Zerga-sistema
Ekimena 9. Aldundiekin eta udalekin elkarlanean, zerga-neurriak artikulatzea, hutsik dagoen parkea murrizteko eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu
eskaintzan txertatzea sustatzeko.
Ekimena 9. Aldundiekin eta udalekin elkarlanean, zerga-neurriak artikulatzea, hutsik dagoen parkea murrizteko eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu
eskaintzan txertatzea sustatzeko.
Data | Jarduera |
---|---|
2023/01/30 | Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerga Administrazioko Zuzendaritzari etxebizitzaren arloko zerga-proposamenak jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu zaio. Azterketa-fasean dago. Finkatu ondoren, foru-aldundiei helaraziko zaie, Zerga Koordinaziorako Organoaren bidez. |
Ekimena 1. Ekonomia Ituna eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artean, euskal erakundeen zerga-arloko autogobernua finkatze aldera, itundutako zergetan arautzeko gaitasun- kota handiagoak lortuz eta itundutako zergen bestelako zerga berriak ezartzeko aukera
emanez.
Ekimena 1. Ekonomia Ituna eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artean, euskal erakundeen zerga-arloko autogobernua finkatze aldera, itundutako zergetan arautzeko gaitasun- kota handiagoak lortuz eta itundutako zergen bestelako zerga berriak ezartzeko aukera
emanez.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/07/29 | Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM-CMCE) oraindik itundu barik zeuden hiru zerga-figurak ituntzea erabaki du: Finantza Transakzioen gaineko zergak, Zerbitzu Digitalak eta merkataritza elektronikoaren BEZa. |
2021/10/22 | Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, berak hala eskatuta, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean agertu da, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak uztailaren 29ko bileran hartutako erabakien berri emateko. |
2022/01/28 | Bisita instituzionala Europako Behatoki Fiskalera —Paris School of Economics-en mende dago— eta ELGAra, Euskal Ekonomia Ituna nazioarteko errealitate fiskal berrira egokitzeko formula aztertzeko, eta bi foroetan Euskal Autonomia Erkidegoaren adierazle ekonomiko eta sozialak azaltzeko, BPGd-tik haratago doan ikuspegi ekonomiko batean lan egiten jarraitzeko. |
2022/11/17 | Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak bi zerga berri itundu ditu —Berrerabili Ezin Diren Plastikozko Ontzien gaineko Zerga Berezia eta Hondakinak Zabortegian Uztearen, Erraustearen eta Batera Erraustearen gaineko Zerga—, baita Euskal Ekonomia Ituna Berotegi Efektuko Gas Fluoratuen gaineko Zergan sartutako aldaketetara egokitzea ere. |
2022/12/27 | Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBMk) erabaki du fortuna handien gaineko zerga ituntzea eta Euskadik parte hartzea energiaren aldi baterako kargan, eta kreditu-erakundeentzako eta kredituko finantza-establezimenduentzako aldi baterako kargan. |
2023/04/04 | Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 9/2023 Legea, apirilaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzen duena. |
Ekimena 2. Beharrezko akordioak sustatzea, bosturtekorako kupoa zehazteko metodologiaren lege berri bat onesteko 2022-2026 aldirako.
Ekimena 2. Beharrezko akordioak sustatzea, bosturtekorako kupoa zehazteko metodologiaren lege berri bat onesteko 2022-2026 aldirako.
Data | Jarduera |
---|---|
2022/03/28 | X. Ituna Jardunaldia: “Kupoa aztergai: negoziatzaile eta protagonisten argitan (1841-2022)”, Ituna eta Ad Concordiam elkarteak antolatuta. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak hizlari gisa parte hartu du jardunaldian eta bere hitzaldiaren zati bat autonomia erkidegoek nazioarteko foroetan izan behar duten parte-hartzeari buruz izan da; eta nabarmendu du euskal erakundeak nazioarteko foroetan ez egoteak murriztu egiten duela bere eskumen-esparrua |
2022/11/17 | Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak oinarri-urteko behin-behineko kupoa 1.472M €-tan finkatzen duen 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia onartu du. |
2023/04/04 | Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 10/2023 Legea, apirilaren 3koa, 2022-2026 bosturtekorako Euskadiko Kupoa zehazteko metodologia onartzen duena. |
Ekimena 3. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa sustatzea, Estatuaren eta Euskadiren arteko harreman ekonomiko-finantzarioak arautzeko eta gidatzeko erakunde gisa.
Ekimena 3. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa sustatzea, Estatuaren eta Euskadiren arteko harreman ekonomiko-finantzarioak arautzeko eta gidatzeko erakunde gisa.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/30 |
Aldez aurreko iragarpena egin eta data berretsi ondoren, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa bildu zen, eta zorpetzeko gaitasun propioa aitortu zien foru-aldundiei; hitzartutako defizitaren % 2,6ri foru-aldundientzako berariazko % 0,9 gehitu zitzaion, eta 2020an % 3,5era iritsi da euskal erakundeentzat; 2021erako defizita % 3,0n finkatzea lortu zen (% 2,2 Eusko Jaurlaritzarentzat eta % 0,8 foru-aldundientzat), eta horrek aurrekontuak modu sendoagoan egiteko prozesua hastea ahalbidetu zuen.; Eusko Jaurlaritzaren zor publikoaren helburua 2020rako % 16,3n eta 2021erako % 16,9n ezartzea erabaki zen, hau da, 10.821 milioi euro eta 12.440 milioi euro lortzea. Halaber, finantza-arloko akordioak hartu ziren: a) 2019ko behin betiko zerga berezien ondoriozko kupo likidoak eta finantza-konpentsazioak, eta 2020rako behin-behineko zenbatekoak, eta b) Euskal Autonomia Erkidegoari 2018rako eta 2019rako dagokion behin betiko finantzaketa eta 2020ko behin-behineko finantzaketa, enplegu-politika aktiboei lotutako kostuagatik. |
2021/05/10 | Ogasuneko sailburuordeak Itunak eta Adconcordiamek antolatutako "IX. Finantza Publikoak eta Zorraren Iraunkortasuna" jardunaldietan parte hartu du. Bere hitzaldian, aurrekontu-egonkortasunaren arloan Estatuarekiko koordinazioaren eta lankidetzaren oraina eta etorkizuna aztertzen ditu, orain arte egin diren akordioei erreferentzia eginez, eta garrantzitsutzat jotzen du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak euskal erakundeentzako defizit- eta zor-helburuak adosteko deialdia egitea. |
2021/10/22 |
Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko kideen izendapena formalizatzen da (2021/09/10) Euskal Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordea sei urterako berritu da. |
2022/05/25 | Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen Erregelamendua aldatzen da. |
Ekimena 4. Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren barruan, beharrezko akordioak sustatzea Ekarpenen Lege berri baterako testua onesteko, erakundeen arteko adostasunean eta euskal administrazio publikoen finantza-nahikotasuna bermatzen jarraitzen duen baliabideen banaketa-eredu baten finkapenean oinarrituko dena.
