Araugintza-jarduera
Ekimena 1. Enplegurako gobernantza integraleko eredu berri bat bultzatzea, zehazki, Euskal Enplegu Sis temaren Legearen bidez. Eredu berriaren ardatz egituratzailea izango den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere lan-merkaturako orientazioa indartuko du eta arreta handiagoa jarriko du enpresengan eta pertsonengan, Euskadin enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko egiten duen ekarpena indartzeko helburuarekin.
Ekimena 1. Enplegurako gobernantza integraleko eredu berri bat bultzatzea, zehazki, Euskal Enplegu Sis temaren Legearen bidez. Eredu berriaren ardatz egituratzailea izango den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere lan-merkaturako orientazioa indartuko du eta arreta handiagoa jarriko du enpresengan eta pertsonengan, Euskadin enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko egiten duen ekarpena indartzeko helburuarekin.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/09 |
2020ko deialdia, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurarako.
|
2020/11/12 | Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-sarreren osagarriak ordaintzen dizkie soldata txikienak dituzten langileei, 2020ko uztailean, abuztuan eta irailean aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez kontratuak eteteagatik edo lanaldia murrizteagatik, jasotzen duten langabezia-prestazioa osatzeko. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak erabakitako jarduna. Lehen deialdi horretan, 5.990 eskatzailek betetzen zituzten aitortzeko baldintzak. (15.466.500.- €) |
2021/01/27 | Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-erregulazioko espedienteen osagarrien bigarren deialdia, 2020ko urrian, azaroan eta abenduan eta 2021eko urtarrilean kontratuak etenda edo lanaldia murriztuta dituzten langileei, jasotzen duten langabezia-prestazioa osatzeko. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak erabakitako jarduna (12.000.000.- €) |
2021/02/24 |
Lanbidek erabaki du Koordinazio eta Komunikazio Unitate bat sortzea zerbitzuetako prozedurak eta prozesuak homogeneizatzeko, eta Prestazio eta Gizarteratze Zuzendaritza berri bat sortzea, egungo Prestakuntza eta Diru Sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzatik bereizita. Neurri horiek Hobetzen proiektuan daude aurreikusita, enplegu-zerbitzu publikoa pixkanaka eraldatzeko.
|
2021/04/20 |
COVID-19tik eratorritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako langileentzako aparteko laguntzen programa. 2021eko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean ABEEE egoeran dauden eta urteko 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarria duten eskatzaile guztiei emango zaie osagarria. Hirugarren deialdia iragarri zena. (3.500.000.- €)
|
2021/04/28 |
Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialari jakinarazi zaio Orientazio, Ekintzailetza, Laguntza eta Enplegurako Berrikuntzarako Euskal Zentroa sortzeko borondatea, Estatuko Sarean sartzeko, Lanbideren Zerbitzu Publikoaren autonomia eta berezitasunak aintzat hartuta.
|
2021/06/11 |
Lanbide eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen HABE) arteko kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko. (400.000.- €)
|
2021/06/16 | |
2021/06/29 |
Dekretu bat onartzen da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen zituena, eta neurri horrek haren egitura aldatzeko eta herritarren zerbitzurako tresna eraginkorragoa bihurtzeko balioko du. Aldaketaren bidez, Koordinazio eta Komunikazio Unitate bat sortu nahi da, sareko bulego guztiei koherentzia emateko, bai eta Prestazio eta Gizarteratze Zuzendaritza berri bat ere.
|
2021/07/13 | ERTEen eraginpean dauden langileentzako aparteko laguntzen laugarren deialdia onartu da, Covid19-tik eratorritakoentzat. (800.000.- €) |
2021/10/07 |
Europako Batzordeak babestu egiten du Lanbideren AukerabeRRi proiektua, krisian dauden enpresetako langileak birkualifikatzeko eta birkokatzeko, GEEFaren kargura, Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren kargura (Esleitutako funtsak: 1.200.000 euro – EBren finantzaketa) |
2021/11/11 | Lanbidek Lanbide Hobetzen plana onartu du. Plan horrek enplegu-zerbitzu publikoa eraldatzeko eta hobetzeko eredua dakar, eta aldaketak egin dira antolaketari, arretari, esku-hartzeari, prestakuntzari eta orientazioari dagokienez. Horretarako, epea jarri da. |
2022/01/31 | Euskal Enplegu Sistemaren Legea egiten hasi da, eragile guztiak ordenatzeko eta politika aktiboetarako eskubide subjektiboa arautzeko. Legearen aurreproiektua egiten hasteko agindua formalizatu da, eta, aldi berean, aurretiazko kontsulta publikoa hasi da, etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta erakundeen iritziak zuzenean jasotzeko. |
2022/06/28 | Lanbideren LanApp Bulego Birtualak 10.000 deskarga baino gehiago izan ditu eskuragarri hasi zenetik, 2022ko urtarrilean. Enplegu-zerbitzu publikoa erabiltzen duten pertsona eta enpresengana hurbiltzeko modu berri bat da, euskal geografian zehar banatutako beste 42 bulego presentzialen osagarri. |
2022/07/07 | LanMentoring Programa. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak sustatutako proiektu aitzindaria, enpresei belaunaldi-erreleboko eta ezagutza-eskualdaketako prozesuetan arrakasta-berme handienekin laguntzeko. |
2022/08/30 | 98/2022 Dekretua abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua, prestazioen Zuzendaritza indartzeko eta DSBE eta GPI gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideekin lotzeko. Aldaketa hori "Lanbide Hobetzen" proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horrek herritarrentzako arreta-zerbitzuen eredu berri baten oinarriak ezartzen ditu. Eredu horretan, pertsonen ezaugarrien eta beharren diagnostiko egokia egin behar da, eta, horren ondorioz, zerbitzu eta ibilbide pertsonalizatuak eta dibertsifikatuak definitu behar dira, enplegagarritasun-maila handiago edo txikiagoaren eta enplegura arteko distantziaren arabera. |
2022/10/11 | Izenpe SAren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko lankidetza-akordioa, identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoen eskaerak kudeatzeko. Lanbide Izenperen erregistro-erakunde bihurtzen da. Horrek esan nahi du bere zerbitzu publikoaren erabiltzaileei BakQ ziurtagiriak eman ahal izango dizkiela, dauden 42 bulego fisikoen bidez lurralde-estaldura aprobetxatuz, horrela herritarrei ziurtagiri horiek ematea erraztuz. |
2022/10/21 | Lanbide: 2022-26 Plan Estrategikoa onartu da. Dokumentu horretan, Lanbideren misioa, ikuspegia, helburuak, ardatzak eta ildo estrategikoak zehazten dira, eta 2026ra arteko hogeita hamar proiekturen bidez antolatuko dira. |
2022/10/26 | Euskal Herriko Unibertsitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak unibertsitateko egresatuak lan-merkatuan sartzeari eta haien hezkuntza- eta enplegu-politikak garatzeari buruzko informazio-sistema bat garatzeko sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko eta luzatzeko eranskina. |
2022/11/23 | Lanbideren eraldaketa-prozesua haren irudira eta arreta-bulegoetara iristen da. Lanbideren logo berria aurkeztu da, herritarrei zerbitzu hurbila eta eraginkorra emateko bokazioa helarazteko. |
2022/11/29 | Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, beren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako ezohiko laguntzen programa. Esleipena. |
2023/04/04 | Enpleguaren Euskal Legearen proiektua. Euskadin, lehen aldiz, lege batek autogobernua garatzen du enplegu-politika aktiboetan, eragile guztien jarduna antolatzen du, lan duina definitzen du, eta diagnostikoa, orientazioa eta lan-prestakuntzarako sarbidea aitortzen ditu herritartasun-eskubide berritzat. |
2023/05/23 |
Erabakia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari (HABE) egindako 2023ko kudeaketagomendioa baimentzekoa, hizkuntzagaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko, Lanbidek programatu edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeentzat eta landunentzat. EHHA Esteka (400.000.- €) |
2023/06/06 | Enplegurako 15 orientazio-plaza berri sortzeko baimena ematen da, Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoan sartzeko, lana aurkitu edo dagoena hobetu nahi duten pertsonen arreta hobetzeko. |
2023/07/20 |
Lanbideren urteko txostena: Unibertsitateko ikasleen % 86k hiru urteko epean bere gaikuntzari egokitutako enplegua du. |
2023/12/14 |
Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Laguntza eta Berrikuntza Zentroaren egoitza berria. Europako funtsekin eta SEPEk bultzatuta, Lanbidek kudeatzen du zentro hori, laneratzea eta kalitatezko enplegua sustatzen duten proiektu berritzaileak sustatzeko. |
2023/12/21 |
15/2023 Legea, irailaren 21ekoa, Enpleguari buruzko Legea onartu da, Euskadiko politika publiko guztietan lan duinaren irizpidea sartzera behartzen duena. Lan-orientaziorako eta -aktibaziorako eskubide subjektibo gisa sartzen ditu leihatila eta lan-historia bakarrak, gobernantza partekatua eta udalen funtsezko zeregina. |
2024/01/23 | Erabakia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planean jasotako jarduketen esparruan. |
2024/02/07 | Enpleguaren Politika Publikoen Euskal Kontseilua eratzea, erakundeen arteko eraginkortasun eta koordinazio handiagoa lortzeko. "Helburua herritarrentzat benetan baliagarriak izatea da, eta, horretarako, une oro zertan ari den jakiteko espazio partekatu bat sortzen da. Baliabideak antolatu eta modu orekatuan banatuko dituen mapa egingo da, ingurune bakoitzaren beharretara egokituta, eta elkar osatuko dugu. Mapa horretatik abiatuta, Enpleguaren Euskal Sarea eta lurralde bakoitzean leihatila bakarra eta Erkidego osorako leihatila birtual bat ezarriko ditugu, non denok informazio bera izango dugun. |
2024/02/27 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari (HABE) 2024an egiteko kudeaketa gomendioarena. Horren bidez, euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egingo dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabe eta landunentzat. |
2024/02/27 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Hezkuntza Sailari egiteko kudeaketa-gomendioarena. Horren bidez, 2024-2025 prestakuntza programazioa egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako, Elikagaigintzako eta Itsas Arrantzako lanbide-arloetako langile landun zein langabeentzat. |
2024/02/27 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Hezkuntza Sailari egindako kudeaketa-gomendioaren akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei eta landunei zuzendutako 2024-2025 prestakuntza-programazioa egiteko. EHAA |
2024/03/14 | Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren arteko kudeaketa-gomendioa, 2024ko prestakuntza-programazioa egiteko, EAEko lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduran parte hartzen duten pertsonei zuzendua. |
2024/04/19 | Iraupen luzeko langabezia: Lanbiden izena emanda dauden langabeei erreferentziazko profesional bat esleitzen zaie lana bilatzen laguntzeko. |
Ekimena 1. Euskadiko kooperatiben lege berriaren arautegia garatzea.
