nazio Batuetako kontalari bereziarekin bildu da giza eskubideen defendatzaileen egoera jorratzeko. |
2022/01/22 | Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren Sailburuordetzak sustatzen duen giza eskubideen defendatzaileak babesteko euskal programaren esparruan, Eusko Jaurlaritza buru izango da gaur Kolonbian giza eskubideen jarraipena egiteko ordezkaritza bat. |
2022/07/20 |
Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Baterako Babesteko Euskal Programak Kolonbiako lider bat hartuko du 2022an. |
2023/01/21 | Eusko Jaurlaritza Guatemalara eta Hondurasera bidaiatuko duen euskal ordezkaritzaren buru da, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko euskal programaren barruan herrialde horietatik Euskadin hartutako pertsonen egoera hurbiletik egiaztatzeko. Misioaren helburua da programak 2020 eta 2021 urteetan hartutako defendatzaileei laguntzea eta giza eskubideen egungo egoera bertatik bertara egiaztatzea. |
2023/09/20 |
Giza eskubideen defendatzaileak babesteko 2021eko programari heltzeko eskabideak aurkezteko epea ireki zen (2020/09/17). Ekimen horren helburua da Euskadin aldi baterako harrera egitea giza eskubideen defentsan duten konpromisoagatik eta aktibismoagatik beren jatorrizko herrialdeetan bizitzaren aurkako jazarpena edo mehatxu larria jasaten duten pertsonei. Informazio gehiago |
2024/01/19 | Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritza baten buru da Kolonbian, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Programaren barruan Euskadin hartutako pertsonen jarraipena egiteko. Misioaren helburua da aurreko urteetan programak hartutako defendatzaileei laguntzea eta lurraldeen egungo egoera bertatik bertara egiaztatzea. |
Ekimena 9. Etikasi Programaren esparruan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean aritzea, giza eskubideen gaineko sentsibilizazioan eta
kontzientziazioan.
Ekimena 9. Etikasi Programaren esparruan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean aritzea, giza eskubideen gaineko sentsibilizazioan eta
kontzientziazioan.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/20 | Gazteak, Bizikidetza eta Etorkizuna 'topaketaren ospakizuna, Eusko Jaurlaritzak indarkeria terroristarik gabeko hamarkada bat ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan. |
Ekimena 10. Gazteentzako hezkuntza-bisitak antolatzea gerrak edo indarkeriako bestelako esperientzia traumatikoek markatutako Europako hirietara.
Ekimena 10. Gazteentzako hezkuntza-bisitak antolatzea gerrak edo indarkeriako bestelako esperientzia traumatikoek markatutako Europako hirietara.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/20 | Gazteak, Bizikidetza eta Etorkizuna topaketa antolatu da, indarkeria terroristaren amaieraren hamargarren urteurrena ospatzeko. Topaketa hau Udaberri Planaren 6. Jarduera Ildoaren barruan kokatzen da: Bizikidetzaren kultura bultzatuko duten ekimenak eta topaguneak bultzatzea, eta J23 jardunari hasiera emateko balio du: Hausnarketa prozesua eta Gazteria, bizikidetza eta etorkizuna eztabaida. |
Ekimena 2. Gizarte-kohesioa sustatzea dibertsitatearen eta kulturartekotasunaren aurrean, atzerriko ikasleen ehuneko altua duten ingurune baztertuetako
zentroak lehenetsiz.
Ekimena 2. Gizarte-kohesioa sustatzea dibertsitatearen eta kulturartekotasunaren aurrean, atzerriko ikasleen ehuneko altua duten ingurune baztertuetako
zentroak lehenetsiz.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/01/19 |
OTXARKOAGA Lanbide Eskolari (Bilbo) diru-laguntza zuzena eman zaio, ikastetxearen hezkuntza-jarduera espezifikoak eragindako defizita finantzatzeko.
