Euskadi.eus

Ekonomia zirkular

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/06/16
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako laguntzen programa
2021eko deialdia. Informazio gehiago (4.000.000.-€)(2021/06/16)
2021eko  esleipena (03/02/2022)
2021/10/22 Basque Green Deal Gunea jaio da, Europako itun berdearen espiritua zabaltzeko Euskadi zeharkatuko duen foroa
2021/11/05 Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa formatu fisiko eta digitalean editatu da. 20 urteko ekodiseinua katalogoa. Made in Euskadi da Europan hamar industria-sektoretako produktu-kategorien zerrenda zabala biltzen duen lehena. Kategoria horietan bizi-zikloa aztertzeko metodologiak aplikatu dira, ingurumen-inpaktua nabarmen hobetu dutenak eta Europako industria-sektore osorako eredu direnak.
2021/11/09 "Ekonomia Zirkularraren Sustapena Euskadi-Next Generation EU" izeneko aldi baterako programa sortzeko akordioa.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 18 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu hondakinen araudia inplementatzen laguntzera eta ekonomia zirkularra sustatzera zuzendutako 79 proiektu bultzatzeko.
2021/12/01 Basque Ecodesign Centerren akordioa berritzea eta 14 enpresa sartzea euskal enpresa-sarean ekonomia zirkularra sustatzeko (2021/12/01)
2021/12/21 Itun berde europarraren espiritua Bilbon aktibatu da Itun Berdea Gunean (2021/11/20)
Itun Berdea Gunea erakusketa iraunkorra aurkeztu da Gasteizen
2022/03/11 Basque Ecodesign Center zentroaren Batzorde Estrategikoak bi kide sartzea onartu du: Uvesco taldea eta Laboral Kutxa (2022/03/12)
2022/03/31 Lehen aldiz aplikatzen da Euskadin, eta Europako hegoalde osoan, «Circular Economy Playbook» metodoa, ekonomia zirkularreko erreferenterik handienarekin, SITRArekin, egindako aliantza baten bidez. Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030 estrategiaren esparruan, ekimen honek negozio-eredu zirkularragoak sortzen lagunduko du, bezeroen itxaropenak asebetez, Europako Itun Berdetik eratorritako ingurumen-erregulazio berriek sortzen dituzten aukerei aurrea hartuz, baliabideen eraginkortasuneko irtenbide teknologiko eta digitalak garatuz, baliabide materialen erabilera murriztuz eta finantza- eta enpresa-arrisku posibleak arinduz. (49.511.- €)
2022/04/11

Lehendakariak Basque BioDesign Center inauguratu du. Zentro berritzaile horrek ekonomia zirkularrari aplikatutako teknologia eta diziplina berriak garatzen ditu, birsortze-jardunbideak ikertuz.

2022/06/06
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako laguntzen programa

2022ko deialdia.  Informazio gehiago (5.000.000.-€)(2022/06/06)
Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroko dirulaguntza emango die euskal industriaren ingurumen-hobekuntzarako 100 proiekturi. Enpresen inbertsio osoa 33,7 milioi euro ingurukoa izango da (12/12/2022)

2022/10/04 Euskadik bat egin du 2018an Indonesian abiatutako Plastikoen Ekonomia Berriaren aldeko Konpromiso Globalarekin, eta 500 erakundek baino gehiagok bat egin dute horrekin. Azken jarraipen-txostenean, 2021. urteari buruzkoan, plastikoen balio-kateko 130 enpresak eta 18 gobernuk parte hartu dute guztira, eta horiek urtero eta jendaurrean erakusten dituzte plastikozko ontziei buruzko konpromisoetan egindako aurrerapenak.
2022/10/21 Euskadik, Luxenburgon egindako Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluan, autonomia-erkidegoen ordezkari gisa, produktu jasangarriei aplikatu beharreko ingurumen-diseinuko baldintzak ezartzea helburu duen Europako erregelamendu-proposamena defendatzen du.
2022/11/23 Argitaratua: "Ekoberrikuntza Euskadin: 105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako". Argitalpen honek 2018. eta 2022. urteen artean Ekoberrikuntza Programa Zirkularraren esparruan amaitutako 120 proiektu baino gehiagoren emaitzak biltzen ditu. (35.000.- €)
2023/05/31 Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal ekimena aurkeztuko du Bioterra Azokan (31/05/2021)