Ekimena 1. Euskadiko kooperatiben lege berriaren arautegia garatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/15 |
Gizarte-ekonomian ekiteko laguntza-programa, hiru kapitulu desberdin finantzatzeko: gizarte-ekonomiako enpresa eratzea eta sustatzea, planifikatutako lurralde-sustapena eta horrelako enpresak sendotzea.
2020ko Deialdia.Programa horren kontura 134 enpresa sortzeko dirulaguntza eman zen, eta 414 lanpostu sortu ziren. |
2021/07/13 |
Langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan duten parte-hartzea erraztu eta hobetuko duten tresnen garapena eta ezarpena finantzatzeko Programa. Gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresen kasuan, laguntzak baliagarriak izango dira langileek parte hartzeko plan bat egiteko eta ezartzeko, langileek enpresan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzeko eta enpresa partaidetuen eredua zabaltzeko.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (140.000.- €) (2021/07/13)
|
2021/07/20 |
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko laguntzen Programa
2021eko deialdia. (250.000.- €) (2021/07/20)
|
2021/07/20 |
Gizarte-ekonomian ekiteko laguntza-programa, hiru kapitulu desberdin finantzatzeko: gizarte-ekonomiako enpresa eratzea eta sustatzea, planifikatutako lurralde-sustapena eta horrelako enpresak sendotzea.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (2.795.000.- €) (2021/07/20)
|
2021/09/14 | Jaurlaritzak aldeko irizpidea adierazi du Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzeko lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Horrela, bete egiten da Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2020ko maiatzeko akordioa, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artekoa, arauaren baldintza batzuei buruzko eskumen-desadostasunen aurrean. Lege-proposamena Eusko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos (EAJ), Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak (PSE) eta Grupo Vasco Popular-Ciudadanos (PP+Ciudadanos) legebiltzar-taldeek egin dute. |
2022/10/05 |
Gizarte-ekonomian ekiteko laguntza-programa, hiru kapitulu desberdin finantzatzeko: gizarte-ekonomiako enpresa eratzea eta sustatzea, planifikatutako lurralde-sustapena eta horrelako enpresak sendotzea.
2022ko Deialdia2022ko Esleipena (2023/03/07) |
2023/05/09 |
Langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan duten parte-hartzea erraztu eta hobetuko duten tresnen garapena eta ezarpena finantzatzeko Programa. Gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresen kasuan, laguntzak baliagarriak izango dira langileek parte hartzeko plan bat egiteko eta ezartzeko, langileek enpresan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzeko eta enpresa partaidetuen eredua zabaltzeko.
|
2023/06/13 | 84/2023 Dekretua, ekainren 13koa, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena. Erregelamendu horrek Kooperatiben Legea garatzen du, izapide elektronikoak errazteko, bereziki Gizarte Ekonomiako enpresa horien sozietate-bizitzaren une kritikoak. |
2024/02/13 | 12/2024 Dekretua, otsailaren 13koa, kooperatiben arloko ikuskapenari eta zehapen-prozedurari buruzkoa. |
2024/05/07 |
Langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan duten parte-hartzea erraztu eta hobetuko duten tresnen garapena eta ezarpena finantzatzeko Programa. Gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresen kasuan, laguntzak baliagarriak izango dira langileek parte hartzeko plan bat egiteko eta ezartzeko, langileek enpresan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzeko eta enpresa partaidetuen eredua zabaltzeko.
|
Ekimena 1. Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege bat onestea, Lurraldeko Mugikortasun Agintaritza desberdinen eginkizunak finkatzen eta garatze
dituena, Euskadiko Garraioaren Agintaritzarekin koordinazioan. Horren helburua izango da garraio-sistema integratua lortzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horren gizarte- eta ingurumen-efektu kaltegarriei aurre egiten laguntzen duena.
Ekimena 1. Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege bat onestea, Lurraldeko Mugikortasun Agintaritza desberdinen eginkizunak finkatzen eta garatze
dituena, Euskadiko Garraioaren Agintaritzarekin koordinazioan. Horren helburua izango da garraio-sistema integratua lortzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horren gizarte- eta ingurumen-efektu kaltegarriei aurre egiten laguntzen duena.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/15 |
Algeposa logistika-operadorearekin salgaiak garraiatzeko akordio bat formalizatu zen, urtero A-8 autobidetik 6.000 kamioi igarotzea saihesteko. |
2021/12/02 | Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Bizkaiko Mugikortasun Agintaritza sortzeko. |
2022/01/14 |
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmenak, errepideko garraioaren arloan foru-aldundiak eguneratzeko eta parekatzeko. |
2022/02/08 | Akordioa, Arabako Mugikortasun Agintaritza sortzeko Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin 2018ko martxoaren 6an sinatutako lankidetzako esparru-hitzarmena luzatzea baimentzen duena. EHAAn argitaratzea. |
2022/03/29 | Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege-proiektua onartu da, Euskadin mugikortasun iraunkorra bultzatzeko esparru bat sortzeko. Lege-proiektuaren xedea da mugikortasun aktiboa (oinez edo bizikletaz) sustatzea, garraio publikoa bultzatzea ibilgailu pribatuaren aurrean, garraio-titulu publikoen elkarreragingarritasuna sistema integratu intermodal batean, trena sustatzea eta mugikortasun jasangarria bultzatzea erkidego-, foru- eta udal-plangintzaren esparrutik. |
2022/05/24 | Arku Atlantikoko Batzordea. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Arku Atlantikoko garraio-lantaldeak eskualdeen baterako gobernantzan sakontzea, Euskadiren gidaritzapean. |
2022/07/08 |
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzetarako 2022ko deialdia.
2022ko Deialdia.
|
2022/10/25 | Arabako Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin eta TUVISA – Vitoria-Gasteizko Hiri Garraioak SA sozietatearekin hitzarmenak izenpena. Helburua: garraio-datu aurreratuak sortzea, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU). EHHA |
2022/12/13 | Lurralde Agintaritzari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2022ko ekitaldian partzuergoaren gastu arruntak zati batean ordaintzeko. (332.258.- €) |
Ekimena 6. Jarduketa-eremuaren ordenamendu juridiko arautzailea eguneratzea, jasangarritasun-paradigma berrietara egokituz.
Ekimena 6. Jarduketa-eremuaren ordenamendu juridiko arautzailea eguneratzea, jasangarritasun-paradigma berrietara egokituz.
Data | Jarduera |
---|---|
2023/02/21 | Jardun-eremu horretako araudia eguneratzeko, ekarpenak egin dira Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektua egiteko prozesuaren alegazio-fasean. |
2023/05/16 | Eusko Jaurlaritzak Energia trantsizioari eta klima aldaketari buruzko Lege proiektua onetsi du 2050 aurretik Euskadin klima neutraltasuna lortzeko |
Ekimena 3. Etxebizitzarako eskubide subjektiboaren araudi-garapena burutzea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren egungo Etxebizitzarako Prestazio
Osagarritik Etxebizitzaren Legean aurreikusitako etxebizitzarako prestazio ekonomikorako trantsizio eta kudeaketa antolatuak bermatuz. Hori guztia, horretarako egokiak diren akordioen eta zuzkiduren bidez.
Ekimena 3. Etxebizitzarako eskubide subjektiboaren araudi-garapena burutzea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren egungo Etxebizitzarako Prestazio
Osagarritik Etxebizitzaren Legean aurreikusitako etxebizitzarako prestazio ekonomikorako trantsizio eta kudeaketa antolatuak bermatuz. Hori guztia, horretarako egokiak diren akordioen eta zuzkiduren bidez.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/07 |
Euskadik alokairuko etxebizitzen Espainiako bigarren parke publiko garrantzitsuena du, Andaluziaren atzetik. Horixe da Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako Etxebizitza babestua Euskadin, Estatuan txostenaren ondorioetako bat.
|
2021/06/04 | 3.544 bizikidetza-unitaterekin harremanetan jartzea, etxebizitza-eskubide subjektiboa aitortzeko baldintzak eta hori eskatzeko izapideak betetzen dituztela jakinarazteko. |
2022/07/06 | 2.812 familiari jakinarazten zaie etxebizitza-eskubide subjektiboa eskatzeko baldintzak betetzen dituztela. Etxebiden inskribatutako pertsonak dira, eta, Legeak ezarritako eskakizunak betez, oraindik ez dute izapidetu. |
2023/03/29 | Baldintzak betetzen dituzten eta etxebizitza bat eskuratzeko eskubide subjektiboa eska dezaketen 1.264 familiari jakinarazten zaie. Eskubide subjektiboa aitortzeak etxebizitza bat alokairu-erregimenean esleitzea edo prestazio ekonomiko bat eskuratzea ekar dezake, gehienez ere 300 euro hilean. Gaur egun, 7.659 familiak dute indarrean etxebizitzarako eskubide subjektiboa Euskadin. |
2023/10/10 | 147/2023 Dekretua, urriaren 10ekoa, etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboari buruzkoa. Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa (DSV) aitortzeko betekizunak, baldintzak eta prozedurak arautzen ditu, eta alokairuko etxebizitza sozial bat eskuratzeko aukera ematen du, edo, halakorik ezean, horrelako kontratu bat dutenei merkatu librean errentamendu bat hilero ordaintzea erraztuko duen prestazio ekonomiko bat. Etxebizitzaren arloko babes soziala indartu da Euskadin, eta kolektibo berriak txertatu dira etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboan. |
Ekimena 4. Araudi-esparrua garatzea bizigarritasun-dekretuari dagokionez; non honekin lotutako oinarrizko irizpideak ezarriko diren: telelanerako
espazioak, osasun-ikuspegia (aireztapena), balkoiak eta familia-kontziliazioa (haurrak eta adinekoak). Horrekin batera, aldi baterako
etxebizitzaren (Ada) araudi- eta kontzeptu-berrikuspena egin beharko da.
