Euskadi.eus

Herritarren parte-hartzea

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/01/27
Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren erabakia, langabezian dauden metaleko langileak birkokatzeko euskal plan bat egiteko. Enplegua galdu duten metalaren sektoreko langileak birkualifikatzeko eta birkokatzeko programa pilotu bat da. Finantzatzeko, baliabideak eskatuko zaizkio Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsari (GEEF).
2021/01/27
Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren erabakia, LTEen osagarria hirugarrenez luzatzekoa. Horren bidez, 150 euroko osagarria jasotzen dutela aitortzen zaie LTE bat eskuratzeko unean urtean 20.000 euro edo gutxiagoko kotizazio-oinarria duten langileei. Akordio honek urtarrilaren 31ra arte lan-erregulazioko espediente baten eraginpean dauden langileei eragingo die, ezinbesteko kasu batean zein arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produktiboengatik.
2021/09/14 Elkarrizketa Sozialerako Mahaia bildu da eta bertan sinatu dira aurreko sei hilabeteetan lantaldeek lortutako akordioak. Akordio horiek lotuta daude diru-sarrera txikiak dituzten ABEEko langileei arreta emateko konpromisoekin, enpresek zein langileek martxan dauden eraldaketetara egokitzeko dituzten premiei begira. Mahaiak, gainera, 4.0 industriarako trantsizio justurako euskal itun soziala berretsi du, industria sektoreak bizi duen iraultzari aurre egiteko konpromisoa. Itun horrekin, prozesuak lagundu behar dituen ezinbesteko hiru gai: Lanbide Kualifikazio eta Espezializazioen esparru bat, enplegu-hobi berrietan prestatzeko programa, eta emakumeen eta gizonen arteko ezinbesteko berdintasunean aurrera egiteko lehentasun-plan bat.
2022/03/15 Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bileran, Ukrainako inbasioaren eragin sozioekonomikoa eta laborala minimizatzeko komunikazio-bide iraunkor bat mantentzea erabaki da. Hirugarren ohiko bileran, foroak hainbat lantalde berri sortu ditu Lan Ikuskaritzaren hurrengo Kudeaketa Planaren jarraipena egiteko, Erakundeen Partaidetzarako Legea eta osasunari eta giza baliabideen kudeaketari buruzko lege teknikoa idazteko. Era berean, 2022ko ekitaldirako lan-plana onartu da.
2022/03/17 Lan eta Enplegu Sailaren, Lanbideren eta Euskadiko klusterren arteko lankidetza-protokoloa.
2022/11/22 Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak Enpleguaren Euskal Legearen aurreproiektua eta Langileen Prestakuntzarako Euskal Eredu berria babesteko akordioak onartu ditu, enpleguan eta enpleguaren kalitatean eragiten duten politika publikoak ituntzeko dinamikak eta lantaldeen zeharkakotasuna finkatzeko.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/12
Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak ematea. Dekretu horren bidez, enpresa-elkarteei eta erakunde sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen da, beren jarduera-eremuetako berezko gaietan giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten. (2020/12/12)
2021/01/27
Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera, 2021erako Lan Plana adosten duena. Gainera, Gizarte Politiken Lantaldea sortzea, aurreko urteetan sortutakoekin bat egiteko (Industria, Lanbide Heziketa, Enplegua, Berdintasuna, Laneko Segurtasuna eta Osasuna).
2021/04/10
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalentzako diru-laguntzen programa, jarduera sindikalaren gastu arruntak finantzatzeko, adierazgarritasunaren arabera, bai eta sindikatu horien bulego eta zerbitzuen antolaketa eta funtzionamendurako beharrezkoak diren gastu guztiak finantzatzeko ere.
2020ko Deialdia. (1.159.977.-€) (10/04/2021)
2021eko deialdia. 2021eko Esleipena. Informazio gehiago.(1.034.978.- €) (2021/09/09)
2021/06/01
Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko Enplegu Taldeak – Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGT – ERTEen osagarrien hirugarren luzapena adostu du, urtean 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarriak dituzten langileentzat, aurreko deialdietako baldintza berberetan.
2021/07/20 181/2021 Decreto, uztailaren 20koa, EAEko langile autonomoen elkarte profesionalen erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren araudia onartzen duena. Arauak, funtsean, oinarrizko bi irizpideri erantzuten die: 1.- profesionalen elkarteek esku hartzen duten trafiko juridikoari segurtasun juridikoa ematea. 2.- Erregistro-sistema bat ezartzea, pertsona juridikoen osagai nagusiekin parekatzeko modukoa, haiek osatzen dituzten subjektuen elkarte-izaerari eta izaera bereziari egokitua.
2021/09/09
Hauteskunde Sindikalen Batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalentzako diru-laguntzen programa, bai eta azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako ikuskapen-araubidean parte hartzeagatik ere.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (722.873.- €) (2021/09/09)
2021/10/13 Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak urteko 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarriak dituzten langileentzako aldi baterako lan-erregulazioko osagarriak laugarren aldiz luzatzea erabaki du, aurreko deialdietako baldintza berberetan.
2022/02/15 Lanbidek erabaki du aldi baterako lan-erregulazioko egoeran dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten langileei osagarriak ordaintzea; horrela, Euskadi da pandemiak sortutako krisia hasi eta bi urtera laguntza horri eusten dion autonomia-erkidego bakarra. Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak joan den irailean hartutako erabakiarekin bat etorriz hartu da erabakia. Akordio horretan osagarri hori automatikoki luzatzea erabaki zen.
2022/02/25

