Kudeaketa aurreratua : 19 ekimenak
Konpromisoa 84. Ekimena 3. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa sustatzea, datuak sendotasunez eta gardentasunez kudeatzeko eta gobernatzeko urratsak emanez, eta bildutako datuak behar bezala egituratuta, eguneratuta, testuinguruan kokatuta eta estandarizatuta daudela ziurtatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/04/16 |
Euskadi abangoardian, sektore publikoan Adimen Artifizialaren erabileraren erregulazioari eta gardentasunari dagokionean.
Algoritmoen katalogoa osatu eta argitaratu da sektore publikoan egun erabiltzen diren 13 Adimen Artifizialeko sistemekin, eta administrazio publikoan algoritmo berriak txertatu ahala eguneratuko da katalogoa. Katalogoari esker, barne-prozesuak arindu eta gardentasun digitalean aurrera egin da herritarren arretan edota osasun, hezkuntza, enplegu eta etxebizitza esparruetan. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101026 |
Konpromisoa 84. Ekimena 4. Arrakala digitala saihestuko duen digitalizazio inklusiboa bultzatzea eta gaitasun digitalak sustatzea, ekonomia globalizatu batean Euskadiren garapen ekonomikorako eta lehiakortasunerako ezinbesteko elementu gisa.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/06/16 |
200 pertsonak Adimen Artifizial Inklusiboari buruzko udako ikastaroan parte hartu dute
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102717 |
| 2025/04/04 |
KZguneak “Ikasi online banka modu erraz eta seguruan erabiltzen” ikastaroa prestatu du Euskadiko finantza erakundeekin elkarlanean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100711 |
| 2025/03/31 |
«Gaitasun Digital Profesionalak» laguntza-programa. 2025eko deialdia (2.000.000.- €)
|
| 2025/03/28 | |
| 2025/01/21 | |
| 2024/10/21 | |
| 2024/07/24 |
Herritarrentzako laguntza-programa, eraikinetako telebista digitaleko, irrati-difusioko eta Interneteko banda zabal ultralasterreko instalazioak hobetzeko eta fatxadetatik erabiltzen ez diren antenak eta kableak kentzeko. Laguntzak Europar Batasuneko Next Generation Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatzen dira. Bigarren deialdia (3.904.485.- €)
|
Konpromisoa 84. Ekimena 5. e-Administrazioan sakontzen jarraitzea. Administrazio-prozesu berriak digitalizatzea, izapide berri horiek modu erraz eta seguruan egin daitezkeela ziurtatuz, herritarren eta administrazioaren arteko harremana zailtzen duten oztopoak kenduz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/20 |
Euskadik, Europan, nortasun digitalean duen lidergoa indartu du, administrazio arinago eta eraginkorrago baten alde. Eusko Jaurlaritza Europan zorro digitalak hedatzeko proiektu aitzindari batean parte hartzen ari da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110360 |
| 2026/02/20 |
NIK Patrika Digitala aplikazioak milioi erdi bat deskarga baino gehiago ditu, eta odol-emaileentzako eta nabigazio- eta arrantza-jardueretarako zerbitzuak zabaltzen ditu.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108245 |
| 2025/09/24 |
Euskadik Europako identitate digital berriaren estandarren diseinuan parte hartzen du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104614 |
| 2025/09/05 |
Euskadi Europar Batasuneko Identitate Digitala hedatzeko WE BUILD proiektu aitzindarian parte hartzeko aukeratua izan da
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104140 |
| 2025/08/16 |
Eusko Jaurlaritzak Administrazioaren eraldaketa Digitalean aurrera egin du Adimen Artifizialaren eta Nik Patrika Digitalaren eskutik
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103725 |
| 2025/07/05 |
BakQ, Euskadiko identifikazio digitalak, milioitik gora erabiltzaile ditu
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103244 |
| 2024/12/09 |
NIK Zorro Digitala Eusko Jaurlaritzak garatutako zerbitzu digitala da, pertsonen eguna errazteko eta Administrazioaren eraldaketa digitalean aurrera egiteko. Izan ere, tresna digital honek administrazio edo zerbitzu publiko guztien txartel edo txartel guztiak mugikorrean izatea ahalbidetzen du, baita abisu eta jakinarazpen garrantzitsuak jasotzea edo webguneetan sartzea ere.