Eusko Jaurlaritzak Bioterra azokan parte hartuko du aurten ere. Bertan, Basque Green Deal standa jarriko du, garapen ekonomikoaren jasangarritasunaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko. 

2023/06/28
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako laguntzen programa

2023ko deialdia.
Informazio gehiago

2023/07/07

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Ekonomia-zirkularraren lerroa

2023ko Deialdia
Esleipena (500.000.- €)

2023/07/17 Basque Ecodesign Centerren bileran "Ingurumenaren zaintza estrategikoari buruzko txostena: ekonomia zirkularreko 10 gakoak 2024rako" aurkeztu da. Lankidetza publiko-pribatuko aliantza bat da, Europako hegoaldean ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren arloan erreferentziazko zentroa dena.
2023/09/10
Zirkularrak-zirkularrak, Euskadin egindako produktu zirkularren erakusketa eta lotutako jarduerak: Bisita gidatuak,  Gazteentzako tailerrak eta publiko nerabea.
Ingurumen-gardentasuna eta -posizionamendua izeneko prestakuntza-ikastaroa, SEA Arabako enpresekin lankidetzan. Ikastaro hau jardunean dauden profesionalei zuzenduta dago.
Jardunaldia: produktu zirkularrak eta ekodiseinatuak: Gasteizko enpresen esperientzia praktikoak
Zirgaitu proiektuaren bilera, Eraikune, eraikuntzaren industriaren klusterra eta erakusketarako bisita gidatua

Zirkularrak Circular basque productos exhibition erakusketaren etapa berria Donostian

 
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/05

IHOBEk, ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak, 26 proiektu ekoberritzaile bultzatu zituen metalen, plastikoen eta mineralen ekodiseinuan, birmanufakturan eta ekonomia zirkularrean. Proiektu horiek "Ekoberrikuntza Ekonomia Zirkularrean" programaren 2020ko deialdira aurkeztutako 58 eskabideren artean hautatu ziren.