Ekimena 4. Araudi-esparrua garatzea bizigarritasun-dekretuari dagokionez; non honekin lotutako oinarrizko irizpideak ezarriko diren: telelanerako
espazioak, osasun-ikuspegia (aireztapena), balkoiak eta familia-kontziliazioa (haurrak eta adinekoak). Horrekin batera, aldi baterako
etxebizitzaren (Ada) araudi- eta kontzeptu-berrikuspena egin beharko da.
Data | Jarduera |
---|---|
2022/06/28 |
80/2022 Dekretua, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura- bizitokien gutxieneko bizigarritasun- baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena. Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzek eta zuzkidura-bizitokiek bete behar dituzten gutxieneko eraikuntza- eta bizigarritasun-baldintzak modu bateratuan jasotzen ditu, bai eta nagusiki bizitegi-erabilerarako diren eraikinak ere, helburu nagusia Euskadiko etxebizitzaren estandarrak hobetzea eta handitzea izanik. |
Ekimena 6. Hutsik dauden etxebizitzen araudi-esparrua garatzea. Merkatuan hutsik dauden etxebizitzak gizarte-alokairurako hartzea sustatzea, Bizigune
Programa eta arrazoizko prezioan alokatzeko ASAP Programa indartuz.
Ekimena 6. Hutsik dauden etxebizitzen araudi-esparrua garatzea. Merkatuan hutsik dauden etxebizitzak gizarte-alokairurako hartzea sustatzea, Bizigune
Programa eta arrazoizko prezioan alokatzeko ASAP Programa indartuz.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/15 |
Erabakia, zeinaren bidez baimentzen baita EAEko Administrazio Orokorrak Sestaoko 20223, 9812, 13112, 12119 eta 11923/B finkak eskuratzea, antolamenduz kanpo deklaratutako etxebizitzak, Sestaoko udalerriko Txabarri azpieremuko Oquillo taldean.
|
2021/06/18 |
149/2021 Dekretua, ekainaren 8koa, jenderik gabeko etxebizitzei eta etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko neurriei buruzkoa. Etxebizitzaren Euskal Legea garatzen du etxebizitzaren funtzio soziala bermatzeko, eta etxebizitza bat hutsik dagoela deklaratzeko prozedura ezartzen du, eta hemendik aurrera hartuko diren neurriak jasotzen ditu, etxebizitza horiek alokatzeko edo erosteko erabil daitezen sustatzeko, besteak beste, hutsik dauden egoitzen urteko kanona.
|
2022/08/02 |
Inkestaren arabera Etxebizitzaren erabilerari buruznJaurlaritzaren aldetik, Euskadiko etxebizitza hutsen aurkako neurriek 4.000 higiezin atera dituzte merkatura. El Correo |
Ekimena 5. Etxebizitza, eraikuntza-birgaitze eta hiri-berroneratzeari buruzko 3/2015 Legearen VII. Kapitulua garatzen duen dekretu bat onestea,
birgaitzearen kudeaketa bateratua errazteko, narriatutako eta lehentasunez esku hartzeko guneen adierazpena sinplifikatuz.
Ekimena 5. Etxebizitza, eraikuntza-birgaitze eta hiri-berroneratzeari buruzko 3/2015 Legearen VII. Kapitulua garatzen duen dekretu bat onestea,
birgaitzearen kudeaketa bateratua errazteko, narriatutako eta lehentasunez esku hartzeko guneen adierazpena sinplifikatuz.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/12/17 | Eusko Jaurlaritzak eta Durangoko Udalak aurreakordio bat lortu dute trenbidea lurperatzeak askatutako lurretan proiektu bideragarri berri bat egiteko. Lortutako aurreakordioak eremuaren eraikigarritasuna heren bat inguru murrizten du, eraiki beharreko eraikinen tipologia batera definitzeko konpromisoarekin (eraikinen egoera, altuerak, etab.). Jaitsiera hori konpentsatzeko, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Publikoaren Plana garatuko duen Udalaren jabetzako babes ofizialeko etxebizitzen eta babes tasatuko etxebizitzen zenbait lurzati lagako ditu toki-administrazioak. |
2022/04/13 | Eibarko 136 Murrategi area birgaitze integratuko area deklaratzeko espedientea hasiera ematen da. |
2024/01/23 | Basauriko Udalarekin sinatutako Hitzarmenaren Luzapena, Azbarren J eremuan babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzeko. |
2024/05/28 |
Eremu degradatuetan eta landa-eremuetan etxebizitza libre erabilia erosteko programa. 2024ko deialdia. |
Ekimena 1. Sektore Publikoaren Legea onestea, Eusko Jaurlaritzak erakundeen egituran duen paper koordinatzailea bermatuko duena eta erakunde-maila desberdinen arteko balizko bikoiztasunak saihesten dituzten lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak barne hartzen dituena.
Ekimena 1. Sektore Publikoaren Legea onestea, Eusko Jaurlaritzak erakundeen egituran duen paper koordinatzailea bermatuko duena eta erakunde-maila desberdinen arteko balizko bikoiztasunak saihesten dituzten lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak barne hartzen dituena.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/29 |
Euskal Sektore Publikoaren Lege-proiektua onartzea eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea. Lege-proiektu horrek erreferentzia juridikoa izan nahi du, egungo arau-sakabanaketari erantzuna emateko Euskadiko sektore publikoko erakunde konplexu baten aurrean, hainbat testu juridiko dituena.
|
2021/04/29 |
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean egindako kudeaketa-gomendioaren akordioa, Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalan gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenaren bidez betetzeko hautagai propioen zerrenda eratzeko hautaketa-prozesua egiteko.
|
2021/05/06 |
Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hautagaien zerrenda (lan-poltsa) eratzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskalan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenaren bidez betetzeko.
|
2022/06/08 | Zuzenean zerbitzuak paperezko dokumentazioa digitalizatzen du. amaiera eman dio herritarrek aurkeztutako paperak eta dokumentuak jaso eta gordailutzeari, eta formatu digitalean bakarrik gordetzen hasi da. Horrela, paperik gabeko bulego eta zerbitzu baterantz aurrerapausoa egin du, datuen biltegiratzea eta komunikazioa hobetzeko eskura dauden teknologia berriak aprobetxatuz. Neurri horrek ingurumena babesten laguntzeaz gain, informazio konfidentziala babesteko eraginkortasuna eta segurtasun maila ere hobetzen ditu. |
2023/03/21 |
35/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakundearteko Batzordea arautzen duena. |
Ekimena 1. “Herritarren parte-hartzerako eta gardentasunerako legea” onestea, administrazioaren herritarrekiko gardentasuna bermatzeko, herritarren parte-hartzea sustatzeko gai publikoetan eta gobernu-programa betez garatzen diren ekintzen eta ekimenen kontuak denbora errealean ematea ahalbidetzeko.
Ekimena 1. “Herritarren parte-hartzerako eta gardentasunerako legea” onestea, administrazioaren herritarrekiko gardentasuna bermatzeko, herritarren parte-hartzea sustatzeko gai publikoetan eta gobernu-programa betez garatzen diren ekintzen eta ekimenen kontuak denbora errealean ematea ahalbidetzeko.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/13 |
Gobernu Kontseiluaren erabakia, XII. legegintzaldiko 2020-2024 Gobernu Programa aintzat hartzekoa eta Legebiltzarrera bidaltzekoa.
|
2021/04/22 |
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren azken ebaluazioa onartzea eta argitaratzea. Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Sailarteko Batzordean aurkeztea.
|
2021/04/27 |
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasuna ezartzeari buruzko 2020ko balantzearen txostena egitea, eta gardentasuna eta gobernu ona sustatzen jarraitzeko neurriak onartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren herritarrekiko interakziorako kanalek gardentasuna eta informazio publikorako sarbidea azpimarratzen dituzte pandemiaren garaian.
|
2021/07/01 | Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) ordezkaritza batekin topatu da gobernantza publikoko berrikuntzari buruzko esperientziak partekatzeko eta kudeaketa eta zerbitzu publikoa gidatzen duten gobernu onaren zutabeetan oinarritutako plan estrategikoa aurkezteko, batez ere gobernu ireki, garden, digital eta parte-hartzailean oinarrituta, herritarren aurrean kontuak ematen dituena, betiere 2030 Agendaren helburuei eta Garapen Iraunkorraren helburuei dagokienez. |
2021/07/16 | 182/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartzen duena. |
2021/10/06 |
Bilera Txileko Gardentasunareko Kontseiluko kide batekin. |
2022/03/29 |
38/2022 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua |
2022/04/05 | Gobernu Kontseiluaren Erabakia, EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2021eko balantze-txostenaren berri emateko eta gardentasuna bultzatzen jarraitzeko neurriak onartzeko dena. |
2022/04/21 | Gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari buruzko lege-aurreproiektua prestatzen hasi da. Administrazio irekiagoa eta gardenagoa bultzatu nahi du, kudeaketaren berri ematen du denbora errealean, eta balio publikoa sortzen laguntzen die herritarrei, gobernuaren ekintzaren, gizarte zibilaren eta gizarte eta ekonomia jardueraren arteko orekan oinarrituta. |
2022/10/14 | 2022ko lehen seihilekoari dagozkion legez besteko proposamenen, mozioen eta ebazpenen betetze-mailari buruzko txostena Eusko Legebiltzarrera bidaltzea. |
2023/02/07 | Irekiak aurrera egiten du irisgarritasunean, azpitituluak denbora errealean gehituz. Funtzionalitate horri esker, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaren aurreko agerraldiak streaming bidez eta azpitituluekin jarrai daitezke. |
2023/04/18 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2022 Balantze Txostena jakinarazteko akordioa, eta gardentasuna eta gobernu ona bultzatzen jarraitzeko neurriak onartzen dituena. Informazio publikoa eskuratzeko mekanismoak eta publizitate aktiborako tresnak finkatu direla berretsi da. |
2023/04/18 | 64/2023 Dekretua, apirilaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua onartzen duena |
2023/06/13 | 89/2023 Dekretua, ekainaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema sortu eta arautzen duena. |
2023/10/10 | Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutua AEIEri zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2023tik 2026ra bitartean Fortún Garcia de Ercillaren lan osoak editatu, itzuli eta argitaratzeko proiektua egin dezan. (180.000.- €) |
2023/11/28 | Gobernu Kontseiluak Euskadiko Gardentasunaren Legearen proiektuaren onartzea. Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, izapidetu dezan. |
2024/03/26 | Erabakia, aintzat hartzekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunak duen ezarpenmailari buruzko 2023ko Balantze-txostena, eta onartzekoa gardentasuna eta gobernu ona bultzatzen jarraitzeko neurriak. |
Ekimena 2. Beharrezko araudiaren garapena bultzatzea politika publikoen eraikuntzan eta egikaritzapenean, administrazio publikoaren eta sindikatuen eta enpresa-antolakuntzen arteko etengabeko elkarrizketa bultzatzeko.
