Euskadi.eus

Etxebizitza

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/19
2020ko programa-kontratua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta "vivienda y Suelo de Euskadi SA/Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA" sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituena.
2021/03/05
Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zen 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzentzailearen ebaluazioa, 2015ean onartutako Etxebizitza Legearen oinarriak jasotzen dituena. Azaldutako datuen artean, nabarmentzekoa da Espainian 2020an hasitako alokairuko etxebizitza publikoen % 29 Euskal Autonomia Erkidegoan eraiki zirela, eta Euskadiko alokairuko etxebizitzen parke publikoak 2020rako helburua gainditu zuela eta dagoeneko 25.823 etxebizitza dituela helburu horretarako. Nabarmentzekoa da, halaber, 6.137 familiak lortu zutela etxebizitzarako eskubide subjektiboa, eta azken hirurtekoan 29.160 etxebizitza birgaitzen lagundu dela.
2021/05/06 Herritarrekin parte hartzeko prozesu handia hasi da, Euskadin datozen urteotan etxebizitza-politika gidatuko duten bi dokumentuak prestatzeko: 2021-2023 Etxebizitzaren Gida Plana eta 2021-2036 Etxebizitzaren aldeko Gizarte Ituna.
2021/11/16 2021-2023 aldirako Etxebizitza Plan Zuzentzailea Legebiltzarrari jakinarazteko eta bidaltzeko erabakia.
2021/11/23 2018-2020 Etxebizitza Politiken Ebaluazio Integralaren Txostena (2018-2020 Etxebizitzaren Plan Zuzentzailearen azken ebaluazioa) Legebiltzarrari jakinarazteko eta bidaltzeko erabakia.
2022/05/17 Erabakia, Espainiako Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileen Elkargoarekin higiezinen datuak tratatzeko sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren berri emateko dena.
2022/07/01 Web-orri berri bat sorpena hiritarrek Euskadiko alokairuen prezio errealak jakiteko.
2023/03/08 Vitoria-Gasteizko udalerriko Arkaiaten (Salburua) babes ofizialeko 152 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen zaio.
2023/08/02 Etxebizitza babestuak bere bultzadari eutsi dio Euskadin, zailtasunak zailtasun. Madrilekin eta Kataluniarekin batera, 2016 eta 2022 bitartean amaitutako 1.000 etxebizitzak gainditzen dituen erkidego bakarra da. Diario de Noticias de Álava
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/08
Babes ofizialeko 17 etxebizitza erostea, VISESAk sustatuta, Aldapetako (Zarautz) AOR 2.2 1. lurzatian, alokairu sozialerako erabiltzeko. Alokabide alokairuko enpresa publikoak kudeatuko ditu etxebizitzak (2.600.000.- €)
2021/03/09
Ezohiko aldi baterako programa bat sortzea erabaki zen, "Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Zerbitzua indartzea, hiri-finken errentamendu-kontratuen ondoriozko araubide orokorreko fidantzak kudeatzeko espediente atzeratuak murrizteko" izenekoa.
2021/05/24 Soraluze-Placencia de las Armaseko Udalarekin hitzarmen bat sinatu da, eta, horren bidez, Udalak Eusko Jaurlaritzari lursail bat utziko dio Txurrukan, alokairuko babes sozialeko hogeita hamar etxebizitza eraikitzeko
2022/02/11 Andoainen alokairuko etxebizitza babestuak sustatzeko proiektu baten aurkezpena. Hirigintza-eragiketa handia da, hiria berritzeko, azpietxebizitza ezabatzeko eta babes publikoko 266 etxebizitza sustatzeko.
2022/03/14 Gasteizen, Gaztelako Atean, babes ofizialeko 11 etxebizitza errentamendu-erregimenean esleitzeko prozedura hasi da.
2022/04/04 Tolosako Udalarekin akordioa, Amarozen alokairuko 111 etxebizitza babestu eraikitzeko. Alokairuaren aldeko apustu argia da, Etxebizitza Legearekin bat datorrena. Bi erakundeen lan-ildoetako bat da etxebizitza behar duten pertsonei etxebizitza bat eskuratzeko aukera bermatzea.
2022/05/06 Eusko Jaurlaritzak Errenterian 40 etxebizitzen alokairu babestua luzatzeko eskatu du. Horretarako, Babes ofizialeko 40 etxebizitzen alokairu babestua mantentzeko eta, horrela, egungo maizterren jarraitutasuna bermatzeko dauden laguntzak.
2022/08/08

Boluetako Santa Ana industria-orube zaharrean eraikitzeke zeuden 319 etxebizitzak kalifikatu ziren, babes ofizialeko etxebizitzak, tasatuak eta salmenta librekoak izango zirenak, eta Bolueta Bizkaiko alokairu publikoaren erreferente berria bihurtu zen. El Correo