2021/12/01 Ekonomia zirkularreko berrikuntza-ildoak lehenesteko lan-taldea abiarazi da IHOBE - BRTA - Aclima - MCC artean. Lehen zirriborroa egiten.
2022/02/25 Ihobek 40 proiektu ekoberritzaile babesten ditu, horietatik % 60 ETEek bultzatutakoak, Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren bidez. Helburua da zabortegiko industria-hondakinen % 3 murriztea, berotegi-efektuko gasak baitira 50.000 automobil isurtzen dituztenen baliokideak, eta urtean 33 milioi euro baino gehiago fakturatzea. (1.814.122.- €)
2022/10/05 TECNALIA Research & Innovation buru duen ICEBERG Proiektuko kideen batzar orokorra egingo da Euskadin, eta Europako hamar herrialdetako 35 erakunde publikok eta pribatuk hartuko dute parte. Gaiker zentro teknologikoak antolatutako topaketa Zamudion hasi zen eta lehen bi urte hauetan lortutako aurrerapenen ebaluazioa egiteko balioko du.
2022/11/23 Ihobe sozietate publikoak antolatu duen  Basque Circular Summit 2022 ekitaldiaren irekiera egin da. Ekitaldi horretan Ihobek, Euskadiko ekoberrikuntzari buruzko gida bat aurkeztu du. Gidak berrogeita hamar bat enpresak bultzatutako 105 proiektu industrial biltzen ditu.
2023/06/26 Ihobek, Innobasquek eta Basque Artificial Intelligence Centerrek (BAIC) elkarrekin sustatzen dute ingurumen-jasangarritasunaren arloko berrikuntzako enpresa-kasu praktikoak gizarteratzea. Lankidetza hori Berrikuntzako Kasu Praktikoen 4. deialdia abiaraziz gauzatu da, Euskadiko erakundeen berrikuntza-esperientziak eta -jarduerak ezagutzeko eta aitortzeko. Ihobek Innobasquerekin eta BAICekin lan egiten du Ingurumen Iraunkortasuneko Berrikuntzako Enpresa Kasu Praktikoen Bankuan (0.- €)
2024/03/26 Ihobek parte hartu du berrikuntza jasangarriari buruzko ingurumen-agentzien I+G+b arloko Europako lankidetza-plataforma abian jartzen. Bertan, European Green Deal erakundeak erresilientzia klimatikoaren, biodibertsitatearen, lurzoruaren babesaren edo materialen eraginkortasunaren arloan dituen erronka konplexuenei heltzen zaie.  (0.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/17 Basque Circular HUB abian jartzea, Bilboko Udalarekin lankidetzan (60.000.- €)
2021/06/29 "Ekonomia Zirkularra eta sektore publikorako dituen aukerak pandemiaren osteko agertokian" udako ikastaroaren ospakizuna, UPV/EHUren udako ikastaroen barruan
2021/09/08
Ingurumen komunikazioko eskolaren 20-21 edizioaren ospakizuna, UPV/EHUren udako ikastaroen barruan (12.834.- €)
2022/02/28 Berrindartzea 2022 Programa Zirkularra abian jartzea, bi helbururekin: batetik, Euskadin gazteen enplegua sustatzea, eta, bestetik, euskal enpresa txiki eta ertainei ekonomia zirkularrarekin lotutako erronkei aurre egiten laguntzea.

Programa Novia Salcedo Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko Ihobek antolatu dute, BASQUE CIRCULAR HUBren bitartez, eta helburu bikoitza du:

Euskal enpresei laguntza ematea beren behar zehatzetara egokitutako ekonomia zirkularreko proiektuak garatzen, beren ingurumen-lehiakortasuneko balioa hobetzeko.
Talentu handiko gazteei ekonomia zirkularraren arloko prestakuntza eta lan-munduarekin lehen harremana eskaintzea, gazteen enplegua eremu berdean sustatuz. (65.000.- €)
2022/10/04 Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroaren egoitza berria abian jartzea Gasteizen. Basque Circular Hub zentroak erreferenteak dira Estatuan eta Europa Hegoaldean, bakarrak merkatu-prospektiba, prestakuntza aurreratua, joeren analisia eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak eskaintzeagatik.
2022/12/16 Ehun gaztek baino gehiagok ekonomia zirkularreko prestakuntza jaso dute 2022an Basque Circular Hub ekimenari esker (65.000.- €)
2023/07/02

Graduatu egin da UPV/EHUren Ekonomia zirkularrari buruzko masterraren lehenengo promozioa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ekonomia Zirkularreko Masterraren hirugarren edizioa: Aplikazioa Enpresan
2024/03/27 Circular Berrindartzea 2024 programa abiarazi da, eta gazteen enplegua bultzatuko du, Basque Circular Hub-ek kudeatutako deskarbonizaziorantz aurrera egiteko, Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetzan. Programak bi helburu ditu: batetik, Euskadin gazteen enplegua sustatzea, eta, bestetik, EAEko ETEek ekonomia zirkularrari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/11/05 ZTBP Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan, osaera eta gobernantza-eredu berria duen ekoberrikuntzako gidaritza-taldea abian jartzeko bilera egin da, eta 2021-22 ekitaldietarako aurreikusitako helburu operatiboak eta jarduerak zehaztu dira.
2021/12/16 Ekoberrikuntzako gidaritza-taldearen bigarren bilera egin da
2023/03/03 2030eko ZTBPren esparruan, Aukerako Lurraldearen gidaritza-taldeak 2023ko lehen bilera egin du. Bilera horretan, jasangarritasuneko sailburuordeak 2022ko ekoberrikuntzaren emaitzak eta 2023rako erronka nagusiak aurkeztu ditu.