Ekimena 4. Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren barruan, beharrezko akordioak sustatzea Ekarpenen Lege berri baterako testua onesteko, erakundeen arteko adostasunean eta euskal administrazio publikoen finantza-nahikotasuna bermatzen jarraitzen duen baliabideen banaketa-eredu baten finkapenean oinarrituko dena.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/15 |
Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bilera batean bildu zen, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratu ziren: aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren arloko erakunde arteko 2020-2021 akordioa (defizit-helburu bateratuak hiru foru-aldundien artean, onartutako ekarpen-koefiziente horizontaletan oinarrituta: 2020: -0,9 —595 M€— eta 2021: -0,8 —588 M€—); zerga itunduen bidezko 2020ko bilketaren itxiera-aurreikuspenak (13.411.590.000 €; -% 13,3); zerga itunduen bidezko 2021eko aurreikuspena (14.250.073.000 €; % 6,3); koefiziente horizontalak eta foru-aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2021erako egindako ekarpenak (Araba: % 16,22; Bizkaia: % 50,29 eta Gipuzkoa: % 33,49); 2021eko doikuntza-funts orokorra zehaztea (Eusko Jaurlaritza: % 70,04 —85.909.926 €—; Foru Aldundiak: % 29,96 —36.748.449 €—; guztira: 122.658.375 €); 2021eko Gizarte Zerbitzuen Zorroaren Erakundearteko Funtsa (20.000.000 €). |
2021/02/12 | Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bildu zen, eta, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen: ekarpenen likidazioa 2020: foru-aldundien zerga itunduen bilketa kontsolidatua 13.949,3 MM/€-koa izan zen 2020an, hau da, 2019an baino 1.520,3 M/€ gutxiago, eta urte batetik bestera % 9,8ko beherakada izan zuen, baina 537,7 MM/€ gehiagokoa izan da, urriaren 15ean onartutako, itxiera-aurreikuspenaren aldean; 2020rako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa, 56,8 M/€-koa, Arabara bideratuko da oso-osorik, haren bilketa-koefizientea koefiziente horizontalaren % 99,00koa izan dadin. |
2021/07/15 | Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko 2022-2026ko Ekarpenen Lege berrirako aurreakordioaren ondoren (2021/07/09), Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak baliabideak banatzeko eta 2022-2026ko EAEko aurrekontuak finantzatzeko foru-aldundien ekarpenak zehazteko metodologia onartu du. |
2021/07/27 | Ekarpenen lege-proiektua onartu da. Baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko 2022-2026 aldiko aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko metodologia jasotzen du. |
2022/02/14 | Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bildu zen eta eta besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen: 2021eko ekarpenen likidazioa: foru aldundien zerga itunduen bilketa kontsolidatua 15.963,2 M€-koa izan zen 2021ean (+%14,4), Estatuari ordaindutako kupoa 723,9 M€-koa izan da, beraz 2021eko ekarpenen likidazioa 10.829,8 M€-koa da (hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 1.210,6 M€ gehiago); 2021erako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa, 80,7 M€-koa, eta Arabara bideratuko da osorik (Eusko Jaurlaritzak 56,5 M€ jarriko ditu, eta gainontzekoa foru aldundiek). |
2022/10/14 | Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera egin zen, eta, besteak beste, honako gai hauek jarratu ziren: 2022ko zerga itunduen ondoriozko diru-bilketaren itxiera- aurreikuspenak (17.109 milioi euro), zerga itunduen ondoriozko diru-bilketaren 2023rako aurreikuspenak (BPG nominalaren % 5,1eko igoera aurreikusten da), Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2023rako egin beharreko ekarpenak eta koefiziente horizontalak (% 16,05 Araba, % 50,54 Bizkaia eta % 33,41 Gipuzkoa), Egokitzapenerako Funts Orokorraren 2023rako behin-behineko zehaztapenari dagokionez, 2023rako aurreikuspena 84,7 milioi eurokoa da (% 70,81 Eusko Jaurlaritzari dagokio, eta gainerakoa, % 29,19, Foru Aldundiei). |
2023/02/15 | Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bildu zen. Besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen: 2022ko ekarpenen likidazioari dagokionez foru aldundien zerga itunduen bilketa kontsolidatua 17.130,7 M€-koa izan zen 2022an (+%7,3); Estatuari ordaindutako kupoa 932,3 M€-koa izan da, beraz 2022ko ekarpenen likidazioa 11.598,8 M€-koa da (hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 594,9 M€ gehiago); 2022rako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa, 98,3 M€-koa, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da (horiei 12.367.769 eta 85.929.333 euro dagozkie, hurrenez hurren); eta, eazkenik, energiaren eta kreditu-erakundeen eta kredituko finantza-establezimenduen aldi baterako kargen erakunde arteko banaketa. |
2023/10/11 | Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera: 2023ko ekitaldirako zerga itunduen bilketaren likidazioaren aurreikuspenak, Foru Aldundiek Erkidego Erakundeei egindako ekarpenak eta 2024rako Egokitzapenerako Funts Orokorraren aurreikuspena aztertzen dira. |
2024/02/12 | Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bildu zen. Besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen: 2023ko ekarpenen likidazioari dagokionez. foru aldundien zerga itunduen bilketa kontsolidatua 18.212,5 M€-koa izan zen 2023an (+%6,3), beraz 2023ko ekarpenen likidazioa 12.074,9 M€-koa da (hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 173,8 M€ gehiago); eta 2023rako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa, 135,6 M€-koa, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da (horiei 58.822.545 eta 76.821.955 euro dagozkie, hurrenez hurren). |
Ekimena 5. Euskadiko antolamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea arlo ekonomiko-finantzarioari dagokionez (aurrekontu-araubidea, laguntza eta diru-laguntza publikoak, finantza-politika eta tresnak, etab.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren berezko gaien arauketa eraginkorra,
modernoa, egonkorra eta gardena mantentze aldera.
