Industria : 47 ekimenak
Konpromisoa 72. Ekimena 1. 2028rako Industria Garatzeko Plan espezifiko bat abian jartzea, 4.0 eta 5.0 industriak ETEetan txertatzen laguntzeko. Plan horrek teknologiaren, berrikuntzaren, azpiegituren, iraunkortasunaren, ekintzailetzaren, nazioartekotzearen, finantzaketaren eta industriaren ikuspegi sozial berria duten pertsonen kudeaketaren bektoreak jasoko ditu.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/16 |
Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108109 |
| 2025/12/16 |
Planaren aurkezpena Legebiltzarrean. https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106854
|
| 2025/11/14 |
Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106011 |
| 2025/07/18 |
Euskadiko enpresen eta berrikuntzaren BIC zentroetako startupek ekarpenak egin dizkiote Industria Planari.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103456 |
| 2025/06/30 |
Eusko Jaurlaritza Industria Plan berriaren sozializazio-prozesua egiten ari da, eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean aurkeztu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103115 |
| 2025/06/11 |
Eusko Jaurlaritzak ‘Industria Plana - Euskadi 2030’-ren ibilbide-orria aurkeztu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102584 |
| 2025/06/05 |
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Industria Plan berria aurkeztu dio Europako Batzordeari.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102381 |
Konpromisoa 72. Ekimena 2. Pertsonekin konprometitutako enpresa-kultura bultzatzea. Konfiantzan oinarritutako kultura, helburu inspiratzailea duena, baloreena, eta erakunde bateko pertsona guztiak fidelizatzen dituena, batez ere talentu gaztea, adina eta posizioa edozein direla ere, dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioa sustatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/10 |
José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102923 |
| 2025/04/07 |
"Industria Erronka" 2025 ekimenak Bizkaiko 800 ikasleri baino gehiagori hurbildu die industriaren sektorea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100787 |
| 2025/02/01 |
Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99035 |
Konpromisoa 72. Ekimena 4. Elkarlan eta laguntzako ekosistemaren (klusterrak, ganberak, elkarteak...) eraginkortasuna indartzea, industria-sare eta sare ekonomiko osoa, batez ere ETEak, deskarbonizazioaren, digitalizazioaren eta trantsizio sozialaren ondoriozko erronka handien eta egiturazko aldaketen aurrean elkarren artean lotzeko, inolako arrakala sortzea saihestuz eta lehiakortasunaren hobekuntzan sakonduz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/06 |
Klusterren Erakunde Dinamizatzaileak laguntzeko dirulaguntzak. 2026ko deialdia
Hutsen zuzenketa (4.000.000.- €) |
| 2025/10/30 |
Saiburuak eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan |
| 2025/10/09 |
Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105047 |
| 2025/10/02 |
Osasun klusterraren (BCH) eta SPRIren Euskadi-Basque Country standa Biospainen.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104819 |
| 2025/05/15 |
Kloud laguntza-programa. 2025eko deialdia (2.000.000.- €)
|
| 2025/03/18 |
UNIRE, soldadura eta seste lotura teknologien Estatuko azoka bakarraren bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100125 |
| 2024/12/31 |
Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeei dirulaguntzak, enpresa txiki eta ertainen eta oro har EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.
2025 deialdia Esleipena (4.000.000.- €) |
Konpromisoa 72. Ekimena 5. Basque Automotive Manufacturing Center (BAM) Jundizen Automobilgintzan Fabrikazio Aurreratuko Teknologiak Garatzeko Euskal Zentroaren proiektua abian jartzea. Zentro horrek produkzio-egitura eraldatzen lagunduko du, automobilgintza- sektorearen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatuz, Mercedes- Benz, Gestamp eta MB Sistemas de Corporación Mondragón enpresekin batera.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/01 |
BaM Vision Tech‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa
BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa - SPRI |
Konpromisoa 72. Ekimena 7. Aberastasuna sortzeko eta ekitatez banatzera begira aldi berean garatuko duten politikak diseinatzea. Industria berriak iraunkorra izan behar du, ez bakarrik ingurumenari dagokionez, baita gizarteari dagokionez ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/01 |
Eusko Jaurlaritzak eta KONFEKOOPek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104855 |
| 2025/05/27 |
Eusko Jaurlaritzak eta KONFEKOOPek BASQUE KONFEKOOP FCR-PyME deituriko arrisku-kapitaleko funtsa sortu dute, Euskadiko industria-kooperatibak sustatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102059 |
Konpromisoa 72. Ekimena 8. Ekosistema lehiakor bat garatzea lehiakortasuna eta ongizatea sortzen duten enpresa- proiektuak erakartzeko eta tokiko hornidura-kateen iraupena bermatzeko, ezagutza duten hornitzaile txikien segida babestuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/31 |
Indar Karterak, BBK Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Tekneik osaturiko partzuergoak Ayesa Digital erosi du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107196 (480.000.000.- €) |
Konpromisoa 73. Ekimena 2. Interes industrial eta ekonomikoa izanik erabiltzen ez diren aktiboak (lurzorua eta azpiegitura industriala) berreskuratzeko eta horiei balioa emateko estrategia indartzea, kokaleku berrietarako lurzoruaren artifizializazioa minimizatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/11 |
Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean.