2022/10/01 Azkoitiako Floreaga auzoan alokairuko 30 etxebizitza, alokairuko babes publiko sozialeko 14 etxe berri eta salmentako beste 16 etxebizitza – 2020ra baino lehenagoko kalifikazioagatik, urte horretatik aurrera alokairurako bakarrik eraikitzen baita – Dagozkien bizikidetza-unitate esleipendunei ematen zaizkie.
2022/10/04 Bilboko Udal Etxebizitzak udal sozietateak orube bat doan lagatzea onartzea, bertan alokairurako etxebizitza sozialen sustapen bat eraikitzeko. Orubean alokairuko 23 etxebizitza sozial eraikiko dira Visesaren eskutik.
2022/10/11 Alokairu eskuragarriaren espezialitatea sortzea etxebizitza babestuen errentamendu-erregimenaren barruan, 21.000 eta 39.000.-€ arteko urteko errenta haztatuak dituzten bizikidetza-unitateentzat.
2022/11/04 Agindua, 2022ko urriaren 14koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, alokairu eskuragarriari buruzkoa. Xedea da, batetik, alokairu eskuragarriaren espezialitatea sortzea, araubide orokorreko babes sozialeko etxebizitzen eta araubide autonomikoko etxebizitza tasatuen errentamendu-araubidearen barruan, eta, bestetik, alokairu mota hori sustatzea, bat etorrita alokairua sustatzeko gainerako jarduketekin eta etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak erabiltzeko beste modu batzuekin. Bi kasuetan, urtean 21.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak dituzten pertsonentzat edo bizikidetza-unitateentzat izango dira etxebizitzak
2022/11/08 Bilboko Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomoak Bilboko Gimnasio kaleko 1. zenbakian dagoen 42658 zenbakiko Bilboko finkaren doako lagapena onartzea, alokairuko babes sozialeko 12 etxebizitza sustatzeko.
2022/11/21 Txaetako Arrasateko udalerrian babes ofizialeko 70 etxebizitza alokairuan esleipena.
2022/11/29 Bilboko Otxarkoaga auzoko Aixe Ona eremuan dagoen partzela bat erostea Bilboko Udal Etxebizitzak Tokiko Erakunde Autonomoari, babes ofizialeko 46 etxebizitza alokairuan sustatzeko. (140.779.- €)
2022/12/13

Legutioko Ibarran (SR1 sektorea) ia berrogeita hamar familiari eman zaizkie alokairu babestuko etxebizitzak.

2022/12/20 Erabakia, 21.1 Txurruka azpieremuko a.2.1/21.1 lurzatiaren doako lagapena onartzekoa. Lagapen hori Soraluzeko Udalarekin adostu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde, alokairuko erregimeneko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko.
2023/01/31

Erabakia, Lasarte Oriako Udalarekin sinatutako hitzarmena luzatzeko baimena ematekoa, alokairuko babes sozialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko, Lasarte Oriako udalerrian, "Oria Gain" 37 Hirigintzako Esku-hartze Eremuko 12. partzelan.

2023/01/31 Erabakia, Eltziegoko Udalarekin 2019an sinatutako hitzarmena luzatzeko baimena ematekoa, Elciegoko S.R. - 1 sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko
2023/02/01

 Vitoria-Gasteizek 225 etxebizitzarekin estreinatu du klase «ertainetarako» alokairu eskuragarriaren euskal plana. Babestutako etxebizitzen eredu berria Etxebiden izena emanda daudenei zuzenduta dago, 21.000 eurotik 39.000 eurora bitarteko errentekin, eta batzen diren sustatzaileentzako laguntzak barne hartzen ditu. El Correo

2023/02/14 Eako Udalarekin hitzarmena izenpetzeko baimena ematekoa, Eako udalerrian, Ea 02 Air_Ea- Ea02 eremuan, alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko.
2023/03/10 Hitzarmena, babes publikoko 60 etxebizitza alokairuan garatzeko Alei eremuan, Irungo gune zentraletan, epe luzerako eragiketa bat, eremua biziberritzeko eta herritarren etxebizitza eskuragarrien beharrei erantzuteko aukera emango duena.
2023/03/20

Arrasate udalerriko 51 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari, Zerrajera eremuan hasiera ematen da. Informazio gehiago. 

2023/03/30 Andoaingo Udalarekin hainbat hitzarmen sinatu dira alokairu eskuragarria sustatzeko.
2023/06/06

Zuiako Udalarekin hitzarmena, Murgian alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko, Arabako lurralde historikoan etxebizitza eskuragarrien parkea handitzeko eta etxe duin eta egokia izateko eskubidea gauzatzeko.
EHAA

2023/08/07

Euskadin, 2016az geroztik, Estatu osoko alokairuko BOEen % 23 eraikitzen da. Aldi horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.414 etxebizitza babestu eraiki dira errentamendurako. El Diario vasco

2023/10/03 Visesarekin hitzarmena, Bilboko udal-mugarteko Zorrotzaurreko eremu mistoko 2. jarduketa integratuko RZ-16 lurzatian errentamendu babesturako erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eraikitzeko.
2023/10/10 Erabakia, Madeilia SL entitatearekin sinatu beharreko lankidetzahitzarmena aintzat hartzekoa, babes sozialeko 101 etxebizitza eta horien eranskinak (EB1-0655/22-LE-000 espediente zenbakia) sustatzeko alokairu eskuragarriko errentamendu erregimenean.
EHAA
2023/10/10 Erabakia, Madeilia SL erakundearekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena aintzat hartzekoa, babes sozialeko 124 etxebizitza eta horien eranskinak (EB1-0654/22- LE-000 espediente zenbakia) sustatzeko alokairu eskuragarriko errentamendu erregimenean.
EHAA
2023/10/10 Alokairua sustatzeko jarduerei eta etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak erabiltzeko beste modu batzuei buruzko araudia aldatzea.
2023/11/07 Bilboko Arangoitin babes sozialeko 55 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedura hasi da
2023/11/20 Babes bereziko 42 etxebizitza alokairu-erregimenean esleitzeko prozedura hasi da, Santurtzin, San Juan del Rompeolasen.
2023/12/01 Hasiera eman zaio Amurrion, Federico Barrenengoa eremuan, babes sozialeko 42 etxebizitza alokairu-erregimenean esleitzeko prozedurari.
2023/12/05 Otxandioko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren Luzapena, Otxandioko udalerrian alokairuko babes sozialeko etxebizitzak eta zuzkidura bizitokiak sustatzeko.
2023/12/26 Orioko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapen-gehigarria, Orioko "Munto" 8. sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
2024/02/02 Eusko Jaurlaritzak amaitu ditu Visesak autonomia-erkidegoen eta Next Generation EU funtsen finantzaketarekin eraikitako alokairu-erregimeneko babes publikoko lehen 152 etxebizitzak, energia-jasangarriak diren eraikinetan errentamendu-erregimeneko etxe babestuak eraikitzeko. Gaur egun 14 sustapen eraikitzen dira, 1.140 etxebizitza guztira, eta horiek finantzatzeko funts autonomikoak eta Europako laguntzak erabili dira, 48m €-tan.
2024/02/13 Erabakia, baimena ematekoa Mundakako Udalarekin lankidetzahitzarmen bat izenpetzeko, Mundakako udalerrian ADR_EA18 "Erreka" eremuan alokairuko babes publikoko 24 etxebizitzak sustatzeko.
EHAA
2024/02/22