Ekimena 5. Euskadiko antolamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea arlo ekonomiko-finantzarioari dagokionez (aurrekontu-araubidea, laguntza eta diru-laguntza publikoak, finantza-politika eta tresnak, etab.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren berezko gaien arauketa eraginkorra,
modernoa, egonkorra eta gardena mantentze aldera.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/22 | Eusko Jaurlaritzak Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren artean hitzarmen bat sinatzea onartu zuen. Hitzarmen horren helburua da lankidetza-esparru egonkor bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Itsasoko Gizarte institutuaren fitxategietan eta datu-baseetan jasotako informazioa estatistika-xedeetarako baliatzea arautu behar duen edukiari, baldintzei eta prozedurei dagokienez. |
2021/02/08 | 1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duena. |
2021/06/25 | Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzen da (Ebazpena, 2021eko ekainaren 17koa, Finantza Politikako zuzendariarena). |
2021/08/12 | 191/2021 Dekretua, 2021eko uztailaren 27koa, zeinaren bidez onartzen baita 2021eko Urteko Estatistika Egitaraua. |
2022/03/14 |
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) 210 estatistika-eragiketa planteatzen ditu guztira 2022ko Urteko Estatistika Egitarauan, aurreko urtean baino bat gutxiago, 21 milioi euroko kostuarekin. 2022 Programaren proposamen hau Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen Estatistika Planak garatzeko eta gauzatzeko tresna da. (2021/10/27) 2022ko Estatistika Programa 210 jarduketarekin eta 21 milioi euroko kostuarekin baimentzen duen dekretua onartu da (2022/02/15). EHAAn egindako argitalpena. |
2022/03/15 |
INEren eta EUSTATen arteko hitzarmena, EAEn etxerik gabeko pertsonei buruzko 2022ko inkesta egiteko. EHAAn egindako argitalpena. |
2022/03/15 |
Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen, Gizarte Segurantzako Institutu Nazioalaren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren arteko hitzarmena sinatzea onartu da. Hitzarmen horren helburua da lankidetza-esparru egonkor bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazioalaren eta Itsasoko Gizarte institutuaren fitxategietan eta datu-baseetan jasotako informazioa estatistika-xedeetarako baliatzea arautu behar duen edukiari, baldintzei eta prozedurei dagokienez. Hitzarmenaren argitalpena. |
2022/06/27 | EUSTATek, 2023-2026rako EAE-KO Estatistika-Planaren Lege-Aurreproiektuan, 255 Estatistika-eragiketa Planteatzen ditu, guztira, eta 86 milioi euroko kostua. |
2022/09/20 | Eustaten eta Laudioko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena. Horrela, Eustatek esperientzia pilotu bat egingo du Laudioko Udalean, tokiko gobernuaren kudeaketan eta erabakiak hartzen laguntzeko estatistika-datuekin. |
2022/12/28 |
154/2022 Dekretua, abenduaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko Dekretua bigarrenez aldatzen duena. Horrela, toki-administrazioen kontratu jakin batzuen administrazio-prozedura arinduko da. Informazio gehiago. |
2023/01/10 |
Eusko Jaurlaritzak 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko Legea aldatzeko lege proiektua onartu zuen. Eusko Legebiltzarrak honako lege hau onartu zuen: 10/2023 Legea, azaroaren 9koa, 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legea hirugarren aldiz aldatzekoa. |
2023/02/17 | Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa. |
2023/06/06 | Eustat eta Ein lankidetzan arituko dira nekazaritza-ustiategiei buruzko 2023ko inkesta egiteko. |
2023/10/24 |
143/2023 Dekretua, urriaren 3koa, Euskadiko Ondarearen Erregelamendua onartzen duena. |
2023/12/13 | EUSTATek guztira 232 Estatistika-Eragiketa planteatzen ditu 2024ko estatistika-programan, 24,7 milioi euroko kostuaz. |
2023/12/21 |
Gobernu Kontseiluak Finantzen Euskal Institutuaren Legearen Proiektua onartu du, finantzaketa publikoko tresnen kudeatzaile gisa duen eginkizuna sendotzeko. (30/05/2023) Eusko Legebiltzarrak Finantzen Euskal Institutuaren Legea onartu du. EHAA. |
2023/12/21 |
Dirulaguntzei buruzko Legearen Proiektua onartu da, genero-ikuspegia barne hartzen duena eta laguntzak eskuratzea errazten duena, behar ez diren administrazio-kargak ezabatzen baititu. (2023/04/18) |
2023/12/27 |
Bilboko, Arabako eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei zuzeneko dirulaguntza eman zitzaien, Euskal Autonomia Erkidegoko norberaren konturako langileei edo langile autonomoei zuzendutako borondatezko gizarteaurreikuspeneko sistema osagarri bat eratzeko. (100.000.-€) (2023/11/28) Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek adostu dute autonomoentzako aurreikuspen-sistema bat abian jartzea BGAE baten bidez. |
2024/01/26 | Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluak berretsi egin du Euskadiko gizarte aurreikuspeneko erakundeen dekretu berria, lehentasunezko enplegu-sistema sendotzeko. |
2024/02/05 |
6/2024 Dekretua, urtarrilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroa sortu eta arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera gainbegiratzeko dena. |
2024/02/29 | 13/2024 Dekretua, otsailaren 13koa, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko hainbat dekretu aldatzekoa. |
2024/02/29 | Agindua, 2024ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez garatzen baitira borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen jarduera jakin batzuk arautzeko maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren zenbait manu. |
2024/03/26 | 36/2024 Dekretua, martxoaren 26koa, 2024ko Urteko Estatistika Programa onartzekoa. 232 estatistika-eragiketa aurreikusten ditu, 24,7 milioi euroko kostuarekin. |
Ekimena 5. Finantza- eta zerga-politika erabiltzea enpleguaren, susperraldi ekonomikoaren, enpresa-errotzearen eta gizarte-kohesioaren eta berrikuntzaren alde, Finkatuz funts publikoaren ezarpenaren bidez eta, hala badagokio, hori handituz, euskal enpresa handien errotzea eta egitura ekonomikoarekiko trakzio-efektua bermatzeko. Era berean, aurreko helburu horretarako, ETEak finantzatuko dira arrisku-kapitaleko funtsen bidez; Finantzen Euskal Institutua finkatuko da finantzaketa publikoko tresnen kudeatzaile gisa eta funts jasangarriak igorriko dira, gizartekohesioa eta ingurumen-jasangarritasuna bultzatzeko.