|
| 2025/07/04 |
Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103449 |
| 2025/03/11 |
Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99983 |
Konpromisoa 73. Ekimena 3. Erabiltzen ez diren aktiboak leheneratzeko eta berreskuratzeko jarduketetatik datozen lurzati industrialen eta eraikinen 1.250.000 m2 industria berriaren eskura jartzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/29 |
Azpilurrek Burtzeñako proiektuaren fase berri bati ekin dio, lehengo UERT lursailaren 65.000 metro karratuen berroneratze lanekin. Informazio gehiago. (7.000.000.- €) |
| 2026/02/12 |
Kontratazio arloan inoizko jarduerarik handienarekin itxi du 2025 urtea Sprilurrek: 88 milioi eurotik gorako aurrekontuaren eta 48 lizitazioren kudeaketa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108039 |
| 2025/07/04 |
Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103449 |
| 2025/02/10 |
Konpromisoa 73. Ekimena 4. Hirigintza-garapen berrietatik datozen industria-lurzatien eta eraikinen 1.600.000 m2 gaitu eta merkatuaren eskura jartzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/02 |
Automobilgintzarako Fabrikazio Aurreratuko Zentroaren (BAM) lanak amaitu ditu Azpilurrek Gasteizen. Ekipamendu berri honek ekosistema berritzaile bat bultzatuko du enpresen, ezagutza- eta ikerketa-zentroen artean, Euskadin ibilgailu elektrikoaren industria berria, autonomoa eta jasangarria sustatzeko. (18.000.000.- €) |
| 2026/06/09 | |
| 2025/12/03 |
Eusko Jaurlaritzak, Sprilur sozietate publikoaren bitartez, amaitutzat eman ditu Errotaberri industrialdea urbanizatzeko lanak Zarautzen.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106682 (13.600.000.- €) |
Konpromisoa 73. Ekimena 5. Indarrean dagoen arau-esparruak eskaintzen dituen aukeren barruan, hirigintza- tramitazioa arintzea, gizarte osoan duten eragin positiboagatik interes orokorrekotzat jotako proiektuak garatu eta ezartzeko, betiere kontsulta publikorako bermeak eta, hala badagokio, epeak mantenduz eta garapen-epeak nabarmen murriztuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
Konpromisoa 73. Ekimena 6. Industria-sarearen eraldaketa, espezializazioa eta hazkundea indartzea, eta industrian deskarbonizazio-prozesua modu eraginkor eta ordenatuan bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/05/08 |
Deskarboniza 2025 plana aurkezt da, Eusko Jaurlaritzaren zenbait laguntza-programa eta foru-aldundien kenkari fiskalak biltzen dituena, Euskadiko industriaren deskarbonizazio adimenduna bultzatze aldera.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101302 |
| 2025/04/15 |
Deskarbonizazio Industrialerako dirulaguntzen programa. 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100997 (22.000.000.- €) |
| 2025/02/11 |
Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko zortzi eremutan: industria-garapena, ekintzailetza, nazioartekotzea, teknologia eta I+G, eraldaketa digitala, zibersegurtasuna, deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularra. Arreta berezia eskainiko zaie Euskadiko enpresa txiki eta ertainei (Gobernu Bilera 2025-02-11)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99176 (500.000.- €) |
| 2025/01/16 |
Eusko Jaurlaritzaren Deskarbonizazio Industrialaren programak inbertitutako euro publiko bakoitzeko ia bost euroko enpresa-inbertsioak bultzatzen ditu eta, gainera, hurrengo 10 urteotara begira, sortutako CO2 kopurua 1,45 tonatan gutxitzen du. Informazio gehiago
Esleipena |
| 2024/12/12 |
Euskadik industria-emisioak % 55 murriztea lortu du 1990etik Administrazioak bultzatutako programa ugariei eta enpresek gauzatutako zeregin aktiboari esker. Informazio gehigarria
|
| 2024/11/26 |
Konpromisoa 74. Ekimena 1. Finkatuz funtsari bultzada bat ematea, inbertsio estrategikoak egiteko, herri honetan giltzarritzat jotzen diren enpresen aurrerapena, hazkundea, sustraitzea eta enpresen sare ekonomiko eta industrialean eragitea bermatzeko. Bultzada hori Funtsaren kapitala pixkanaka handitzean gauzatuko da. Halaber, araudia sinplifikatuko da, inbertsio- eta desinbertsio-erabakien arintasuna hobetzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/24 |
Finkatuz funts publikoa Iparlat-en kapitalean sartu da, industria-errotzea indartzeko eta hazten laguntzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111450 |
| 2025/12/31 | |
| 2025/06/05 |
Finkatuzek 35 M € inbertitu ditu Innometal eta Ohmnia Electronics industria taldeetan, industria elektromekanikoan errotzea, ondorengotza eta sendotzea bultzatzeko
(35.000.000.- €) |
| 2025/02/14 |
Balorazio erabat positiboa Sidenorreko buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioarena. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99312 |
| 2025/01/22 |
Finkatuzek 15 M€-ko inbertsioa egingo du Arania Taldean, altzairuaren eraldaketaren arloko erreferentean.