Gasteizko Udalarekin eta "Vitoria-Gasteizko Udal Hirigintza Elkartea,  Ensanche 21 Zabalgunea SA" sozietatearekin hitzarmena, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko Salburuan, Gasteizko udalerrian. EHAA

2024/04/08 Eusko Jaurlaritzaren alokairuko etxebizitza publiko berriak Arrasaten entregatzea.
2024/04/09 Bilboko Udalarekin eta Bilboko Udal Etxebizitzak Tokiko Erakunde Autonomoarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eta etxebizitza sozialak sustatzeko Otxarkoaga, Bilbo Zaharra eta Miribilla auzoetan. EHAA
2024/04/09  Berriatuko Udalarekin hitzarmena, Zubiaurre 01 eremu finkatuan (Urepel plaza), alokairuko babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko. Hamabi etxebizitza alokairu-erregimenean.
2024/04/23 Erabakia, doako lagapen hau onartzekoa: Lasarte-Oriako udalerriko "A37 Oria Gain" HIE eremuan dagoen Lasarte-Oriako Udalaren titulartasuneko lurzatia, alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko.
2024/05/21 Barakaldon, Labe Garaiak kalean, erregimen orokorreko babes ofizialeko 108 etxebizitza errentan esleitzea.
2024/05/27 Oiartzungo udalerrian zuzkidura-bizitokiak eta alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko 2020an Oiartzungo Udalarekin sinatutako hitzarmena luzatzea.
2024/06/18

Baimena eman Beizamako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena izenpetzeko, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

2024/06/18 Baimena eman Eibarko Udalarekin sinatutako lankidetzahitzarmena aldatzeko gehigarria izenpetzeko, babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko Txontako eremuan.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/07
Euskadik alokairuko etxebizitzen Espainiako bigarren parke publiko garrantzitsuena du, Andaluziaren atzetik. Horixe da Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako Etxebizitza babestua Euskadin, Estatuan txostenaren ondorioetako bat.
2021/06/04 3.544 bizikidetza-unitaterekin harremanetan jartzea, etxebizitza-eskubide subjektiboa aitortzeko baldintzak eta hori eskatzeko izapideak betetzen dituztela jakinarazteko.
2022/07/06 2.812 familiari jakinarazten zaie etxebizitza-eskubide subjektiboa eskatzeko baldintzak betetzen dituztela. Etxebiden inskribatutako pertsonak dira, eta, Legeak ezarritako eskakizunak betez, oraindik ez dute izapidetu.
2023/03/29 Baldintzak betetzen dituzten eta etxebizitza bat eskuratzeko eskubide subjektiboa eska dezaketen 1.264 familiari jakinarazten zaie. Eskubide subjektiboa aitortzeak etxebizitza bat alokairu-erregimenean esleitzea edo prestazio ekonomiko bat eskuratzea ekar dezake, gehienez ere 300 euro hilean. Gaur egun, 7.659 familiak dute indarrean etxebizitzarako eskubide subjektiboa Euskadin.
2023/10/10 147/2023 Dekretua, urriaren 10ekoa, etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboari buruzkoa. Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa (DSV) aitortzeko betekizunak, baldintzak eta prozedurak arautzen ditu, eta alokairuko etxebizitza sozial bat eskuratzeko aukera ematen du, edo, halakorik ezean, horrelako kontratu bat dutenei merkatu librean errentamendu bat hilero ordaintzea erraztuko duen prestazio ekonomiko bat. Etxebizitzaren arloko babes soziala indartu da Euskadin, eta kolektibo berriak txertatu dira etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboan.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/06/28