(300.000.- €) |
2021/03/03 | Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) zuzeneko diru-laguntza eman zaio, Mena ikasleak eskolatzeko. 2021-2022 ikasturtea. (368.220.- €) |
2021/08/31 |
Hamaika esku Programa. 2020-21 Ikasturtean 63 ikastetxek hartu dute parte. Honako hauek dira bere helburuak: alde batetik, ikastegien funtzionamendua eta ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzen laguntzea, ikasleen ezaugarriak, zailtasunak, beharrak eta indarguneak oinarri hartuta, jarduera koherente eta egoki baten bidez. -Bestetik, zenbait kausarengatik bazterkeria-egoeran egin daitezkeen ikastegien baldintzak hobetzen laguntzea (testuinguru sozioekonomiko eta kultural zaila, kokapen geografikoa, administrazio-egoera...), orobat horietako baliabideen kudeaketa eta eraginkortasuna hobetzea. |
2021/09/28 |
Eusle murgiltze linguistikoko programa (publikoa)
Eusle murgiltze linguistikoko programa jarri da martxan, eta 2021-2022 ikasturtean Euskadiko 28 ikastetxe publikotara zabalduko da. Eusle sortu da, Euskal Hezkuntza Sisteman sartu berri diren ikasleei (zehazki, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei) eskolako komunikazio-hizkuntza (euskara) eskuratzeko prozesua errazteko.Guztira 34 ikastetxe publikok parte hartu dute EUSLE programan 2021-2022 ikasturtean, 26 Lehen Hezkuntzakoak eta 8 Bigarren Hezkuntzakoak. Guztira 423 ikaslek parte hartu dute, 297 Lehen Hezkuntzakoak eta 126 Bigarren Hezkuntzakoak. Guztira 51 irakasle izan dira, 36 Lehen Hezkuntzan eta 14 Bigarren Hezkuntzan. (2021/09/28) |
2021/10/04 |
Diru-laguntzen programa, ikasle etorkinentzako kulturartekotasuna sustatzeko eta lanean hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta).
2021-2022 ikasturterako deialdia (2.000.000.-€) (2021/10/04)2021-2022 ikasturteko esleipena (2022/05/06) |
2022/10/03 |
Diru-laguntzen programa, ikasle etorkinentzako kulturartekotasuna sustatzeko eta lanean hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta).
2022-2023ko deialdia (2.000.000.-€) (2022/10/03). Informazio gehiago. |
2022/12/22 |
Eusle murgiltze linguistikoko programa (publikoa)
2022-2023 ikasturtean, guztira 40 ikastetxe publiko parte hartzen dira EUSLE programan. 12 Araban, 8 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan. 29 Lehen Hezkuntzakoak, 2 IPI eta 9 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak. Guztira 53 irakasle esleitu dira programa aurrera eramateko |
2023/02/07 | Hezkuntza Sailak 2,2 milioi euro bideratu ditu hezkuntza-konplexutasun bereziko 21 ikastetxe itundutara. |
2023/11/16 |
Diru-laguntzen programa, ikasle etorkinentzako kulturartekotasuna sustatzeko eta lanean hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta).
2023-2024ko deialdia. Informazio gehiago (2.7000.000.-€)(2023/11/16) |
2024/02/08 |
Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) dirulaguntza nominal bat eman zaio, IKEDAAko ikasleak eskolatzeko. 2022-2023 ikasturtea. (595.340,00 €). Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) zuzeneko dirulaguntza eman zaio IKEDAAko ikasleak eskolatzeko. 2022-2023 ikasturtea. (74.091,03 €). (669.431.- €) |
2024/02/08 | Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) dirulaguntza nominal bat eman zaio, IKEDAAko ikasleak eskolatzeko. 2023-2024 ikasturtea. (595.340,00 €). (595.340.- €) |
2024/02/08 |
2023-24 ikasturtean 54 ikastetxe publiko zeuden Eusle Programan parte hartzen, 17 Araban, 15 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan. Horietatik, 37 Lehen Hezkuntzan (LH), 2 ikastetxe integratu (IPI) eta 15 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH). |
2024/03/19 | Hezkuntza-konplexutasun berezia duten eta Lehen Hezkuntza edo DBH eskaintzen duten itunpeko 17 ikastetxeri bideratu dira zuzeneko dirulaguntzak (2.650.670.- €) |
2024/06/18 | Informazio gehigarria |
2024/06/18 |
Gipuzkoako itunpeko bost ikastetxetan lan egiteko desgaitasun intelektuala duten pertsonak kontratatzeko zuzeneko dirulaguntza. Informazio gehigarria (51.674.- €) |
Ekimena 7. Balio-hezkuntza indartzea, hezkidetza eta prebentzioa eta eskola-jazarpenaren erradikazioa errazten dituen bizikidetza positibo baterako.