FINKATUZen laguntzarekin, Arania Taldeak 50 M €-ko inbertsio-plana bultzatu nahi du datozen hiru urteetan, eta horietatik erdia baino gehiago Euskadin gauzatuko da. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98669 (15.000.000.- €) |
| 2024/09/27 |
Finantzen Euskal Institutuak protagonismo handiagoa hartuko du bere gain, euskal enpresen errotzea indartuko duten finantzaketa-tresnak garatzeko. |
Konpromisoa 74. Ekimena 4. Euskadiren finantza-gaitasunak lerrokatzea eta ardaztea, euskal funts handi bat osatzen duten hainbat tresna publiko-pribaturen bidez, bai eta finantza-inbertsioko euskal ekosistema osoaren mobilizazioa ere, enpresak hazteko eta errotzeko eragiketa industrialei eta teknologikoei ekiteko. Inbertsio-ahalegin horrek tamaina ertaineko euskal multinazionalen errotzea ziurtatzera bideratutako ildo bat izango du.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/01 |
Finantzen Euskal Institutuaren Kontseiluak Euskadiko Produkzio Eraldaketarako Zor Funtsa martxan jarri du bere kudeaketa esleitzean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111633 (100.000.- €) |
| 2026/05/25 | |
| 2026/01/30 |
Eusko Jaurlaritzak eskalagarritasunean zeharka inbertitzeko programa abiarazi du, , Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) Indartuz sozietate publikoaren bitartez, enpresak Euskadin haztea eta errotzea bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzak Eskalagarritasunerako Inbertsio Programarako deialdi publikoa irekita.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107718 |
| 2026/01/07 |
Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartu du Euskal Finantza Aliantzaren esparruan FEIri 1.000 M €-ko zuzkidura gehigarria ekartzeko (Gobernu Bilera 2025-04-08)
|
| 2025/11/11 |
Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko (Consejo de Gobierno 2025-11-11)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105963 219/2025 Dekretua, azaroaren 11koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutuari Indartuz Kapitala SA sozietate anonimo publikoa sortzeko eta haren akzioak eskuratzeko. AAHH Iragarkia EHAA |
| 2025/10/01 |
“Euskadi Eraldatuz 2030” inbertsio plana abian jarri da. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104806 (1.000.000.000.- €)
|
| 2025/06/20 |
Euskadin lankidetza publiko-pribatua sustatzeko “IVF Topaketak 2025” lehen foroa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102869 |
| 2025/05/14 |
Eusko Jaurlaritzak AAA Issuer & Investor Summit nazioarteko goi-bileran parte hartu du, Atenasen, Finantza-Aliantza aurkezteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101634 |
| 2025/03/03 |
Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99726 |
Konpromisoa 74. Ekimena 5. Euskal BGAEen erregulazioa aldatzea, kapitalaren ehuneko bat euskal industria-, enpresa- eta teknologia-ehuna errotzea eta haztea ahalbidetzen duten proiektuetan inbertitua izan dadin, eta euskal finantza-eragileen artean, hala nola finantza- erakundeen eta banku-fundazioen artean, sozialki arduratsua den inbertsio-politikak sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/15 |
Eusko Jaurlaritzak urrats berri bat eman du BGAE-en erreforman, Euskadiko ekonomian eta kalitatezko enpleguan duten zeregina indartzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111111 |
Konpromisoa 74. Ekimena 6. Hazkunde handiko proiektuen eta enpresa bultzatzaileen finantzaketa erraztea, lurraldean ekimenak errotzea sustatzeko, haien hazkundea eta dibertsifikazioa ahalbidetzeko, eta hornitzaileak lurraldean garatzea eta gaitzea ahalbidetzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/30 |
Finantzen Euskal Institutuak finantzaketa-akordioa sinatu du ULMA taldearekin, horren jasangarritasuna bultzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103679 (10.000.000.- €) |
Konpromisoa 74. Ekimena 7. Trantsizio global handi batekin edo batzuekin konpromisoa hartzen duten enpresak bultzatzea, Foru Aldundiekin batera lan-baldintza zuzen eta erakargarriak sustatzen dituzten zerga-politikak sustatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/05/29 |
«Lortu» laguntza-programa. 2025eko deialdia (570.000.- €)
|
Konpromisoa 74. Ekimena 8. Lehentasunezko jarduera-eremuetarako eskualde-plan estrategikoak garatzen jarraitzea, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea, Aiaraldea, Debabarrena eta Busturialdea-Urdaibai eskualdeetako ekonomia eta gizartea suspertzen jarraitzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (21)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/25 | |
| 2026/05/14 |
Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoa: 65 milioi euro baino gehiago mobilizatzea aurreikusten duen estrategia baten aurrerapenak aztertzen ditu, 45 milioi baino gehiago lurraldea eraldatzen ari diren 59 jarduera estrategikotan gauzatuta. (2025/04/03)
Enkarterriko 2021 – 2030 Eskualde Plan Estrategikoaren tarteko balantzeak baieztatzen du eskualdea planaren erdialdera iritsi dela, eta emaitza sendoak lortu dituela: 50 milioi euro baino gehiago gauzatu dira, eta % 76ko betetze-maila izan du, erakunde publikoek lurraldearen etorkizunarekin duten konpromisoaren isla.
|
| 2026/04/30 |
Ezkerraldea-Meatzaldea 2021-2030 Eskualde Plan Estrategikoaren tarteko balantzeak baieztatzen du eskualdea planaren erdialdera iritsi dela, eta emaitza sendoak izan dituela.