Ekimena 5. Finantza- eta zerga-politika erabiltzea enpleguaren, susperraldi ekonomikoaren, enpresa-errotzearen eta gizarte-kohesioaren eta berrikuntzaren alde, Finkatuz funts publikoaren ezarpenaren bidez eta, hala badagokio, hori handituz, euskal enpresa handien errotzea eta egitura ekonomikoarekiko trakzio-efektua bermatzeko. Era berean, aurreko helburu horretarako, ETEak finantzatuko dira arrisku-kapitaleko funtsen bidez; Finantzen Euskal Institutua finkatuko da finantzaketa publikoko tresnen kudeatzaile gisa eta funts jasangarriak igorriko dira, gizartekohesioa eta ingurumen-jasangarritasuna bultzatzeko.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/25 |
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomiko berrien berri eman zuen, Eustat/Euskal Estatistika Erakundeak urteko bigarren hiruhilekoari buruz eta ingurune ekonomikoari buruz eman berri zituen datuen berri izan ondoren. Datu horien arabera, 2020an BPGa % 10,1 jaitsiko da, eta 2021ean susperraldi handia izango da, % 8,9koa. Horrek 2018ko BPGren mailara itzultzea ekarriko luke datorren urteko abenduan. |
2020/11/17 |
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 10eko Aginduaren bidez, seiehun milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa (Bono Iraunkorra) jaulki zen, eta haren ezaugarriak finkatu ziren. (600.000.000.- €) |
2020/11/26 |
Finantzen Euskal Institutuak eta COFIDES enpresak 9.000.000 euroko mailegu bat formalizatu dute Arabako NBI enpresa-taldearen alde, nazioartekotzen laguntzeko. Eragiketa hori – FEIren 3.000.000 euro eta COFIDESen 6.000.000 euro – Eusko Jaurlaritzak ETEen nazioartekotzeari laguntzeko duen lehentasunaren barruan kokatzen da. (3.000.000.- €) |
2020/12/22 | Eusko Jaurlaritzak finantza-lankidetzarako hitzarmena onartu zuen EAEko Administrazioaren, Finantzen Euskal Institutuaren, finantza-erakunde bazkideen, Elkargi SGR sozietatearen eta Luzaro E.F.C SAren artean |
2020/12/22 | |
2021/02/22 | ETEei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa berri bat onartuko dela iragarri zen, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko. Elkargiren bidez bideratuko da programa hori. (500.000.000.- €) |
2021/03/09 | COVID-19ren eragin ekonomikoari erantzuteko, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2021. urteko programa bideratzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta finantza-erakunde interesdunen artean sinatuko diren hitzarmenen berri jaso zuen Jaurlaritzak. |
2021/03/09 | Elkargi SGR-rekin hitzarmen bat formalizatzea onartu zen, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2021eko programatik eratorritako birfidantzamendu publikoa artikulatzeko, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko. |
2021/03/15 |
Argitara eman zen enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko (martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuak arautzen du) (EHAA 53. zk., 2021eko martxoaren 15a). |
2021/03/15 | 106/2021 Dekretua, martxoaren 9koa, 2021erako enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzen duena, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko. (EHAA 53. zk., 2021eko martxoaren 15a) (250.000.000.- €) |
2021/04/14 | "Euskadiko Bonu Iraunkorraren" bosgarren jaulkipena jarri zen martxan, hamaika urterako 1.000 milioi euroko balioarekin. Eragiketa horri esker, finantza-egoeraren sendotasuna indartuko da eta baliabideak bermatuko dira COVID-19ak sortutako aparteko egoerari aurre egiteko. Eskariak eskaintza halako hiru gainditzen du, eta inbertitzaileen % 63 iraunkorrak dira. |
2021/04/21 | 124/2021 Dekretua, apirilaren 13koa, Finantzen Euskal Institutuari Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A. sozietate publikoa sortzeko baimena ematen diona, 160.000.000 euroko kapital sozialarekin. |
2021/06/22 | Finkatuz Funtsaren kudeaketari ekiteko Finantzen Euskal Institutuaren egitura baliabide materialekin eta giza baliabideekin indartuko dela iragartzen da. Funts horren helburu soziala da Euskadiko enpresa handietan epe luzeko finantza-partaidetzak eskuratzea, besterentzea eta kudeatzea, hemen sustraituko direla eta euskal produkzio-sare osoan izaera traktorea izango dutela bermatzeko. |
2021/07/19 | Finantzaketa-tresna publikoak nahiz beste erakunde batzuekin lankidetzan egindakoak aurkeztea. Arreta berezia eskaini zaio Finantzen Euskal Institutuari (FEI), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantza-politikaren eta kreditu publikoaren politikaren tresna gisa jarduteko sortua. |
2021/07/21 | Finantzen Euskal Institutuak iragartzen du finantzaketa-lerro bat jarri duela abian zentro teknologikoei eta lankidetzazko ikerketa-zentroei laguntzeko. |
2021/08/11 | 184/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, «Finkatze Kapitala Finkatuz SA» sozietate publikoaren 2021eko aurrekontuak onartzen dituena. (162.000.000.- €) |
2021/10/20 |
Finantzen Euskal Institutuak, COFIDESek eta ELKARGIk Azpiaran Taldearen nazioartekotzea babesten dute Mexikon eta Polonian 3,6 milioiko maileguekin |
2021/11/17 |
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) akordio bat sinatu du enpresa-finantzaketan espezializatutako Elkargirekin, 110 milioi euro baino gehixeago bideratzeko euskal enpresentzat eta, bereziki, Covid-19ak eragindako krisi ekonomikoak eragindakoentzat |
2021/12/01 |
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM-CMCE) oraindik itundu barik zeuden hiru zerga-figurak ituntzea erabaki du: Finantza Transakzioen gaineko zergak, Zerbitzu Digitalak eta merkataritza elektronikoaren BEZa. (2021/07/29) Espainiako Gobernuak atzo onartu zuen Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa bat, honako hauek biltzen dituena: OSS BEZaren ituna, finantza-transakzioen gaineko zerga (Tobin tasa) edo zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga (Google tasa). Beraz, zerga horien bilketa euskal ogasunei dagokie. |
2021/12/14 | Eusko Jaurlaritzak Finkatuz funtsa handitu du, 50 miloi euro gehiagorekin. |