COVID-19tik eratorritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako langileentzako ezohiko laguntza-programa.
Bosgarren deialdia.
EHAAn argitaratzea

2022/06/14
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalentzako diru-laguntzen programa, jarduera sindikalaren gastu arruntak finantzatzeko, adierazgarritasunaren arabera, bai eta sindikatu horien bulego eta zerbitzuen antolaketa eta funtzionamendurako beharrezkoak diren gastu guztiak finantzatzeko ere.
2022ko Deialdia. Informazio gehiago.
2022/06/28
Hauteskunde Sindikalen Batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalentzako diru-laguntzen programa, bai eta azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako ikuskapen-araubidean parte hartzeagatik ere.
2022ko Deialdia.
2022 Esleipena
2022/11/22 Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak onartu ditu Enpleguaren Euskal Legearen aurreproiektua eta Langileen Prestakuntzarako Euskal Eredu berria babesten dituzten akordioak. Akordio horiekin finkatu dira enpleguan eta enpleguaren kalitatean eragina duten politika publikoak hitzartzeko dinamikak egin dituzten lantaldeen zeharkakotasuna ere.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/03 Enpresaren Partaidetza Eredu Inklusiboa sustatzeko jardunaldia. Eusko Jaurlaritzak, ASLEk, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Europar Batasunak antolatzen dute.
2020/12/15 Langileek enpresetan parte hartzeko laguntzak ematea. 2020an, 11 enpresatan parte hartzeko planak diruz lagundu ziren, eta 300 langilek baino gehiagok parte hartu zuten. (108.000.- €)
2021/07/13
Langileek enpresetan parte hartzeko laguntzen programa.
2021eko Deialdia. (2021/07/13)
2021eko Esleipena. (2022/03/09)
2022/07/26
Langileek enpresetan parte hartzeko laguntzen programa.
2022ko Deialdia
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2023/02/21

Euskadiko Hiri Agendaren ezarpena ebaluatzeko lehen txostena egin da, eta ebaluazio eta jarraipenadierazleen sorta bat sartu da bertan.

2023ko ekitaldian, bigarren ebaluazio- eta jarraipen-txostena egingo da, bai eta 11. GJHko Voluntary Local Review (VRL) gisa egokitu ere.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/12
Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta Emateko aurrez aurreko eta telefono bidezko zerbitzuaren erabiltzaileen itxaropenei eta gogobetetasunari buruzko 2020 Azterlana eta euskadi.eus postontziaren eta Telegram zerbitzuaren erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko 2020 Azterlana aztertzea eta argitaratzea.
2021/02/23
Lankidetza hitzarmena, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren (AVD-ZEA) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean sinatzekoa, zuzenbidean euskararen erabilera normalizatzeko eta ikasketa juridikoak sustatzeko.
2021/06/14
Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa) eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ekimena, Irekia webgunean, gorren komunitatearekin enpatitzatzeko eta zeinu-hizkuntza ikusgai egiteko.

2021/06/17 Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzuak BIKAIN euskararen kalitate-ziurtagiria lortu du.
2021/08/06 Eusko Jaurlaritzak 21 eguneko epea du hornitzaileei fakturak ordaintzeko. Epe hori Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa da, aurtengo maiatzean 24,45 egunekoa baitzen, autonomia erkidegoek Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari emandako datuen arabera. Berankortasunari buruzko araudiak 30 eguneko epea ezartzen du gehienez.
2021/09/16 Hitzaldia EHUren Udako Ikastaroan, "Herritarrengandik hurbilago dagoen administrazio baterantz aurrera egiteko tresnak" izenburupean. 

2021/11/23 KZguneak 20 urte bete ditu euskal herritarren zerbitzura. Doako 241 zentro publikoek arrakala digitala murrizten eta arintzen eta teknologia berrien erabilera sustatzen lagundu dute. Herritarren trebakuntza digitalaz gain, KZguneek Metaposta zerbitzua, BakQren emisioa eta gaitasun digitalen ziurtagiriak (IT-Txartelak) aktibatu dituzte.
2021/12/14 Erabakia, Gobernantza, Berrikuntza Publiko eta Gobernu Digitalaren 2030 Plan Estrategikoa onartzen duena; Ardatz ', Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren gobernantza, berrikuntza publikoa eta gobernu digitala egituratzen duen zeharkako tresna.
2021/12/14 Herritarrek Eusko Jaurlaritzarekin eta beste administrazio publiko batzuekin egin ahal izango dituzte ordainketak, Bizum-en eta Nire Ordainketa Wallet aplikazio mugikorraren bidez. Tasak, isunak, matrikulazioak eta ordainketa elektronikoko bestelako aginduak modu erraz eta seguruan ordaindu ahal izango dira, Bizum plataformaren bidez. Nire Wallet ordainketa diru-zorro digital bat da telefono mugikorrean, eta erabiltzaileari barra-kodea edo ordainagiriaren QR kodea irakurriz ordainketak egiteko aukera ematen dio.
2022/04/05

41/2022 Dekretua, apirilaren 5ekoa, Euskadiko Toki-Erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko Dekretua aldatzekoa.