Honako hauek ere aurkeztu ziren: lehentasunezko eremuen definizioan egindako aurrerapenak (Ihobe - BRTA); nazioartekotzeko lantaldearen aurrerapenak (Innobasque), eta lantaldeen eraginkortasuna hobetzeari buruzko gogoeta.
2023/07/07

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Tokiko ekoberrikuntzaren lerroa.

2023ko Deialdia (600.000.- €)

2024/02/19 "Ekoberrikuntza Euskadin" webgune berria argitaratu da. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren Ekoberrikuntza Zirkularreko Programan parte hartzen duten euskal enpresek 2016 eta 2023 artean garatutako 179 proiektuak jasotzen dira.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/12/21 Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntza Industrializatu Iraunkorrerako gida berria, eraikuntza-proiektuetan erabakiak hartzen laguntzeko tresna gisa ulertzen dena, eraikuntza industrializatua edo konbentzionala aukeratu behar duen baloratzen lagunduz.
2024/02/02 "Lehengai kritikoak eta euskal industriarentzat funtsezkoak diren metalak" txostena argitaratu da. Txosten honen helburu nagusia da tresna edo ekintza eraldatzaile batzuk aurkeztea, enpresa-ehunak, zientifiko-teknologikoak eta Administrazio Publikoak elkarrekin hartuak, Euskadiko ekonomiarentzat funtsezkoak diren lehengai kritikoen eta metalen hornidurarik ezaren arriskuarekin lotutako arazoei irtenbideak emateko. (0.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/06/09
Enpresen ingurumen-aztarna neurtzeko tresna. Akordio hau sinatzean, Basque Ecodesign Center-ek gida metodologiko bat eta tresna bat aurkeztu ditu erakundeek beren ingurumen-aztarna korporatiboa kalkulatu ahal izan dezaten, CIE Automotive, EDP, Iberdrola eta Vicinay Sestao enpresek jada egin duten bezala.
2021/06/15
Berrindartzea 21 Programa Zirkularra abiarazi da, non 75 enpresak beren kudeaketan bizi-zikloaren ikuspegia txertatzen duten (130.000.- €)
2021/12/17
Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa argitaratu da
2022/03/02 Eco Rating, Ihobek garatutako ingurumen-ebaluaziorako metodologia, hiru kontinenteko smartphoneetan aplikatzen da gaur egun
2022/05/23

Europako Etiketa Ekologikoa eta EMAS Europako ingurumen-kudeaketarako sistema finkatu egin dira EAEko erakundeen artean.

2022/12/01 Amaitu da ingurumen-aztarnaren, karbono-aztarnaren eta ekonomia zirkularraren adierazleen kalkulua integratzen duen web-tresna, antolaketa- eta produktu-ikuspegia duena. (25.000.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/06/07 Euskal Herriko hamalau enpresekin eta Ihobe eta SPRI sozietate publikoekin batera, lankidetza publiko-pribatuko aliantza bat sinatu da ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean, Basque Ecodesign Center-en. Akordio hori euskal industria-sektorearen mobilizazio garrantzitsu bat da, eskema jasangarriagoetara bideratua, Europako Itun Berdeak eta Basque Green Dealek Euskadin ezarritako estrategiaren ildotik, bertako kideen dimentsio ekonomikoa dela eta.
2023/07/17 2023ko uztailaren 17an, Basque Ecodesing Center-eko Batzorde Estrategikoa egin zen. Bertan, bi enpresa berri, ITP Aero eta Petronor, atxikitzea onartu zen. Beraz, dagoeneko 18 enpresa dira, Ihobe eta SPRIz gain, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko konpainia handien arteko lankidetza publiko-pribatuko aliantza hori osatzen dutenak. (0.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/11/05 Euskal ETEentzako (ETE Zirkularra Euskadi 2021) berariazko laguntza-ildoa abian jartzea, ekonomia zirkularreko metodoen eta jardueren aplikazioa bultzatzeko, gure inguruko eragileen gaitasunak eta ezagutza aprobetxatuz. Lan-modalitatea taldekoa izango da, bitarteko eragile batek koordinatuko du, eta enpresen arteko lankidetzak eta merkatuko tresnen banakako aplikazioa konbinatuko ditu. (1.000.000.- €)
2022/03/11

Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularra aurkeztu da. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren —Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez— eta enpresa eragileen arteko lankidetza-itun handia da, eta horri esker, 500 enpresa txiki eta ertain mobilizatu nahi dira Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren ezarpenean aurrera egin dezaten.
Euskadiko ETE Zirkularrak 12 proiektu sustatzen ditu, eta horietan 106 enpresa txiki eta ertainek hartzen dute parte, berariazko laguntza-lerro baten bidez. Laguntza-lerro horrek ingurumen-erronkei erantzuten dieten proiektuen garapena finantzatzen du, bai merkatukoak, bai etorkizuneko erregulazioei lotutakoak, aitortutako tresnak eta metodologiak aplikatuz.

2022/10/11
Ekonomia zirkularra berritzeko dirulaguntzen Programa. Hona hemen jarduera-ildoak:
1. lerroa. Ekodiseinua eta Erakustaldia Ekonomia Zirkularrean
2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa
3. lerroa. ETE zirkularra
Laguntzak Ekonomia Zirkularraren Estrategiari eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2030erako Planari dagozkie.

2022ko deialdia.Informazio gehiago (1.500.000.-€) (2022/10/11)
2022ko esleipena. (2023/06/05)

2023/09/19
Ekonomia zirkularra berritzeko dirulaguntzen Programa. Hona hemen jarduera-ildoak:
1. lerroa. Ekodiseinua eta Erakustaldia Ekonomia Zirkularrean
2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa
3. lerroa. ETE zirkularra
Laguntzak Ekonomia Zirkularraren Estrategiari eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2030erako Planari dagozkie.
2023ko deialdia Informazio gehiago
Esleipena
2024/02/15 "Reporting ESG. Ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jardueren gida, enpresentzat ". Helburua da enpresa-eragileei behar duten ezagutza ematea, haien beharretara, balioetara eta helburu estrategikoetara ondoen egokitzen den ESG ebaluazio-sistema hautatzeko. (15.000.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/13 Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren lehen Plana onartu du, lehengaien kontsumoaren eraginkortasuna sustatzeko, hondakinak murrizteko eta ekoizpen garbia optimizatzeko
2021/10/20
Bioekonomiaren arloko berrikuntza-proiektuetarako laguntza-programa, arlo horretan lan pilotuak eta berrikuntza-erakusleak egitea sustatzeko.
2021eko deialdia. Informazio gehiago (3.078.400.- €) (2021/10/20)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/06
Zaldibarko gertakaria izan eta urtebetera, Eusko Jaurlaritzak intentsitatea mantendu du larrialdi eta bilaketa lanetan. 525.000 m3 hondakin hondeatu dira zabortegia egonkortzeko, eta horietatik 372.038 m3 arrastrilatu eta bahetu dira bilaketarako.
Eusko Jaurlaritzak baieztatu du Zaldibarko zabortegia behin betiko itxiko dela larrialdi lanak amaitu ondoren.
2021/07/22 Eusko Jaurlaritzak, ECOVIDRIOk eta Ecoembesek EKOADRILA aurkeztu dute, hondakinei "bigarren bizitza" emateko eta Euskadiri birziklapenean emandako erantzuna eskertzeko kanpaina
2021/08/27 Amaitutzat ematen dira Zaldibarko zabortegia egonkortzeko lanak, eta behin betiko zigilatuko da.
2021/10/21

Hondakinen araudia ezartzen eta Euskadin ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko diru-laguntzen programa.

