Obrak eta azpiegiturak : 29 ekimenak
Konpromisoa 22. Ekimena 3. Eskola Publikoaren azpiegituretan inbertsioa egitea, heziketa-eredu koherente eta adostuen aldeko apustua egiten duten ikastetxe integralak bultzatuz. Eraikinak eta ikastetxeak sustatzea kontrol eta efizientzia energetikoko neurriekin. Programa honek, gutxienez, ondorengo jarduera hauek aurreikusten ditu:
Ondorengoetan lanak amaitzea:
• Etxebarri BHI
• Muskiz BHI
• Zumaia BHI
• Salburua BHI
• Aldaialde HLHI (Vitoria-Gasteiz)
• OrixeBHI (Tolosa)
• Musakola HLHI(Arrasate)
• Astigarraga HLHI
Abian dauden proiektuetan aurrera egitea:
• Trueba Institutua (Barakaldo)
• José Miguel Barandiaran BHI (Leioa)
• Egape Ikastola BHI(Urnieta)
• Haizeder HLHI (Ea)
• Elorrieta-Erreka Mari LHII(Bilbao)
• Ispaster HLHI
• San Jorge LHII (Santurtzi)
• UrkitzeHLHI (Bakio)
Ondorengo hezkuntza-azpiegiturak diseinatzea eta abian jartzea:
• Hezkuntza azpiegitura berria Sopelan
• Murgia IPI (Zuia)
• Aldaialde BHI(Vitoria-Gasteiz)
• Astigarraga BHI
• Urritxe BHI (Amorebieta-Etxano)
• GatikaHLHI
• Manuela Zubizarreta HLHI (Etxebarria)
• Balmasedako LH Zentroa
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (21)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/06 |
Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu uda honetan Euskadiko ikastetxeetan 420 hobekuntza-lan inguru egiteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111720 |
| 2026/06/23 |
Eusko Jaurlaritzak Astigarragako BHI-aren eraikuntza bultzatu du, 22,8 milioi euroko inbertsioarekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111401 (22.800.000.- €) |
| 2026/05/25 |
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko eskola-sukaldeen lehen udal eredu mistoa ezarriko du Basaurin, elikadura hurbilagoan, osasungarriagoan eta jasangarriagoan oinarrituta.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110493 |
| 2026/04/16 |
Eusko Jaurlaritzak Legutioko Haur eta Lehen Hezkuntzako Garazi ikastetxea inauguratu du birgaitua izan ondoren.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109498 |
| 2026/01/27 |
Gobernu Kontseiluak 9,37 milioi euroko gastua onartu du Bakioko CEIP Urkitza HLHI handitzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107618 (9.370.000.- €) |
| 2026/01/23 |
Eusko Jaurlaritzak Zabalgana auzoko DBH institutu berriaren obrak hasi ditu, Gasteizko Aldaialde HHI osatzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107554 |
| 2025/12/01 |
Eusko Jaurlaritzak arkitektura proiektu handiak bultzatuko ditu hiru lurraldeetan "Hezkuntza Eraiki 2030" Planaren barruan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106588 (750.000.000.- €) |
| 2025/11/28 |
Tolosako Orixe Institutu berria inauguratu da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106556 (14.055.846.- €) |
| 2025/11/28 |
Eusko Jaurlaritza eta Irungo Udala elkarlanean ari dira Bidasoa LHII handitzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106578 |
| 2025/11/11 |
Hezkuntza Sailaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerriren arteko lankidetza-hitzarmenak, udal-jabetzako ikastetxe publikoetan obrak kofinantzatzeko.