2021/12/21 | Jaurlaritzak 25 milioi euroko abala eman dio LUZARO EFCri Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) aurrean, ohiko jarduerari aurre egin ahal izateko kreditu-lerro baterako. |
2021/12/21 | Jaurlaritzaren Kontseiluak 10 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza onartu dio ELKARGI SGR sozietateari Hornidura Teknikoen Funtserako (FPT-), ETEen, banakako enpresaburuen eta euskal profesional autonomoen finantzaketa-lerroen abaletarako, sektore ekonomiko horiei estaldura ematen jarraitze aldera |
2021/12/28 | Pandemiaren aurrekontu-eragina neutralizatzeko Estatuak aktibatutako funtsa lurralde historikoekin banatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak |
2022/01/17 | 260/2021 Dekretua, abenduaren 28koa, Euskal Finantza Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoari ULMA Inversiones, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen kapitalean parte hartzeko baimena |
2022/01/17 |
Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmena Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Unibertsitate Masterreko ikasleek curriculumetik kanpoko praktika akademikoak egiteko. |
2022/01/29 | |
2022/02/15 | Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) etorkizuneko konpromisoak 10 milioi eurotan handitzeko akordioa 2025. urtean, jasangarritasun energetikoko proiektuetarako maileguak emateko |
2022/03/22 | Gobernu Kontseiluari jakinarazten zaio FEIk bere finantzaketa-eskaintzaren aukera osoa jarriko duela nolabaiteko kalteak izan dituzten enpresa guztien eskura, finantza-erakundeekin batera finantzatzeko modalitatean, haien beharretara egokitutako soluzioak bilatzeko. |
2022/04/27 | Bostehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkipena onartu da. |
2022/04/29 |
Eusko Jaurlaritzak obra-kontratu publikoen prezioak berrikusteko salbuespenezko neurriak aplikatzea erabaki du lehengaien kostuetan izandako igoera handiaren aurrean. EHAAn egindako argitalpena. |
2022/05/03 |
Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deusto Business School-Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin hitzarmena, unibertsitate-master ofizialeko ikasleek kurrikulumetik kanpoko praktika akademikoak egin dezaten. |
2022/05/11 |
Europako Batzordeak baimenduta, Finantzen Euskal Institutuak (FEI) lehenengo aldiz partaidetzako maileguak eman ahal izango ditu 30 milioi euroko aurrekontua duen COVID-19 Euskadi Kaudimen Programaren bitartez; kasu honetan, pandemiak kaltetutako euskal enpresei laguntzeko. (2022/05/11) Finantzen Euskal Institutuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren argitalpena; erabaki horren bitartez, enpresa ertain eta MidCap enpresei zuzendutako finantzaketa-programa baten deialdia eta oinarri arautzaileak onartzen dira, COVID-19k eragindako kaudimen arazoei aurre egiteko. Euskadiko COVID-19 Kaudimena Programa. |
2022/05/26 | Alberto Alberdi I. Sariaren deialdia onartu da, euskal ekonomiarekin zerikusia duen doktorego tesirik onena saritzeko. Deialdiaren helburuak dira, besteak beste, ikerketarako ahalmena azaleratzea eta ekonomiaren arloan interesa eta talentua duten gazteak aurkitzea eta hasi berria duten ikertzaile-karreran laguntzea, bai eta ekonomia aplikatuaren arloko ikerketa sustatzea eta gure gazteen gaitasun intelektuala eta talentua aprobetxatzea ere euskal ekonomia hobetzeko. |
2022/06/22 |
Euskadiko Bonu Jasangarriaren seigarren jaulkipena egin da, hamaika urterako 500 milioi euroko balioarekin. Eskaerak hirukoiztu egin du eskaintza, 1.453 milioi euroko balioa duten eskaerak jaso dira eta (2022/04/20). Apirileko azken bonu jasangarriaren jaulkipenari esker (500 milioi eurokoa izan zen), zor horren bizitzan 60 milioi euro baino gehiago aurreztu ahal izan dira, hamaika urteko epean finkatuta. |
2022/07/13 |
Finantzen Euskal Institutuak (FEIk) eta Elkargi-k hitzarmena sinatu dute 10 M €-ko finantzaketa-lerroa aktibatzeko —behar izanez gero handitu daiteke—. Horretarako, FEIk eta ELKARGIk mailegu bermedunak emango dizkiete Ukrainarekin, Errusiarekin eta/edo Bielorrusiarekin zuzeneko harreman komertziala duten enpresei. Helburu finantzagarria izango dira eskualde horiekin egindako zuzeneko erosketak eta salmentak. (2022/03/30) EHAAn argitaratutako iragarkia. (2022/04/07) Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargi SGRk sinatutako hitzarmena zabaldu zuten, abeltzaintza-sektoreko enpresei finantzaketa eskuratzen laguntzeko, Ukrainako gatazka belikoaren ondorioak arintze aldera. Zehazki, pentsu-ekoizleei beste finantzaketa-aukera batzuk eskainiko zaizkie. |
2022/07/20 | 83/2022 Dekretua, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2022ko programa garatzen baita, energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragin duen inpaktu ekonomikoari aurre egiteko. Dekretu honetan ezartzen dira 2022ko finantza-laguntzako programan sartzeko baldintzak eta prozedura. Informazio gehiago. |
2022/07/27 | Energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragindako eragin ekonomikoari erantzuteko, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa. 2022ko deialdia. |
2022/09/15 | CAFen % 3 lortu du Eusko Jaurlaritzak Finkatuz funtsaren bidez, 17 M/€ko inbertsioarekin. |
2022/09/19 |
Finantzen Euskal Institutuak, COFIDES-ek eta EBN Banco-k Agile Content enpresaren nazioarteko hedapena babestu dute 6 milioiko maileguekin. |
2022/10/27 | Eusko Jaurlaritzak eta Finantzen Euskal Institutuak kudeatzen duen Finkatuz-ek ITP Aeron % 6ko partaidetza lortzeko akordioa lortu dute eta, gainera, Administrazio-Kontseiluan egotea bermatu da. |
2022/10/31 | 121/2022 Dekretua, urriaren 18koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutuari Finkatze Kapitala Finkatuz SA merkataritza-sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte har dezan, berrogeita hamar milioi (50.000.000) euroko guztizko zenbatekoarekin (zabalkuntzaren % 100). Kapital-zabalkuntzaren ostean sozietatearen kapitala 210.000.000 euro da. |
2022/11/29 |
