Zientzia eta teknologia : 5 ekimenak
Konpromisoa 32. Ekimena 1. Unibertsitateko eragileekin akordio zabal bat garatzea, Euskal Herriko eta Nazioarteko Unibertsitate Prestakuntza eta Ikerketaren aldeko Gutun batean jasoko dena. Gutun horrek nazioarteko ikuspegia duen euskal unibertsitate eta ikerketa politikaren zutabeak jasoko ditu hurrengo hamarkadarako
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/17 |
Ekimenaren helburua zen zenbait konpromiso lantzeko esparru bat finkatzea. Konpromiso horien artean daude, batez ere, Unibertsitateen Legearen Aurreproiektua, hurrengo laurtekorako Unibertsitate Plana eta Euskal Unibertsitate Sistemari (EUS) buruzko Liburu Zuria. Hala ere, Jaurlaritzaren Programa onartu zenetik, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak ekimenaren funtzionaltasunari eta zentzuari zuzenean eragiten dieten hainbat ekimen bultzatu ditu, modu koordinatu eta paraleloan. Hala, Euskal Unibertsitate Sistemaren Lege Aurreproiektua behin-behinean onartu da eta jendaurrean jarri da; EUSen Liburu Zuriaren prestakuntza amaitzear da, eta Saila lanean ari da Unibertsitate Plana (2027-2030) zehazteko. Azken batean, ekimenaren funtsezko helburua bete da jada, eta haren funtzioak esandako tresnetan banatu dira. |
Konpromisoa 32. Ekimena 2. Bikaintasunera eta talentua eta ezagutza aurreratua sortzera bideratutako unibertsitate-sistemaren alde egitea, Euskadiren erronka teknologiko-digitalari eta garapen ekonomiko eta sozialari erantzuteko eragile gisa.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (12)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/15 |
Zientzia Ebaluaziorako Adituen Foroak bere jarduera amaitu du ikerketa-jardueraren kalitatea ebaluatzeko prozesuen funtsezko gaiei buruz hausnartzeko eta aztertzeko gune gisa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109483 |
| 2026/02/26 |
Unibertsitateen Lege Aurreproiektuaren ardatzen aurkezpena: unibertsitateen kalitatea, nazioartekotzea eta konpromiso soziala.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108374 |
| 2026/01/22 |
Pérez Iglesias sailburua Kataluniako Generalitateko Recerca i Universitats-eko kontseilariarekin elkartu da Bartzelonan Euskadiko eta Kataluniako unibertsitate- eta ikerketa-sistemak aztertzeko eta zientzian, berrikuntzan eta ezagutzaren transferentzian lehentasun estrategikoak partekatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107489 |
| 2025/08/28 |
Ikasiker-en 190 beka, ikerketa-lanetan laguntzeko interesa duten unibertsitateko ikasleentzat (Gobernu Kontseilua 2025-08-28). 2025-2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103982 (330.000.- €) |
| 2025/08/15 |
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) zoriondu du, beste urte batez, Shanghaiko Ranking-aren arabera munduko 400 unibertsitate onen artean egoteagatik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103929 |
| 2025/08/13 |
Oso lagun gutxik uzten dituzte edo aldatzen dituzte ikasketak euskal unibertsitateetan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103915 |
| 2025/08/05 |
Euskadi da ikasketak aurreikusitako denbora teorikoan amaitzen dituzten graduko tituludunen ehuneko handiena duen bigarren autonomia-erkidegoa, eta laugarrena masterreko tituludunen artean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103880 |
| 2025/08/05 |
Euskadi, errendimendu akademiko handiena duen eta kalitatezko enplegua lortzen duen erkidegoetako bat.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103880 |
| 2025/07/02 |
Lehendakariak EHUren Udako Ikastaroen 44. edizioa inauguratu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103166 |
| 2025/06/10 |
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila unibertsitateen kalitatea bermatzeko akordio batera iritsi dira (Gobernu Kontseilua 2025-06-10).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102572 |
| 2024/07/16 |
Euskampus Fundazioarentzako laguntza, “kultura zientifikoa: ekintza performatiboaz haratago” sozializazio-proiektuaren bidez zientziaren gizarte-ezagutza sustatzeko. Informazio gehiago (260.000.- €) |
| 2024/07/11 |
Ikasiker lankidetza-bekak. 2024-2025 kurtsoko deialdia (330.000.- €) |
Konpromisoa 68. Ekimena 7. Graduondoko eta doktoregoko ikasketetan nazioarteko ikasleak erakartzea bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/05 |
Master eta doktoregoko nazioarteko ikasleen erakarpena indartu da. Graduondoko eta doktoregoko nazioarteko ikasleak erakartzeko estrategia sendotu da, eta Euskal Unibertsitate Sistemak (EUS) jakintza- eta ikerketa-gune gisa duen posizioa indartu da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108583 |
Konpromisoa 69. Ekimena 2. Ikertzaileen prestakuntza eta nazioarteko mugikortasuna sustatzea, bai eta karrera profesional ikertzailea hobetzea ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/12 |
Eusko Jaurlaritzak lankidetza berrituko du Cambridgeko Unibertsitatearekin ikerkuntzan (Gobernu Kontseilua 2026-05-12). Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari izateko laguntzak. 2026-2027ko deialdia
Huts-zuzenketa Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110146 (28.080.- €) |
| 2025/08/08 |
Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak.
|
| 2025/07/22 |
Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko programa.
2025-2026 ikasturterako predok deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103660 |
| 2025/04/16 |
Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programaren onuradunek atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan mugikortasun-eskakizunak eragindako gastuak finantzatzeko laguntzen Programa.
|
| 2025/01/29 |
Cambridgeko unibertsitateko Clare Hallen ikertzaile bisitarientzako laguntzen Programa.
|
| 2024/10/22 |
Ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programa.
|


