Euskadi.eus

Kontsumoa

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/02/08 Eusko Jaurlaritzak eta 6 finantza erakundek hitzarmena sinatuko dute euskararen erabilera sustatzeko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/04 Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko azaroaren 3ko Aginduaren bidez, handitu egin ziren agintaritza beraren 2020ko uztailaren 28ko Aginduan ezarritako atxikipen-epeak eta diru-laguntzen programaren indarraldia. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko "Euskadi Turismo Bono" programa arautu eta deitu zen 2020rako
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/19 Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren ikuskapen-zerbitzuek jdenda- eta merkataritza-guneetako establezimenduetan kokatutako stand batean jardunbide irregularrak detektatu zituzten elektrizitate-zerbitzuak merkaturatzean, eta ofizioz hasi zituzten horiek ikertzeko beharrezko jarduerak.
2021/11/12 Onartu da 231/2021 Dekretua, azaroaren 2koa, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen Dekretua aldatzekoa
2021/12/31 Kontsumobidek ikuskapen-kanpainak programatzen ditu urtero. Hainbat arrazoirengatik (arau-aldaketak, kontsumo handia, erreklamazio-kopurua, arazoak antzematea, normalizazio-beharrak, etab.) kontrol espezifikorako hautatzen diren produktu, ondasun eta zerbitzu edo merkataritza-jardunbideen gainean programatzen dira. Informazio-kanpainen helburua da informazioa biltzea eta produktu edo zerbitzu baten errealitatea ezagutzea ahalbidetuko duten analisiak egitea, eta hornitzaileari gomendioak ematea eta kontsumitzailea ezagutzea.

2021ean informazio-kanpaina hauek egin dira:

Frutak eta barazkiak: kontsumitzailearentzako informazioa, informazio-kanpaina 

Maskara higienikoen etiketak eta dokumentazioa kontrolatzeko kanpaina, informazio-kanpaina

Ogi integrala kontrolatzeko kanpaina: etiketak, ezaugarriak eta osaera, informazio-kanpaina

Ezti monoflorala eta mila lore eztia kontrolatzeko kanpaina, informazio-kanpaina
2024/02/21 Euskal kontsumitzaileek oso ongi bat eman diote beren inguruneko merkataritzari. Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak egindako “Kontsumo-ohituren azterketa 2023” aurkezpena.
2024/03/27 Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak “Silver Economy Euskadin. 55 urtetik gorako Euskadiko biztanleen kontsumoa, aisia eta iritziak” azterlan monografikoa argitaratu du.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/04/14
Kontsumobidek informazio-kanpaina bat abiarazi du herritarrentzat, hainbat kanaletatik iruzur informatikoak egin direla ohartarazteko
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/12/23 2022an argitalpen hauek argitaratu eta zabaldu dira:
Konpondu, zure eskubidea da Nola ulertu telefonoaren fakturaNola ulertu argiaren fakturaNola ulertu gasaren fakturaEtxetresna elektrikoakProduktu eta zerbitzu digitalen bermeaProduktuen bermea
2023/10/30 Kontsumobidek eta UPV/EHUk lankidetzan jarduten dute unibertsitateko ikasleak kontsumoaren arloan prestatzeko. Ikasleek arlo horretan dituzten eskubideei buruz duten ezagutza indartu nahi da.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/12/20

Kontzientziazio-kanpaina sare sozialetan eta kanpokoetan "Zure influencer onena zu zara", #KontsumitzenJakin - #SaberConsumir Helburua da, bereziki gazteei, beren eskubideak ezagutzearen, informatzearen eta kontsumo kontziente eta arduratsua egitearen garrantzia jakinaraztea. 2021/11/16-2021/12/15

Aurrekontu-zuzkidura: 87.371,80 €

Kontsumo arduratsu eta jasangarriaren, ingurumenaren kontserbazioaren eta langileen eskubideen arloko garapen jasangarriaren helburuei buruzko kanpaina sare sozialetan. 2021eko abendua

Aurrekontu-zuzkidura, 15.000 euro.sostenible

 

 

2022/02/22 Kontsumobidek komunikazio-kanpaina bat egin du inauterietako mozorroen segurtasunari buruz
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/07 Kontsumobidek ehungintzako etiketak kontrolatzeko kanpaina hasi du
2021/10/28

Bigarren kanpaina: maskara higienikoen laginak hartzeko kanpaina (arreta berezia jarrita maskara saredunetan)

Helburuak:Otsailaren 11ko CSM/115/2021 Aginduak xedatutakoa betetzen dela egiaztatzea. Agindu honen bidez maskara higienikoen informazio- eta merkaturatze-baldintzak ezartzen dira, arreta berezia eskainiz maskara saredunei.