Informazio gehiago (10.000.000.- €) |
| 2025/07/15 |
Hezkuntza sailak Eskola Txikien Sarea indartuko du Ispasterrerako zentro berri batekin (Gobernu Kontseilua 2025-07-15)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103503 (6.295.886.- €) |
| 2025/07/08 |
Etxebarria contará con una nueva Eskola Txikia (Gobernu Kontseilua 2025-07-08)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103313 (11.438.137.- €) |
| 2025/06/25 |
Debako Luzaro HLHI ikastetxe publikoak irailean Itziar auzoan estreinatuko du espazio berria. (1.900.000.- €)
|
| 2025/06/18 |
Hezkuntza Sailak 300 esku-hartze eta obratik gora bultzatuko ditu aurtengo udan ikastetxeetan, 166 milioi euroko inbertsioarekin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102813 |
| 2025/06/08 |
Eusko Jaurlaritzak 60 milioi inguru inbertituko ditu Eskola Txikietan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102496 |
| 2025/04/15 |
Eusko Jaurlaritzak urratsak eman ditu Aldaialde IPI handitzeko lanak egikaritzeko (Gobernu Bilera 2025-04-15)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101001 (12.443.243.- €) |
| 2025/03/25 |
Santurtziko San Jorge LHko ikastetxea handitzea
Informazio gehiago (8.800.000.- €) |
| 2025/03/18 |
Bakioko Urkitza HLHI handitzea. |
| 2025/03/17 |
“Hezkuntza Eraiki 2030” estrategiak 750 milioi euroko aurrekontua du eta Euskadin 250 esku-hartze baino gehiago egingo dira. |
| 2024/09/30 |
Kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak. 2024ko deialdiaEsleipena (24.000.000.- €) |
| 2024/08/14 |
Etxebarriko Institutuaren eraikin berria. Informazio gehigarria (10.700.000.- €) |
Konpromisoa 88. Ekimena 1. "European Transport Networks, TEN-T" salgaien korridore atlantikoa bultzatzea, "Lille- Vitoria-Gasteiz trenbide-autobidea" garatuz, Jundizko plataforma multimodala eraikiz eta Lezoko plataforma logistikoa garatuz, Pasaiako portuaren trenbide- eraginkortasuna indartuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/01 |
Ortuellako hegoaldeko trenbide-saihesbidearen lehen zatiko obren hasiera. Lotura berriak zuzenean lotuko du Bilboko portua Europarekin, Atlantikoko trenbide-korridorea osatzen duen Europa Barneko Sarearen bidez.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 1. Lehentasuna ematea Euskadiko Abiadura Handiko Trenbide Sarea amaitzeari, Europako Sarearekin lotzeari, Nafarroarekin lotzeari eta euskal hiriburuetako geltoki berriak eraikitzeari.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/25 |
Atotxako geltokiak bere obren amaierari aurre egiteko, Egiako pasabide osoa irekiko du eta Tabakalera aurreko plaza berriaren egitura amaituko da. Oinezkoentzako pasabidea burdinbide guztien azpian irekiko da, eta 30 metroko zabalera izango du Tabakalera aldean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110512 |
| 2026/05/11 |
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Bilbao-Abandoko abiadura handiko lurpeko geltokia eraikitzeko aurrerapen teknikoen aurkezpenean parte hartuko du. Instituzio guztiak onartzen dute teknikoki irtenbide hori dela bideragarriena eta egokiena zerbitzua lehenbailehen ematen hasteko, eta bateragarria dela etorkizunean lurpeko eta behin betiko geltokia egitearekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110131 |
| 2025/11/07 |
Amaitu dira Donostiako Atotxako geltokiko tren-lanak. Une horretatik aurrera, aldirietarako kanpoko bideek behin betiko funtzionatuko dute azken konfigurazioan.
|
| 2025/09/09 |
Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen gomendioa hamalaugarren aldiz aldatzeko baimena ematen duena, 2011-2025 aldian Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduera egiteko.
|
| 2025/07/18 |
Kudeaketa-gomendioa: Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du Arkauteko lotuneko zatiaren obraren diseinua eta exekuzioa, eta tarte horren aurrerapenak zehaztuko du Euskadin abiadura handia noiz inauguratu ahal izango den. (2024/10/01)
Arkautiko lotunea eraikitzeko proiektuaren idazketa esleitu da. |
| 2025/03/31 |
Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (Adif) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren hirugarren aldaketa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria |
| 2025/02/10 |
Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioa hamahirugarren aldiz aldatzeko baimena ematen duena, 2011-2025 aldian Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduera egiteko.
|
| 2024/07/24 |
Bilbora sartzeko abiadura handiko korridorea eraikitzeko proiektuaren idazketa esleitu da.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 2. Bilboko eta Gasteizko sarbideen eta geltokien garapena bultzatzea. Geltoki berriak eraikitzeko behar diren obrak hasiz eta abiadura handiaren hiri-integrazioa garatuz. Bilborako sarbideak eta Basauriko behin-behineko geltokia, eta Gasteizko lurperatzea eta Arkautiko lotunea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/18 |
Arkautiko lotunearen eraikuntza-proiektuaren idazketa esleitu da. (2.400.000.- €)
|
| 2024/12/20 |
Estatuko administrazioak Eusko Jaurlaritzari Arkauteko lotunearen eraikuntza-proiektua idazteko eta obrak egiteko agintzen dion hitzarmena. Arkauteko lotunea Vitoria-Gasteiz inguruko puntua da, eta horren bidez banatuko dira trenak Euskal Y-an zehar. Ehha
|
| 2024/11/26 |
Erabaki-proposamena, baimena Hitzarmena ADIF-Alta Velocidad enpresa-erakunde publikoarekin, Gasteizen trenbidea integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkauteko lotuneko (II. zatia) plataformaren obrak egiteko eta eraikuntza-proiektua idazteko gomendioa emateko.