Ekimena 7. Balio-hezkuntza indartzea, hezkidetza eta prebentzioa eta eskola-jazarpenaren erradikazioa errazten dituen bizikidetza positibo baterako.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/01 |
Hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduketa-proiektuak gauzatzea (EAEko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak)
2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteak (01/03/2021). Esleipena (2021/05/19) |
2021/04/23 |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen programa, Eskola Agenda 2030 (AE2030) programa garatzeko (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lankidetzarekin)
2021-2022 ikasturterako deialdia. Informazio gehiago (1.000.000.- €) (2021/04/23) Esleipena 2021-2022 ikasturtea (2021/10/07) |
2021/05/03 | Txosten bat aurkeztu da 2019-2020 ikasturtean Euskadiko eskola-jazarpeneko kasuek izan duten bilakaerari buruzko datuekin. |
2021/05/21 | Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundearen Nahiko hezkidetza-programa aplikatuta, lehen hezkuntzako 20.000 haurrek errespetu- eta berdintasun-balioak ikasi dituzte. Egindako ebaluazioek berresten dute programatik igaro diren haurren harremanek hobera egiten dutela, eta berdintasunezkoagoak eta errespetuzkoagoak bihurtzen direla. Horregatik, Emakundek beste bultzada bat emango dio programari, hurrengo edizioan ikastetxe gehiagok parte har dezaten. |
2021/06/08 |
Hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduera-proiektuak egiteko (EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak)
2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteak (2021/06/08). Esleipena. 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteak (2021/10/05) |
2021/09/28 | Lankidetza-hitzarmena, Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioarekin, BBK Urdaibai Zentroan ingurumen-hezkuntzako Urdaibai proiektuak funtziona dezan. |
2021/10/26 | Bisikasi ekimenaren inplementazioa. Prestakuntza eta material didaktikoak. |
2022/03/09 |
Hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduketa-proiektuak gauzatzea (EAEko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak)
22-23 eta 23-24 ikasturteak. (2022/03/09). Esleipena. 22-23 eta 23-24 ikasturteak (2022/05/12) |
2022/03/18 |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen programa, Eskola Agenda 2030 (AE2030) programa garatzeko (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lankidetzarekin)
2022-2023ko deialdia (1.250.000.-€)
|
2022/03/30 | Eskolako bizikidetzari eta ongizate emozionalari buruzko Kongresua inauguratu da, Hezkuntza Sailak Bizikasi ekimenaren esparruan antolatua. |
2022/06/15 |
Hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduera-proiektuak egiteko (EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak)
2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteak. (100.000.-€) Informazio gehiago. (2022/06/15) 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetako deialdiaren esleipena.(2022/10/23) |
2022/07/21 |
Obretarako gastuak finantzatzeko laguntza-programa, Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (Patio inklusiboak)
2022ko deialdia (7.000.000.-€)(2022/07/21)2022ko esleipena (2022/11/29) |
2022/10/13 | Hezkuntza-Eremuan Jokabide Suizidaren Prebentzioa, Esku-Hartzea eta Posbentzioa Egiteko Estrategiaren aurkezpena prentsaurrekoan. |
2022/10/28 |
Txosten bat aurkeztu da 2020-2021 ikasturtean Euskadiko eskola-jazarpeneko kasuek izan duten bilakaerari buruzko datuekin. Aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, aztertutako kasuen kopuruan igoera nabarmena izan dela ikus daiteke (966 tik 1.098ra egin du). Ondorioz, jazarpen gisa identifikatutako kasuetan ere gorakada ikusten da (129tik 157ra). Datu hauen atzean aurki daitekeen azalpen nagusia, hezkuntza komunitatean, gizartean dagoen gero eta sentsibilitate maila handiagoa da. Gainera, ikastetxeek eta Hezkuntza Ikuskaritzak arreta handiagoa jarri dute gai honetan, eta nabarmentzekoa da Ikuskaritzak azken urteetan jazarpena atzemateko tresnak hobetu izana. |
2022/12/27 |
Zuzeneko dirulaguntza ematea Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioari 2022ko ekitaldian zehar BBK Urdaibai zentroan ingurumen-hezkuntzako Urdaibai proiektuak funtziona dezan (149.000.- €) |
2023/02/21 |
Obretarako gastuak finantzatzeko laguntza-programa, Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (Patio inklusiboak)
2023ko deialdia. Informazio gehiago (7.000.000.-€) (2023/02/21) |
2023/03/27 | Hezkuntzako 1.800 profesionalek suizidioaren prebentziorako prestakuntza jasoko dute aste honetan BECen. |
2024/02/08 |
Hezkuntzako 744 profesionalek prestakuntza jasotzen dute: Pornografiaren erabileraren ondorioak nerabe eta gazteengan. Data: 2024ko urtarrilak 24 eta 25. |
2024/05/22 |
Ikastetxeetako berdintasunerako eta tratu onerako Hezikidetza Planaren balantze positiboa. "Euskal hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023)" garatzeko ardura duen Jarraipen Batzordea gaur goizean bildu da II. Planaren ebaluazioa aurkezteko eta hurrengo planaren erronkak zehazteko. Informazio gehigarria |
Ekimena 6. Migratzaileei zuzendutako euskara ikasteko eta hobetzeko programak areagotzea, bai eremu sozioekonomikoan, bai hezkuntzaren eremuan, horien gizarteratzean eta laneratzean laguntzeko xedearekin.