Ekimena 2. Beharrezko araudiaren garapena bultzatzea politika publikoen eraikuntzan eta egikaritzapenean, administrazio publikoaren eta sindikatuen eta enpresa-antolakuntzen arteko etengabeko elkarrizketa bultzatzeko.
Data | Jarduera |
---|---|
2022/05/11 | Elkarrizketa Sozialerako Mahaia: Koordinazio Taldearen bilera. 2022ko Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren Lan Planean sartu ondoren, taldearen bileran aurreikusitako taldea eratutzat jo zen, eta Estatuan indarrean dauden partaidetza-arauak alderatzea eta gaur egun Euskadin dauden partaidetza-organoak biltzea erabaki zen. |
Ekimena 1. “Euskal enplegu publikoaren lege” bat onestea, euskal administrazio publikoaren bitarteko kontratuen tasa altuak murrizten dituena, zehazki, bitarteko langileak finkatzeko prozesuen eta enplegu- eskaintza publiko berrien bidez, funtzionarioak berritzea eta horien belaunaldi-erreleboa
ahalbidetzeko.
Ekimena 1. “Euskal enplegu publikoaren lege” bat onestea, euskal administrazio publikoaren bitarteko kontratuen tasa altuak murrizten dituena, zehazki, bitarteko langileak finkatzeko prozesuen eta enplegu- eskaintza publiko berrien bidez, funtzionarioak berritzea eta horien belaunaldi-erreleboa
ahalbidetzeko.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/14 |
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean 1.500 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) iragarri du, bitartekotasuna murrizteko eta enplegu publikoa egonkortzeko konpromisoa berretsiz.
|
2020/12/22 |
Akordioa, 2020rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena eta 2017-2020 aldirako Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena. Zehazki, 836 plaza deituko dira Hezkuntza Administraziorako, 700 Ertzaintzaren oinarrizko eskalan agenteak sartzeko eta 1002 Osakidetzako estatutupeko langile finko izateko. LEP 2020.
|
2021/02/13 |
Jaurlaritzako lan-kontratuko langileentzako txanda-kontratua. Erretiro partzialerako plan bat adostu da Euskadiko lan-kontratudun langile finkoentzat, 2021eko ekitaldian garatzeko.
|
2021/03/23 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratudun langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Planari buruzkoa, 2021eko otsailaren 12tik abenduaren 31ra artekoa, eta akordio hori zabaltzea Erkidegoko sektore publikora.
|
2021/05/04 | 133/2021 Dekretua, maiatzaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituena. |
2021/06/25 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako 1.230 lanpostu betetzeko deialdia iragarri da, 2021ean. Lan-eskaintza publikoaren oinarriak prestatzen eta negoziatzen ari dira. LEPak 1.017 lanpostu ditu hitzemanda dagoeneko, eta horiei urtean zehar beste 213 gehitu ahal izango zaizkie.
|
2021/07/06 | Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten 100.000 langile baino gehiagoren jarduera antolatu eta arautzeko. Arauak garapen profesionalaren alde guztiak arautzen ditu, eta euskal enplegu publikoaren eredu propioa definitzen eta finkatzen du. Duela 32 urtetik indarrean dagoen Funtzio Publikoaren Legea eguneratzen du. Haren helburua da euskal enplegu publikoa oro har kudeatzeko tresnen araubide juridikoa antolatzea, definitzea eta arautzea. Hala, arlo publikoan lan egiten duten pertsonen alderdiak arautuko ditu, beren ibilbide profesionalari dagokion guztian, LEP batera aurkezten direnetik erretiroa hartu arte: Enplegu publikoaren antolamendua eta egitura; ordainsari-sistemaren diseinua; enplegu publikoaren organoen eta haien eskumenen erregulazioa; prestakuntza eta garapen profesionala; edo langileen karrera profesionala. |
2021/09/14 | Onartu egiten da Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa - Empresa de Certificación y Servicios, IZENPE, S.A.ri egindako enkargua, Administrazio Publikoen identifikazio eta sinadura elektronikoari eta elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoari (NISAE) buruzko hainbat zerbitzu emateko. |
2021/12/21 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu da (4.000 plaza inguru), eta Berpiztu Programan sartu dira, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 2020-2024 aldirako, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko plazak (424 plaza) eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatutupeko langile izateko 273 plaza. Halaber, 2022an egonkortze-prozesuei hasiera ematea proposatu du. |
2022/03/29 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Erabakia, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko lankontratudun langile finkoentzako 2022rako Erretiro Plan Partzialari buruzkoa baita. Hori da enplegatu publikoen lan-bizitza amaitzeko bidea hobetzeko aurreikusitako neurrietako bat |
2022/05/11 | Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak mahai bat sortzea erabaki du, gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioei buruzko gaiak jorratzeko. |
2022/05/23 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen dira |
2022/05/24 | Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzera bideratutako enplegu publikoaren eskaintzari buruzko Erabakia. |
2022/05/24 |
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena eta 2020-2024 aldirako Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu Programan Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak sartzen dituena. 8.764 plazetatik 1.686 EAEko Administrazio Orokorrari dagozkio, 3.040 Hezkuntza Administrazioari, 315 Segurtasun Administrazioari eta 3.723 Osakidetzari. EHAAn argitaratzea. |
2022/07/12 | Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko mahai sektorialarena, Euskal Espetxe Administrazioan lan egiten duten enplegatu publikoen berariazko alderdiak arautzen dituena. |
2022/09/13 | 1.034 lanpostu deialdia funtzionario eta lan-kontratuko langileentzat. Funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen hainbat kategoriatako hogei bat eskalaren oinarri espezifikoak argitaratu dira. Plaza horiek lehendik deitutako 1.272 plazei gehitzen zaizkie. |
2022/09/20 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialaren erabakia, lekualdatze-lehiaketa bidez euskal espetxe-administrazioan destinoa lortu duten funtzionarioei aplikatu beharreko lan-baldintzei buruzkoa. |
2022/11/11 | Lehiaketa deialdia eta oinarriak adiministrazio eskala orokorra |
2022/11/23 | Iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Organismo Autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak |
2022/11/23 | Enplegu finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak igartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratuduen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako |
2022/12/13 | HAEEren eta HABEren arteko kudeaketa-gomendioko akordioa izenpetzeko baimena ematen da, herri-administrazioetako langileen euskara-ikastaroak egiteko |
2023/03/28 | Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren negoziaziomahai orokorraren akordioa onartzekoa. Akordio horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratuko langile finkoentzako 2023rako erretiro partzialeko plana onartzen da |
2023/05/31 | Lanpostuen zerrendaren aldaketa onartu da, eta zerbitzu publikoa indartzen jarraitu da plantillaren egitura handituz. |
2023/11/21 | Konstituzio Auzitegiaren aurrean defendatzea gaikuntza nazionala duten tokiko funtzionarioak egonkortzeko prozesuen gaineko eskumena, auto baten aurrean. Auto horretan, EAEko Auzitegi Nagusiak Konstituzio Auzitegira eramango du auzia, konstituzionaltasuna berrikus dezan. Udal-idazkariak, diruzainak eta kontu-hartzaileak egonkortzeko hautaketa-prozesuekin aurrera jarraituko da. |
2023/11/27 | Gasteizko Arka kaleko 1. zenbakiko eraikina erosteko, Zuzenean eta lurraldeko beste zerbitzu batzuk zentralizatzeko. Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren egoitza berria 2025ean irekiko da, eta lurralde-ordezkaritza batzuen zerbitzuak ere hartuko ditu |
2023/12/13 | Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak (IVAP) eta IZENPE SA Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresak identifikazio-bitarteko elektronikoak hedatzeko sinatutako lankidetza hitzarmenaren luzapena. |
2023/12/13 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2023ko enplegu publikoaren eskaintza onarpena, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024 Berpiztu Programan txertatzekoa bai Ertzaintzan sartzeko plazak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-administrazioan eta sektore publikoko erakunde instrumentaletan deialdi publikoa izango duten plazak ere. Eskaintzak 3.010 plaza ditu guztira, eta aurrerapauso handia da Jaurlaritzak euskal sektore publikoan enplegu publikoa sustatzeko duen helburuan. Kopuru horretatik, 590 plaza EAEko Administrazio Orokorrari eta haren erakunde autonomoei dagozkie, 886 Hezkuntza Administrazioari, 1.434 Osakidetzari eta Administrazio instituzionaleko gainerako zuzenbide erakunde publikoei, eta 100 plaza Ertzaintzako agente kategorian sartzeko. |
2023/12/26 | Erabakia, baimena ematekoa Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak (IVAP) eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako lankidetza hitzarmenaren luzapena izenpetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Prestakuntza Plana egiteko. |
2024/02/13 |
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen artean sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko udaletako langile publikoen prestakuntzaren arloan. |
2024/02/26 | Euskadiko Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordeak euskal enplegu publikoaren eredu berri bat finkatzeko erronkarekin hasi du bere ibilbidea. Organoak esparru berri baten alde lan egiteko helburua ezarri du, non jardunaren ebaluazioa eta karrera profesionala izango diren enplegu publikoko politiken ardatzak. |
2024/03/26 | Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzako 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzekoa. Toki-erakundeetako kontu-hartzailetza-diruzaintza, idazkaritza eta idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskaletarako gordetako 177 plaza betetzeko da hautaketa-prozesua. |
2024/04/03 |
EAEko lan-kontratuko langile finkoentzako txanda-kontratua luzatzea onartu da. |
2024/04/17 | 44/2024 EBAZPENA, apirilaren 9koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzako 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzeko erabakia. |
2024/04/25 | Eusko Jaurlaritzak eutsi egiten dio gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako plazak hautatzeko prozesuaren eskumenari. |
2024/05/21 | Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio mahai Orokorraren Akordioa onartzekoa. Akordio horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratuko langile finkoentzako 2024rako Erretiro Partzialeko Plana onartzen da (16.400.000.- €) |
2024/05/25 | EAEko Administrazio Orokorrean enplegua finkatzeko prozesuak beste urrats bat eman du, enplegu publikoa sendotzeko salbuespenezko prozesu berezietan esleitu beharreko plazetatik hautatutako pertsonei egindako behin-behineko 1646 esleipenen zerrenda argitaratuta. |
Ekimena 1. Legegintzaldi-programa onestea gobernu berria eratu osteko lehenengo hiru hilabeteetan eta bere jarraipena egitea eta betetzea bultzatzea.