80/2022 Dekretua, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura- bizitokien gutxieneko bizigarritasun- baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena. Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzek eta zuzkidura-bizitokiek bete behar dituzten gutxieneko eraikuntza- eta bizigarritasun-baldintzak modu bateratuan jasotzen ditu, bai eta nagusiki bizitegi-erabilerarako diren eraikinak ere, helburu nagusia Euskadiko etxebizitzaren estandarrak hobetzea eta handitzea izanik.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/17 Azkoitiko Udalarekin hitzarmen bat sinatzea, herri horretako Txalon Erreka eremuan alokairu babesturako 40 BOE eraiki ahal izateko. Zenbatekoa: 5.900.000.- €.
2020/12/15 Azpeitiko Udalak Azpeitiko udalerriko Arana Ingurunea Hirigintza Eremuko Esklabas Iturzulo hirigintza-azpieremuko C.10.4.3.1.1 ekialdea erabilera tertziarioko lurzati kontsolidatuaren doako lagapena onartzeko erabakia, 48 zuzkidura-bizitoki sustatzeko.
2021/02/16 Erabakia, Azkoitiko Udalarekin eta Azkoitia Lantzen SArekin hitzarmen bat sinatzeko baimena ematen duena, Azkoitiko udal-mugartean Txalon Erreka 10. sektorean babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.
2021/03/03 VISESAk Santurtzin sustatutako babes ofizialeko 32 etxebizitza esleitzeko zozketa egin zen.
2021/03/15
Santurtziko San Juan de Rompeolas auzoan etxebizitza sozialak eta zuzkidura-bizitokiak eraikitzea. Horiek guztiak alokairu sozialera bideratuko dira, eta Alokabidek kudeatuko ditu. 90 etxebizitza dira: babes ofizialeko 32 etxebizitza, VISESAk sustatuak, eta 58 zuzkidura-bizitoki,  guztiak, lehentasunez, gazteentzat eta behar bereziak dituztenentzat.
2021/03/23
72 zuzkidura-bizitoki eraikitzea Bilboko Txurdinaga auzoan, gazteen etxebizitza-beharrei erantzuteko. Zuzkidura-bizitokiak (ZB) lehentasunez gazteentzat izango dira, emantzipazioa bultzatzeko. ZBak Bilbon erroldatuta dauden eta Etxebiden aldi baterako alokairuan alta emanda dauden pertsonen eskura jarriko dira, gehienez ere bost urterako. Maizterrek beren diru-sarrera haztatuen % 30 gaindituko ez duen kanon bat ordainduko dute hilero (8.890.000.- €)
2021/03/23 Baimena eman zen Soraluzeko Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, Soraluzeko udalerriko Txurruka azpieremuan gizarte-babeseko etxebizitzak sustatzeko.
2021/04/13 Sopelako Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko baimena eman zen, Asu sektoreko G lurzatian babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.
2021/05/31 Azkoitiko Udalarekin hitzarmen bat sinatu da alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko. Hiru lurzati erosi dira Txalon Erreka auzoan, alokairu-erregimeneko etxebizitza-parke publikoa handitzeko
2021/06/29
2021/06/30
2021/07/05 34 zuzkidura-bizitoki berri esleitu zaizkie gazteei Irungo Oinaurre auzoan. Apartamentuak lau kide baino gutxiagoko familiak dituzten 36 urtetik beherako pertsonei zuzenduta daude.
2022/01/28 Zumarragako alokairu sozialera bideratutako 30 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lankidetza-hitzarmena. Akordio hau sinatuta, indartu egiten da Zumarragako bizilagunek etxebizitza eskuragarria eskura dezaten bi erakundeek hartutako konpromisoa. EHAAn argitaratzea.
2022/02/02 Hitzarmena Arrankudiaga-Zolloko Udalarekin, Elexalde auzoko 2. sektoreko P-2 lurzatian zuzkidura-bizitokiak sustatzeari buruzkoa.
2022/02/08 Basauriko Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko akordioa, San Migel Mendebaldeko SR-1 partzelan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2022/02/08 Zarauzko Udalarekin akordioa, Salberdin O.R. 10-2 areako AD lurzatian 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko..
2022/03/31 Eusko Jaurlaritzak eta Udalak Donostian zuzkidura-bizitokiak garatzeko konpromisoa berretsi dute. Zuzkidura-bizitoki berriak aurrreratu dira. Gogoan izan, bizitoki mota hauek bizikidetza-unitateek edo pertsonek dituzten gela beharrak modu transitorioan eta errenta baten ordainketaren bidez bideratzea zuzenduta daude, bi erakundeek datozen urteetan gauzatuko dutena.
2022/04/19 Bilboko Zorrotzaurren babes ofizialeko 120 etxebizitza jabetza osoan esleipena.
2022/05/13 Arrankudiaga-Zolloko Udalak hitzarmena zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. Zuzkidura-bizitokiak tamaina txikiko bizitegi-modalitate bat dira, kolektibo jakin batzuei zuzendua, hala nola gazteei; bertan egoteko epea bost urtekoa izango da.
2022/05/16 Etxebidek lurzorua erosi du Gasteizen 1.100 etxebizitza sozial egiteko eta itxaron-zerrenda handia murrizteko.
2022/06/10

Abanto-Zierbenako gazteentzako zuzkidura-bizitoki berriak esleitzea.