Ehha (146.330.000.- €) |
Konpromisoa 89. Ekimena 3. Ortuella eta Bilbo artean hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzea, Bilboko portuarekin eta Abiadura Handiko Sarearekin lotzea (I. fasea) eta Arrigorriagarainoko proiektua idaztea (II. fasea).
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/04 |
Hegoaldeko trenbide-saihesbideko Burtxako-Castaños ibaia zatiaren obren esleipena. Obrak egiteko epea 36 hilabetekoa da, eta tarteko 1,8 kilometroak Barakaldoko udalerritik igarotzen dira. Bilboko portua abiadura handiko sare berriarekin lotuko du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109925 (58.900.000.- €) |
| 2025/12/22 |
Erabakia, baimena ematekoa zazpigarren aldiz aldatzeko Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko jarduketa jakin batzuetarako. |
| 2025/12/01 |
Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen lehen zatiaren lanak hasiko dira Ortuellan. Lotura berriak harreman zuzena izango du Bilboko Portuarekin eta Europarekin, Europa Barneko Sarearen bidez (Atlantikoko trenbide-korridorea sare horretako kide da). |
| 2024/11/11 |
Hegoaldeko trenbide-saihesbidearen informazio-azterlana onartzea. Urrats horrekin, Euskal Trenbide Sareak aurrera egin ahal izango du 2025ean eraikuntza-proiektuen onarpenean eta obren lizitazioan, kudeaketa-gomendioaren bidez.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 4. Renferen aldiriko zerbitzuak hobetzea gaur egun dauden bost lineetan, batez ere jende gehien dabilen tarteetan, hala nola puntako orduetan edo ekitaldi berezietan, baita asteburuetan ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/20 |
Euskal Trenbide Sarearen esku utzi da Bizkaiko aldirietako (Bilbo-Urduña) C-3 linearen irisgarritasunaren arloan egokitzat jotzen diren konponbideak ezartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. |
| 2025/06/23 |
Ordiziako geltokia berritzea, irisgarritasunaren arloan aurrerapausoak emanez. |
| 2024/12/31 |
Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du Renfek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eskaintzen dituen aldiriko zerbitzuen kudeaketa. Transferitutako bost lineak funtzionatzen hasi zen, eta aldaketa hori C3 Bilbao-Urduña linean hobekuntzak eginez hasi zen.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 5. Renferen aldirietako material mugikorra hobetzea, trenbideetako transferentziaren akordioa abian jarri ondoren.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/06/10 |
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Renfeko administrazioen artekoa, Araban tren-zerbitzua hobetzeko Araban aldiriko tren-zerbitzua emateko. Hitzarmen horren bidez, Arabako Lautadako aldirietako zerbitzua sortuko da
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102567 |
| 2024/11/28 |
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak aldiriko tren-zerbitzua Euskadiri transferitzeko akordioa sinatu dute.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 6. Araban Araia eta Gasteiz artean, Gasteiz eta Manzanos Erribera Beitia artean eta Bizkaian Bilbo eta Karrantza artean aldiriko zerbitzu berriak martxan jartzeko aukera eta bideragarritasun ekonomikoa aztertzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/22 |
Arabako Lautadako aldiriko tren-zerbitzuaren lehen hilabeteak positibotzat jo dituzte erakundeek eta zerbitzu hori sendotzearen alde egin dute 2025eko ekainetik abendura bitartean, % 35 joan-etorri gehiago egin dira trenean, 168.477 ibilbiderekin, eta aurreko urtean 124.702 izan ziren, distantzia ertaineko zerbitzu eta tarifekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107504 |
| 2025/06/10 |
Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Renfeko administrazioen arteko hitzarmena, Araban tren-zerbitzua hobetzeko, Arabako Lautadako aldirietako zerbitzua sortzeko. EHHA
|
| 2025/05/30 |
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Arabako lautada Miranda de Ebro eta Altsasu artean zeharkatuko duen tren zerbitzu berria. Gaur egungo trenbidetik igaroko da, astean 137 zirkulazio izango ditu, eta geltokiak izango ditu Manzanosen, Argantzunen, Iruña Okan, Gasteizen, Dulantzin, Agurainen eta Araian.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 7. Karrantza-Aranguren anezka bat bultzatzea Karrantza ibarreko herritarrentzat.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/27 |
C5 linea jarri da martxan Karrantza eta Aranguren artean, Enkarterrin garraio publiko iraunkorraren erabilera errazteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109761 |
Konpromisoa 89. Ekimena 8. Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara zabaltzea. Informazio-azterlana amaitu eta eraikuntza-proiektua idatziko dugu, eta tranbia Zabalganara zabaltzeko lanak hasiko ditugu. Betoñun kotxetegi berriak eraikitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/09 |