Ekimena 1. Legegintzaldi-programa onestea gobernu berria eratu osteko lehenengo hiru hilabeteetan eta bere jarraipena egitea eta betetzea bultzatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/10 | Jaurlaritzak, lehendakariorde lehenengoa eta Segurtasuneko sailburuak proposatuta "XII. legegintzaldiko legegintza-programa" onartu du. Programa horrek Eusko Jaurlaritzaren hurrengo lau urteetako legegintza-ekintzaren plangintza zehazten du. |
2021/02/09 |
Jaurlaritzak, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisiko eta kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege-proposamena, Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar taldeek aurkeztatutakoa, aintzat hartzearen aldeko irizpidea duela. |
2021/04/13 | Jaurlaritzak aldeko iritzia adierazi zuen COVID-19 pandemia kudeatzeko neurriei buruz Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Eusko Legebiltzarrari dagokio, egituraz eta modu iraunkorrean, Euskadin herritarren, erakundeen, administrazioen eta pertsona publiko eta pribatuen portaera, konpromisoa eta erantzukizuna antolatzea, pandemiari aurre egin ahal izateko; Legebiltzarrak, 2/2021 Legea, ekainaren 24koa, COVID-19aren Pandemia Kudeatzeko Neurriei buruzkoa, onartu du. |
2021/04/13 |
2021erako Urteko Araugintza Plana argitaratzea onartzen duen erabakia. urten Jaurlaritzako sail bakoitzak Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztuko dituen arau-ekimenak (lege-aurreproiektuak eta dekretuak) jasotzen ditu planak. Plana Irekia gardentasun-atarian argitaratuko da, herritarren beharrezko informazioa, lankidetza eta parte-hartzea bermatzeko.
|
2021/06/22 | Eusko Jaurlaritzak aldeko irizpidea adierazi du Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek lagun egiteko animaliak babesteko egindako lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez, indarrean dagoen legea eguneratu eta hobetzen duelako eta gizarte-eskaerei erantzuten dielako, Euskadi Europako gizarte aurreratuenen buruan kokatuz, konpainiako animaliak eta animalia guztien tratu ona errespetatzeari eta babesteari dagokionez. |
2021/08/31 | Espetxeetarako AukerakGizarteratzearen Euskal Agentzia sortzeko lege-proiektua onartu da. Legebiltzarrak 2021eko irailaren 30ean onartu zuen: 3/2021 Legea Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzekoa. |
2021/09/14 | Jaurlaritzak aldeko irizpidea adierazi du Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzeko lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Horrela, bete egiten da Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2020ko maiatzeko akordioa, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artekoa, arauaren baldintza batzuei buruzko eskumen-desadostasunen aurrean. Lege-proposamena Eusko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos (EAJ), Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak (PSE) eta Grupo Vasco Popular-Ciudadanos (PP+Ciudadanos) legebiltzar-taldeek egin dute. |
2021/11/23 |
Euskal administrazio publikoen zigortzeko ahalari buruzko lege-proiektua onartu da. Arauak prozesuak sinplifikatzen ditu eta herritarren bermeak indartzen ditu arau-hauste administratiboen aurrean zehatzeko prozesuetan. Sistema errestauratiboen printzipioetan eta balioetan oinarrituta dago, zehapen- eta zigor-erregimenen aurrean. |
2022/02/08 | Jaurlaritzaren aurkako irizpidea adierazteko erabakia, Elkarrekin Podemos - IU legebiltzar-taldeak Euskal Autonomia Erkidegorako osasun mentalari buruz egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruzkoa. Gobernu Kontseiluaren ustez, Euskal Autonomia Erkidegorako Osasun Mentalari buruzko lege batek ez luke ekarpen berririk egingo, bermatu nahi dituen eskubideak deskribatuta eta gure osasunari eragiten dioten gaixotasun eta patologiei buruzko lege eta jarduera-planetan jasota baitaude. |
2022/02/22 | Erabakia, Jaurlaritzaren aurkako irizpidea adierazteko, Euskal Herria Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, alokairu soziala hirigintzatik sustatzeari buruzkoa, aintzat hartzeari buruzkoa. Gobernu Kontseiluaren ustez, hirigintza-plangintzatik alokairu soziala sustatzeari buruzko lege-proposamenak ez du kontuan hartzen Euskadin lege-arauketa bat dagoela baliabide publiko erabilgarri guztiak barne hartzen dituena, lurzoruak barne. Zehazki, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak eta Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legeak eremu hori arautzen dute. |
2022/03/08 |
Jaurlaritzaren aurkako irizpidea adierazteko erabakia, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta baterako Legegintzako Herri Ekimena kontuan hartzeari buruzkoa. . |
2022/03/08 | Erabakia, Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz Jaurlaritzak emandako aldeko irizpidea adierazteko dena. Lege-proposamen horrek transexualen genero-identitatea ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea bigarrenez aldatzen du. |
2022/03/15 | Erabakia, 2022. Urterako Urteko Araugintza Plana argitaratzea onartzen duena. Planak jasotzen ditu aurten Jaurlaritzako sail bakoitzak Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztuko dituen arau-ekimenak (Lege-aurreproiektuak eta Dekretuak). Plana Irekia gardentasun-atarian argitaratuko da, herritarren beharrezko informazioa, lankidetza eta parte-hartzea bermatzeko |
2022/05/31 | Erabakia, Jaurlaritzaren aurkako irizpidea adieraztekoa, Euskal Herria Bildu taldeak Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea aldatzeko egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruzkoa. |
2022/06/14 | Jaurlaritzaren irizpidea adierazteko erabakia, Elkarrekin Podemos - IU legebiltzar-taldeak Euskadiko sexu- eta ugalketa-eskubideei buruz egindako lege-proposamena gaitzesteari buruzkoa, eskubide horiek dagoeneko bermatuta daudelako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean eta Jaurlaritzaren beste plan batzuetan, eskubide horiek egikaritzea eta sexu- eta ugalketa-osasuna bermatzeko beste jarduera batzuk aurreikusten direlako. |
2022/06/28 | Erabakia, Jaurlaritzaren aldeko irizpidea adieraztekoa, Euskal Herria Bildu legebiltzar-taldeak autokontsumoaren tramitazioa errazteko egindako eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzen duen lege-proposamena aintzat hartzeari buruzkoa |
2022/11/22 | Erabakia, zeinaren bidez Jaurlaritzaren ezezko iritzia ematen baita Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legea aldatzeko Elkarrekin Podemos - IU legebiltzar- taldeak egindako lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Hauteskunde-administrazioa hauteskunde-propagandaren bidalketa zentralizatuaz arduratzea baztertu da. |
2023/01/24 | Erabakia, zeinaren bidez Jaurlaritzaren aurkako iritzia ematen baita, Euskal Herria Bildu legebiltzar-taldeak Iritzi-Azterlanen Zentroa sortzeari buruz egindako lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. |
2023/02/07 | Lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez, Jaurlaritzaren kontrako irizpidea adierazteko erabakia EH Bildu legebiltzar taldeak egindakoa, jardunbide egokien eta ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzeko. |
2023/02/14 | 2023. urterako Urteko Araugintza Plana onartzekoa. Planak Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztu asmo diren arau-ekimenak jasotzen ditu (lege-aurreproiektuak eta dekretuak). |
2023/03/14 | Erabakia, Jaurlaritzak bere aldeko iritzia azaltzekoa Euskal Sozialistak talde parlamentarioak aurkeztutako legeproposamen honi buruz: Legeproposamena, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzekoa. |
2023/03/28 | Erabakia, Jaurlaritzak bere kontrako iritzia azaltzeko Euskal Herria Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legeproposamen honi buruz: garatu gabeko lurzoru urbanizagarria lehengo egoerara itzultzeari buruzko Lege-proposamena. |
2023/03/28 | Erabakia, Jaurlaritzak bere aldeko iritzia azaltzekoa legeproposamen honi buruz: Legeproposamena, Inklusiorako eta Dirusarrerak Bermatzeko Euskal Sistemari buruzko abenduaren 22ko 14/2022 Legea aldatzekoa. |
2023/04/04 | Lege-proposamena kontuan hartzearen aldeko irizpidea adierazten da. Horren helburua da baliabide publikoak jaso ondoren deslokalizaziora doazen enpresak azken hamar urteetan jasotako laguntza guztiak itzultzera behartuta geratzea. Proposatzen da egokia izango dela laster onartuko den dirulaguntzen araubidea arautzen duen Lege Proiektuaren Legebiltzarreko izapidetzea Lege Proposamen honekin batera harmonizatzea eta izapidetzea, Eusko Legebiltzarrak kontuan hartzen badu. |
2023/05/16 | Erabakia, interes-taldeen eragin-jarduera arautzen duen legeproposamena aintzat hartzeari buruz Jaurlaritzak duen kontrako iritzia adieraztekoa |
2023/05/16 | Erabakia, Arartekoaren Erakundea sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legea aldatzeko egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz Jaurlaritzak duen kontrako iritzia adieraztekoa. Ez zaio komeni arartekoari zehatzeko gaitasuna ematea. |
2023/05/23 | Jaurlaritzak bere aldeko iritzia azaltzeko lege-proposamen honi buruz: Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentziako merkaturatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari Gizarte Bonu Termikoa Kudeatzeko eta Ordaintzeko informazioa ematea arautzekoa |
2023/07/11 |
Sei legeren euskarazko bertsioa eguneratu eta harmonizatzeko legegintzako dekretuak onartu dira. Hona hemen lege eguneratuak: - 1/1980 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakundeen Egoitzari buruzkoa. - 16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) Araubide Juridikoari buruzkoa. - 8/1983 Legea, apirilaren 14koa, Euskadiko Ereserki Ofizialari buruzkoa. - 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa. - 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzkoa. - 4/1997 Legea, maiatzaren 30ekoa, Mondragon Unibertsitatea aitortzekoa. |