|
| 2026/04/29 |
Azpilurrek Burtzeñako proiektuaren fase berri bati ekin dio, lehengo UERT lursailaren 65.000 metro karratuen berroneratze lanekin. Informazio gehiago (7.000.000.- €) |
| 2026/04/29 |
Debabarreneko Eskualdeko Plan Estrategikoa (IHP): Talde eragilearen bilera
|
| 2025/12/16 |
Soraluzeko Udalari dirulaguntza zuzena ematea, Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasotako Olaldea ingurua berroneratzeko proiektua gauzatzeko. (3.375.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Dirulaguntza zuzena ematea Eibarko Udalari, Eibarko Barrena kaleko 13. zenbakian dagoen Larrañaga y Elorza izeneko higiezina erosteko, eraisteko eta berrurbanizatzeko. Higiezin hori Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dago. (1.000.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Elgoibarko Udalari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, Usetxe plaza leheneratzeko eta eraikina berreraikitzeko proiektua gauzatzeko, kultura-ekipamendurako. Proiektu hori Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dago. (1.800.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Dirulaguntza zuzena ematea Ermuko Udalari, Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dagoen Ermuko merkatu-plaza birgaitzeko proiektua gauzatzeko. (1.125.000.- €)
|
| 2025/12/09 |
ZAP Debabarrena Eskualdea Biziberritzeko Plan Estrategikoaren esparruan, dirulaguntza zuzena eman zaio Eibarko Udalari, Ugartetxea higiezina erosteko. Inbertsio horri esker, eraikin hori – duela hamarkada batzuk eraiki zenetik hutsik zegoena – Txonta auzoaren berroneratze integralaren esparruan proiektatutako 200 etxebizitza babestu berriei lotutako aparkaleku gisa gaitu ahal izango da. (1.000.000.- €)
|
| 2025/07/18 |
Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoak 13 trakzio-proiektu biltzen ditu, 78,4 milioi euroko inbertsioa ekarriko dutenak, eta horiei beste 225 gehitu behar zaizkie, eskualde horren garapena bultzatuko duten beste proiektu estrategiko osagarri batzuetarako esleituak.
Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoaren talde eragileak lehen aurrerapenak aurkeztu ditu trakzio-proiektuetan.(2026/05/21)
|
| 2025/06/03 |
Indartu programa, Ezkerraldean eta langabezia handiko erremuetan inbertsioak sustatzeko eta enplegua sortzeko (Gobernu Kontseilua 2025-06-03). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102310 Esleipena (20.000.000.- €) |
| 2025/05/21 |
Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoak (IHP) herritarren partaidetzarako fase berri bat aktibatzen du. Herritarrek eskualdea eraldatzeko ahalmena duten 17 proposamenen inguruko iritzia eman dezakete.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101809 |
| 2025/04/16 |
Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzuan jarri dute Urduña-Delika tartea Nerbioiko Parke Linealean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100972 |
| 2025/04/16 |
Debabarrenako udalek eta Debegesa Garapen Agentziak, Garapen, Hazilan+ elkartearekin elkarlanean, kualifikazio ertain-altuko langabeen laneratzea errazteko programa berritzaile bat jarri dute abian.
|
| 2025/03/27 |
Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeek egindako 200 milioi eurotik gorako inbertsio estrategikoak agerian uzten du eraldaketa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100530 |
| 2025/03/27 |
Aiaraldea Eskualdeko Plan Estrategikoaren jarraipen-txostena. Aiaraldeko Talde Eragileak berretsi du eskualdea biziberritzeko bidean aurrera egin dela; izan ere, 20 milioi inbertitu dira jada, eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek 24 milioi baino gehiago konprometitu dituzte.
|
| 2025/03/26 |
Debabarrena Eskualdeko Plan Estrategikoa, eskualdea Euskadin garapen iraunkorrean eta berrikuntzan erreferente gisa kokatzea bilatzen duena, udalerrien hazkunde orekatua sustatuz eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuz.
Gutxi gorabeherako inbertsioa 130M € |
| 2025/03/05 |
Zallako Elkartegi berria ireki da, Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatzeko. (6.500.000.- €)
|
| 2025/02/27 |
Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoaren Erakunde arteko Talde Eragileak 20 proiekturen aurretiko zerrenda aurkeztu du, eskualdeko erronka eta behar nagusiei heltzeko ahalmen traktore eta eraldatzailea dutenak.
|
| 2025/02/10 |
Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egon da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko.
|
Konpromisoa 74. Ekimena 9. Proiektu bideragarriei bizirauteko eta sendotzeko aukera emango dien finantzaketa lortzen laguntzea, zailtasunak dituzten enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak indartuz (Bideratu Berria programa), bai eta kaltetutako langileak birkokatzeko eta birziklatzeko ekintzak ezartzen jarraitzea ere (Aukeraberri programa).