Tranbia Zabalganara luzatzeko Mariturri adarreko obren lizitazioa. Obrak egiteko 27 hilabeteko epea dago.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111830 (21.100.000.- €) |
| 2026/04/01 |
Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalgana auzora luzatzeko hiru zatietako lehenengoaren obrak esleitzea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109299 |
| 2026/02/03 |
Euskotrenek eta CAFek Zabalganari zerbitzua emango dioten tranbiaz kanpoko bederatzi unitateak egiteko kontratua sinatu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107813 |
| 2026/01/19 |
Hiriko tranbia Zabalganara eta Betoñuko kotxetegi berrietara luzatzeko lanak egitea ahalbidetuko duen finantzaketa-hitzarmena formalizatu da. (120.700.000.- €)
|
| 2025/12/18 |
Vitoria-Gasteiztik Zabalganara doan tranbia (Aldaia adarra) luzatzeko eraikuntza-proiektua onartu da.
Gasteizko tranbia Zabalganara luzatzeko lanen lehen tarteko obrak lizitatu da. Kilometro bat inguruko Aldaiako adarrak hamahiru hilabeteko egikaritze-epea. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107048 (9.200.000.- €) |
| 2025/10/21 |
Euskotrenek lehiaketara atera du tranbiaren bederatzi unitate estraluzeen fabrikazioa zerbitzua Zabalganara zabaltzeko. Konboi berriek 50 milioi eurotik gorako inbertsioa ekarriko dute, eta 2028aren amaieratik 2029ko lehen seihilekora bitartean entregatuko dira pixkanaka 44 metro eta zazpi modulu izango dituzte, eta aurrerapenak gehituko dituzte irisgarritasunaren eta erosotasunaren arloan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105391 (50.000.000.- €) |
| 2025/09/11 |
Vitoria-Gasteiztik Zabalganarako tranbia eraikitzeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104300 |
| 2024/12/19 |
Vitoria-Gasteiztik Zabalganara tranbia luzatzeko informazio-azterlanaren eguneratzea eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri da.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 10. Bilboko tranbia Zorrotzaurrera zabaltzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/09/27 |
Euskal Trenbide Sareak (ETS) Bilbotik Zorrotzaurrerako tranbia eraikitzeko proiektuaren idazketa esleitu du. Sarea 2,4 kilometro handituko da, gehienbat bide berdean, eta bost geltoki izango ditu, horietako bat Olabeagan.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 11. Atxuri-Bolueta tranbia-zatian geltoki eta igogailu berri bat sartzeko aukerak aztertzea, Santutxuko beheko aldeari zerbitzua emateko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/24 |
Bilboko tranbiaren Los Caños geralekua eraikitzeko lanen esleipena. Geltokia Atxuri eta Abusu artean dago. (4.500.000.- €)
|
| 2026/02/25 |
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Bilboko tranbiaren Los Caños geralekua eraikitzeko finantzaketa-hitzarmena sinatu dute
|
Konpromisoa 89. Ekimena 12. Tren-geltoki berriak: topoa Irungo geltoki intermodal berrian integratzea (Irungo trenbidearen operazioa bultzatzea), Astigarragako aldirietako geltoki berria, Anoetako geltoki berria (Donostia) eta Usurbilgo geltoki berria. Zumaia, Gernika, Bermeo eta Lutxanako geltokien birmoldaketak osatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/22 |
Usurbilgo geltoki berria martxan jarri da. Terminalak, biaduktuan, eta pasabideek hirigunearen eta trenbide-instalazioen arteko lotura optimizatzen dute, bai eta industrialdearekiko iragazkortasuna ere
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110403 |
| 2025/11/04 |
Erabakia, Astigarragako trenbide-zerbitzuen geltoki berriaren eta haren sarbideen obrak Red Ferroviaria Vasca -Euskal Trenbide Sarearen esku uzteko dena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105762 (2.600.000.- €) |
| 2025/10/21 |
Mugikortasun Jasangarriaren Sailak ostiral honetan jarriko du martxan Gernikako geltoki berria. Atari berriak hirigintza integrazioa eta trenak inguruan duen inpaktu bisuala eta akustikoa murriztea bilatzen du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105347 |
| 2025/10/02 |
Atondoa eta aparkalekua izango diren geltoki bihurtuko du Bediako geralekua. Lanen barruan nasen arteko trenbide-pasagune bat kentzea, eta horren ordez igogailuak izango dituen gaineko pasabide bat jartzea sartzen da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104830 |
| 2025/09/04 |
ETSk esleitu ditu Astigarragako aldiriko geltokiaren eta haren sarbideen eraikuntza-lanak. (13.000.000.- €)
|
| 2025/06/24 |
Eusko Jaurlaritzak, Astigarragako Udalak eta Espainiako Gobernuko Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (Adif-ek) hitzarmen bat sina dezaten, Astigarragako geltoki berriaren pasabideko obrak finantzatzeko.Hitzarmena formalizatzea
|
| 2025/03/31 |
Zumaiako tren geltoki berritua martxan jarri da. Tren-azpiegiturak hobetzen jarraitzen dugu, eta Euskotreneko unitateentzako kotxetegiak eraikitzen.