2023/09/22 | Legegintzako dekretuak onartzen dira, sei legeren euskarazko bertsioa eguneratzeko. Ekimenaren helburua da hizkuntza-ikuspegitik idazketa desegokia eragin lezakeen segurtasun juridikorik eza saihestea. Eragindako legeak honako hauek dira: Euskadiko ereserki ofizialarena, EAEko erakundeen egoitzarena, IVAPen araubide juridikoarena, Euskal Eskola Publikoarena, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoena eta Mondragon Unibertsitatearen aintzatespenarena. |
2023/11/14 |
Erabakia, Jaurlaritzak aldeko irizpidea adieraztekoa, Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legea aldatzeko lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. |
2023/11/28 | Gobernuak, XII. legegintzaldiko legegintza-programa betez, honako lege-proiektu hauek onartu ditu: Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruz (2020.10.24); Gazteriarena (2020.10.24); Euskadiko Ingurumen Administrazioarena (2020.11.03); Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egiteko dena (2020/11/17); ; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kidego eta Eskalei buruz (2020/12/01); Euskal Sektore Publikoarena (2020/12/29); Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena (2021/03/23); Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralari eta Dokumentu Ondarearirena (2021/04/20); Kasazio Zibileko Euskal Errekurtsoa (2021/06/01); Kultu-lekuen, kultu-zentroen eta erlijio-aniztasuna (2021/06/15); Landa garapena (2021/06/29); Euskal Enplegu Publikoarena (2021/07/06); Ekarpenena (2021/07/27); Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoarena (2021/07/27); Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena (2021/07/27); Zehapen Ahalari buruzko Legeren aldaketa egiteko dena (2021/11/23); Kiroleko dopinaren aurkako Legearen bigarren aldaketa egiteko dena (2021/12/28); Euskadiko kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuarena (2022/03/15); Euskadiko Mugikortasun Jasangarriarena (2022/03/29); Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena (2022/05/10); Euskadiko Osasun Publikoarena (2022/07/26); 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko Legea aldatzearena (2023/01/10); Prebentzio-, suteen itzalketa eta salbamnedu-zerbitzuena (2023/02/21); Euskadiko Gardentasunarena |
2024/02/22 | Erabakia, aintzat hartzekoa 2023ko Urteko Araugintza Planaren betearazpen-memoria. |
2024/02/22 |
Erabakia, 2024. urterako Urteko Araugintza Plana onartzekoa. Planak Jaurlaritzako sail bakoitzak aurten Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztu asmo dituen arau-ekimenak jasotzen ditu (lege-aurreproiektuak eta dekretuak). Gobernantza eta Autogobernu Sailarekin lankidetzan. EHAA |
Ekimena 5. Euskadiko antolamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea arlo ekonomiko-finantzarioari dagokionez (aurrekontu-araubidea, laguntza eta diru-laguntza publikoak, finantza-politika eta tresnak, etab.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren berezko gaien arauketa eraginkorra,
modernoa, egonkorra eta gardena mantentze aldera.
Ekimena 5. Euskadiko antolamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea arlo ekonomiko-finantzarioari dagokionez (aurrekontu-araubidea, laguntza eta diru-laguntza publikoak, finantza-politika eta tresnak, etab.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren berezko gaien arauketa eraginkorra,
modernoa, egonkorra eta gardena mantentze aldera.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/22 | Eusko Jaurlaritzak Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren artean hitzarmen bat sinatzea onartu zuen. Hitzarmen horren helburua da lankidetza-esparru egonkor bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Itsasoko Gizarte institutuaren fitxategietan eta datu-baseetan jasotako informazioa estatistika-xedeetarako baliatzea arautu behar duen edukiari, baldintzei eta prozedurei dagokienez. |
2021/02/08 | 1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duena. |
2021/06/25 | Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzen da (Ebazpena, 2021eko ekainaren 17koa, Finantza Politikako zuzendariarena). |
2021/08/12 | 191/2021 Dekretua, 2021eko uztailaren 27koa, zeinaren bidez onartzen baita 2021eko Urteko Estatistika Egitaraua. |
2022/03/14 |
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) 210 estatistika-eragiketa planteatzen ditu guztira 2022ko Urteko Estatistika Egitarauan, aurreko urtean baino bat gutxiago, 21 milioi euroko kostuarekin. 2022 Programaren proposamen hau Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen Estatistika Planak garatzeko eta gauzatzeko tresna da. (2021/10/27) 2022ko Estatistika Programa 210 jarduketarekin eta 21 milioi euroko kostuarekin baimentzen duen dekretua onartu da (2022/02/15). EHAAn egindako argitalpena. |
2022/03/15 |
INEren eta EUSTATen arteko hitzarmena, EAEn etxerik gabeko pertsonei buruzko 2022ko inkesta egiteko. EHAAn egindako argitalpena. |
2022/03/15 |
Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen, Gizarte Segurantzako Institutu Nazioalaren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren arteko hitzarmena sinatzea onartu da. Hitzarmen horren helburua da lankidetza-esparru egonkor bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazioalaren eta Itsasoko Gizarte institutuaren fitxategietan eta datu-baseetan jasotako informazioa estatistika-xedeetarako baliatzea arautu behar duen edukiari, baldintzei eta prozedurei dagokienez. Hitzarmenaren argitalpena. |
2022/06/27 | EUSTATek, 2023-2026rako EAE-KO Estatistika-Planaren Lege-Aurreproiektuan, 255 Estatistika-eragiketa Planteatzen ditu, guztira, eta 86 milioi euroko kostua. |
2022/09/20 | Eustaten eta Laudioko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena. Horrela, Eustatek esperientzia pilotu bat egingo du Laudioko Udalean, tokiko gobernuaren kudeaketan eta erabakiak hartzen laguntzeko estatistika-datuekin. |
2022/12/28 |
154/2022 Dekretua, abenduaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko Dekretua bigarrenez aldatzen duena. Horrela, toki-administrazioen kontratu jakin batzuen administrazio-prozedura arinduko da. Informazio gehiago. |
2023/01/10 |
Eusko Jaurlaritzak 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko Legea aldatzeko lege proiektua onartu zuen. Eusko Legebiltzarrak honako lege hau onartu zuen: 10/2023 Legea, azaroaren 9koa, 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legea hirugarren aldiz aldatzekoa. |
2023/02/17 | Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa. |
2023/06/06 | Eustat eta Ein lankidetzan arituko dira nekazaritza-ustiategiei buruzko 2023ko inkesta egiteko. |
2023/10/24 |
143/2023 Dekretua, urriaren 3koa, Euskadiko Ondarearen Erregelamendua onartzen duena. |
2023/12/13 | EUSTATek guztira 232 Estatistika-Eragiketa planteatzen ditu 2024ko estatistika-programan, 24,7 milioi euroko kostuaz. |
2023/12/21 |
Gobernu Kontseiluak Finantzen Euskal Institutuaren Legearen Proiektua onartu du, finantzaketa publikoko tresnen kudeatzaile gisa duen eginkizuna sendotzeko. (30/05/2023) Eusko Legebiltzarrak Finantzen Euskal Institutuaren Legea onartu du. EHAA. |
2023/12/21 |
Dirulaguntzei buruzko Legearen Proiektua onartu da, genero-ikuspegia barne hartzen duena eta laguntzak eskuratzea errazten duena, behar ez diren administrazio-kargak ezabatzen baititu. (2023/04/18) |
2023/12/27 |
Bilboko, Arabako eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei zuzeneko dirulaguntza eman zitzaien, Euskal Autonomia Erkidegoko norberaren konturako langileei edo langile autonomoei zuzendutako borondatezko gizarteaurreikuspeneko sistema osagarri bat eratzeko. (100.000.-€) (2023/11/28) Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek adostu dute autonomoentzako aurreikuspen-sistema bat abian jartzea BGAE baten bidez. |
2024/01/26 | Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluak berretsi egin du Euskadiko gizarte aurreikuspeneko erakundeen dekretu berria, lehentasunezko enplegu-sistema sendotzeko. |
2024/02/05 |
6/2024 Dekretua, urtarrilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroa sortu eta arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera gainbegiratzeko dena. |
2024/02/29 | 13/2024 Dekretua, otsailaren 13koa, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko hainbat dekretu aldatzekoa. |
2024/02/29 | Agindua, 2024ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez garatzen baitira borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen jarduera jakin batzuk arautzeko maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren zenbait manu. |
2024/03/26 | 36/2024 Dekretua, martxoaren 26koa, 2024ko Urteko Estatistika Programa onartzekoa. 232 estatistika-eragiketa aurreikusten ditu, 24,7 milioi euroko kostuarekin. |
Ekimena 4. Adinekoen egoitzak arautzen dituen dekretua egokitzea, zerbitzuak ituntzeko araubidea arautzen duen araudi bat sustatuz, horien
garapenerako baldintza egokiak bermatzeko eta gizarte zerbitzuak egonkortasun, sarbide-eskakizun, hornidura, prezio eta konkurrentziari
dagokienez homogeneoa den esparru egoki batean emateko.
Ekimena 4. Adinekoen egoitzak arautzen dituen dekretua egokitzea, zerbitzuak ituntzeko araubidea arautzen duen araudi bat sustatuz, horien
garapenerako baldintza egokiak bermatzeko eta gizarte zerbitzuak egonkortasun, sarbide-eskakizun, hornidura, prezio eta konkurrentziari
dagokienez homogeneoa den esparru egoki batean emateko.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/22 | Euskadiko adinekoentzako bizitegi-ereduari buruzko hausnarketa-prozesu berria aurkeztu zen |
2023/11/21 | 168/2023 Dekretua, azaroaren 7koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituena. |
Ekimena 1. Haurren eta nerabeen eskubideei buruzko lege bat onestea, haurtzaroaren eta nerabezaroaren babes, prebentzio eta sustapeneko sistema
arautze eta garatze aldera.