Bi parametro aztertuko dira laginen kasuan:  etiketatzea eta bakterio-iragazketa (BFE)

Aplikatu beharreko araudia: CMS/115/2021 Agindua

2021/10/28

 Kanpaina  “AUTOZERBITZUKO IKUZTEGIAK: KONTSUMITZAILEARI EMANDAKO INFORMAZIOA” (ez-betetzeak egiaztatzea C 06/20)

 Kanpaina honen helburu nagusia da egiaztatzea 2020an ez-betetzeak izan eta ohartarazpenak jaso zituzten establezimenduek zuzendu egin dituztela ez-betetze horiek.

2021/12/20

Etxez etxeko merkataritza-praktika oldarkorrez ohartarazteko kanpaina. Kanpaina adinekoei zuzenduta dago batez ere, mezu erraz eta argitzaileen bidez. Xede taldea kontuan hartuta, mezua hedatzeko telebista hautatu da.

2021/12/20

Komunikazio-kanpaina: arbitrajera atxikitzearen aldeko irrati-iragarkiak, webeko argitalpenak eta liburuxkak argitaratzea, arbitrajearen onurak azpimarratuz.

2023/10/09 Banku-erakundeekin batera, gordailuen ordainsaria, ziber-iruzurrak, finantza-inklusioa eta pertsonentzako eta familientzako zerbitzuen hobekuntza aztertzen dira. Ekonomia eta Ogasun sailarekin lankidetzan.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/12/23 2022an, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitako enpresen guztizko kopurua 16.413ra iritsi da. Enpresak arbitrajearekin bat egitea da arbitrajeak kontsumitzaileen eskubideak babesteko duen konpromiso publikoa eta kontsumoko balizko gatazka bat konpontzeko adiskidetasunezko bidera jotzeko duen berariazko borondatea. Arbitrajera atxikitzeak publizitate positiboa dakar berekin, eta horrek bermatzen du, a priori, establezimenduek kontsumoaren arloan aurreikusitako araudia beteko dutela.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/09/28 Kontsumobidek arbitrajea sustatzen du kontsumoko gatazkak konpontzeko formula gisa, eta kanpaina bat hasi du enpresak kontzientziatzeko Kontsumoko Arbitraje Sistemaren onurez eta sistema horrekin bat egiten duten enpresen kopurua handitzeko.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/18 Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak kanpaina bat hasi du kontsumoko arbitraje-zerbitzuari atxikiko zaizkion enpresa berriak erakartzeko. (2020/10/27)