2022/06/14 Zarauzko udalerrian 7. Eremuan – Azken Portuan- babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko Zarauzko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena.
2022/06/28 Lekeitioko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzen da. Helburua: alokairurako babes sozialeko etxebizitzak sustatzea Lekeitioko Karabia 2.3 BA eremuan.
2022/07/19 Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari Beizamako Beizama Bilduan kokatutako partzela doan lagatzea onartzeko baimena ematekoa, alokairu-erregimeneko hamabi etxebizitza sozial sustatzeko.
2022/07/19 Andoaingo Udalarekin hitzarmena, Ama Kandidako eta Agirialaiko Etxeberrietako esku-hartze urbanistikoko eremuko lurzatietan alokairuko babes sozialeko 266 etxebizitza sustatzeko.
2022/09/07 32-Esnabide sektoreko B-2 lurzatian babes sozialeko etxebizitzak sustatzeari buruz Errenteriako Udalarekin hitzarmena
2022/09/20 Basauriko udalerriko Azbarren J eremuan dauden Basauriko Udalaren titulartasuneko lurren hirigintza-aprobetxamenduaren % 15 doan lagatzea eta trukatzea onarpena, babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2022/10/11 Hitzarmena luzatzea baimentzeko: Bilboko Udalarekin sinatua, Zorrotzaurreko eremu mistoko A11 egikaritze-unitatean zuzkidura- bizitokiak sustatu ahal izateko.
2022/11/28 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Vitoria-Gasteiz udalerrian, Lakuabizkarra eremuan.
2022/11/29 Azkoitia Lantzen SAri erostea Azkoitiko udalerriko Txalon Erreka 10. Sektorean dauden P-1, P-2 eta P-3 lurzatiak, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko baimentzen da.
2022/12/07 Erabakia, Irungo Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, 6.2.0.8 Alei eremuan babes sozialeko  etxebizitzak sustatzeko
2023/01/09 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Bilboko udalaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, Zorrotzaurreko eremu mistoko AI1eko 1. egikaritze-unitatean zuzkidura-bizitokiak sustatu ahal izateko, Bilboko udalerrian.
2023/01/31 Erabakia, Donostiako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren gehigarria izenpetzeko baimena ematekoa, Donostiako udalerrian zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. EHAA.
2023/04/04 Erabakia, Arrankudiaga-Zolloko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari Elexalde Arrankudiaga-Zolloko 2. sektoreko P-2 lurzatia doan lagatzea onartzekoa, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2023/04/13 Eibarko fabrika zahar bat gazteentzako alokairuko zuzkidura-bizitoki bihurtzeko nazioarteko lehiaketa.
2023/04/18 Getariako Udalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko erabakia, Getarian zuzkidura-bizitokiak sustatu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak apartamentu horiek eskaintzen dizkie Etxebiden etxebizitza bat eskatzen duten pertsonei, txandaka, gehienez ere bost urtez, diru-sarreren % 30 gainditzen ez duen hileko kanon baten truke.
Hitzarmena EHAA
2023/05/04 Vitoria-Gasteiz udalerrian, Arriagako atean, 6 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura.
2023/05/30 Erabakia, Gaubeako Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, AR-16 (B) eremuan babes publikoko etxebizitzak sustatzeko. etxekoen unitate baten beharrari herriko pertsonen arrazoizko prezioetan erantzuteko.
EHAA
2023/10/03 Erabakia, onarpena ematekoa Errenteriako Esnabide 32. sektoreko B2 lurzatiaren doako lagapenari, Errenteriako Udalak egin baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.
2023/11/20 48 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi da Azpeitian, Loiolako Ignazio etorbidean.
2023/12/01 Hasiera eman zaio Orioko udalerrian (Anibarko portua) 6 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari.
2024/02/13 SSU 02 Betiondo sektorean zuzkidura-bizitokiak sustatzeko Ermuko Udalarekin hitzarmen. Horren arabera, bi partzela doan lagako dira, alokairuko 80 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.
EHAA
2024/02/22 Hitzarmena Lasarte-Oriako Udalarekin, alokairuko zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko. Horretarako, Udalak doan lagako dio Eusko Jaurlaritzari egungo Maialen Chourraut kiroldegia, birkokatzeko prozesuan dagoena. Libre dagoen espazioa, 3.069 m2-ko kirol-ekipamenduko partzela, apartamentu horietarako erabiliko da. Euskal Herriko Agintatzearen Aldizkaria
2024/03/01 Basauriko alokairuko 36 zuzkidura-bizitokiren giltzak eman zaizkie esleipendunei.
2024/03/12 Erabakia, doako lagapen hau onartzekoa: komunitate-ekipamendu publikoko P1 lurzatiarena, Otxandioko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde egina, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2024/04/04 Esleipendun gazteei alokairuko 6 zuzkidura-bizitokiren giltzak emango zaizkie Orion
2024/04/08 Gasteizko gazteentzako alokairuko 92 zuzkidura-bizitokiren giltzak eman zaizkie esleipendunei.
2024/05/31 Galdakaoko Udalari dirulaguntza bat ematea, Udalak udalerrian eraiki dituen alokairuko 60 zuzkidura-bizitoki sustatzeko. (2.400.000.- €)
2024/06/18 Baimena eman Ortuellako Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko, Peñotako SR-2 sektoreko E-1 lurzatian ogeiren bat zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/15
Erabakia, zeinaren bidez baimentzen baita EAEko Administrazio Orokorrak Sestaoko 20223, 9812, 13112, 12119 eta 11923/B finkak eskuratzea, antolamenduz kanpo deklaratutako etxebizitzak, Sestaoko udalerriko Txabarri azpieremuko Oquillo taldean.
2021/06/18
149/2021 Dekretua, ekainaren 8koa, jenderik gabeko etxebizitzei eta etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko neurriei buruzkoa. Etxebizitzaren Euskal Legea garatzen du etxebizitzaren funtzio soziala bermatzeko, eta etxebizitza bat hutsik dagoela deklaratzeko prozedura ezartzen du, eta hemendik aurrera hartuko diren neurriak jasotzen ditu, etxebizitza horiek alokatzeko edo erosteko erabil daitezen sustatzeko, besteak beste, hutsik dauden egoitzen urteko kanona.
2022/08/02

Inkestaren arabera Etxebizitzaren erabilerari buruznJaurlaritzaren aldetik, Euskadiko etxebizitza hutsen aurkako neurriek 4.000 higiezin atera dituzte merkatura. El Correo