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/08/25 |
2025ko Bideratu Berria programa: Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak. (1.000.000.- €)
|
Konpromisoa 74. Ekimena 10. Finantzen Euskal Institutuaren jarduerak indartzea, euskal enpresa bultzatzaileak errotzen laguntzeko tresna gisa, eta Dirulaguntzak arautzen dituen Lege berriaren aurreikuspenak garatzea, enpresen deslokalizazioak saihesteko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/07 |
Finantzen Euskal Institutuak 20M €-ko mailegua emango dio CIE Automotive taldeari, eta Euskadin berrikuntzaren eta inbertsioaren aldeko apustua indartuko du
|
| 2026/01/07 |
Imanol Pradales Lehendakariak amaiera eman dio Euskadin lankidetza publiko-pribatua sustatzeko “IVF Topaketak 2025” foroari
|
| 2025/10/14 |
Finantzen Euskal Institutuak eta COFIDES-ek finantzatuko dute Satlantis-ek infragorri termikoaren alde egindako apustua lurra behatzeko sateliteetarako, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Eraldatuz 2030 Inbertsio Eraldatuen Planean planteatutako helburuen adibidea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105184 (7.900.000.- €) |
| 2025/04/08 |
Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartu du Euskal Finantza Aliantzaren esparruan FEIri 1.000 M €-ko zuzkidura gehigarria ekartzeko (Gobernu Bilera 2025-04-08).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100832 |
Konpromisoa 76. Ekimena 1. 2024-2029 aldirako Ekintzailetzaren Erakunde arteko Plana abiaraztea, ekintzailetza herrialdearen lehentasuntzat hartuta. Laugarren plan honek sakonduko du ekintzailetza-prozesuaren sinplifikazio administratibo batean. Herri erakargarri gisa kokatzeko garatu behar diren hiru trantsizio handiak aztertuko ditu aukera gisa, eta erakunde arteko eta sail arteko ezarpenari eutsiko dio, eragile publiko eta pribatuen lankidetzara irekita, heltze-etapa guztietan proiektu ekintzaileei laguntzeko,denen artean Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialerako ahalegina eginez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/22 | |
| 2025/09/12 |
Ekintzaileei laguntzeko programa, enpresa-ideia bat garatzeko dirulaguntzen lerroei eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzei dagokiena.
2025eko deialdia. |
| 2024/08/07 |
Ekintzaileei laguntzeko programa, enpresa-ideia bat garatzeko dirulaguntzen lerroei eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzei dagokiena.
|
Konpromisoa 76. Ekimena 2. "Up!" marka indartzea Euskadi ekintzailetza-ekosistema nazioartekotzen jarraitzeko tresna gisa, bai eta enpresei eta ekintzaileei ematen zaien laguntzan sakontzeko ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/08 |
Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera
|
| 2025/09/25 |
Ekintzailetzaren euskal sistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak babesteko, ekimenak dinamizatzeko eta bateratzeko "Erronka 2030" laguntza-programa. 2025eko deialdia (150.000.- €)
|
| 2025/06/02 |
Reto 2030 laguntza-programaren erakunde onuradunak, 2024. urtea
|
| 2025/03/05 |
Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99803 |
| 2025/02/18 |
Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
|
Konpromisoa 76. Ekimena 3. Titulartasun publikoko BICak (Business Innovation Centers) leihatila bakar gisa eta ekintzailetzaren euskal ekosistemara eta haren laguntza-zerbitzuetara sartzeko ate gisa posizionatuz indartzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/13 |
Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien sari nagusiak irabazi dituzte, proposamenen izaera berritzaileagatik eta merkatuari balio bereizgarria emateko duten potentzialagatik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106074 |
| 2025/10/20 |
Berrikuntzak egitea merkatu-aukerak aprobetxatuz.
Lau euskal enpresek euren proiektuak aurkeztuko dituzte 'BIC Startup Day' -ean |
| 2025/07/18 |
Euskadiko enpresen eta berrikuntzaren BIC zentroetako startupek ekarpenak egin dizkiote Industria Planari
|
| 2025/06/12 |
BIC Bizkaia Ezkerraldeak EBNren Nazioarteko Kongresua egingo du Barakaldon, berrikuntzako 200 aditu europar baino gehiagorekin
|
| 2025/01/09 |
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak oinarri teknologikodun ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian 2024an SPRIk hiru foru-aldundiekin batera kudeatzen dituen laguntzen bidez. Horren guztiaren inbertsioa 4,1 milioi eurokoa izan da. Informazio gehigarria (4.100.000.- €)
|
| 2024/12/19 |
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
|
Konpromisoa 76. Ekimena 4. Sortzeko, aurrera egiteko, hazteko eta finkatzeko ahalmena duten proiektuei finantzaketa eta inbertsioa eskuratzeko aukera handiagoak eskaintzea. Tresna propioen arteko koordinazioa hobetzea, baita finantzaketa pribatuarekin ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/16 |
Ekintzaile programa. 2026ko deialdia (3.500.000.- €)
|
| 2025/10/09 |
Ekintzaile 2025 laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzea (2.- €)
|
| 2025/06/26 |
«Ekintzaile +» laguntza-programa. 2025eko deialdia (1.000.000.- €)
|
| 2025/06/02 |
Ekintzaile+ 2024 laguntza-programaren erakunde onuradunak
|
| 2025/05/15 |
|
| 2025/05/15 |
Barne-Ekintzaile laguntza-programa. 2025eko deialdia (800.000.- €)
|
Konpromisoa 76. Ekimena 5. Basque Tek Ventures sustatzea oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzeko eta hauspotzeko tresna gisa, Euskadi ekintzailetza teknologiko- industrialeko gune gisa kokatzeko eta industria adimendunean espezializazioa sustatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/01/17 |
2023-2024an bederatzi enpresa berri eratu dira SPRI Taldearen (Eusko Jaurlaritzaren enpresa-agentzia) Basque Tek Ventures ekimenari esker. Aipatutako egitasmoak goi-teknologiako enpresak sortzeko prozesua bultzatzen du eta laguntzen du. Programa BRTA zentroan, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Partzuergoan, sortutako teknologiatan oinarrituta dago. Informazio gehiago
|