Ekimena 1. Haurren eta nerabeen eskubideei buruzko lege bat onestea, haurtzaroaren eta nerabezaroaren babes, prebentzio eta sustapeneko sistema
arautze eta garatze aldera.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/09/30 | Sailak abian jarritako haur eta nerabeen udal-partaidetzarako sistema iraunkorrak ezartzeko proiektu pilotuaren esparruan, dinamizazio-jardunaldi bat egin da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hemezortzi udaletako ordezkariak bertan direla. |
2022/11/23 | Eusko Jaurlaritzak “HaurEkin” udalerrien sarea sustatzen du, toki-bizitzan haur eta nerabeen parte-hartzea bultzatzeko. Sarea Innobasquek sortu du eta, orain, Familia eta Haurren Zuzendaritzak ere kudeatzen du. Euskadiko 16 udalerri ditu sareak, EAEko biztanleriaren ia heren bat hartzen du. |
2023/03/13 | Hamar udalerri gehitu dira HaurEkin sareara, haurrek eta nerabeek tokiko agendan eta politikan parte hartzea bultzatzen duen sarea alegia. Hamar horiek bat egin dute lehendik sarea bultzatzen zuten 16 udalerriekin. |
2024/02/29 |
Haur eta Nerabeen Lege Proiektua onartu zen, zeinak aitortzen baitu adingabeen interes gorena eskubideen titular gisa dela eta ez babes-subjektu gisa, eta haurren eta nerabeen eskubideei buruzko nazioarteko, Europako eta Estatuko itun garrantzitsuen xedapenak jasotzen ditu. Era berean, lege-proeiktuaren helburua da nortasunaren garapen askea bermatzea eta urratutako eskubideak berreskuratzea eta itzultzea. (2023/06/27) Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Haur eta Nerabeen otsailaren 15eko 2/2024 Legea. Lege honek gizartean eta juridikoki adingabeen babesa bermatu nahi du, subjektu gisa duten autonomia sustatuz. EHAA. |
Ekimena 1. Gazteriaren Legea onestea; lege horrek gazte-ikuspegia txertatuko du politika publiko guztietan eta bere helburu nagusiak izango dira gazteen
laneratzea, Euskadiren gizarte-kapitalerako ekarpenik onena delako.
Ekimena 1. Gazteriaren Legea onestea; lege horrek gazte-ikuspegia txertatuko du politika publiko guztietan eta bere helburu nagusiak izango dira gazteen
laneratzea, Euskadiren gizarte-kapitalerako ekarpenik onena delako.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/24 |
Jaurlaritzak Gazteriaren Euskal Legearen Proiektua onartu du; legearen proiektua Legebiltzarrean aurkeztu zen (2021/02/01) |
2020/12/14 |
Gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzen programa.
2021eko deialdia. 2021eko deialdiko esleipena. (536.000.- €) (2020/12/14)
|
2020/12/18 |
Programa Gazteen mugikortasunera edo trukera bideratutako jarduerak garatzeko diru-laguntzak.Laguntza hauen helburua gazteak gizartean integratzea da, mugikortasun-jarduerek ahalbidetzen dituzten trebetasunak, gaitasunak eta gaitasunak eskuratuz.
2021eko deialdia (145.000.-€) (2020/12/18); 2021eko esleipena (2021/09/30).
|
2020/12/24 | Argitara eman zen esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko diruz lagundutako jardueren zerrenda, bai eta laguntzen eskaera ukatuen zerrenda ere (2020) |
2021/01/18 | Argitara ematen da 2020an gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko emandako diru-laguntzen zerrenda. |
2021/01/26 | Esku-hartze sozialean ezagutza kudeatzeko jarduerak egiteko 2020rako laguntzak argitaratu ziren. |
2021/03/30 |
Gazteen Boluntariotzako "Auzolandegiak" programa.
2021eko deialdia (2021/03/30); 2021eko deialdiaren plazak esleitzea (2021/10/06).
|
2021/04/16 | Aurrera Begira. Gazteen itxaropenen adierazleak txostena aurkeztu zen, Gazteen Euskal Behatokiak egina. Txostena urteko ikerketa baten emaitza da, eta haren helburua da jakitea euskal gazteek nola hautematen duten oraina eta zer espero duten epe laburrean. Zortzigarren urtez jarraian egin da azterlan hori. Euskal gazteria pozik dago bere egoera pertsonalarekin, bai eta bere kolektiboarenarekin ere, oro har, nahiz eta pandemia nabaritu den salbuespenezko egoerez betetako 2020an. |
2021/05/11 | Baimena ematen da eLankidetza Garapenerako Euskal Agentziarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, gazteak garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzeko ekintzak bultzatzeko eta "Euskadiko gazteak lankidetzan" programa egiteko. |
2021/07/14 | Euskadik autonomia-erkidegoak ordezkatzen dituen EBko Kontseiluaren lantaldean, Gazteentzako herritar-guneak sortzeko proposamena onartu egin dute estatu parte-hartzaileek. Kontseiluak "Gazteriaren partaidetza esanguratsua erraztuko duten gizalegezko espazioak babestu eta sortzeari" buruz ateratako ondorioen ebazpenaren zirriborroa aztertu da. |
2021/09/06 | Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak gazteriari buruz duen lantaldean parte hartzen da, Estatuko autonomia-erkidegoen ordezkari gisa. Bileran, Europako Batzordeko Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako Europako Landa Estrategia eta gazteriarekin duen harremana aztertu dira. Plana egiteko, kontuan hartu dira Eusko Jaurlaritzak seihileko honetan egiten duen koordinazio autonomikoaren barruan egindako gomendioak. |
2021/11/29 | Hirietako eta autonomia-erkidegoetako Eusko Jaurlaritzaren sei hilean behingo ordezkaritza Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko EB Ministroen Kontseiluan: Eusko Jaurlaritzak proposatu dio Europar Batasuneko Kontseiluari, autonomia-erkidegoen eta hiri autonomoen izenean, gazteentzako parte-hartze guneek lehentasuna eman diezaiotela adinekoekin hitz egiteari, ekintzailetza sustatzeari eta emakume gaztearekin kontatzeari. |
2021/12/01 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazte-boluntariotzako esparruei buruzko Auzolandegiak programarako proiektuak. Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuentzat zuzendutako deialdia, programa honetako proiektuak aurkezteko. 2021eko deialdia (2020/11/17) 2022ko deialdia. Informazio gehiago. |
2021/12/20 |
Garapenerako lankidetzako erakundeei zuzendutako programa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko "Euskal Gazteak Lankidetzan" programarako proiektuak aurkezteko.
2022ko deialdia (80.000.- €) (2021/12/20). 2022ko esleipena (2022/09/23). |
2021/12/28 |
Programa Gazteen mugikortasunera edo trukera bideratutako jarduerak garatzeko diru-laguntzak.Laguntza hauen helburua gazteak gizartean integratzea da, mugikortasun-jarduerek ahalbidetzen dituzten trebetasunak, gaitasunak eta gaitasunak eskuratuz.
2022ko deialdia (145.000.-€) (2021/12/28). Informazio gehiago.2022ko deialdiaren esleipena (2022/09/21) |
2022/03/27 | Aurrera Begira. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak azterlanaren aurkezpena egin da. Gazteen Euskal Behatokiak urtero egiten duen ikerketa da, Euskal gazteek oraina nola ikusten duten eta epe laburreko etorkizunean zer itxaropen dituzten jakiteko. Hala gazteen egoeraren bilakaera, egungo unearen balorazioa eta etorkizunerako aurreikuspenak erakusten dituzten hamar adierazle eguneratu dira, eta emaitzek adierazten dutenez Covid-19aren pandemiak eragina izan du euskal gazteen 2022rako aurreikuspenetan. |
2022/10/31 |
Gazteen Boluntariotzako "Auzolandegiak" programa.
2022ko deialdia (2022/03/28)2022ko Esleipena. |
2022/11/18 |
Gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzen programa.
2022ko Deialdia2022ko esleipena. |
2023/02/07 | 18/2023 Dekretua, otsailaren 7koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua. |
2023/02/28 |
Gazteen Boluntariotzako "Auzolandegiak" programa.
2023ko Deialdia.Informazio gehiago. |
2023/03/27 |
Garapenerako lankidetzako erakundeei zuzendutako programa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko "Euskal Gazteak Lankidetzan" programarako proiektuak aurkezteko.
2023ko deialdia
|
2023/03/28 |
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa. 2023ko Deialdia (250.000.-€) |
2023/03/30 | Gazteen Euskal Behatokiak 2022an egindako «Aurrera Begira 2022» azterlana aurkeztu da. Bertan, euskal gazteek oraina nola hautematen duten eta epe laburrean zer etorkizun izango duten aztertzen da. EAEko gazteen egungo egoeraren eta etorkizuneko itxaropenen balorazioa laburbiltzen duten hamar adierazleak eguneratu dira, eta horien emaitzek adierazten dute pandemiak eta Ukrainaren inbasioak eragindako ziurgabetasunek EAEko gazteen etorkizunarekiko konfiantza 9 puntu murrizten dutela 2020tik. (2023/03/30) |
2023/05/23 |
Gazteen asoziazionismoa sustatzeko eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzeko laguntzen programa. Izan ere, elkarteek zailtasunak dituzte errelebo faltagatik eta boluntarioak direlako beren jarduerak garatzeko. 2023ko Deialdia |
2023/05/23 |
Programa Gazteen mugikortasunera edo trukera bideratutako jarduerak garatzeko diru-laguntzak.Laguntza hauen helburua gazteak gizartean integratzea da, mugikortasun-jarduerek ahalbidetzen dituzten trebetasunak, gaitasunak eta gaitasunak eskuratuz.
2023ko deialdia (145.000.-€) (2023/05/23). |
2023/05/31 |
Gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzen programa.