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2023/02/22 Loft Study House programa garatu da, behe-solairuak etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki bihurtzeko, araudiak proiektu pilotu gisa baimentzen dituen udalerrietan. Dagoeneko Bilbon etxebizitza-sustapen bat eman da (3VP Santutxun), eta Gasteizen 6 bizitokiren obrako bi sustapen daude (Arriagako Atea), eta beste bat Orion 6 bizitokirena (Anibarko Portua). Proiektuan, berriz, 4 bizitoki ditugu Barakaldon, 4 Elgoibarren eta 2 Portugaleten. Guztira programa pilotu honen 25 unitate.
2023/11/08 Bilboko Mugak Biurtekoaren pabiloian lokal hutsak etxebizitza bihurtzeko gida aurkeztu da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/09 8 etxebizitza eraikitzea, alokairu babesturako, Zerainen (Gipuzkoa). Etxebizitzak amaituta daude eta, hemendik aurrera, Udalak, etxebizitzen jabeak, alokairu sozialerako erabiliko ditu datozen 50 urteetan. Zenbatekoa: 400.00.- €
2020/09/29
Euskadiko alokairu libreko etxebizitzen parkeko maizterrei ezarritako zuzeneko laguntzak eskatzeko epea luzatzea, baldin eta Kobidaren krisiaren ondorioz egoera ekonomiko ahulean badaude.
2020/12/18
VISESA sozietate publikoak alokairu sozialerako 84 etxebizitza (36 gehi 48) eraiki ditu Ortuellan, eta Alokabidek kudeatuko ditu. (6.500.000.- €)
2020/12/22
Erabakia, Orioko Udalari 8 Munto sektoreko P.R.2 lurzatia erosteko baimena ematen diona, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. (541.424.- €)
2020/12/22
Erabakia, Bilboko Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomoari Bilbon, Otxarkoagako Aixe Ona eremuan eta Miribillako Eretza mendiko 10. zenbakian dauden lurzatiak erosteko baimena ematen diona, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
2021/04/12 Getxoko Iturribarrin babes sozialeko 91 etxebizitza alokairu-erregimenean esleitzeko prozedura hasi da.
2021/04/13
Etxebizitza libreak alokatzeko laguntzen programa, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko. Alokabide SA sozietate publikoak kudeatzen du programa hori, eta, horretarako, luzatu egin da aurretik sinatutako hitzarmen baten indarraldia.
2021eko Deialdia.   (2021/04/13)
2021/04/26
Sestaon alokairu babestuari bultzada eman zitzaion, 50 etxebizitza esleitu baitziren eta laster bi eraikin berri eraikiko baitira. 2022an lizitatuko dira udalerri industrialeko eremu horretako esku-hartzea osatzen duten bi eraikinak, errentamendu-parkeari babes publikoko 180 etxebizitza gehiago emango dizkiotenak.
2021/05/24

Alokatzeko hogeita hamar bat etxebizitza babestu eraikiko dira Soraluze-Placencia de las Armasen.

2022/01/04 Alokairua ordaintzeko laguntzen zenbatekoak hobetzea, hilean 275 euroraino. Igoera horrek eragina du bai Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoetan (EPE), bai gazteenei berariaz zuzendutako laguntzetan (Gaztelagun), eta automatikoki gauzatuko da urtarriletik aurrera.
2022/05/31 Finantza-erakundeek sustatzaile publiko eta pribatuei, jabeen etxe eta komunitateei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta erabilera-lagapenean dauden kooperatibei ematen dizkieten  kredituen interes-puntuen sorospenerako programa, alokairu babestuko eta birgaitze integraleko etxebizitzak sustatzeko (irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna, digitalizazioa, ITEtik eratorritako obrak, eta birgaitzearen eta/edo aurretiazko erreformaren bidez jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzea), Jaurlaritzaren finantza-erakundeen bidez. (14.100.000.- €)
2023/09/23

Etxebizitza babestuak izateko hautagaien ordainsariak gorantz berrikusten dira, azken urteetako inflazioaren igoera handiak eta Ukrainako gerraren ondorioek markatutako egoera ekonomikora egokitzeko. El Correo