2022/05/09 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Funtzionario Gaituen Erregistroa sortu eta arautzen da.
2022/06/08 Zuzenean zerbitzuak paperezko dokumentazioa digitalizatzen du. amaiera eman dio herritarrek aurkeztutako paperak eta dokumentuak jaso eta gordailutzeari, eta formatu digitalean bakarrik gordetzen hasi da. Horrela, paperik gabeko bulego eta zerbitzu baterantz aurrerapausoa egin du, datuen biltegiratzea eta komunikazioa hobetzeko eskura dauden teknologia berriak aprobetxatuz. Neurri horrek ingurumena babesten laguntzeaz gain, informazio konfidentziala babesteko eraginkortasuna eta segurtasun maila ere hobetzen ditu.
2023/01/13 Europako Batzordeak arrakastatsutzat jo du Itelazpi elkartearen lana ingurumen kudeaketaren arloan
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/13
Gobernu Kontseiluaren erabakia, XII. legegintzaldiko 2020-2024 Gobernu Programa aintzat hartzekoa eta Legebiltzarrera bidaltzekoa.
2021/04/22
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren azken ebaluazioa onartzea eta argitaratzea. Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Sailarteko Batzordean aurkeztea.




2021/04/27
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasuna ezartzeari buruzko 2020ko balantzearen txostena egitea, eta gardentasuna eta gobernu ona sustatzen jarraitzeko neurriak onartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren herritarrekiko interakziorako kanalek gardentasuna eta informazio publikorako sarbidea azpimarratzen dituzte pandemiaren garaian.
2021/07/01 Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) ordezkaritza batekin topatu da gobernantza publikoko berrikuntzari buruzko esperientziak partekatzeko eta kudeaketa eta zerbitzu publikoa gidatzen duten gobernu onaren zutabeetan oinarritutako plan estrategikoa aurkezteko, batez ere gobernu ireki, garden, digital eta parte-hartzailean oinarrituta, herritarren aurrean kontuak ematen dituena, betiere 2030 Agendaren helburuei eta Garapen Iraunkorraren helburuei dagokienez.
2021/07/16 182/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartzen duena.
2021/10/06 Bilera Txileko Gardentasunareko Kontseiluko kide batekin.
2022/03/29

38/2022 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua

2022/04/05 Gobernu Kontseiluaren Erabakia, EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2021eko balantze-txostenaren berri emateko eta gardentasuna bultzatzen jarraitzeko neurriak onartzeko dena.
2022/04/21 Gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari buruzko lege-aurreproiektua prestatzen hasi da. Administrazio irekiagoa eta gardenagoa bultzatu nahi du, kudeaketaren berri ematen du denbora errealean, eta balio publikoa sortzen laguntzen die herritarrei, gobernuaren ekintzaren, gizarte zibilaren eta gizarte eta ekonomia jardueraren arteko orekan oinarrituta.
2022/10/14 2022ko lehen seihilekoari dagozkion legez besteko proposamenen, mozioen eta ebazpenen betetze-mailari buruzko txostena Eusko Legebiltzarrera bidaltzea.
2023/02/07 Irekiak aurrera egiten du irisgarritasunean, azpitituluak denbora errealean gehituz. Funtzionalitate horri esker, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaren aurreko agerraldiak streaming bidez eta azpitituluekin jarrai daitezke.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/05/11 Elkarrizketa Sozialerako Mahaia: Koordinazio Taldearen bilera. 2022ko Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren Lan Planean sartu ondoren, taldearen bileran aurreikusitako taldea eratutzat jo zen, eta Estatuan indarrean dauden partaidetza-arauak alderatzea eta gaur egun Euskadin dauden partaidetza-organoak biltzea erabaki zen.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/16 Open Government Partnership Euskadiko (OGP) kideekin koordinatutako lanari ekin zaio, 2021-2024 Ekintza Plana egiteko.
2021/05/19 2021eko maiatzean, Gardentasunari eta Kontuak Errendimenduari buruzko lantaldearen (OGP España, Gobernu Irekiaren IV. Plana) bilera bat egin da, egindako ekintzen jarraipena egiteko. (2021/05/06) eta Open Government Leadership Collaborative- nazioarteko OGP aliantza-talde erregionalaren beste saio bat, esperientziak partekatzeko.
2021/06/01
Open Government Partnership Euskadiren foro erregularraren bilera, bigarren Ekintza Plana egiteko.
2021/07/31 Euskadiko Gobernu Irekirako 2021-2024 Ekintza Plana onartzea.
2021/11/26 Irekia-Euskadi Gardena, Gobernu Irekiko proiektu onenaren sariaren irabazlea. Eusko Jaurlaritzaren atariak Zerbitzu Publikoen Berrikuntzaren Kongresu Nazionalak gardentasuna eta parte-hartzea sustatzen duten gobernantza-proiektuei edo estrategiei ematen dien saria lortu du.
2022/10/11 Italiako eta Estoniako gobernuek antolatutako OGP Europaren eskualdeko topaketan parte hartzea eta esku hartzea.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/07/12 OGPren Euskadiko Foro Irekiaren bilera. Organo parte-hartzaile irekia da,noranzko biko elkarrekintza etengabean,eta plataforma teknologiko batean eta aurrez aurreko eztabaida-topaketetan oinarritzen da, planaren ezarpena ebaluatzeko.
2021/10/25 XII. legegintzaldiko lehenengo topaketa, "Topaketa" izenekoa. Ekimen horren bidez, herritarrek,Irekiaren webgunearen bidez,galderak egin dizkiote lehendakariari, eta herritarrek bozkatu eta lehendakariak erantzun ditu

