Gobernantza : 21 ekimenak
Konpromisoa 84. Ekimena 3. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa sustatzea, datuak sendotasunez eta gardentasunez kudeatzeko eta gobernatzeko urratsak emanez, eta bildutako datuak behar bezala egituratuta, eguneratuta, testuinguruan kokatuta eta estandarizatuta daudela ziurtatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/04/16 |
Euskadi abangoardian, sektore publikoan Adimen Artifizialaren erabileraren erregulazioari eta gardentasunari dagokionean.
Algoritmoen katalogoa osatu eta argitaratu da sektore publikoan egun erabiltzen diren 13 Adimen Artifizialeko sistemekin, eta administrazio publikoan algoritmo berriak txertatu ahala eguneratuko da katalogoa. Katalogoari esker, barne-prozesuak arindu eta gardentasun digitalean aurrera egin da herritarren arretan edota osasun, hezkuntza, enplegu eta etxebizitza esparruetan. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101026 |
Konpromisoa 84. Ekimena 7. Euskadi nomada digitalen lehentasunezko helmuga gisa sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/19 |
Subiranotasun digitala Euskadin: arlo publikotik erabakia, babestua eta gidatua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111268 |
Konpromisoa 85. Ekimena 5. Datuaren gobernu-eredu bat definitzea eta ezartzea, Euskadiko erakunde guztiak bilduko dituena eta arlo horretako ahaleginen koordinazioa hobetuko duena.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/09/29 |
Euskadiko Erreferentziazko Datuen Zentroak diseinuko TIER III ziurtagiria lortu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104773 |
Konpromisoa 139. Ekimena 5. Euskal Zuzenbide Zibila Sendotzeko eta Integratzeko Lege berri bat bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/18 |
Zuzenbide zibilak eragin handia du herritarren eguneroko bizitzan. Aldaketek eta/edo egokitzapenek aplikazioaren egoera aztertzea eskatzen dute, baita aplikazioa aplikatzen den gizartearen etengabeko dinamismoak sortutako gabeziak eta beharrak ere. Egoera honek, haren konplexutasunarekin eta erregulazioan edozein aldaketa egin aurretik egin behar den nahitaezko azterketa eta lasaitasunarekin batera, ahalik eta kolektibo gehienengana hurbiltzea eta operadore juridiko guztien parte-hartzea erraztea eskatzen du, etenaldirik gabe baina presarik gabe. |
Konpromisoa 142. Ekimena 1. Legegintza-programa onartzea, Jaurlaritza berria eratu ondorengo lehen hiru hilabeteen barruan. Jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/12/23 |
Lege-proiektua, Colegio Oficial de Criminología de Euskadi-Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala izeneko elkargoa sortzekoa. Elkargoa sortzeak Euskal Autonomia Erkidegoko kriminalitatea aztertzeko helburuak aberastuko ditu, eta kriminologiako tituludunen interesak hobeto defendatuko ditu, haien jarduna koordinatuz
|
| 2024/12/03 |
Lege-proiektua, Euskadiko Ingurumen Zientzietako Tituludunen Elkargo Profesionala/Colegio Profesional de Personas Tituladas en Ciencias Ambientales de Euskadi izeneko elkargoa sortzekoa. Elkargoa sortzeak balioko du ingurumen-adituek beren lanbidea gauza dezaten, ematen diren zerbitzu profesionalen zorroztasuna eta kalitatea bermatuz, ingurumena gehiago eta hobeto babesteko.
|
| 2024/10/01 |
"2024-2028 Legegintzaldirako Legegintzako Programa" onartu du Gobernu Kontseiluak, 2024ko urriaren 1ean.
|
Konpromisoa 142. Ekimena 2. Politika estrategikoen eta gainerako erakundeen (Foru Aldundiak eta Udalak) arteko koordinazioan sakontzea, ezarritako koordinazio-mekanismoak eta -organoak ezarriz, edo, hala badagokio, erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako guneak sortzen lagunduz, gizarte gisa aurre egin behar diegun erronka handiei heltzeko helburuarekin.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/02 | |
| 2025/04/15 |
XIII. legegintzaldirako Jaurlaritzaren Plan Estrategikoen zerrenda eta horiek egiteko eta izapidetzeko prozedura onartu dira.
|
| 2024/07/10 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetako eta foru-administrazioetako enplegatuen prestakuntza finantzatzeko laguntza-programa.