Baimena ematen da Elkargirekin oinarrizko hitzarmena eta hitzarmen osagarria formalizatzeko, aurten ETEen eta autonomoen alde egin diren finantza-abalen eragiketak birfidantzamendurako. |
2022/12/07 |
Luzaro, Establecimiento Financiero de Crédito SAri 25.000.000 euroko abala eman zaio, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) aurrean aurkezteko. Abala Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainen garapena bultzatzeko da. |
2022/12/20 |
Elkargi EBBri zuzeneko dirulaguntza eman zaio, Hornidura Teknikoen Funtsa indartzeko, berme-sozietate horren abal-eragiketak erraztea helburu hartuta. (600.000.- €) |
2022/12/20 |
149/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak "Finkatze Kapitala Finkatuz, SA" sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartu dezan, 50.000.000 euroko zenbatekoarekin. Kapital-zabalkuntzaren ostean sozietatearen kapitala 260.000.000 euro da. |
2022/12/27 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunekoak diren Ezten, Basque eta Lanpar 2013 arrisku-kapitaleko funtsetako partaidetzak Finantzen Euskal Institutua (FEI) erakunde publikoaren enpresa-ondarean sartzea onartzen da. |
2023/02/08 | Eusko Jaurlaritzak VII. Bonu Jasangarria jaulki du, hamar urterako 700 milioi euroko balioarekin. Eskaria eskaintza baino zazpi aldiz handiagoa izan da. 2018an lehen jaulkipenarekin hasitako prozesuaren zazpigarren jaulkipen honekin, zazpi jaulkipen horien zenbateko osoa 4.400 milioi eurokoa da. |
2023/02/15 | 700 milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkipena onartu da. |
2023/02/28 | Bidaia instituzionala Japoniara, Euskadi bonu jasangarria Asiako merkatuan kokatzeko, Euskadi-Japonia urtearen esparruan. |
2023/03/27 | 2022an 80 milioi eurora iritsi dira Arrisku Kapitalaren Kudeaketak kudeatzen dituen funtsen bidez onartutako 32 eragiketetan. Era berean, 28,8 milioi euro gauzatu dira, eta guztira 27 enpresa lagundu dira. |
2023/04/22 |
Gobernuak parte hartzen duen Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak (IKIESK) 107 konpainia partaidetuk osatutako zorroa du gaur egun. Berriztagarriak, IKTak eta biozientziak dira inbertsio-sektore nagusienak. |
2023/06/13 | Finantzen Euskal Institutuak (FEI) 20M €-ko ekarpena egingo dio ezten arrisku-kapitaleko funtsari, Euskadiko garapen ekonomiko eta industrialerako planteatutako proiektuak babestea helburu duten baliabideak handitzeko. |
2023/06/20 | Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Elkargirekin bi hitzarmen sinatzeko, elkar bermatzeko sozietate horrek 2023an hartutako arriskua estaltzeko. |
2023/07/10 | Eusko Jaurlaritzak Bilbon egingo den III. Nazioarteko Fintech Topaketan parte hartuko du. Bertan, bonu jasangarrien gainean ebatzibeharreko erronka planteatuko da. |
2023/07/18 | Finantzen Euskal Institutuak (FEI) "Bidasoa Bidco SA" enpresa finantzatuko du, kable lineak zuntz optiko bihurtzeko inbertsio-tartea (7.000.000.- €) |
2023/09/12 | Euskal produkzio-sareari mesede egingo dioten proiektuak batera finantzatzeko aukerak aztertzen ari dira Finantzen Euskal Institutua eta Instituto de Credito Oficial. |
2023/11/20 | Finantzen Euskal Institutuak (FEIk) 10 milioi euroko abal-lerroa aktibatu du enpresa-ehunaren energia-kostuak arin daitezen. |
2023/11/21 |
Elkargi EBB sozietateari zuzeneko dirulaguntza eman zaio, finantza-erakundeen aurrean produkzio-sareko abal-emaile gisa duen posizioa indartu dadin. (800.000.- €) |
2023/11/21 |
60 milioi euroko ekarpena baimendu zen, FEIren gizarte-funtsa handitzeko; horietatik 40 milioi euro Finkatuz funtsa handitzeko bideratuko dira. (2023/06/20) 166/2023 Dekretua, azaroaren 7koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak "Finkatze Kapitala Finkatuz, SA" sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartu dezan, 40 milioi euroko zenbatekoarekin. Kapital-zabalkuntzaren ostean sozietatearen kapitala 300 milioi euro da. |
2023/12/20 |
FEIri 5M €-ko ekarpena egiteko baimena eman zaio, Talde Deuda Alternativa FILPE funtsean (Europako Epe Luzeko Inbertsio Funtsetan) inbertitzeko. (2023/12/05) 182/2023 Dekretua, abenduaren 5ekoa, «Finantzen Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko erakunde publikoari baimena ematen diona «Talde deuda alternativa Filpe» funtsean parte hartzeko. (5.000.000.- €) |
2024/01/15 | FEI, Cofides, Elkargi eta Basque Trade & Investment erakundeek euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko akordioa berritu dute. |
2024/02/07 |
Eusko Jaurlaritza 5.000 M €-ra iritsi da zor jasangarrian, Euskadi Bonu Jasangarriaren VIII. jaulkipenaren bidez. (600M€) |
2024/02/14 |
BasqueFIK sortu da, Euskadiko Finantza eta Inbertsio Kluster berria. |
2024/02/15 | Eusko Jaurlaritzak finantza-zerbitzuak bermatuko ditu landa-eremuetako 64 udalerritan kutxazainak instalatzeko laguntzen bidez. |
2024/05/27 | Euskadi da Estatuko aurrerapen sozialaren rankingeko liderra, Europar Batasuneko batezbestekoa gaindituz, EU Social Progress Index-en edizio berrian jasotako emaitzen arabera. |
2024/06/05 | Alberto Alberdi euskal ekonomiari buruzko doktore-tesi onenaren II. Sarirako deialdia egin da. Informazio gehiago. |
Ekimena 6. Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemaren berrikuspena sustatzea, fiskalitate progresiboago baterantz aurrera eginez; horretarako, hauxe hartu beharko da kontuan: COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren osteko errealitate ekonomiko berria; gure enpresen enpleguaren, gaitasunaren eta lehiakortasunaren balizko bilakaera eta Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak hornitutako funtsetatik lor litekeen ez-ohiko finantziazioa. Agertoki berri honetan, gobernuak eta
hori eusten duten alderdiok konpromisoa hartzen dugu, erakunde eskudunekin batera, fiskalitate berri baten inguruko hausnarketa sakona egiteko. Fiskalitate berri horrek finantza-nahikotasuna bermatuko du; enplegua sortzen duen ekonomia babestuko du; zerbitzu publikoak indartuko ditu eta Europako fiskalitatearekiko konbergentzia eta progresibitaterantz joko du.