2022/01/31 XII. legegintzaldiko bigarren topaketa, " Topaketa" izenekoa. Ekimen horren bidez, herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, galderak egin dizkiote Segurtasuneko Sailburu eta Lehendakariorde bigarrenari, Josu Erkoreka, eta herritarrek bozkatu eta Sailburuak erantzun ditu.

2022/03/23 "Topaketa" izeneko topaketaren ospakizuna.Ekimen horren bidez, herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, galderak egin dizkiote Lan eta Enpleguko Sailburuari eta lehendakariordeari, eta herritarrek bozkatu eta erantzun ditu.
2022/05/10 Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, #GaramendiTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak apirilaren 1etik 22ra bitartean egin ziren.
2022/06/27 Tapia Topaketa: "Topaketa" izeneko topaketaren ospakizuna. Ekimen horren bidez, Irekiaren webgunearen bidez, galderak egin dizkiote Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, eta, ondoren,herritarrek bozkatu eta erantzun ditu
2022/10/11 Topaketa izeneko topaketaren egitea ospakizuna. Ekimen horren bidez, herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, galderak egin dizkiote Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailburuari, eta, ondoren,herritarrek bozkatu eta erantzun dituzte.
2022/12/21 Topaketa izeneko topaketa egitea. Ekimen horren bidez,herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, galderak egin dizkiote Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari, eta, ondoren,herritarrek bozkatu eta erantzun egin dituzte.
2023/02/08 Topaketa izeneko topaketa egitea. Ekimen horren bidez, herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, galderak egin dizkiote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, eta, ondoren, herritarrek bozkatu eta erantzun egin dituzte.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/24
Hitzarmena Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak UPV/EHUri egindako kudeaketa-gomendioa formalizatzeko, berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako prestakuntzaren eta haur eta nerabeei sexu-abusuak prebenitzeko eta arreta emateko prestakuntzaren arloetan.
2021/01/25
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzen da. Lan-poltsak kudeatzeko eredua eredu telematiko bihurtzen da, eta horrek hautagaien ahalduntzea dakar, bai eta komunikazio- eta hautaketa-eredua hobetzea ere.
2022/12/22 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko hautaketa prozesuen laugarren faserako deialdia. Deialdiak EAEko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboen Hitzarmeneko lan kontratuko langileentzat gordetako 21 plazari eragiten die eta, horrela, funtzionarioak nahiz lan-kontratuko langileak betetzeko eta hautatzeko prozesua osatzen da, 3.700 plaza inguru osatu arte.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/01
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoen eta eskalen lege-proiektua, onartzea eta Legebiltzarrera igortzea; horri esker, lanpostu bakoitzerako eginkizunak eta titulazioak berrantolatu ahal izango dira, eta Administrazioko talde eta azpitalde profesionalen kopurua sinplifikatuko da. Era berean, prozesuak malgutuko ditu lanpostu bakoitzaren betekizunak eguneratzeko eta aldatzeko, lanbide-titulazioetan gertatzen diren aldaketen arabera.
2021/05/18
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetan eta foru-administrazioetan enplegatuen prestakuntza finantzatzeko laguntza-programa.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (591.928.- €) (2021/05/18)
2021/05/25
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP). Administrazio publikoarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazio-zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzeko laguntza-programa.
2021-2022 Deialdia. (2021/05/25)
2021/06/15
Baimena ematen da prestakuntza-arloko hitzarmenak berritzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Hezkuntza Sailaren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean. (1.125.569.- €)
2021/09/01 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuetan jarduteko prozedura arautzea onartu da.
2022/05/03 57/2022 Dekretua, maiatzaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren kidego berezien eskalen funtzioak ezarri, espezialitateak arautu eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea sortzen duena.
2022/05/23 61/2022 Dekretua, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.
2022/06/14
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetan eta foru-administrazioetan enplegatuen prestakuntza finantzatzeko laguntza-programa.
2022Ko Deialdia
2022/06/14

Akordioa, Osakidetza zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean prestakuntzaren arloko hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena.

(452.061.- €)

2022/06/14 Akordioa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean prestakuntzaren arloko hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. (193.661.- €)
2022/06/14 Akordioa, Ivap-en eta Hezkuntza Sailaren artean hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena, irakasleak prestatzeko. (441.957.- €)
2022/09/14 Prestakuntza arloko hitzarmena IVAPen eta Osakidetzaren artean
2022/11/15 136/2022 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duen maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren hutsak zuzentzekoa.
2022/12/27

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan jarduera sindikala finantzatzeko. Urterako laguntzaren banaketa onartzekoa.