Konpromisoa 76. Ekimena 6. Intraekintzailetzaren esparruan ekimen berri bat abiaraztea, ekimen eta proiektu berriak azaleratzeko, babesteko eta laguntzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/28 |
Barnekintzaile 2025. Euskal enpresen ekintzailetzako proiektuak sustatzeko aholkularitza. |
Konpromisoa 76. Ekimena 8. Startupak eskalatzeko BIND berrikuntza irekiko ekimenaren esparruan eskainitako zerbitzuak zabaltzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/02 |
Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107786 |
| 2025/12/15 |
BIND GOVTECH. Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean
|
| 2025/12/10 |
BIND SME. Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko
|
| 2025/10/24 |
Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du
|
| 2025/09/15 |
BIND Corporate. Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko
|
| 2025/07/03 |
Eusko Jaurlaritzak ekintzailetzaren aldeko apustua berretsi du "herrialde mailako apustu" gisa, ekosistema ekintzaileko 400 profesional biltzen dituen BIND Demo Day ekimenaren bederatzigarren edizioan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103172 |
| 2025/03/21 |
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
|
| 2025/02/05 |
5 startupek 22 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik 2025ean, BIND ekimenaren eskutik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99079 |
| 2024/12/12 |
BIND SME. 28 startupek eta 18 ETEk elkarlanean jardungo dute 2025ean digitalizazio-proiektuak garatu ahal izateko
|
Konpromisoa 77. Ekimena 2. Bilboko Campusa eraikitzea, Zorrotzaurreko hegoaldeko zein iparraldeko puntan, enpresak, teknologia- eta ikerketa-zentroak eta prestakuntza-zentroak bertan ezartzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/21 |
Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103622-parque-tecnologico-euskadi-llega-bilbao (20.000.000.- €) |
Konpromisoa 77. Ekimena 3. Abantoko Campusa garatzea, Hidrogenoaren Living Lab-a eta Hidrogenoaren Mugikortasun lursaila ekonomiaren deskarbonizaziorako aitzindaritzat hartuta.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/12/04 |
Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute |
| 2024/10/15 |
Europako Batzordeak Hidrogenoaren Euskal Korridorea – BH2C nabarmendu du hidrogenoaren haraneko mundu osoko zortzi proiektu onenen artean https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/96313-comision-europea-destaca-corredor-vasco-del-hidrogeno-bh2c-como-ejemplo-dentro-los-mejores-ocho-proyectos-valles-del-hidrogeno-todo-mundo |
Konpromisoa 77. Ekimena 5. Donostiako Campusean, Illunben, lehenengo eraikina eraikitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/02/28 |
Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99526 |
Konpromisoa 77. Ekimena 6. Hernaniko Campusean eraikin berria amaitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/02/17 |
Euskadiko Parke Teknologikoaren Hernaniko eraikin nagusi berria goi-mailako teknologiako enpresa eta proiektu estrategikoak erakartzeko gune bilakatuko da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99306 |
Konpromisoa 77. Ekimena 8. Irungo Bidea (hiri-barrutia) proiektuaren industria-garapenari laguntzea.
Konpromisoa 77. Ekimena 9. Eibarko Erisono poligonoan eraikitzen ari diren erabilera tertziarioko eraikin berria garatu eta merkaturatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/16 |
Konpromisoa 77. Ekimena 10. Zumarragako 1. eta 2. Altzairutegi- eremuko industria-berroneratzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/04/07 |
Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100775 |
Konpromisoa 79. Ekimena 1. Eusko Jaurlaritzaren I+G+bko politiketarako aurrekontu-inbertsioa gutxienez %6 handitzea legegintzaldian zehar.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/11 |
Euskadi ikerketarako biztanleko Europako funts gehien lortzen duen erkidegoa da
Azken 10 urteetan, Euskadik 1.378 milioi euro eskuratu ditu ikerketarako, Europatik datozen funtsen bidez. Euskadiren I+G inbertsioa 2.000 milioi eurotik gorakoa da, eta, INEren arabera, BPGaren %2,35 suposatzen du. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106807 |
| 2025/09/26 |
Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako Hazitek programaren aurrekontua 27 milioi euro handitzearekin batera 762 proiektu lagundu ahal izan dira (aurkeztutako proiektuen % 77a).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104740 |
| 2024/07/18 |
I+Gko gastuak gora egiten jarraitzen du eta beste errekor bat lortu du Euskadin. 2.000 milioitik gora eta EAEko Barne Produktu Gordinaren % 2,08, Estatuan egiten dena baino % 44 gehiago.
|
Konpromisoa 119. Ekimena 5. Digitalizazioari eta teknologia berriei laguntzeko programa bat garatzea trantsizio ekologikorako. Euskal enpresek blockchain bezalako teknologiak eta produktuaren pasaporte digitala bezalako tresnak erabil ditzaten, jasangarritasun-politiketan jauzi kualitatiboa egiteko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/21 |
Produktuaren pasaporte digitalari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat egin da Ekostegunan.
|
| 2025/06/05 |
Jarduneko profesionalentzako Ekonomia Zirkularreko prestakuntzako 2025 programaren esparruan, eta, bereziki, ekonomia zirkular baterako ekodiseinura bideratutako ikastaroen blokean, produktuaren pasaporte digitalari buruzko prestakuntza-modulu bat garatu da. Modulu horretan, egungo hedapen-egoera aztertu da, aurreikusitako ibilbide-orriarekin, eragindako sektoreekin, inplikazioekin eta enpresetarako aplikazioekin.
|
Konpromisoa 150. Ekimena 1. Euskadiren kanpoko ordezkaritza, bulego komertzial edo ekonomikoen erakunde- sarea berrikustea eta indartzea, fokua Afrikako eta Asiako hego-ekialdeko interes- eremuetan jarriz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/14 |
Basque Trade & Investmenteko ordezkaritza batek Maroko bisitatu du herrialdeko enpresa-ekosistema ezagutzeko eta euskal enpresen ezarpen-esperientziak aztertzeko.