Ekimena 6. Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemaren berrikuspena sustatzea, fiskalitate progresiboago baterantz aurrera eginez; horretarako, hauxe hartu beharko da kontuan: COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren osteko errealitate ekonomiko berria; gure enpresen enpleguaren, gaitasunaren eta lehiakortasunaren balizko bilakaera eta Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak hornitutako funtsetatik lor litekeen ez-ohiko finantziazioa. Agertoki berri honetan, gobernuak eta
hori eusten duten alderdiok konpromisoa hartzen dugu, erakunde eskudunekin batera, fiskalitate berri baten inguruko hausnarketa sakona egiteko. Fiskalitate berri horrek finantza-nahikotasuna bermatuko du; enplegua sortzen duen ekonomia babestuko du; zerbitzu publikoak indartuko ditu eta Europako fiskalitatearekiko konbergentzia eta progresibitaterantz joko du.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/11/15 |
Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa bildu da modu koordinatuan aztertzeko nola egokitu behar zaizkion Konstituzio Auzitegiaren azken epaiari Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duten foru-xedapenak. |
Ekimena 7. Foru aldundiekiko lankidetza eta koordinazioa sustatzea zerga-iruzurraren aurka eraginkortasunez borrokatzeko. Horretarako, urtero, Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, zergairuzurraren aurka borrokatzeko baterako plan integral bat egingo da eta, gainera, administrazioen
artean informazioa trukatzeko sistemak hobetuko dira eta horietan sakonduko da.
Ekimena 7. Foru aldundiekiko lankidetza eta koordinazioa sustatzea zerga-iruzurraren aurka eraginkortasunez borrokatzeko. Horretarako, urtero, Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, zergairuzurraren aurka borrokatzeko baterako plan integral bat egingo da eta, gainera, administrazioen
artean informazioa trukatzeko sistemak hobetuko dira eta horietan sakonduko da.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/17 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan. Hitzarmen honek 2017an hasitako proiektu bati jarraipena ematea eta proiektu hori sendotzea dakar. Proiektu hori Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Plan Bateratuaren barruan dago, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaltzeko eta ikasleen artean kontzientziazio fiskal handiagoa bultzatzeko helburu nagusiarekin. DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta LHko 243 ikastetxek bat egin dute 2020-2021 ikasturteko programarekin. 2023ra arte aurreikusitako gastua 394.702 eurokoa da 2023ra arte, eta % 50ean banatzen da Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien artean. |
2021/07/05 | Euskadiko Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko 2020rako Planaren ebaluazioa argitaratu eta Legebiltzarrera bidali da. |
2021/07/05 | Euskadiko Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko 2021 Planaren publizitatea egin eta Legebiltzarrera bidali da. Plan hori Zerga Koordinaziorako Organoaren barruan egin da, foru-aldundiekin koordinatuta. |
2021/09/23 |
Dagoeneko 150 euskal ikastetxek baino gehiagok eman dute izena Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek sustatutako Zerga Hezkuntzako moduluan. Programa hori Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Plan Bateratuaren barruan sartzen da, prebentzio-estrategiak garatzeko. Estrategia horiek adin goiztiarretik kontzientziazio fiskal handiagoa sustatzean oinarritzen dira, hezkuntza-ingurunea aprobetxatuz. Ekonomia eta fiskalitateari buruzko programa honek zabalik mantentzen du 2021/2022 ikasturterako ikastetxeen aurreinskripzio-epea, LHko ikasleentzat, DBHko 4. mailakoentzat eta Batxilergoko bi mailetakoentzat. Mila euskal ikastetxek baino gehiagok parte hartu duten zerga hezkuntza programaren luzapena onartu du Eusko Jaurlaritzak |
2022/06/30 | Eusko Legebiltzarrera bidali da Euskadiko Iruzur Fiskalaren aurkako Batzordeak 2021. urteari buruz egindako ebaluazioa. Txosten horrek 572 milioi euroko zor estali gabea adierazten du, Foru-Ogasunek urte horretan kudeaketa propioko zerga itunduengatik bildutako zenbateko osoaren % 4 inguru. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Zerga Iruzurraren Kontrako Borrokarako bederatzigarren Plan Bateratua Eusko Legebiltzarrera bidali da. |
2023/04/20 | Euskal Autonomia Erkidegoko Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratua argitaratu da, eta Legebiltzarrera bidali. Plan horretan 2023an egin beharreko jarduketa koordinatuak eta irizpide orokorrak jasotzen dira. |
2023/04/25 | Mila euskal ikastetxek baino gehiagok parte hartu duten zerga hezkuntza programaren luzapena onartu du Eusko Jaurlaritzak. |
2023/06/19 | Euskal Autonomia Erkidegoko iruzur fiskalari buruzko 2022ko urteko txosten integratua argitaratu eta Legebiltzarrera bidali da. |
2024/03/20 | Euskal Autonomia Erkidegoko Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratua argitaratu da, eta Legebiltzarrera bidali. Plan horretan 2024an egin beharreko jarduketa koordinatuak eta irizpide orokorrak jasotzen dira. |
2024/06/12 | Foru-ogasunek erregistratutako iruzur fiskalak behera egin du. |
Ekimena 3. Foru aldundiekin batera, hausnarketa bat abiaraztea, seme-alabengatik ematen diren zergakenkariak handitzeko eta progresibitate handiagoko
elementuak txertatzeko familien zerga tratamenduan.