2023/12/14 Eusko Jaurlaritzak udalei bidaltzen die bizitegi-merkatu tenkatuaren eremuen izendapena eskatu ahal izateko prozedura.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2023/01/30 Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerga Administrazioko Zuzendaritzari etxebizitzaren arloko zerga-proposamenak jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu zaio. Azterketa-fasean dago. Finkatu ondoren, foru-aldundiei helaraziko zaie, Zerga Koordinaziorako Organoaren bidez.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/06/04 Eusko Jaurlaritzak 223 etxebizitza sozial ematen dizkie tratu txarrak jasan dituzten bizkaitarrei. Babestutako higiezinen esleipenen erdiak dira 2019tik Euskadi osoan egindakoak.
2022/07/14 Euskadiko etxebizitza babestuen prezioak eguneratzen dira parke babestuaren eraikuntza sustatzeko. 2010etik indarrean dauden zenbatekoak eguneratzen dirqa eta salmentarako BOEn eta tasatuen prezioak aldatzen dira kostu errealetara egokitzeko, eta alokairuko BOEn eta zuzkidura-bizitokien kasuan ordaindu beharreko gehieneko kanonak eta errentak mantentzen dira.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2023/03/10 Zero Plus plana gauzatze operatiboan. Etxebizitza-parke publikorako energia-kudeatzaile propioa sortzeko aukera E-Lagun proiektu pilotuarekin amaitu beharreko erabakia da, Saila bera, Alokabide eta AVS Euskadi elkarlanean ari baitira garatzen, 2.000 etxebizitzako laginari buruzoperatiboa abain.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/26 Pandemiaren ondorioz etxegabetzeko prozedurak eteteak eta bizitoki-alternatibarik gabeko etxe ahuletarako kaleratzeak eragindako errentatzaileak eta jabeak konpentsatzeko agindua. (120.000.- €)
2023/03/15 Hirukoiztu egiten da etxegabetzeak eteteko araudiak eragindako jabeei laguntzeko laguntzen zenbatekoa. Inbertsioak errentatzaileei eta jabeei konpentsatzen die prozedurak geldiarazteagatik bizitegi-alternatibarik gabeko etxe kalteberen kasuetan. (357.000.- €)
2024/01/30 Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin (BJKN) eta Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) lankidetza-hitzarmena, beren errentak ez ordaintzeagatik edo ohiko etxebizitzaren hipoteka ez ordaintzeagatik etxetik botatzeagatik kalteberatasun berezia duten pertsonei arreta eman dezan.
2024/01/30 Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin (BJKN) eta Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) lankidetza-hitzarmena, beren errentak ez ordaintzeagatik edo ohiko etxebizitzaren hipoteka ez ordaintzeagatik etxetik botatzeagatik kalteberatasun berezia duten pertsonei arreta emateko.
2024/01/31 Gasteizen, Salburuan, erregimen orokorreko babes ofizialeko 166 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedura hasi da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/06/01
Lankidetza-hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Lurralde dekanotzarekin, babes ofizialeko etxebizitzei, erregistro-estatistikari eta lotutako beste gai batzuei buruz eskatutako erregistro-informazioari dagokionez.
2023/10/24 Erabakia, Alokabide SA sozietate publikoan Bazkide Bakar EzItzulgarri gisako ekarpena egitekoa, (22.727.312.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/15
Donostian, formula kooperatibo baten bidez erabilera lagatzeko etxebizitzen lehen eragiketa gauzatu zen, ehun familia ingururi esleituko zaizkien pisuen zozketa publikoa eginez. Lankidetza publiko-pribatuko formula bat da, aitzindaria Euskadin. Horren bidez, esleipendunak bazkide kooperatibista bihurtzen dira sarrera-kuota baten bitartez, eta hileko kanon bat ordaindu beharko dute.
2021/12/07 Etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen alokairua eta beste erabilera modu batzuk sustatzeko jarduketei buruzko neurriak onartzea. Etxebizitzari buruzko euskal Legea garatzen duen araudia berria da, erakunde-maila guztietan alokairua sustatzeko, eta, gainera, lankidetza publiko-pribatuko formulak aktibatzen ditu, sektore pribatuak ere alokairu eskuragarria bultza dezan.
2022/05/31 Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskuragarriko etxebizitzak erostea, zuzkidura-bizitokiak sustatzea (ADA), gizarte-ekimenak cohousinga edo elkarlaneko etxebizitzak sustatzea, Alokairu programa (eremu publiko-pribatuko lankidetza-mekanismo berria, zeinaren arabera epe luzera eraikin pribatuak Jaurlaritzari lagatzen baitzaizkio, alokairu aseguratuko errenten truke) (19.000.00.- €, hainbat urtetarako)
2022/11/25 Bartzelonako Adierazpenaren sinaduran parte hartu da. Zenbait Autonomia Erkidegok sinatu dute akordio hori, erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitza kooperatiboak sustatzeko. Etxebizitza eskuratzeko formula berritzailea da, eta Euskadi erreferentzia da nazio mailan
2024/02/15 Bizikide proiektua: Euskadin erabilera-lagapeneko lehen etxebizitza-kooperatiba eraikitzen hasi da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/14
60 zuzkidura-apartamentu eraikitzea Arangoiti auzoan (Bilbo), gazteentzako alokairurako. Zenbatekoa: 3.640.000.- euro.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/30 2020. urtearen hasieratik alokairu-erregimenean egiten diren etxebizitza publikoen esleipenen % 40 kolektibo horri erreserbatzen dion «gazteen kupoa» Bizigune errentamendurako bitartekaritza-programak kudeatzen dituen etxebizitza pribatuetara ere zabalduko da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/19
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako ebaluazioaren arabera, gazteen artean etxebizitza librea alokatzeko laguntza-programa, Gaztelagun, 2019ko urtarrilean sortu zenetik orain arte 18 eta 35 urte bitarteko 2.100 gazterengana iritsi da. Gaztelagunek gora egin du 2019tik 2020ra bitartean emandako laguntzen eta eskatzaileen kopuruak, 2020ko abendurako emandako laguntzen% 126,6ko igoerarekin, aurreko urtearekin alderatuta.
2021/10/18 Gazteei eta etxebizitza pribatuei arrazoizko prezioan alokatzen laguntzeko programak eskuratzeko baldintzak hobetu dira. Gaztelagun eta ASAPen baldintzak malgutu egin dira, etxebizitza gehiagok eta gazte gehiagok jaso ahal izan ditzaten bi laguntzak, bi programen xede diren etxebizitzen hileko gehieneko errentak handituz.
2022/03/17

Gaztelagun programa: Gazteei zuzendutako etxebizitzak alokatzeko laguntzak. Laguntza izango da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre bat alokatzeagatik ordaindutako errentaren ehuneko bat hilero ordaintzea.

Prestazio ekonomikoa: Programako aurrekontu-zuzkidura 50.750.000 eurokoa da, honela banatuta:
2019. urtea: 5.000.000
2020. urtea: 11.250.000
2021. urtea: 16.500.000
2022. urtea: 10.500.000
2023. urtea: 4.500.000
2024. urtea: 3.000.000
2022/04/26 Alokabide SA sozietate publikoarekin sinatu beharreko hitzarmena, Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak kudeatzeko.
2022/04/26
Gaztelagun programako etxebizitzen alokairurako laguntzak . Aukera duten pertsonen kopurua eta zenbatekoak jasotzeko denbora handitu egiten dira, hiru urteko gehieneko epea kendu eta 36 urtera arte luzatuz.
2022Deialdia
2023/06/06
Gaztelagun programako etxebizitzen alokairurako laguntzak . Aukera duten pertsonen kopurua eta zenbatekoak jasotzeko denbora handitu egiten dira, hiru urteko gehieneko epea kendu eta 36 urtera arte luzatuz.
2023ko Deialdia
Informazio gehiago
2024/05/28
Gaztelagun programako etxebizitzen alokairurako laguntzak . Aukera duten pertsonen kopurua eta zenbatekoak jasotzeko denbora handitu egiten dira, hiru urteko gehieneko epea kendu eta 36 urtera arte luzatuz.