|
Konpromisoa 147. Ekimena 1. Euskal Administrazioaren desburokratizazioari ekitea, eraginkortasunez, arintasunez eta pertsona mota guztiei egokituta jarduteko mekanismo berriak aztertuz, herritarrek politika publikoak bultzatu, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko prozesuan parte har dezaten bultzatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/05 |
Eusko Jaurlaritzak nabarmen murriztu ditu herritarrentzako funtsezko zerbitzuak izapidetzeko denborak
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107209 |
Konpromisoa 147. Ekimena 2. Administrazioa bizkortzeko eta sinplifikatzeko lege-proiektua bultzatzea
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/28 |
Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Eudelek batera aurkeztu dute Administrazioa Arintzeko eta Sinplifikatzeko Legearen lehen testua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106551 |
Konpromisoa 147. Ekimena 3. Sistema instituzional oso bat egiteko lanetan sakontzen jarraitzea. Erakundeekiko konfiantza funtsezkoa da populismoei ateak ixteko eta erakundeen kudeaketan inplikatutako gizartea izateko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/03/03 |
Euskadiko Etika Publikorako Batzordearen memoria argitaratzea.
|
Konpromisoa 147. Ekimena 7. Gainerako euskal erakundeekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea, eta, are gehiago, toki-administrazioarekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea. Horretarako, arreta berezia eskainiko zaie langileak hautatzeko prozesuei, bai eta herri-administrazioek erabiltzen dituzten sistema eta aplikazioen bateragarritasunari, elkarreragingarritasunari eta herritarrekiko harreman elektronikoari. Halaber, euskal administrazio publiko guztietan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko leihatila bakarra garatzen lagunduko duten ereduetan aurrera egitea aurreikusten dugu, administrazio elektronikoa bultzatzeko eta herritarrei administrazio-informazio argia, eguneratua eta zalantzarik gabea ematera begira
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/02 |
Euskal erakundeek aldi baterako lan-poltsa berriak bultzatzen dituzte Euskadiko udaletan idazkaritza, kontu-hartzailetza eta diruzaintzako funtzionarioen estaldura bermatzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108495 |
| 2026/02/02 |
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak elkarrekin lan egiten dute herritarren arreta eta kontu-ematea indartzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107778 |
| 2024/11/13 |
Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Eudel lanean ari dira estrategia komun bat adosteko, administrazio publikoa garai berrietara egokitzeko. Euskal administrazio arinagoa eta eraginkorragoa eraiki nahi da.
|
Konpromisoa 147. Ekimena 8. Bilboko Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoa Kentzeko Legea bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/01/14 |
6/2024 Legea, abenduaren 19koa, Colegio Oficial de Agentes y Comisionistas de Aduanas de Bilbao Elkargo Ofiziala desegiten duena.
EHAA |
Konpromisoa 148. Ekimena 1. Euskadiko gardentasunari buruzko lege bat bultzatzea, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea errazteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/14 |
Gardentasunaren Legea onartu da, Euskadin gobernu onean eta kalitate demokratikoan aurrera egiteko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110191 |
| 2025/05/14 |
Gardentasunaren Legearen proposamena aurkeztu da Legebiltzarrean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101453 |
| 2025/04/01 |
Eusko Jaurlaritzak Gardentasunaren Lege-aurreproiektua onartu du ondoren Parlamentuan izapidetua eta onartua izan dadin (Gobernu Bilera 2025-04-01)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100599 |
Konpromisoa 148. Ekimena 2. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren edukiak zabaltzea, euskal herritarrentzat interesgarrienak diren gaiei buruzko informazio berria argitaratuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/06 |
Herritarren inkesten gune bat abian jartzea, herritarrek parte hartzeko kanal berri bat sortzeko, gardentasun-atarietan herritarrentzat hurbiltasuna, parte-hartzea eta edukien hedapena lortzeko helburuarekin.
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia |
Konpromisoa 148. Ekimena 3. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren eta Irekiaren edukiak ulergarriagoak egitea, irakurketa errazeko irizpideak neurri handiagoan txertatuz, eduki erakargarrien eta didaktikoen bidez, hainbat sakontasun-mailatan irakurtzeko aukera emango dutenak eta elkarreragina ekarriko dutenak, grafikoak, bistaratzeak, infografiak eta mapak erabiliz, hizkuntza argia erabiliz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/17 |
Metodologia aplikatu zaien albisteak eta irakurketa errazaren bidez irisgarritasuna hobetu duten albisteak zerrendatzen dituen biltegi digitalaren argitalpena. Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia
|
Konpromisoa 148. Ekimena 4. Herritarrei gure kudeaketa-datuak zabaltzen jarraitzea, Open Data Euskadi ataria indartuz eta sustatuz, gardentasun-estrategiarekin lerrokatuz, beharrezko datuak formatu egokietan emateko eta berrerabilera inplementatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/05/13 |
Eusko Jaurlaritza gardentasunaren arloko rankingetako lehen postuetan dago (Gobernu Bilera 2025-05-13)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101552 |
| 2025/05/08 |
Open Data sariak datu irekien eta Adimen Artifizialaren erabilera ditu oinarri.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101421 |
Konpromisoa 148. Ekimena 5. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea. Aurrerapen iraunkorraren aldeko apustua egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa bermatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/25 |
Administrazioaren sinplifikazio eta elkarreragingarritasunak 200.000 pertsonari baino gehiagori egin die jada mesede eta 69 izapide arintzeko aukera eman du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110521 |
Konpromisoa 148. Ekimena 6. Parte hartzeko dauden bideak indartzea, demokrazia deliberatiboko tresnei bultzada berezia emanez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/01/29 |
iLab Euskadiko Partaidetza Berrikuntzarako Guneak bere bigarren Foro Irekia egingo du Donostian. II. Foro Irekiaren helburua ezagutzak eta esperientziak partekatzea eta iLabek sustatzen dituen parte-hartze proiektuen transferentzian lan egitea izan da.