|
| 2025/03/04 |
Irungo Udalarekin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviariasekin (Adif) sinatutako hitzarmena aldatzeko eta luzatzeko gehigarria, Irungo (Gipuzkoa) geltokiko bidaiarien eraikinera sartzeko hiri-pasabide berriaren eraikuntza-proiektua idazteko, obrak egin eta zuzentzeko eta mantentze-lanak egiteko.
|
| 2025/01/15 |
Eusko Jaurlaritzak Topoaren trenbide-saihesbideko Bentaberriko geltokian trenbidea muntatzeko lanak amaitu ditu.
|
| 2024/12/02 |
Eusko Jaurlaritzak protokolo bat sinatu du Gobernu zentralarekin eta Irungo Udalarekin, Euskal Trenbide Sarearen bideak ADIFen trenbideekin integratzeko. Euskotrenen topoa igarotzen den trenbidea ADIFera hurbiltzeak geltoki berri bat sortzea ekarriko du, Belaskoenekoa eraberritzea eta Irun Colónekoa berreraikitzea.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 13. Gernika-Bermeoko Euskotrenen linearen azpiegitura eta maiztasuna hobetzea. Zugastietan, Autzaganeko tunelaren irteeran, trenbidea bikoiztea, trenak gurutzatu ahal izateko eta, horrela, maiztasunak bikoiztu ahal izateko, Amorebieta eta Bermeo artean 30 minututik 15 minutura. Egungo Murueta ontziolaren parean geraleku berri bat eraikitzeko azterlana egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/21 |
Mugikortasun Jasangarriaren Sailak jarriko du martxan Gernikako geltoki berria. Atari berriak hirigintza integrazioa eta trenak inguruan duen inpaktu bisuala eta akustikoa murriztea bilatzen du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105347 |
| 2025/02/10 |
Zugastietan trenbidea bikoizteko eraikuntza proiektua idatzi da.
|
| 2024/12/23 |
Amorebieta-Bermeo lineako Mundakako biaduktua konpondu eta babesteko obrak esleitu dira. Esleipendunak 20 hilabeteko epea du lehen urratsak 2025eko martxoan emango dituzten lanak egiteko. (2.600.000.- €)
|
Konpromisoa 89. Ekimena 14. Euskal Trenbide Sarearen trenbide-azpiegituretan hobekuntzak egitea: Aginagako mozketa osatzea, Zumaia eta Donostia arteko 15 minutuko maiztasuna ahalbidetzeko; Zumaia eta Eibar arteko 30 minutuen lorpena ezartzea (Altzolako Korta, trenbide bikoitzeko tunela eraikitzea eta trenbide-pasaguneak kentzea); Herreratik Pasaiako porturako sarbidea (zabalera metrikoko salgaiak); Altzolako saihesbidea eta trenbide- pasaguneak kentzea (Amorebieta-Bernabeitia, Euba, Usurbil, Deba...).