2024ko deialdia
Informazio gehiago

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/01/04 Alokairua ordaintzeko laguntzen zenbatekoak hobetzea, hilean 275 euroraino. Igoera horrek eragina du bai Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoetan (EPE), bai gazteenei berariaz zuzendutako laguntzetan (Gaztelagun), eta automatikoki gauzatuko da urtarriletik aurrera.
2022/05/31
Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskuragarriko etxebizitzak erostea, zuzkidura-bizitokiak sustatzea (ADA), gizarte-ekimenak cohousinga edo elkarlaneko etxebizitzak sustatzea, Alokairu programa (eremu publiko-pribatuko lankidetza-mekanismo berria, zeinaren arabera epe luzera eraikin pribatuak Jaurlaritzari lagatzen baitzaizkio, alokairu aseguratuko errenten truke) (hainbat urtetarako)
2022ko Deialdia
Errentamendu babestua sustatzeko programa.
2023/06/06
Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskuragarriko etxebizitzak erostea, zuzkidura-bizitokiak sustatzea (ADA), gizarte-ekimenak cohousinga edo elkarlaneko etxebizitzak sustatzea, Alokairu programa (eremu publiko-pribatuko lankidetza-mekanismo berria, zeinaren arabera epe luzera eraikin pribatuak Jaurlaritzari lagatzen baitzaizkio, alokairu aseguratuko errenten truke) (hainbat urtetarako)
2023ko Deialdia
Informazio gehiago
2024/05/28
Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskuragarriko etxebizitzak erostea, zuzkidura-bizitokiak sustatzea (ADA), gizarte-ekimenak cohousinga edo elkarlaneko etxebizitzak sustatzea, Alokairu programa (eremu publiko-pribatuko lankidetza-mekanismo berria, zeinaren arabera epe luzera eraikin pribatuak Jaurlaritzari lagatzen baitzaizkio, alokairu aseguratuko errenten truke) (hainbat urtetarako)

2024ko deialdia
Informazio gehiago

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/09
Errenteriako udalerrian, Arramendi eremuan, 51 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi da, erabilera lagatzeko erregimenean. Bizitoki horiek guztiak hiru kide baino gutxiagoko bizikidetza-unitateak dituzten 36 urtetik beherako pertsonentzat izango dira.
2021/03/09 Irungo udalerrian, Oñaurre eremuan, 34 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi zen.
2021/09/10 Azpeitiko Udalak lagatako Jesusen Bihotzaren Esklaben komentu zaharrean, 48 zuzkidura-bizitokien obrei hasiera eman zaie (alokairu erregimeneko apartamentuak gazteentzat eta merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboentzat). Proiektu honekin, etxebizitza publikoa sortzeko modu berri bati ekin zaio, erabiltzen ez diren ondare-balioa duten eraikinak berrerabiltzean oinarrituta, haien birgaitzearen balioa azpimarratuz. (6.000.000.- €)
2021/12/21 Orioko Udalak hartutako erabakia, Orioko Anibarko Portua kaleko 30,31 eta 32 zenbakiak dituen eraikinaren beheko solairuan dagoen 2 zenbakiko merkataritza-lokala doan lagatzea onartzen duena, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2021/12/21 Erabakia, Zumarragako Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: alokairuko 30 zuzkidura-bizitoki sustatzea udalerrian etxebizitza-premia berezia duten kolektiboentzat, Faustino Orbegozo Fundazioaren adinekoentzako egoitza zaharraren eremuan, udal-jabetzakoa baita.
2023/01/10

Urtero 9.200 gaztek baino gehiagok jasotzen dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntzak alokairua ordaintzeko.
Deia

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/09/09 Etxebizitzak eta eraikinak eraberritzeko laguntzak handitu ditu Jaurlaritzak,  energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizigarritasuna sustatzeko (33.000.000.- €)
2022/04/16 Isuri Funtsa aktibatu da Ukrainako gerrak eragindako ondorio sozialei aurre egiteko, 15,1 milioi euroko zenbatekoarekin. Zenbateko horren barruan, 3,5 milioi euroko gehikuntza jaso da Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara bideratutako partidarako, eta 200.000 euroko igoera pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko partidetan.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/28
Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntza-programa.2020ko 
2020-2021 deialdia (14.748.000.-€)(2020/10/28)Zenbatekoen gehikuntza: 13.978.000. (Guztira: 28.195.072.-€)(2021/06/01)Zenbatekoen gehikuntza: 30.000.000 (Guztira: 58.195.072.-€)(2021/07/30)
2021/06/23

Hirugarren sektorean energia-eraginkortasunean eta eguzki-energia termikoan inbertitzeko laguntza-programa 

Baliabide ekonomikoak gehitzea (900.000.-€) (Guztira: 2.550.000.- €) (2021/06/23)

2021/10/07

Ohiko okupazioko etxebizitzetan etxetresna elektrikoak ordezkatzeko inbertsioetarako laguntza-programa (etxetresna elektrikoen Renove)

2020. urteko esleipena (2021/10/07)

2021/10/07

Ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezkatzeko inbertsioetarako laguntza-programa (Leihoen Renove) 

 2020. urteko esleipena (2021/10/07)

2021/11/04
Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntza-programa.2020ko 
2022/2023 deialdia (Esleitutako funtsak: 1.554.450 euro) (2021/11/04)
2021/12/06 Euskadik hiri-berokuntzako proiektu aitzindari eta berritzailea garatzen du, Europako beste herrialde batzuentzat eredu.
2021/12/28 Eusko Jaurlaritzak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin hitzarmena sinatzea onartu du, Eusko Jaurlaritzari zuzeneko laguntzak ematea bideratzeko, Eraikin Publikoen Birgaitzea Sustatzeko Programa (PIREP) gauzatzeko, titulartasun publikoko eta erabilera publikoko eraikinen birgaitze jasangarria helburu duena, Birgaitzeko, Eraldatzeko eta Bizitzeko Planaren esparruan, zeintzuk Birgaitzeko, Eraldatzeko eta Bizitzeko Tresneriaren Europako fondoak baitira (1.0RRM €).
2022/05/03

Hirugarren sektorean energia-eraginkortasunean eta eguzki-energia termikoan inbertitzeko laguntza-programa 

2019ko esleipena (2021/10/07)
2019ko esleipena (2019/05/03)

2022/07/12

Hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programa.

2020ko Esleipena.
2024/03/22

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa.

2024ko deialdia (1.000.000.- €)
2024/04/12

Etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko inbertsioetarako laguntzen programa.

2024ko deialdia (2.500.000.- €)