|
Konpromisoa 148. Ekimena 7. Eskura dauden informazio-aktiboen inbentarioa egiten jarraitzea eta herritarrei kontuak ematen dizkien gobernantza-eredu baten iraunkortasunerako sistemak egokitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/06 |
Euskadi nazioarteko Tokiko Gobernu Irekiko ordezkarien topaketaren buru izan da
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104936 |
| 2025/10/02 |
OGP Euskadi 2025-2028 Plan berria, Gobernu Irekian aurrera egiteko eta Euskadin kalitate demokratikoa indartzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104832 |
Konpromisoa 148. Ekimena 8. Nazioarteko estandarrak betetzen jarraitzea eta munduko praktika onenekin bat egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/25 |
Euskadik nazioartean duen posizioa indartu du autogobernuari, kalitate demokratikoari eta lurralde-inteligentziari buruzko proposamenak eginez Gobernu Batuen Munduko Kongresuan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111477 |
| 2025/04/03 |
OGP Euskadi Ekintza III Plana garatze prozesuan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100688 |
Konpromisoa 149. Ekimena 1. Datozen urteetan egingo den belaunaldi-erreleboari modu planifikatuan heltzea. Funtzio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, gaitasunean eta profesionalizazioan oinarritutako profesional kualifikatuekin, funtzio publikoan sartzeko prozesuak bultzatuz, zerbitzu publikoan pertsona onenak izateko, karrera profesionala arautuz eta garai berrietara egokitutako etengabeko prestakuntza garatuz, Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Sektorialean hartutako akordioaren bidez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/08/07 |
Ezagutzaren transmisiorako tresna berria martxan Eusko Jaurlaritzako langile publikoen artean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103719 |
| 2025/03/27 |
Eusko Jaurlaritzak xedapen iragankor bat eskatu dio Estatuari, sektore publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialak aplikatu ahal izateko apirilaren 1etik aurrera.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100503 |
| 2025/01/28 |
Euskadiko Administrazioko lan-kontratuko langile finkoentzako erretiro partzialeko plana onartzea. Euskal Administrazioko lan-kontratuko langile finkoentzako erretiro partzialeko plan hori, txanda-kontratuarekin, 2025. urterako eta hurrengoetarako, Negoziazio Kolektiboko Mahai Orokorrean adostu zen.
|
Konpromisoa 149. Ekimena 2. Enplegu publiko egonkor eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz egiturazko bitartekotasuna murriztuz eta aldian behin Enplegu Publikoaren Eskaintzak deituz. Euskal Administrazioaren barruan belaunaldien arteko erreleboari modu integralean ekitea, ezagutzaren traspasoa ziurtatuz. Negoziazio-eremuak bultzatzea, langileen hornidura eta hautaketa arautzeko, bai eta behin-behinekotasuna arautzeko ere. Gure administrazioa pixkanaka euskalduntzen jarraitzea, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eta zerbitzua emateko behar diren baldintzak bermatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/31 |
Administrazio Orokorraren LEPen aro berria, gaitasunen araberako ebaluazioarekin eta gardentasuna indartuz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109257 |
| 2025/12/30 |
Eusko Jaurlaritzak 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza aurkeztu du, 4.700 plaza baino gehiagorekin bere administrazio eta sektore publikorako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106975 Gobernu Kontseiluaren Erabakia |
| 2025/10/25 |
2000 pertsona inguru aurkeztu dira hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketa idatziaren bigarren deialdira
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105554 |
| 2025/02/01 |
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak administrazioan sartzeko eta egokitzeko prozesua errazteko hitzarmena. Horrela, desgaitasun intelektuala duten pertsonak Eusko Jaurlaritzan sartzen dira karrerako funtzionario gisa.
|
| 2024/12/17 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen da, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez betetzekoak diren plazak.
|
| 2024/11/26 |
Erabakia, hasiera ematekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen 2022ko maiatzaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakia eta erabaki horretako akatsak zuzentzeko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedurari.
|