|
| 2024/07/02 |
|
Konpromisoa 150. Ekimena 3. Lehentasunezko herrialdeetako erakundeekin, ordezkaritza diplomatikoekin eta erreferentziazko Think Tank-ekin harremanak areagotzea. Nazioarteko erakundeekiko eta sare garrantzitsuekiko harremanak sustatzea. Euskadiko eragile ekonomiko, sozial edo akademikoei nazioartekotze-proiektuak hedatzen laguntzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (40)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/25 |
Euskadik bere industria-esperientzia partekatu du Brasilgo offshore energia eolikoari buruzko podcast nagusietako batean, Euskadiko gaitasunak nazioartean sustatzeko eta herrialdearekin dituen loturak sendotzen jarraitzeko
|
| 2026/05/29 |
Euskadik eta Odesako Eskualdeak aliantza estrategiko bat sinatu dute enpresa-lankidetza sustatzeko Basque Trade & Investment-en bitartez
|
| 2026/05/27 |
Lehendakariak Txekiar Errepublikako Bohemia Erdialdeko Eskualdeko gobernadorea hartu du
|
| 2026/05/22 |
Basque Trade & Investmentek Moldavian dauden lankidetza- eta inbertsio-aukerak aztertu ditu, euskal enpresak Europako integrazioari lotutako sektore estrategikoetan kokatzeko
|
| 2026/05/20 |
Lehendakariak harrera egin dio Uruguaiko enbaxadoreari.
|
| 2026/05/12 |
Lehendakariak Leon XIV.a Aita Santuari adierazi dio Euskadik Europa gizatiarrago eta bakearekin, demokraziarekin eta justizia sozialarekin konprometituago baten alde egiteko borondatea duela.
|
| 2026/05/12 |
Lehendakariak audientzia pribatua du Aita Santuaren Estatuko idazkariarekin.
|
| 2026/04/30 |
Euskadik Bogotako Metroaren 2. linearen industria-aukeretara hurbiltzen ditu bere enpresak
|
| 2026/04/07 |
Euskadik eta Herbehereek lankidetza-bideak aztertzen dituzte mugikortasun elektriko eta adimendunaren arloan
|
| 2026/03/18 |
Euskadik Japoniako energia berriztagarrien sektorean duen posizio estrategikoa indartu du, negozio-aukerak identifikatuz eta aliantzak sendotuz, batez ere itsas eolikoaren eta hidrogenoaren arloetan
|
| 2026/03/11 |
Euskal eta Japoniako enpresek Sevillan bat egin dute BasqueTradek, JETROk eta Basque Energy Clusterrek sustatutako topaketa batean, hidrogenoaren arloan lankidetza indartzeko
|
| 2026/03/04 |
BasqueTradek fabrikazio aurreratuaren arloan lankidetza-aukera berriak sustatu ditu Euskadiren eta Caxias do Suleko (Brasil) industria-poloaren artean, BIEMH 2026ren esparruan
|
| 2026/03/04 |
Lehendakaria Belgikako lehen ministroarekin bildu da.
|
| 2026/02/11 |
Lehendakariak Euskadiko Saharar Ordezkaritzako ordezkariak hartu ditu.
|
| 2026/02/10 |
"2026ko Bilboko Adierazpena" sinatzea; foroan dauden 14 lurralde industrialen posizionamendu politiko eta estrategikoa da dokumentu hori, eta industria lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko konpromiso komunak jasotzen ditu.
|
| 2026/02/06 |
Euskadik aurrera egin du WOMEXen fase operatiboan, enpresen kanpo-estrategian berdintasuna bultzatuz.
|
| 2026/01/21 |
Euskadik Davoseko Munduko Ekonomia Foroan parte hartzen du. Bertan, herrialde egonkor eta erakargarri gisa aurkezten da munduko ekonomia- eta finantza-foro handienaren aurrean.
|
| 2026/01/12 |
Euskadik Fukushimarekin duen lankidetza estrategikoa sinatu du, Elkar Ulertzeko Memoranduma berrituta. Hitzarmenak lankidetza bultzatzen du funtsezko sektoreetan, hala nola energia berriztagarrian, gailu medikoetan eta gastronomian
|
| 2026/01/12 |
Lehendakariak harrera egin dio Japoniako enbaxadoreari.
|
| 2025/12/10 |
Lehendakaria Frantziako Errepublikako enbaxadorearekin eta Frantziako enpresetako arduradunekin bildu da
|
| 2025/12/03 |
Lehendakariak harrera egin dio Kolonbiako enbaxadoreari
|
| 2025/09/25 |
Lehendakariak Turkiako enbaxadorea hartu du.
|
| 2025/08/28 |
Aintzat hartzekoa Galesko Gobernuarekin sinatu beharreko elkar ulertzeko Memoranduma
|
| 2025/07/28 |
Bavariako, Korsikako, Flandriako, Galesko, Euskal Herriko Aglomerazio Erkidegoko eta Akitaniako Eskualde Berriko Europako Eskualde Estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntza-programa.
|
| 2025/07/07 |
Lehendakariak ONU-Hábitat erakundeko zuzendari exekutiboa eta NBEko idazkariorde nagusia hartu ditu, Euskadira egindako bisita ofiziala dela eta.