|
Konpromisoa 84. Ekimena 6. Baliabide fisikorik ez duten herritarrek izapide administratiboak modu autonomoan egin ahal izateko puntu digitalak eskaintzea. Horren osagarri gisa, aurrez aurreko eta telefono bidezko arreta nahikoa eta kalitatezkoa ematea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/28 |
Eusko Jaurlaritzak Amurriora eta Lekeitiora zabaldu ditu hiriburuetan KZgune sarearen bidez eskuragarri dauden zerbitzu digitalak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107669 |
| 2025/12/15 |
Eusko Jaurlaritzak hiriburuetako zerbitzu digitalak udalerrietara hurbiltzen ditu, Elgoibarren KZgune proiektu pilotu bat abian jarriz
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106962 |
Konpromisoa 84. Ekimena 7. Euskadi nomada digitalen lehentasunezko helmuga gisa sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/19 |
Subiranotasun digitala Euskadin: arlo publikotik erabakia, babestua eta gidatua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111268 |
Konpromisoa 84. Ekimena 8. Lankidetza eta iraunkortasuna sustatzea. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea eta aurrerapen iraunkorraren alde egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko, iraunkortasunari uko egin gabe.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/14 |
ERAGITEN: ADMINISTRAZIO BERRIA jardunaldia, adimen artifiziala zerbitzu publikoak hobetzeko aliatu gisa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106085 |
| 2024/12/03 |
Erabakia, aintzat hartzekoa hitzarmen hau luzatzeko erabakia: Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) sinatutakoa, irrati-komunikazioen sarea partekatzeko. Hitzarmen honek aukera ematen die toki-erakundeei behar duten edozein irtenbide teknologiko eskaintzeko.
|
Konpromisoa 147. Ekimena 2. Administrazioa bizkortzeko eta sinplifikatzeko lege-proiektua bultzatzea
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/28 |
Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Eudelek batera aurkeztu dute Administrazioa Arintzeko eta Sinplifikatzeko Legearen lehen testua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106551 |
Konpromisoa 147. Ekimena 4. Euskadiko Administrazio Orokorraren egitura optimizatzea, beharrezkoak diren esparruak birformulatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiten jarraitzeko beharrezko tresnekin ordezkatuz, langile publikoen parte-hartze aktiboarekin, mahai sektorialen bitartez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/21 |
Eusko Jaurlaritzaren eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuen arteko akordioa telelana ezarri eta langile publiko gehiagori zabaltzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103648 |
Konpromisoa 147. Ekimena 5. Herritarrei aurrez aurre eta telematikoki ematen zaien arreta hobetzea, herritarrek Administrazioarekin elkarreragin ahal izan dezaten, ematen diren zerbitzuak ezagutu ahal izan ditzaten eta zerbitzu horiek eskura izan ditzaten. Sarbide errazagoko zerbitzu publikoen katalogoa diseinatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/27 |
Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arretak 739.068 eskaerara iritsi da, aurreko urtean baino % 11,16 gehiago, eta 8,4ko balorazioa lortu du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108454 |
| 2025/02/17 |
8,4ko puntuazioa jaso du Zuzenean herritarren arreta zerbitzuak eta 8,5 KZgunea zentroetako zerbitzuak 2024an.