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/23 |
Bediako geltoki berria martxan jartzea. Azpiegitura berria Bilbao-Donostia Euskal Trenbide Sarearen linean dago, disuasio-aparkalekua du eta herriko geraleku zaharra segurtasun- eta erosotasun-maila handiagoko hornidura bihurtzen du.
|
| 2026/01/09 |
Altzolako tunel berrian aurrera egiteko hondeaketa-lanak amaitzen ari da. ‘Altzolako mozketa’ izenez ezagutzen den proiektua, ibilbidea laburtuko duen eta bi trenbide-pasagune kentzea ahalbidetuko duen trenbide bikoitzeko 500 metroko tunela da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107235 |
| 2025/09/05 |
Amorebieta-Etxanoko Bernabeitiako trenbide-pasagunea kendu da, Bilbo-Donostia trenbidearen barruan. Puntu horiek kentzeak "segurtasuna, erosotasuna eta zerbitzuaren kalitatea erraztea" du helburu, eta, horretarako, turismoentzako eta oinezkoentzako gaineko pasabide bat eraiki behar izan da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104102 |
| 2025/06/02 |
Lankidetza-protokolo bat formalizatu da Errenteriako Udalarekin, topoaren trazaduraren hiri-integrazioa hobetzeko.
|
| 2025/04/29 |
Eusko Jaurlaritzak Zarautzen (Gipuzkoa) kokatutako bi lur-zerrenden trenbideko jabari publikoaren desafektazioa onartu du, ondoren lagatzeko eta udalerriko ondarean sartzeko.
|
| 2024/12/17 |
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, tren-geltokietan informazio pantaila digitalak instalatzeko, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU). (1.133.510.- €)
|
| 2024/12/16 |
Zaldibarko geltokia eraberritzeko lanak amaitu dira, eta Zaldua-Etxebarriako trenbide-pasagunea kentzearen ondorioz eraikitako N-634 errepidearen gaineko pasabidea martxan jarri da. Pasabide hori udalerri horretako geltokiaren inguruan dago, eta erabat eraberritu da.
|
| 2024/09/05 |
Aginagako trenbide-saihesbidea esleitu da, Orio eta Usurbil artean. Bide bikoitzeko 1.329 metroko tunel batek maiztasunak bikoiztu eta Zarautz Donostiarekin 15 minuturo lotzeko aukera emango du. (30.600.000.- €)
|
Konpromisoa 89. Ekimena 15. Metro Bilbaoko 4. linearen alde egitea, erakunde eskudunek adosten duten proiektuarekin bat etorriz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/21 |
Gobernu Kontseiluak Bilboko metroaren 4. linea finantzatzeko eta eraikitzeko hitzarmena sinatzeko baimena eman du. Erabakia, zeinaren bidez baimena ematen baita lankidetza hitzarmen bat sinatzeko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearekin eta eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Metroaren 4. linea eraikitzeko eta finantzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109633 |
| 2025/12/05 |
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Metroaren 4. linea eraikitzea adostu dute. Hiri inguruko garraiobidearen lineak Matiko, Deustu, Parkea, Moyua, Irala, Errekalde, Basurtu, Zorrotza eta Irauregi geltokiak zeharkatuko ditu Bi erakundeek izapide administratiboak azkartzeko konpromisoa hartu dute, Basurturen eta Alonsotegiren arteko zatia zeharkatuko duen FEVEren egungo sarea kudeatzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106740 |
| 2025/07/11 |
Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Bilboko metroaren 4. linearen informazio-azterlanaren eguneraketa esleitu du
|
Konpromisoa 89. Ekimena 16. Durangaldea, Bedia, Usansolo, Galdakao, Basauri eta Bilbo lotuko dituen trenbide berriaren (5. linea) eraikuntzan aurrera egitea. Sarratuko erabiltzaileek konexioa hobetzeko dituzten aukerak aztertuko ditugu.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/29 |
ETS aurrera egiten ari da 5. linearen eraikuntzan, lineako tunelaren lehen 1.200 metroak hondeatuta. Bengoetxeko geltokiak haitzulo erdia baino gehiago du zulatuta. Lan-taldeek etorkizuneko metro-unitateak igaroko diren lineako tunel osoaren % 20 hondeatu dute dagoeneko, ibilbideko 6,3 kilometroetatik 1.200 metro guztira, eta horiei Olabarrieta, Abusu eta Puentelatorreko eraso-galeriei dagozkien beste 780 metro gehitu behar zaizkie.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107664 |
| 2026/01/15 |
Basauriko Sarratu auzoko metroaren 5. lineako obren aurrerapenaren ondorioz, Matxitxakoko zubia eraitsi behar izan da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107359 |
| 2025/05/13 |
«Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. lineako obraren 1. proiektu aldatua. Tartea: Aperribai-Galdakao» onartzen da.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 18. Baiona eta Donostia lotuko dituen trenbide-zerbitzu berri baten sorrera bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/03/01 |
TRANSFERMUGI, AFOMEF POCTEFA programaren esparruan. Proiektuaren erronka nagusia Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzea da, Mendebaldeko Eremu Funtzionalean konektibitate eraginkorrago eta jasangarriago baten gero eta behar handiagoari erantzunez.