 

2023/02/28 Erabakia, aintzat hartzekoa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) eta Sektore Publikoko Emakumeen Elkarteak (AMSP) sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/01
Belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntza-programa. Operadoreei diru-laguntzak eskainiko dizkie zuntz optikoa eraman dezaten biztanle gutxien dituzten banda zabaleko eremu umezurtzetara, kasu askotan telekomunikazio-azpiegiturarik ez duten gune isolatuetara, eta operadoreak ez dira horietara iritsi, inbertitzaile erakargarririk ez dutelako.
Deialdia, 2021., 2022. eta 2023. urteetarako. Informazio gehiago. (3.000.000.- €) (2020/12/01)
2021/09/28 2021-2024 urteetarako Informazio eta Komunikazio Teknologien Plan Estrategikoa (PETIC) onartzea. Plan horrek Euskal Sektore Publikoko azpiegituren eta komunikazioen proiektuak kudeatzeko eta garatzeko zerbitzuak, prozesuak eta metodologiak antolatu eta egituratzen ditu. Asmo handiko ekimena da, euskal sektore publiko osoaren kudeaketa-eredu komun eta konbergentea arautzen duena, eta, besteak beste, sailei, erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei, sozietate publikoei, fundazioei, partzuergoei eta abarri eragiten diena. Planak Eusko Jaurlaritzak diseinatutako eta martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuak araututako Euskal Sektore Publikoko azpiegituren eta komunikazioen gobernantza-ereduari erantzuten dio. Dekretu horrek IKTen arloan egitura organiko eta funtzional berria ezartzen du. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrekiko, eragile pribatuekiko eta administrazio publikoekiko harremanetan kudeaketa eraginkorragoa, koordinatuagoa, modernoagoa, hurbilagoa eta arinagoa izan nahi du arlo horretan.
2021/10/26 Erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin irrati-komunikazioen sarea bateratzeko hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena.
2021/12/14 Erabakia, Gobernantza, Berrikuntza Publiko eta Gobernu Digitalaren 2030 Plan Estrategikoa onartzen duena; Ardatz ', Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren gobernantza, berrikuntza publikoa eta gobernu digitala egituratzen duen zeharkako tresna.
2022/02/22 Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatzea, ITELAZPI S.A. sozietateak kudeatzen duen Euskadiko Administrazio Orokorraren komunikazio-sarea partekatzeko. Horrela, foru-erakundeak datuak eta mugikortasuneko beste zerbitzu batzuk transmititzeko telekomunikazio-sare partekatu bat izango du, sarea lehendik dauden edo etorkizunean egongo diren beste batzuekin konektatuko dela bermatuko da, bai eta komunikazio kritikoen segurtasuna ere.
2022/05/24 Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Euskaliten arteko lankidetza-hitzarmena luzatzea, etengabeko hobekuntza eta kudeaketa aurreratua bultzatzeko eta dinamizatzeko.
2022/05/25 Tekgunearen esparruan, Eusko Jaurlaritzak EAEko eta Nafarroako erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin du Administrazioa digitalizatzeko. Euskal Administrazio Publikoarentzako berrikuntza teknologikorako lan eta topagune bat da TEKgunea. Foro honetan, EAEko eta Nafarroako erakundeek, enpresek eta unibertsitateek garatzen ari diren teknologiei, berrikuntza proiektuei eta software garapenei buruzko ezagutza partekatzen dute. Azken batean, erakundeen arteko lankidetza bilgune bat da, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren mesedetan.
2022/07/05

Protokoloa, Euroeskualdea osatzen duten Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriaren artekoa, zibersegurtasunaren arloan konponbideak eta bide komunak aurkitzeko helburuarekin. Zibersegurtasuneko egungo erronken aurrean, hainbat alderditatik, lankidetzan aritzeko eta erantzun koordinatua emateko beharra nabarmentzen da. Egiteko fasean. El Diario de Noticias

2022/07/12

Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko hainbat jarduketa gauzatzeko laguntza-programa, telebista digitaleko, irrati-difusioko eta banda zabal ultra-azkarreko instalazioak hobetzeko, bai eta eraikinetako fatxadan erabiltzen ez diren antenak eta kableak kentzeko ere, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan - Next Generation EU.

2022ko Deialdia

2022/07/12
Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa, berreskurapen-, eraldaketa- eta erresilientzia-planaren esparruan – Europar Batasuna-Next Generation EU-k finantzatua (gizarte-bonuaren programa bakarra). Onuradunek 12 hilabetez jasoko dute laguntza, Interneteko banda zabaleko konexio-zerbitzu berriak kontratatzeko edo konexioaren abiadura handitzeko,

2022ko Deialdia

2022/09/20 Euskal administrazio publikoetan egiaztapen-txartelak formatu digitalean aurkezteko aukera ematen duen aplikazio mugikor bat abiaraztea. NIK Patrika digitala/Cartera digital aplikazioak orain arte plastikozko txartelean aurkezten diren egiaztagiriak telefono mugikorrean hartzeko balioko du.
2022/11/16 Nik proiektuaren aurkezpena: aplikazio mugikor bat da, herritarrek beren egiaztagiriak euskarri digitalean gorde ahal izateko administrazio publikoen aurrean. Beste era batera esanda, aplikazioak zorro digital gisa balioko du plastikozko txartel gisa eraman ohi diren dokumentuak eraman eta aurkezteko.
2022/11/22

Erabakia, Itelazpi SAri egindako enkargua onartzekoa, telekomunikazio-sarearen euskarri- eta mantentze-zerbitzurako, meteorologia- sarerako komunikazio-zerbitzurako eta Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-zentroetako aterpea emateko.