|
Konpromisoa 147. Ekimena 6. Politika publikoen eraginkortasuna ebaluatzea eta hobetzea, herritarren beharrei erantzun egokia emateko. Politika publikoen ebaluazioa eta kudeaketaren auditoria sustatzea, gobernu onaren parametroetan oinarrituta, baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasuna ebaluatuz, helburuak benetan betetzeko eta herritarrei kontuak emateko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/27 |
Eusko Jaurlaritzak Kanarietako Gobernuak antolatutako "Politika publikoen ebaluazioa" jardunaldietan parte hartu du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107265 |
Konpromisoa 148. Ekimena 3. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren eta Irekiaren edukiak ulergarriagoak egitea, irakurketa errazeko irizpideak neurri handiagoan txertatuz, eduki erakargarrien eta didaktikoen bidez, hainbat sakontasun-mailatan irakurtzeko aukera emango dutenak eta elkarreragina ekarriko dutenak, grafikoak, bistaratzeak, infografiak eta mapak erabiliz, hizkuntza argia erabiliz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/17 |
Metodologia aplikatu zaien albisteak eta irakurketa errazaren bidez irisgarritasuna hobetu duten albisteak zerrendatzen dituen biltegi digitalaren argitalpena. Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia
|
Konpromisoa 148. Ekimena 4. Herritarrei gure kudeaketa-datuak zabaltzen jarraitzea, Open Data Euskadi ataria indartuz eta sustatuz, gardentasun-estrategiarekin lerrokatuz, beharrezko datuak formatu egokietan emateko eta berrerabilera inplementatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/05/13 |
Eusko Jaurlaritza gardentasunaren arloko rankingetako lehen postuetan dago (Gobernu Bilera 2025-05-13)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101552 |
| 2025/05/08 |
Open Data sariak datu irekien eta Adimen Artifizialaren erabilera ditu oinarri.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101421 |
Konpromisoa 148. Ekimena 5. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea. Aurrerapen iraunkorraren aldeko apustua egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa bermatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/25 |
Administrazioaren sinplifikazio eta elkarreragingarritasunak 200.000 pertsonari baino gehiagori egin die jada mesede eta 69 izapide arintzeko aukera eman du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110521 |
Konpromisoa 148. Ekimena 6. Parte hartzeko dauden bideak indartzea, demokrazia deliberatiboko tresnei bultzada berezia emanez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/01/29 |
iLab Euskadiko Partaidetza Berrikuntzarako Guneak bere bigarren Foro Irekia egingo du Donostian. II. Foro Irekiaren helburua ezagutzak eta esperientziak partekatzea eta iLabek sustatzen dituen parte-hartze proiektuen transferentzian lan egitea izan da.
|
Konpromisoa 148. Ekimena 8. Nazioarteko estandarrak betetzen jarraitzea eta munduko praktika onenekin bat egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/25 |
Euskadik nazioartean duen posizioa indartu du autogobernuari, kalitate demokratikoari eta lurralde-inteligentziari buruzko proposamenak eginez Gobernu Batuen Munduko Kongresuan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111477 |
| 2025/04/03 |
OGP Euskadi Ekintza III Plana garatze prozesuan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100688 |
Konpromisoa 149. Ekimena 5. Eraldaketa digitalaren esparruan lan egitea, eta, aldi berean, eten digitala gainditzeko behar diren ekintza guztiak egitea, lurralde osoko konektibitatea eta ingurune digitalean zailtasun gehien dituzten pertsonen prestakuntza bultzatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/24 |
Udaleku Digitala: Euskadin gazteen talentu digitala sustatzeko doako prestakuntza
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103733 |
Konpromisoa 149. Ekimena 6. Gainerako euskal erakunde publikoekiko konbergentzia teknologikoa eta elkarreragingarritasuna bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/12/04 |
Tekgunea EAEko Administrazio Publikoarentzako lanerako eta teknologia-berrikuntzako topaketarako foroaren laugarren edizioa egin du.
Informazio gehiago. |
Konpromisoa 149. Ekimena 7. Prototipoak eta etengabe aldaketak egin ditzaketen berrikuntza-taldeak bultzatzea, gardentasunak eta gobernu adimendunak aurrera egin dezaten.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/06 |
Berrikuntza-taldeak, esperientziak partekatzeko eta Administrazioaren eraldaketa bizkortzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111267 |
| 2026/06/03 |
Berrikuntza-taldeak, esperientziak partekatzeko eta Administrazioaren eraldaketa bizkortzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110777 |