Horretarako, proiektuaren helburu nagusia mugaz gaindiko mugikortasuna optimizatuko duten trenbide-zerbitzuak eta errepideko garraio publikoko zerbitzuak martxan jartzea da, aldi berean intermodalitatea eta erabiltzaile guztientzako irisgarritasuna sustatuz. Proiektu honek 4 urteko iraupena du, eta Baiona eta Donostia arteko trenbide-zerbitzu berri bat sortzea bultzatzeko abiapuntu izango da. |
Konpromisoa 89. Ekimena 19. Eibarren trenbidearen trazadura (Estaziño-Azitain tartea) hirian integratzeko proiektuarekin jarraitzea, trenbideak estaliz eta oinezkoen eta bizikleten joan- etorrietarako pasealeku bat sortuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/23 |
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide publikoari zuzeneko Sarea ente dirulaguntza ematekoa, trenbide azpiegitura Eibarren integratzeko (Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan), eta dirulaguntza hori emateko oinarri arautzaileak onartzekoa. (2.700.000.- €)
|
| 2026/03/31 |
Eibarko Estaziño eta Azitain arteko bideak estaltzeko sortutako espazio publiko berria ireki da.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 20. Loiolako Erriberetako aldagailua eraikitzea, espazio berean Renfeko eta Euskotreneko erabiltzaileek bi operadoreen arteko transbordoak egin ditzaten eta Donostiako lurpeko pasabidea zerbitzuan jartzeko, eta Easo-Amarako hiri-berrikuntzako operazioa garatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/08 |
Donostiako topo berriaren trenbideko obra zibila Kontxako geltokiaren amaierarekin amaitzen da, Topoaren pasabidea osatuko duen azkena eta zentrikoena, Amara eta Bentaberri geltokien ondoan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110874 |
| 2026/02/10 |
Eusko Jaurlaritzak Euskotrenen plantilla beste 50 plazarekin handitzea baimendu du, Donostialdeko topo berrian zerbitzu egiteko. Euskotrenek eskaintzen duen zerbitzuak langile-premia handiagoak izango ditu 2026an, batez ere, Donostian Topoaren lurpeko pasabidea abian jartzearen ondorioz —lurpeko hiru geltoki berri izango dira hiriburuan— eta Altza-Galtzaraborda trenbide-saihesbidea abian jartzearen ondorioz. Gainera, horrekin batera, tren-maiztasunak ere ugarituko dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107975 |
| 2026/02/09 |
Hendaia eta Pasaia arteko Euskotreneko trenak egungoa ez den nasa batetik ibiltzen hasiko dira. Topoaren zirkulazioaren noranzkoa gainerako trenbide-lineetara egokitzeko ETSk bultzatutako aldaketa Hendaia eta Errenteria artean aplikatuko da, ondoren Galtzaraborda eta Pasaia gehituko dira eta 2026an zehar Amararaino zabalduko da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107938 |
| 2025/10/29 |
Mugikortasun jasangarriak lehentasuna ematen dio Donostiako Xabier Zubiri plazan oinezkoentzako bideari, ibilgailuen trafikoaren aurrean. Plaza hori, ondoan dagoen Easo kalearekin batera, Topoaren trenbide-saihesbidearen obren "zero gunea" izan da, afektazioei dagokienez
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105611 |
| 2025/08/07 |
Topoaren obren eragina jasan duen Donostiako San Bartolome kaleko urbanizazioa amaitu da. Easo eta Urbieta arteko tartea berreskuratuko da herritarrentzat ETSk 2.500 metro karratuko azalera aglomeratu du hiriko erdiguneko kaleetan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103960 |
| 2025/07/11 |
Behin betiko irekiko da Easo kalea, urbanizatu ondoren. Topoaren lanek gehien kaltetu duten zeharbideak oinezkoak lehenetsiko ditu, 5 metrotik gorako zabalerako espaloiekin eta garraio publikorako errei bakarrarekin.
|
| 2025/01/15 |
Eusko Jaurlaritzak Topoaren trenbide-saihesbidearen Bentaberriko geltokian trenbidearen muntaketa osatzen du, Topoaren Donostiako trenbide-saihesbideak hartzen dituen hiruetatik lehena.