Beste kanpaina bat enpresak kontzientziatzeko Kontsumoko Arbitraje Sistemaren onurez eta sistema horrekiko atxikimendu enpresarialen kopurua handitzeko. Gaur egun, Euskadiko 15.000 enpresa eta establezimendu baino gehiago daude kontsumo-gatazkak konpontzeko sistema horri atxikita.
2021/12/31 Kontsumobidek produktu, ondasun eta zerbitzuen edo merkataritza-praktiken gaineko zehapen-kanpainak programatzen ditu urtero. Zehapen-kanpainetan, irregulartasunak edo ez-betetzeak ikusiz gero, ikuskapenak ondasunaren edo zerbitzuaren hornitzaileari zigorra ezar diezaioke. Oro har, aurretiazko informazio-kanpainetan irregulartasunak daudela egiaztatu ondoren hartzen dira.
2021ean honako zehapen-kanpaina hauek egin dira:
Produktuak Internet bidez erostea. Zehapen-kanpaina
Maskara higienikoak laginak hartzeko kanpaina, saretazko maskarei arreta berezia jarrita. Zehapen-kanpaina
Garbitegietako autozerbitzuak kontrolatzeko kanpaina. Zehapen-kanpaina
2022/03/07 Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Kontsumobideko zuzendariak Kontsumobideren 2021eko memoriaren datuak aurkeztu dituzte
2024/01/10 700 enpresa elkartu dira euskal arbitraje-sistemara
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/05/03 Kontsumobide/Kontsumoko Euskal Institutuak telefono bidezko arreta-lerro bat jarri du martxan kontsumitzaileentzat, deiak zentralizatu eta dagozkien sailetara bideratzeko, haien jatorri geografikoaren eta kontsumitzaileak egin nahi duen kudeaketaren arabera. Zerbitzu hori doakoa da, eta honako hauei emango zaie erantzuna: kontsumoari buruzko kontsultei; aurretiko hitzorduaren eskaerei; kontsumoko erreklamazio eta salaketei buruzko informazio-eskaeraei, eta erreklamazio-orriei buruzko kontsultei.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/22
Kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia
2021ko deialdia  (431.000.-€)(2020/12/22).
2021eko esleipena(2021/06/16)
2020/12/22
Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatu eta babesteko dirulaguntza programa
2021eko deialdia  (958.570.-€)(2020/12/22) 
2021eko esleipena (2021/06/23)
2021/05/04 Lehiaren Euskal Agintaritzaren eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren arteko lankidetza-hitzarmena, bi erakundeek sinergiak parteka ditzaten beren helburuei dagokienez. Besteak beste, jarduerak gauzatuko dira beren jardueretarako garrantzitsua den informazioa eta dokumentazioa trukatuz, prestakuntza emanez eta baterako argitalpenak eginez.
2021/05/31 Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak eta EUDELek/Euskadiko Udalen Elkarteak, enpresa txikietan eta pertsona ekintzaileetan kontsumo-jardunbide egokiak sustatzeko. Horretarako, Kontsumobidek "enpresen paketea" egin du. Bertan, informazioa eta tresnak jasotzen dira, merkataritza-lana kontsumitzaileentzat berme osoz egin ahal izateko.
2021/12/28

262/2021 Dekretua, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak erregistratzeari buruzkoa.

2021/12/29
Kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia
2022ko deialdia (431.000.-€) (2021/12/29)
2022/03/15

Gobernu Kontseiluak Euskadiko kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuaren Lege proiektua onartu du.
Pertsona kalteberen babesa Euskadiko kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuaren ardatz nagusietako bat izango da

2022/10/20
Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatu eta babesteko dirulaguntza programa
2022ko deialdia. Informazio gehiago  (1.060.000.-€) (2021/12/28)
Esleipena.
2022/12/29
Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatu eta babesteko dirulaguntza programa
2023ko deialdia  (1.150.000.-€)(2022/12/29)
2023ko esleipena. (2023/06/30)
2022/12/30
Kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia
2023ko deialdia (452.160.-€)(2022/12/30)
2023ko esleipena.
2023/07/18 Lankidetzarako esparru-hitzarmena Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean.
2023/08/01 2022-2024 Kontsumobide Plan estrategikoa argitara eman da
2024/02/07 Kontsumobidek eta EAEko Fiskaltza Nagusiak lankidetza-protokolo bat sinatu dute kontsumoaren arloko eskubideen defentsa indartzeko.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/06/11 Berritu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordea ADRn (Alternative Dispute Resolution) sartzeko hitzarmena, azaroaren 2ko 7/2017 Legearen arabera. Lege horrek Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 2013/11/EB Zuzentaraua, kontsumoaren arloko auzien ebazpen alternatiboari buruzkoa.
2022/12/01 Kontsumobidek, Kontsumoko Lankidetza Batzordean parte hartzeaz gain, hainbat lantaldetan parte hartu du: Merkatua Kontrolatzeko Lantaldean. Kontsumo-asoziazionismoa. Erreklamazioak. Araudiko lantaldea. Informazio, Prestakuntza eta Hezkuntzako lantaldea. Arbitrajeko lantaldea.