Deialdia (2020ko martxoaren 1etik 2026ko maiatzaren 31ra arte) (13.414.105.- €) (2021/10/21)
Esleipena (2023/05/11)
2023ko esleipena (2023/12/22)

2021/11/30

Debagoieneko Mankomunitateari dirulaguntza zuzena ematen zaio EPELeko zabortegia berraktibatzeko. (Dirulaguntzaren zenbatekoa: 2.000.000 euro)

2022/04/08

Karga mineral ekologikoak ekoizteko paper-hondakinen balorizazio materialerako lehen instalazioaren proiektuak aurrera egiten du Ingurumen Baimen Integratua eta dagokion Ingurumen Ebaluazioa lortu ondoren. Espainian mota horretako lehen planta izango da, eta 20 milioi euroko inbertsioa izango du, zabortegietara urtean 122.000 tona hondakin bidaltzea saihestuz, urtean 150.000 tona CO² arte atmosferara isurtzea saihestuz eta 45 enplegu berri sortzea sustatuz.

2022/11/16

Eusko Jaurlaritzak ibilbide-orria aurkeztu du hondakinen isuriak minimizatzeko eta 2024rako instalazioen autosufizientzia bermatzeko.

2023/10/03 Eusko Jaurlaritzak subsidiarioki esku hartuko du Zaldibarko hondakindegian, Verter-ek ez baitu erantzunik ematen.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/12/20
Irobic Proiektua, Tecnaliak Horizon Europe erakundean aurkeztutako proiektua. Ihobe ekimenaren bazkide txikia da, eta biziki lagundu du proiektua diseinatzen. Proiektua lizitazio-fasean dago, eta ekonomia zirkularra eskualde-mailan hedatzean datza.
2022/10/04 Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegian egindako lana babestu du Europako Batzordeak, eta EBko legedia ez dela urratu ondorioztatu du.
2022/11/16 "Isurketaren autosufizientziaren arloko ibilbide-orriaren" aurkezpena
2022/11/24 2022ko Hondakinen Prebentziorako Europako Asterako euskal hautagaitzak aurkeztea.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/08/04

EAEko industria-hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko premien KONTESTUAREN ETA EUSKADIKO JARDUEREN AZTERKETA, gaur egun batez ere ezabaketaren bidez kudeatzen direnak, kontratatzen da.
Hondakinak kudeatzeko zentroaren hasierako azterketek ondorioztatu dutenez, zentroak moldekatze-hondarrak, prozesu termikoetako zepak eta errautsak eta igeltsukoak balorizatu beharko lituzke nagusiki, eta korronte horiek tratatzeko, 2025erako, 126.000 tona/urteko, 364.000 t/urteko eta 13.000 t/urteko ahalmen gehigarria beharko litzateke. Horrez gain, beste korronte batzuek, hala nola hondeatutako materialek, biltegiratze-ahalmena handitu beharko dute eskaintza eta eskaria egokitu ahal izateko. Korronte horiek guztiek eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinek, esaterako, mesede handia egingo liokete merkatuari erabilera segurua bermatuko liokeen kalitate-kontrol bati. Hondakinak kudeatzeko zentro horren hedapenak, tratamendu-, biltegiratze- eta kalitate-kontroleko zerbitzuak barne, 6,2 Mt hondakin inguru isurtzea ekidin lezake, eta horietatik % 80 inguru hondeatutako gaiak izango lirateke. (28.600.- €)