|
Konpromisoa 89. Ekimena 21. Arriagas Erandion trenen kotxetegi berriak egitea, 3., 4. eta 5. lineei zerbitzua emateko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/04/07 |
Partzela urbanizatzea, kotxetegi berriak eraiki aurretik eta eraikuntza-proiektua idatzi ondoren. (3.200.000.- €)
|
Konpromisoa 90. Ekimena 1. Forondako aireportua eta haren instalazioak bultzatzea, Euskadin erreferentziazko aireportu gisa, itsasoz haraindiko eta salgaien konexioetarako.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/28 |
Eusko Jaurlaritzak DORA III dokumentuaren inguruko proposamenak helarazi ditu aireportuen aldebiko organoan. Aireportu-eredu integratu eta osagarri bat proposatu du, Euskadiren nazioarteko lehiakortasuna, konektibitatea eta lurralde-kohesioa indartzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110634 |
Konpromisoa 90. Ekimena 6. Bilboko portuko salgaien trafikoa trenbidez goi-lautadarantz eta ardatz atlantiko eta mediterraneorantz garatzeko beharrezko eskakizunak bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/01 |
Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen lehen zatiaren lanak hasiko dira Ortuellan. Lotura berriak harreman zuzena izango du Bilboko Portuarekin eta Europarekin, Europa Barneko Sarearen bidez (Atlantikoko trenbide-korridorea sare horretako kide da).
|
Konpromisoa 118. Ekimena 9. Garraiobide eta azpiegituretarako irisgarritasuna bultzatzea. Horretarako, irisgarritasun unibertsalaren inguruko neurriak indartu eta ezartzea, desgaitasuna duten pertsonen integrazioa barne, eta bertan ikusmen-desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten erabiltzaileen laguntzaileentzako garraio-txartelaren doakotasuna barne.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/14 |
Euskotrenek zoru podotaktil modelo propioa diseinatu du eta tranbia guztietan instalatuko da ikusmen urriko pertsonen bidaia errazteko. Prototipoa probatzen ari dira dagoeneko Bilbon eta Gasteizen, eta 26 unitatera iritsiko da hurrengo hilabeteetan. Ikusmen-urritasuna duten pertsonen elkarteek
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106042 |
| 2025/10/07 |
Bilbo-Urduña C3 linearen irisgarritasun-arazoei aurre egiteko plana jarri da abian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104970 |
| 2025/06/24 |
Astigarragako Udalarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) lankidetza-hitzarmena, Astigarragako geltoki berriko pasabidearen obrak finantzatzeko. (2.600.000.- €)
|
| 2025/03/31 |
Zumaiako tren geltoki berritua martxan jarri da. Tren-azpiegiturak hobetzen jarraitzen dugu, eta Euskotreneko unitateentzako kotxetegiak eraikitzen.
|
| 2025/03/26 |
Ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako gidaritza-sistemaren ezarpena amaitzen da haien trenbide-sarean. Topoak -Bilboko eta Gasteizko tranbiekin, Bilboko metroaren 3. linearekin eta Txorierriko linearekin- badu soluzio teknologiko hori, edozein mugikorretatik erabil daitekeen seinaletika berri batean oinarritzen dena.
|
| 2025/01/01 |
Ikusmen-urritasuna duten beste pertsona batzuekin doazen pertsonentzako doakotasuna Euskotrenen.
|
| 2024/12/16 |
ETSk amaitu ditu Zaldibarko geltokia eraberritzeko lanak eta N-634 errepidearen gaineko pasabidea martxan jarriko du.
|
Konpromisoa 118. Ekimena 10. Jatorritik helmugara bidaia multimodala planifikatzeko aukera ematen duten sistema informatikoak garatzea, garraio publikoaren operadore guztiak integratuz (pribatuak, aparkaleku publikoak, aireportuak, bizikletak, patinete elektrikoak, etab. barne). Sistema hauek ordutegiak eta tokiak zehaztuko dituzte, eta irizpideak aplikatu ahal izango dira, hala nola, ibilbiderik azkarrena, jasangarriena, irisgarriena, etab.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/07 |
Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren arloan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak erosteko eta ezartzeko laguntza-programa.
2026ko Deialdia
Informazio gehiago |
| 2025/07/22 |
Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren arloan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak erosteko eta ezartzeko laguntza-programa.
|
| 2025/04/08 |
Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren arloan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak erosteko eta ezartzeko laguntza-programa.
|
| 2024/12/11 |
Tuvisa-Transportes Urbanos de Vitoria, S.A. sozietatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Vitoria-Gasteizko udalerrian garraio aurreratuari buruzko datuak sortzeko, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU).
|
| 2023/09/18 |
Moveuskadi bultzatzea ibilbideak planifikatzeko.
|