|
| 2025/05/14 |
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Japoniara egin du bidaia, eta Japoniako Finantza ministrordearekin bildu da, eta erakundeen, ekonomiaren eta enpresen arloko zenbait topaketatan parte hartu du, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak sendotze aldera.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101642 |
| 2025/04/10 |
Lehendakariak harrera egin dizkio Erresuma Batuko enbaxadoreari (2025/04/04) eta Egiptoko enbaxadorea (2025/04/10) |
| 2025/03/27 |
Lehendakariak harrera egin dio Txinako Herri Errepublikako enbaxadoreari. (2025/03/18) eta Japoniako enbaxadorea
|
| 2025/02/19 |
Lehendakariak Finlandiako enbaxadorea hartu du.
|
| 2024/12/04 |
Txilek interesa erakutsi du euskal kultur sisteman eta Euskadik kulturari ematen dion balio publikoan. Informazio gehiago
|
| 2024/11/29 |
Lehendakariak Dialogue Advisory Group (DAG) erakundearen sortzaile eta zuzendaria hartu du, indarkeria murrizteko elkarrizketa politikoa errazten duen erakunde independentea.
|
| 2024/11/26 | |
| 2024/11/20 |
Lehendakaria European Policy Centreko arduradunekin bildu da. Think thank European Policy Centrek Europaren integrazioa sustatu nahi du analisiaren eta eztabaidaren bidez. Gogoeta-talde hori espezializatuta dago bazkideak, alderdi interesdunak eta herritarrak EBko politikak egiten eta Europaren etorkizunari buruzko eztabaidan inplikatzeko plataforma bat eskaintzean.
|
| 2024/11/19 |
Lehendakaria Luxenburgoko Europako Inbertsio Bankuko presidentearekin bildu da.
|
| 2024/11/11 |
Lehendakariak harrera egin dio Portugalgo enbaxadoreari.
|
| 2024/10/25 |
Lehendakariak harrera egin dio Txekiar Errepublikako enbaxadoreari.
|
| 2024/10/16 |
Euskadiren eta Dominikar Errepublikako Gobernuaren arteko aldebiko akordioa, berdintasun-politiketan esperientziak trukatzeko.
|
| 2024/10/09 |
Lehendakariak harrera egin die Panamako Kanpo Arazoetako ministroari eta Esloveniako enbaxadoreari.
|
| 2024/09/26 |
Lehendakaria Kolonbiako presidente ohiarekin bildu da.
|
| 2024/07/04 |
Lehendakariak harrera egin dio Costa Ricako enbaxadoreari
|
Konpromisoa 150. Ekimena 4. Diplomazia ekonomikoko eredu bat sustatzea, gure enpresak nazioartean sustatzeko eta laguntzeko, bai eta Euskadira inbertsioak erakartzeko ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/24 |
Basque Trade & Investment-ek aukera berriak sustatzen ditu Euskadiko siderurgiarentzat Txekiar Errepublikan. BasqueTradek euskal industriaren ikusgarritasuna indartu du invent arena azokaren bidez
|
| 2026/05/29 |
Basque Trade & Investment-ek Euskadiko enpresei lagundu die Portugalen egin den SRAM Suppliers Conference topaketan, eskariaren beharretara egokitzen diren Euskadiko gaitasun industrialak identifikatzeko. Azken hilabeteetan egindako lanari esker, Euskadiko 19 enpresa etorkizuneko proiektuetarako ebaluazio-prozesuetan parte hartzen ari dira gaur egun.
|
| 2026/05/21 |
Basque Trade & Investment-ek ADM Sevilla 2026 azokan parte hartu du, eta horrek aukera eman du Euskadiko aeroespazio-ekosistemaren nazioarteko posizionamendua indartzeko, Euskadiko eta nazioarteko enpresekin zein sektoreko erakunde giltzarriekin bilerak egiteko, eta merkatu estrategikoetan Euskadiko konpainientzako aukerak identifikatzen jarraitzeko
|
| 2026/05/21 |
Basque Trade & Investment-ek Euskadiren nazioarteko presentzia bultzatu du powertrain teknologia aurreratuetan, Detroiten misio estrategiko batekin
|
| 2026/04/28 |
Eusko Jaurlaritzak eta Invest in Basque Country-k Euskadi nazioarteko inbertitzaileen aurrean kokatu dute industria-proiektu berrietarako helmuga lehiakor eta fidagarri gisa.
|
| 2026/04/24 |
Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei
|
| 2026/04/21 |
Euskadik bere industria aeroespaziala Poloniako negozio-aukeretara hurbildu du enpresa-misio baten bidez
|
| 2026/04/21 |
Enpresa-misio batek automobilgintzaren euskal sektorea ibilgailu elektrikoaren merkatu txinatarrean aukerekin konektatu du
|
| 2025/05/30 |
Euskadik eta Txilek ekonomia eta enpresa harremanak estutzeko lan egiten dute. Latinoamerikako 70 enpresaburuk osatutako ordezkaritza bat Euskadira etorri da inbertsio-aukeren bila.
|
| 2025/01/21 |
Invest in Basque Countryk Euskadin atzerriko 31 enpresa ezartzen lagundu zuen eta 68 milioi euro inbertitu zituzten
Invest in Basque Countryk Euskadin atzerriko 31 enpresa ezartzen lagundu zuen eta 68 milioi euro inbertitu zituzten - SPRI (68.000.000.- €) |