2022/11/25 Osasun-txartel indibiduala formatu digitalean ezartzeko proiektu pilotuaren bigarren fasea jarri da abian. Bigarren fase honetan, Araba ESIko herritarrek osasun txartela NIK patrika digitala aplikazioaren bidez erabili ahal izango dute.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/23
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren Legearen proiektua onartu zen. Eusko Jaurlaritzak bere lege eta dekretuak egiteko bete behar dituen fase eta baldintza guztiak arautzeko araua da. 2003koa den aurreko Legea eguneratu nahi du, parte-hartzearen, eraginen ebaluazioaren eta gardentasunaren prozedura eta eskakizun berrietara egokitzeko
2021/03/29
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren parte-hartzea FUNKO 2021 Lehen Prestakuntza Jardunaldian, fundazioen asoziazionismoa indartzeko jarduerak finantzatzeko hitzarmenaren esparruan.
2022/11/19 Lankidetza Akordioa, Izenpe, S.A. eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artekoa, identifikazio eta sinadura elektronikoko bitarteetako eskabideak kudeatzeko.
2022/12/01 Lankidetza-proiektu horren bidez, pertsona askok prestazioak eskatzeko eskubidea erabiltzean duten eten digitala ezabatu nahi da. Lanbideren eta EJIEren arteko akordio bati esker, KZguneen 240 bulegoko sareak bat egiten du Lanbideren 42 bulego fisikoenekin, eta bulego birtualak, prestazioak jasotzen dituztenek eskabidea egiteko eta laguntza jasotzeko aukera izango duten tokiekin. Lan eta Enplegu Sailak sustatutako proiektua.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/04/12

Bistak eta bideo-euskarri bidez jasotako beste jarduketa judizial batzuk testualizatzeko proiektu bat abian jartzea, edukia automatikoki testualizatzeko, testualizatutakoaren gaineko bilatzaile bat ezartzeko eta grabazioaren puntu zehatzera joan ahal izateko.

2021/04/25
Euskadi Europako zazpigarren postura iritsi da digitalizazio ekonomiko eta sozialean, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak 2019ko datuekin egindako azterlan baten arabera.
2021/04/29
Teknologia digitalaren industriaren patronalak (Ametic) Eusko Jaurlaritza saritu du Itzuli itzultzaile neuronala bezalako ekimenak sustatzeagatik. Itzulpen automatikoen eta Itzuli sortu zenetik garatutako aplikazio berrien kalitate handia aitortzen du.
2021/09/21
Adimen artifiziala sustatzeko eta garatzeko sariak.  Deialdi honen bidez, sei proiektu hautatuko dira, eta horiek 15.000 euroko hasierako laguntza jasoko dute garapen teorikorako. Sei proiektu horietatik hiru hautatuko dira, hurrengo fasera pasako direnak, eta bakoitzari 30.000 euroko laguntza emango zaio Ekimenaren helburua da Eusko Jaurlaritzari berari aplika dakizkiokeen ekoizpen-proiektuak sustatzea, etorkizunean erabil ditzan.
2021eko deialdia. Informazio gehiago.  (180.000.- €) (2021/09/21)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/08/31
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2020ko lehenengo lerroaren esleipena (immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak) (2020/12/23).
2020ko bigarren dirulaguntza lerroaren esleipena (immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak) (2020/11/27).
2021/03/11 Harremanak areagotu egin dira Irungo mugara iristen ari diren iragaitzazko migratzaileen arretan inplikatuta dauden hirugarren sektoreko erakundeekin eta eragileekin. Ildo horretan, Pertsona Migratzaileen Premiazko Harrera Koordinatzeko Erakundearteko Mahaiak hainbat bilera egin ditu azken asteetan, gerta daitezkeen egoera desberdinen aurrean aho bateko erantzun eraginkorra koordinatzeko.
2021/04/21 Igarobidean diren migratzaileen urgentziazko harrera koordinatzeko Erakundearteko Mahaia bildu zen, Saileko sailburuaren lehendakaritzapean. Martxoaren 6an (igarobidean zeuden ehun bat migratzaile 60 lagunentzeko tokia duen Hilanderas kaleko postura iritsi zirenean) martxan jarritako kontingentzia plana bertan behera geratuko dela iragarri zuten. Egoera nabarmen hobetu da. Mahaiak uda aurretik berriro biltzeko konpromisoa hartu zuen, plan espezifiko bat aurkezteko, udako beharretara egokitua, migratzaileen joan-etorria errazteko joera handiagoa izaten baita garai horretan.
2021/08/30
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2021eko deialdia (880.000.-€) (2021/08/30).
2021eko bigarren dirulaguntza lerroaren esleipena (2021/11/12)
2022/01/06 Eusko Jaurlaritzak 8.115 pertsona artatu zituen 2021ean iragaitzazko migratzaileentzat prestatutako baliabideetan. Kopuru hori handiena da 2018ko udan Trantsizioan dauden Migratzaileak Hartzeko Erakunde arteko Koordinazio Mahaia sortu zenetik.
2022/02/22 Herritarren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Plana  2022-2025 aurkeztu da, Aniztasuna Kudeatzeko Euskal Eredua eraikitzeko oinarriak ezartzen dituena.
2022/06/14
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.