Ekimena 3. Foru aldundiekin batera, hausnarketa bat abiaraztea, seme-alabengatik ematen diren zergakenkariak handitzeko eta progresibitate handiagoko
elementuak txertatzeko familien zerga tratamenduan.
Ekimena 2. Kulturaren arloko profesionalen lan-baldintzak hobetzea, zerga-araudia lan kulturalaren berezitasunera egokituz eta zerga-pizgarriak aplikatuz, baita lanbide hori garatzea errazten duten mezenasgoko eta mikro mezenasgoko formulak ere, foru aldundiekin elkarlanean.
Ekimena 2. Kulturaren arloko profesionalen lan-baldintzak hobetzea, zerga-araudia lan kulturalaren berezitasunera egokituz eta zerga-pizgarriak aplikatuz, baita lanbide hori garatzea errazten duten mezenasgoko eta mikro mezenasgoko formulak ere, foru aldundiekin elkarlanean.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/22 |
Euskal Irudigileak- Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi elkartearekin batera, Itxitik proiektua sustatu da, egungo egoera korapilatsuan ilustrazioaren eremua bultzatzeko; ilustratzaileek konfinamenduaren inguruko ilustrazioak sortu eta liburu grafiko eleaniztun batean bilduko dituzte (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa). |
2020/10/27 |
Dirulaguntza zuzenak Arabako Artium Fundazioari bizirik dauden euskal artisten lanak erosteko
2020ko dirulaguntza zuzena (150.000.-€)(2020/10/27)
|
2021/05/18 |
COVID-19 laguntzen programa, kulturaren arloko profesionalentzat. 2021eko deialdia (1.100.000 euro)(2021/03/16). Zenbatekoa 4.810.000 euro handituko da, 1.100.000 eurotik 5.910.000 eurora. (5.910.000.- €) |
2021/06/29 | Artistaren Estatutua sortzeko lehen barne lanak hasi dira, Ogasun Sailarekin batera, bereziki zerga sistemarekin zerikusia duten neurriak aztertuz, ondoren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera aztertuko liratekeenak. |
2021/06/29 | BDCCren baitan baitan, kultura sektoreko enpresetako zuzendari eta buruei zuzendutako ikastaro bat sortu da, enpresa hauek indartu eta lehiakortasuna areagotzeko. |
2021/11/23 | Prentsa idatziari eta irratiei zuzendutako zuzeneko laguntzak ematen dira, Covid-19aren krisiaren ondorio ekonomikoak direla eta (5.000.000.- €) |
2021/11/23 |
Dirulaguntza zuzenak Arabako Artium Fundazioari bizirik dauden euskal artisten lanak erosteko
2021eko dirulaguntza zuzena (150.000.- €) (2021/11/23) |
2022/02/08 | Gobernu Kontseiluak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena eman du, txostenak egiteari buruzkoa dena, sozietateen gaineko zergari buruzko foru-araudiaren kultura sustatzeko pizgarriak aplikatzeko |
2022/05/30 |
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako hitzarmena, sozietateen gaineko zergari buruzko foru araudian kultura sustatzeko pizgarriak aplikatzearen inguruko txostenak egiteari buruzkoa. |
2023/01/26 | Eusko Jaurlaritzak jardunean dauden artisten 26 lan erosi ditu. |
Ekimena 8. Foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez, zerga-pizgarriak sustatzea sektore industrialaren, merkataritzaren eta zerbitzuen energia-eraginkortasuneko inbertsiorako.
Ekimena 8. Foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez, zerga-pizgarriak sustatzea sektore industrialaren, merkataritzaren eta zerbitzuen energia-eraginkortasuneko inbertsiorako.
- Arduraduna
- Mikel Amundarain (Industria Sailburuordea)
Data | Jarduera |
---|---|
2022/01/01 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Garbien Euskal Zerrenda indarrean dago oraindik. |
Ekimena 5. Ekonomia zirkularrerako estrategia europarrarekin bat eginez, ekotasa bat edo hondakin industrialen isurketa-kanon bat ezartzea ekonomia zirkularra eta balorizatu ezin diren hondakinak murriztea sustatzeko, industria-egituraren lehiakortasunik handieneko elementu gisa.
Ekimena 5. Ekonomia zirkularrerako estrategia europarrarekin bat eginez, ekotasa bat edo hondakin industrialen isurketa-kanon bat ezartzea ekonomia zirkularra eta balorizatu ezin diren hondakinak murriztea sustatzeko, industria-egituraren lehiakortasunik handieneko elementu gisa.
Data | Jarduera |
---|---|
2022/06/27 | 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuta, hondakinak hondakindegietan biltegiratzearen, errausketaren eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zerga (IDRVICR) eta plastikozko ontzi ez berrerabilgarrien gaineko zerga berezia (IEEPNR) sortzen dira. Bi zergak ituntzeko proposamena egin da. |
Ekimena 9. Europar Batasunarekin lerrokatutako zerga-politika berdea planteatzea, foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez.
Ekimena 9. Europar Batasunarekin lerrokatutako zerga-politika berdea planteatzea, foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez.
Data | Jarduera |
---|---|
2022/12/14 |
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren baterako proposamena, isurketa- eta errausketa-kanonaren tasa handitzeko, 7/2022 Legearen bidez onartua eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoa. Proposamena Zerga Koordinaziorako Organoari eta Hondakinak Koordinatzeko Organoari helarazten zaie, foru-aldundiekin batera lan egin dezaten, eragin ekonomikoari buruzko azterlanak egin ondoren (60.487.- €) |