Euskadi.eus

Klima-aldaketa : 6 ekimenak

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
Data Jarduera
2026/05/20
"Developing Green Budgeting in Lombardy, Baden-Württemberg and Greece" proiektu europarraren amaierako konferentzian parte hartu Euskadik. 
2026/04/21
Euskadik ekintza klimatikoari buruzko LIFE proiektuen Europako topaketa hartzen du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109622
2026/04/09
Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Itun Soziala definitzeko partaidetza-prozesua garatu da.
2026/02/05
Eusko Jaurlaritzaren klima-aurrekontuak kalkulatzeko eta aztertzeko metodologia aurkeztea "Next Generation Budget" nazioarteko lantaldean.
2025/12/15
"Euskadiko Aurrekontu Orokorretan ikuspegi energetikoa eta klimatikoa txertatzeko gida metodologikoa", Ihobek egindakoa, Energiaren Euskal Erakundearen eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Aurrekontu Zuzendaritzaren laguntzarekin.
2025/10/26
Klima-aldaketari aurre egiteko ehun jarduera baino gehiagotan mobilizatuko dira euskal herritarrak, ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astea dela eta. Informazio gehigarria
Asteklima 2025en seigarren edizioan, ia 200 jarduera egin dira bereziki herritarrei zuzendutako ekintza klimatiko eta energetikoa bultzatzeko.
2025/06/06
Ihobe (ingurumen-kudeaketa) eta EEE (Energiaren Euskal Erakundea) sozietate publikoek stand bana izango dute Bioterra azokaren 22. edizioan. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102230
2025/05/05
Euskadin Emisio Eskubideen Merkataritzako Europako Erregimena aztertzen duen txosten bat argitaratu da. 
2025/02/07
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
Data Jarduera
2026/04/08
45/2026 DEKRETUA, martxoaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko Dekretua aldatzen duena.
2025/09/23
Eusko Jaurlaritzak ia 144 milioi euroko kontratu zentralizatua onartu du sektore publiko osoa %100 berriztagarria den energía elektrikoz hornitzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104584
2025/06/02
Toki-administrazio publikoaren energia-jasangarritasuna hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntzak. 2025eko deialdia (5.000.000.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
Data Jarduera
2025/10/29
Eraikal programak bikoiztu egin du industrializazioaren aldeko apustua, eta irisgarritasunaren berrikuntzarako ildo berri bat gehitu du.
2026ko DEailadia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105597
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
Data Jarduera
2025/10/16
URAk lanak hasi ditu Estepona ibaian, Bakio uholdeetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko. Esku-hartzea LIFE IP Urban Klima 2050 ekintza klimatikoko Europako proiektuaren barruan kokatzen da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105243 (2.500.000.- €)
2025/07/10
URAk eta eLankidetzak Hegoalde globalean uretarako giza eskubidearekiko konpromisoa indartu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103394
2025/05/26
Uraren Euskal Agentziak eta Gordexolako Udalak hitzarmena sinatu dute Zubiete zubia ordezkatzeko Herrerías ibaian
Egungo zubiak ibaiaren fluxua oztopatzen du uholde-gertakarietan; beraz, beste bat eraikiko da, 30 metrokoa, ahalmen hidrauliko handiagoarekin Jarduketaren inbertsioa 1,9 milioi eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, URAren bidez URAk eta Gordexolako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute udalerriko La Calzada auzoko Zubiete zubia ordezteko proiektua gauzatzeko. Jarduketa horri esker, nabarmen hobetuko da Herrerías ibaiaren hustutze ahalmena, eta, horrela, murriztu egingo da eremuan uholdeak izateko arriskua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101995 (1.900.000.- €)
2025/02/03
Mugaz gaindiko mugikortasun jasangarri bultzada Irungo Pierre Loti oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berriarekin. Proiektua, Eusko Jaurlaritzak egikaritua, "Txingudiko badiaren inguruko naturaguneak berritu eta haien arteko konektibitatea hobetzeko plan gidariaren" barruan kokatzen da. Informazio gehiago (3.400.000.- €)
2023/11/07
Ihobek eta elankidetzak garapenerako lankidetza-ekintzak bultzatuko dituzte ingurumen eta iraunkortasun gaietan, lankidetza-hitzarmen baten bidez. Pertsona guztiek ingurumen osasuntsua eta segurua izateko aukera unibertsala izango dutela bermatzen lagunduko duten jarduerak egingo dira, batez ere klima-aldaketaren, biodibertsitatearen kontserbazioaren eta ekosistemen zaintzaren eremuetan; halaber, politikak eta jarduerak garapenerako lankidetzaren helburuekin eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin koherenteak izango direla ziurtatuko da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
Data Jarduera
2024/04/24
Euskadiko Azpiegitura Berdearen garapenari dagokionez indarrean dauden arau-xedapenetan ezarritako eduki teknikoen berrikuspena lizitatu da, egungo legediaren esparruan azpiegitura hori garatzeko proposamen egokia ezarri ahal izateko, Euskadin azken urteotan arlo horretan egin diren aurrerapenak kontuan hartuta.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
Data Jarduera
2026/04/15
Ingurumen-agintarien sarearen 49. jardunaldi tematikoan Euskal Autonomia Erkidegoko klima-aldaketara egokitzeko proiektuak aurkeztea.https://www.miteco.gob.es/content/dam/miteco/es/ministerio/servicios/red-de-autoridades-ambientales-raa/04-jornadas-y-eventos/jornadas-tem%C3%A1ticas/jornada-49/PROGRAMA%20PARA%20QR%20Y%20WEB2.pdf
2026/02/26
Bilbao Itsasadarra eta Klima-BIK 2050 proiektua EBren LIFE programak hautatu du, eta lehen finantzaketa-pakete bat lortu du itsasadarraren ingurunean ezarriko diren neurrien diseinuan aurrera egiteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108429 (70.000.- €)
2026/01/13
Zallak eta URAk Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko lanen emaitzak erakutsi dizkiete herritarrei Aranguren auzoan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107322 (13.500.000.- €)
2025/11/21
Euskadik klima-egokitzapenaren alde egiten duen lana Brasilgo COP30en aurkeztuko den BBCren serie berri batean islatuko da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106334
2025/06/19
Lehen aldiz, "Klimaren Egoera Euskadin 2025" argitaratu da. Bertan, lurraldeko bilakaera klimatikoa aztertzen da 1970etik 2023ra. 
2025/06/03
KAIA ekimena jarri da abian klima-egokitzapena erakusten duten 5 proiektu garatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-06-03).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102306 (27.500.000.- €)
2025/06/02
Lizitazioan Bakio uholdeetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko egiteko Estepona ibaian egiteko obrak. LIFE IP Urban Klima 2050
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102276 (13.870.000.- €)
2025/04/14
Bakioko Estepona ibaiaren ingurumen-hobekuntzarako, ingurua klimara egokitzeko eta uholdeetatik babesteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100966 (3.000.000.- €)
2024/09/26

Eusko Jaurlaritzak naturan oinarritutako konponbideetako erreferentzia bihurtu du Euskadi, hogei proiektu aurkeztuz.

Informazio gehigarria