2021/08/23

ARTE ETA ANALISI EGOERAREN AZTERKETA, hondakinen kudeaketako erreferentziazko zentroen xehetasunez, kontratatzen da. Gaur egun hondakinak kudeatzeko zentroen konfigurazio desberdinak planteatzen ari dira, erreferentziazko eskualdeetako artearen egoeran oinarrituta. Konfigurazio horiek hautabideekin jokatuko dute zentro kopuruari, tratatu beharreko korronte kopuruari eta eman beharreko zerbitzuari dagokienez (biltegiratzea eta kalitatea kudeatzea) (31.261.- €)

2022/07/26 Ecoembalajes España, S.A.-rekin sinatu beharreko esparru-hitzarmena, ontzien eta ontzi-hondakinen kudeaketarako sistema integratua ezartzen laguntzeko.
2023/11/23

Bost urtean, Euskadik erdira murriztu du hondakin ez-arriskutsuen isurpena

 

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/06/27 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuta, hondakinak hondakindegietan biltegiratzearen, errausketaren eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zerga (IDRVICR) eta plastikozko ontzi ez berrerabilgarrien gaineko zerga berezia (IEEPNR) sortzen dira. Bi zergak ituntzeko proposamena egin da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/16
Elika Elikagaien Segurtasunerako Fundazioak "Elikagaien Dohaintzak Egiteko eta Elikagaien Segurtasuna Bermatzeko Esperientziak Kudeatzeko Gidalerroen Gida" bat idaztea koordinatzen du. Gidalerro horretan, Osasun Sailak, hiru hiriburuetako osasun-zerbitzuek eta elikagaien sektoreko enpresek parte hartu dute.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/10/04 2022ko Plastikoaren Ekonomia Berriaren Konpromiso Globalaren Memoranduma. Euskadik plastikoen ekonomia berriaren aldeko konpromiso globalarekin bat egin du. Borondatezko esparru horrek, (Ellen MacArthur Fundazioak bultzatzen du Nazio Batuen Ingurumen Programarekin elkarlanean) gobernuak eta enpresak gidatu nahi ditu, plastikoetarako ekonomia zirkular baterako trantsizioa bizkortzeko neurri zehatzak ezar ditzaten.
2023/01/27 Euskadik Plastikoaren Plataforma jarri du abian, hondakinak balorizatzeko, teknika eta negozio eredu berrien bidez.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2023/12/28

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 18 milioi euro baino gehiago bideratu ditu hondakinen araudia inplementatzen laguntzera eta ekonomia zirkularra sustatzera zuzendutako 79 proiektu bultzatzeko.

(18.000.000.- €)

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/05/31

Wwebinar. Gaikako eraispena eta hondakinen banaketa eraikuntza-obretan

2023/03/22 Euskal Ingurumen Administrazioaren Legea betetzeko gida amaituta, 84.3 artikulua: bigarren mailako materialak obra-pleguetan sartzea. Gida honek jarraibide zehatzak ematen dizkie obra lizitatzen duten eta, beraz, artikulu horrek eragiten dien administrazio publikoei, bai eta obra horien kontratistei eta hornitzaileei ere. Osagarri gisa bigarren mailako materialak eta material berriztagarriak kalkulatzeko tresna sartzen du. Tresna horri esker, betebehar hori betetzeko erabiltzen ditugun materialek gure betetze-mailari nola eragiten dioten jakin daiteke, eta, beraz, erabakiak hartzea errazten du. (39.510.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/09/08 URAk lankidetza-hitzarmena sinatu du ACLIMArekin, "Euskal industrian hondakin-uren araztegietako efluenteak berrerabiltzea sustatzeko ekintza-plana" abian jartzeko. Plan horren ildo garrantzitsuenetako bat EAEn birsortutako ura erabili lezakeen eskaera potentzialari bideratutako zaintza estrategikoa egitea.
2022/07/26 Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen Lehorteen lehen Plan Berezia onartzea.