2022ko deialdia (880.000.-€) (2022/06/14)

2022ko lehenengo lerroaren esleipena (immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak) (2022/10/10)
2022ko bigarren dirulaguntza lerroaren esleipena (immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak) (2022/10/10)

2023/01/18 Aholku Sareak, Atzerritartasunaren arloko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak, bost bulego berri izango ditu otsailaren 1etik aurrera, Euskadiko hiru lurraldeetan dauden 19ei gehituko zaizkienak. (2022/01/28)

Aholku Sareko lau bulego berri ireki dira pertsona migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko. Guztira, Atzerritartasunari buruzko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak 28 informazio-gune izango ditu Euskadin.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/24 Gobernuak azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala onartu zuen "Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna" dela-eta, indarkeria sexistaren adierazpen guztien gaitzespen irmoa adieraziz eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzeko konpromiso irmoa erakutsiz, bereziki COVID-19ak sortutako krisia eta haren ondorioak kontuan hartuta.
2021/04/16 Eusko Legebiltzarrean iragarri zen Euskadik, Emakunderen bidez, Generation Equality ekimenean parte hartuko duela. Proiektu hori NBE Emakumeak erakundeak diseinatu du, Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko. Nazioarteko ekimen horren helburua da munduko konferentzian parte hartu zuten emakumeen ondarea belaunaldi berriek jasotzea, etorkizunean berdintasunak aurrera egingo duela bermatzeko modu gisa.
2021/04/26 Euskadin Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Itun Sozial eta Herritarraren lehen proiektua aurkeztu zen, eta ekitaldi horretan euskal gizarteko eragile sozial, politiko eta ekonomiko ugarik parte hartu zuten. Ekimen hori NBE Emakumeak erakundeak Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatutako Generation equality nazioarteko proiektuaren barruan kokatzen da, eta helburua da belaunaldi berriek jasotzea mundu mailako konferentzian parte hartu zuten emakumeen ondarea, etorkizunean berdintasunaren aurrerapena bermatzeko modu gisa.
2021/06/03 Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundeak NBE Emakumeak erakundeak Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatutako "Generation equality" nazioarteko proiektua aurkeztu eta zabaltzeko faseari ekin dio. Proiektu horren bidez, Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Euskadiko Itun Sozial eta Herritarra lortu nahi da.
2021/10/19 NBE Emakumeak erakundeak diseinatu du Generation Equality ekimena, Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko. Emakundek Euskadin bultzatzen du, eta dagoeneko ehun euskal erakunde inguruk hartzen dute parte.
2021/11/23 Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala. “Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna”. Gobernuak gaitzespen irmoa adierazi du indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurrean, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko konpromisoa hartu du.
2021/12/15 Emakunderen Generation Equality ekimenean konprometitutako erakundeek berdintasuna sustatzeko esperientzia batzuk aurkeztu dituzte. NBE Emakumeak erakundeak Beijingo Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatu duen eta Emakundek Euskadin bultzatzen duen "Generation Equality" ekimenak ehun euskal erakunde ingururen parte-hartzea du: Udalak, ikastetxeak, enpresak, elkarteak, sindikatuak, unibertsitateak.
2022/03/16 Euskadik Nazio Batuen Emakumearen Batzorde Juridiko eta Sozialean (CSW) Generation equality ekimenararekin bultzatzen ari den esperientzia aurkeztu du.
2022/06/15 Lehendakariak “Berdintasunaren eta indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna” aurkeztu du. Gainera, harekin bat egiteko eskatu dio euskal gizarte osoari.
2022/10/25 Indarkeria matxistaren biktima diren adineko emakumeek jasaten duten indarkeria detektatzeko eta haiei hasierako laguntza emateko gida aurkeztu zen. Suspergintza erakundeak prestatu du gida, Emakundek emandako dirulaguntza bati esker; eta EDE Fundazioak parte hartu du ere.
2022/11/22 Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Eusko Jaurlaritzak gaitzespen irmoa adierazi du indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean, eta beste erakunde batzuekin eta gizarte osoarekin koordinatuta lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du, indarkeria desagerrarazteko bidean
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/22 Osasun Sailak COVID-19aren Zainketa eta Kontrolerako Protokoloa prestatu zuenzentro soziosanitarioetarako. Protokolo horrek zenbait jarraibide eta gomendio ezartzen ditu COVID-19aren aurrean ahulenak diren kolektiboetako baten osasuna babesteko: Euskadiko adinekoena. Protokoloa Eusko Jaurlaritzak egin zuen, hiru foru-aldundiekin lankidetzan. Dokumentu honek Euskadiko hiru lurralde historikoetako zentro sozioaniarioetan COVID-19a   eta kontrolatzeko jarraibideak homogeneizatzen ditu, infekzioaren inguruan dauden ebidentzia zientifiko guztiak bateratuz eta alderdi etikoak alde batera utzi gabe.

 

 


 

2020/10/14 Jakinarazi zen 2021eko martxora arte Euskadik bermatuta duela COVID-19ari aurre egiteko materialaren erreserba estrategikoa, eta horrek 80.000.000 euroko inbertsioa eragin duela. Erreserba estrategiko hori Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta Eudelen artean adostu da, balizko berragerraldiei aurrea hartzeko eta funtsezko langileen segurtasuna bermatzeko premia berriei ahalik eta erantzun eraginkorrena emateko.
2020/12/12 Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren eredu berriaren behin betiko testua adostu eta onartu zuen; Osasun Sailaren eta Berdintasuneko, Justiziako eta Gizarte Politiketako Sailaren arteko baterako dekretua egin eta izapidetu zen.
2021/05/11 Baimena ematen da Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko, nahasmendu mental larria duten pertsonei osasun-arreta emateko. Horren ondorioz, egoitza-ostatuko 44 plaza gehiago gehitu dira, eta egun dauden 783 plazak gehituko dira. Guztira, 827 pertsonak jaso dute hitzarmen hau, 392 egoitza-zentrotan edo laguntza duten etxebizitzetan banatuta, eta 435 eguneko zentroetan. Gobernuaren ekarpena 775.000 euro handitu da 2021erako aurreikusitako aurrekontuan, eta 900.000 euro 2022rako.
2021/05/12 COVID-19a zaindu eta kontrolatzeko protokoloa eguneratu da, agertoki berrira egokituta. Ondorioz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek foru-agindu berriak adostu dituzte, egoitza-zentroetako bisiten eta irteeren esparru berritu bat ezarriz.
2021/05/19 Donostia Ospitaleak (Gipuzkoa), Basurtukoak eta Gurutzetakoak (Bizkaia) eta Txagorritxukoak (Araba) (Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua) zerbitzu espezializatua izango dute haurrei egindako sexu-abusuak artatzeko. Genero-indarkeria eta haurren aurkako sexu-abusua osasun publikoko arazo larria dira, eta horren aurka gogor eta konprometituta lan egiten ari da euskal osasun-sistema publikoa, gaitz hori desagerrarazten inplikatutako erakunde guztiekin koordinatuta. Osakidetzan zerbitzu espezializatu berri horiek sortzea konpromiso horren parte da 
2021/06/15 Osasun Sailaren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eta eLankidetzaren Euskal Agentziaren artean sinatutako jarduera-protokolo orokorra, osasun-lankidetzaren arloan. Akordioak hainbat jarduera-ildo jasotzen ditu, elkartasun-kanpainetan edo eskolatze-arrazoiengatik hartutako pertsonen aldi baterako estaldurari buruzkoak; Euskadiko zein Hegoaldeko osasun-langileen prestakuntzari buruzkoak, bai eta euskal osasun-langileek lankidetza-proiektuetan edo nazioarteko larrialdi humanitarioetan parte hartzeari buruzkoak ere.
2021/09/20 COVID-19 txertoaren hirugarren dosia emateko prozesua hasi da adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako erabiltzaileentzat. Osasun Sailak eta Osakidetzak, hiru lurraldeetako foru-aldundiekin koordinatuta, martxan jarri dute txertoa jartzeko operatiboa. Prozesua bizpahiru aste barru amaitzea espero da.
2021/10/22 Euskadiko 2021-2024 Estrategia Soziosanitarioa aurkeztu da, euskal erakundeek, modu koordinatuan, pertsona ahulenei ematen zaien arreta eta zerbitzuak hobetzeko lan egingo duten ibilbide-orria.
2022/10/18 Eusko Jaurlaritzak baimendu du lankidetza-hitzarmenak sinatzeko hiru lurralde historikoetako foru-aldundiekin, Euskadi osoan arreta soziosanitariorako. 31 milioi euro inguruko gastua aurreikusten dute. Haien bidez, gizarte-zerbitzuen Euskadiko sistemako hiru baliabide mota garatzen lagunduko da: egoitza-unitate soziosanitarioak, adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzak eta egoitza-unitateak, laguntzadun etxebizitzak eta eguneko zentroak gaixotasun mental larria eta kronifikatua duten pertsonentzat.
2023/02/06 150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago.(2022/12/22)

Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua indarrean jarri ondoren. Kontseilua eratzeaz gain, hainbat gai aztertu dira, eta, haien artean, Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren garapenari buruzko 2022ko Memoria (memoria horretan, erreferentzia soziosanitarioen mapa bat landu da, eta baliabide soziosanitarioen mapa eguneratu da). Gainera, Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Finantza Lankidetzako Esparru Akordioa sinatu da ere.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/08/18
Partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak emateko programa. Arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeari (GALP) onartu zitzaion, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (2014-2020) esparruan.
2021eko deialdia. Informazio gehiago (2.240.000.- €) (2021/08/18)
2022/04/11

"Mikroalgak laborategian eta eskala pilotuan hazteko ereduaren pilotajea" izeneko proiektua aurkeztu da ofizialki. Proiektu hori Euskal Herriko Unibertsitateko Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bildumari (BMCC) eman zitzaion, Eusko Jaurlaritzaren arrantza-eremuko tokiko ekintzarako laguntzen programaren (GALP) barruan.

2022/05/31
Partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak emateko programa. Arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeari (GALP) onartu zitzaion, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (2014-2020) esparruan.

2022ko deialdia. Informazio gehiago (1.500.000.-€)(2022/05/31)