2023ko Deialdia2023ko esleipena (2024/02/02) |
2023/08/11 | 2023ko ekitaldian, Euskadiko 249 gaztek hartu dute parte Auzolandegiak/Campos de Voluntariado Juvenil programan. |
2023/09/12 | 132/2023 Dekretua, irailaren 12koa, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duena. |
2023/10/17 | Erabakia, Eusko Jaurlaritzaren V. Gazte Plana (2022-2026) aintzat hartzekoa. Gazteen emantzipazioa (bizitzea), garapena (gozatzea) eta eragina (eraldatzea) ditu ardatz. |
2023/12/11 |
Garapenerako lankidetzako erakundeei zuzendutako programa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko "Euskal Gazteak Lankidetzan" programarako proiektuak aurkezteko.
2024ko Deialdia2024ko esleipena (2024/06/10) |
2023/12/14 | Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroarekin eta Astialdia Sarearekin batera, gaur goizean aurkeztu du Aisialdiko hezkuntza sustatzeko 2030eko Estrategia, bai eta gazteak eta familiak aisialdiko gune hezigarri horietara hurbiltzera animatzeko kanpaina bat ere, honako goiburu honekin: “Eman izena boluntario gisa / Apuntatu zuen seme-alabei astialdi hezigarriko espazioetara”. |
2023/12/18 |
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa. 2024ko Deialdia |
2023/12/29 |
Gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzen programa.
2024ko deialdia |
2024/03/18 |
Programa Gazteen mugikortasunera edo trukera bideratutako jarduerak garatzeko diru-laguntzak.Laguntza hauen helburua gazteak gizartean integratzea da, mugikortasun-jarduerek ahalbidetzen dituzten trebetasunak, gaitasunak eta gaitasunak eskuratuz.
2024ko deialdia
|
2024/03/18 |
Gazteen Boluntariotzako "Auzolandegiak" programa.
2024ko deialdia
|
Ekimena 1. Indarkeria matxistaren prebentzioa eta horren aurkako borroka eta berdintasunaren bultzada berria berariaz aurreikusten dituen Berdintasun Lege
berria onestea.
Ekimena 1. Indarkeria matxistaren prebentzioa eta horren aurkako borroka eta berdintasunaren bultzada berria berariaz aurreikusten dituen Berdintasun Lege
berria onestea.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/17 |
Jaurlaritzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzeko lege-proiektua onartu du. |
2020/12/28 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntza-programa. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira.
2021eko deialdia (800.000.-€) (2020/12/28). Informazio gehiago.2021eko deialdiaren esleipena (493.904,10.-€) (2021/06/02). |
2021/03/22 | Saileko sailburuak "Local and Regional Governments at the Forefront of Women Empowerment" (Tokiko eta eskualdeko gobernuak emakumeak ahalduntzeko abangoardian) ekitaldian parte hartu zuen. |
2021/03/25 |
Emakundek / Emakundearen Euskal Erakundea, Emakumearen Batzorde Juridiko eta Sozialaren (CSW) ekitaldi ofizial batean parte hartu du. NBEk antolatutako ekitaldian batzorde horren 60. edizioan herrialdeentzat ezarritako helburuak berrikusi dira eta bere berdintasun-politikak azaldu ditu munduko herrialde guztietako ordezkaritzen aurrean. |
2021/06/01 | Emakumeen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea bildu da, Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatutako organoa, eta administrazio autonomikoak, foru-administrazioak eta toki-administrazioak berdintasunaren arloan garatzen dituzten politikak eta programak koordinatzeaz arduratzen da. Besteak beste, berdintasun-politiketako kalitate-estandarren inguruan eta horien koordinazioa hobetzeko egiten ari den lanaren berri eman da, bai eta Generation Equality ekimenaren berri ere. Ekimen horren bidez, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako herri-itun handi bat lortu nahi da. Euskal erakundeek lankidetza estutu dute Berdintasunerako Legea aldatzeko erronkaren aurrean. |
2021/06/14 | Emakunderen Zuzendaritza Kontseilua bildu da. Jaurlaritzak eta euskal erakunde guztiek berdintasunarekin eta indarkeria matxistaren aurka eta indarkeria bikariotik eratorritakoarekin duten konpromisoa berretsi da, baita berdintasun-politikak indartzearekin eta zeharka bultzatzearekin ere, Berdintasunerako Legearen aldaketa onartzeak dakarren erronka azpimarratuz. EAEko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko Zifrak 2020 txostena, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana betez botere publikoek egindako jardueren memoria eta Emakunderen 2020 memoria aurkeztu dira. Era berean, Berdintasunerako Legearen aldaketaren izapidetze-egoeraren berri eman da. |
2021/12/21 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntza-programa. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira.
2022ko deialdia (500.000.- €) (2021/12/07).2022ko deialdiaren esleipena (2022/09/23) |
2022/03/23 | Eusko Jaurlaritzak, Itsas eta Periferiako Eskualdeen Konferentziako (CRPM) Genero Lantaldearekin lankidetzan, “The gender perspective in climate change: the role of the European regions” mundu-ekitaldia antolatu du. Ekitaldia Nazio Batuen Emakumearen Batzorde Juridiko eta Sozialaren (CSW) 66. programa ofizialaren barne antoluta da, ekitaldi paralelo bat bezala. CSW66 New Yorken egin da eta urteko berdintasunari buruzko munduko topaketarik garrantzitsuena da. |
2022/04/18 | 600 pertsona baino gehiagok jarraitu dituzte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen berri emateko Emakundek antolatutako aurkezpenak. |
2022/04/29 | Emakundek ezagutzera eman du Vienan egiten duen lan aintzindaria, EUDELekin eta euskal udalerriekin elkarlanean toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lana bai eta kontratazio publikoan genero-ikuspegia txertatzeko egiten duena ere. Emakundek berdintasunaren aldeko hiriei buruzko #GenderEqualCities nazioarteko mintegian parte hartu du. Mintegi hori URBACT programa europarraren esparruan antolatu zen, eta hiri-garapen iraunkorra sustatzeko herrialdeen arteko trukea eta ikaskuntza ditu helburu. |
2022/05/30 | Emakundek toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lan aitzindaria ezagutarazi du, EUDELekin eta EAEko udalekin lankidetzan. Zehazki, tokiko gobernuetan berdintasunari buruzko nazioarteko jardunbide egokiei buruzko online mintegian parte hartu du. Torino Cittá per le Donne-k antolatu du mintegia, eta Turingo Udalak babestu du. |
2022/06/08 |
Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluko bilera eginda. Bertan Lehendakariak Euskadin berdintasunaren aurrerapena bizkortzea ahalbidetuko duten bi tresna nabarmendu ditu, hala nola, Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren aldeko Legea eta honen hedapena, eta, bestetik, Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarako Herri Ituna. Gainera, EAEko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko zifrak, 2021 txostena onartu da. |
2022/06/17 | Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak hiri jasangarriei buruzko URBACT City Festival 2022 (#URBACTfest) nazioarteko topaketan parte hartu zuen Pantin-en (Paris Handian). Mintegi hori URBACT programa europarraren esparruan antolatu zen, hiri-garapen iraunkorra sustatzeko herrialdeen arteko trukea eta ikaskuntza helburu zituelarik. Emakundek ezagutzera eman du egiten duen lan aintzindaria, EUDELekin eta euskal udalerriekin elkarlanean toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lana bai eta kontratazio publikoan eta hirigintzaren eta ingurugiroaren eremuan, beste erakunde batzuekin lankidetzan, genero-ikuspegia txertatzeko egiten duena ere. |
2022/07/22 | Berdintasunerako Sailarteko Batzordea indartu da. Lehen aldiz, berdintasun-unitatea duten erakunde autonomoek eta erakunde publikoek parte hartu dute bertan, Jaurlaritzako sailetako ordezkariez gain. |
2022/10/11 | Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2021.urteko Zifrei buruzko Txostena eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana gauzatzean botere publikoek izan duten jarduera-memoriaren berri izan du Gobernu Kontseiluak. Informazio gehiago. |
2022/12/29 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntza-programa. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira.
Convocatoria 2023 (500.000.-€) (2022/12/29). Informazio gehiago. |
2023/02/28 |
Legegintzako Dekretua, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena. EHAAn egindako argitalpena. |
2023/03/03 | “Klima aldaketa Euskadin generoaren ikuspegitik” txostena aurkeztu zen. Txostenaren ondorioen artean, nabarmentzekoa da Emakumeek bizitzeko era jasangarriekiko kezka eta konpromiso handiagoa dutela; baina ordezkaritza txikia dutela klimari eta energiari buruzko erabaki-organoetan. |
2023/05/16 | EAEko Emakumeen eta Nesken Salerosketaren eta/edo sexu-esplotazioaren aurkako Mahaia: Emakundek sexu-salerosketaren edota sexu-esplotazioaren biktima direla egiaztatuko die GKEak detektatzen dituzten emakumeei. |
2023/10/27 | Berdintasuna kudeaketa aurreratuaren elementu bereizgarri bihurtzeko konpromisoa berretsi dute Emakundek eta Euskalitek. |
2023/11/07 | Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluaren bieran 2022ko zifren txostena onartu da. Datuen artean, aitatasun-baimenen eskaeren gorakada nabarmentzen da familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen dekretua onartu zenetik. Bileran ere onartu dira botere publikoen 2021eko jarduera-memoria eta Emakunderen 2022ko jarduera-memoria. |
2024/01/22 | Emakundek online eskola bat sortu du herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko eta prestatzeko. Atari hori prestakuntza-arloko gune zentralizatzaile eta erreferente bihurtu nahi da. Webgunearen bidez, doako eta kalitatezko 32 ikastaroren eskaintza eskura daiteke, hainbat gairi buruzkoak. |
2024/01/30 |
Erabakia, aintzat hartzekoa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Dominikar Errepublikako Emakumearen Ministerioaren artean sinatu beharreko akordio-memoranduma, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ideien eta esperientzien trukea sustatzeko eta finkatzeko. |
2024/02/06 |
"EAEko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko zifrak, 2022" txostena onartu da, emakumeek eta gizonek gizartean, ekonomian eta politikan duten egoeraren bilakaera ikusteko aukera ematen duena. Txostenaren helburua da administrazio publikoei genero-desberdintasunei eta horien bilakaerari buruzko datuak ematea, politika publikoen oinarri diren diagnostiko zehatzak lortzeko. Dokumentuak zifra demografikoak, ekonomikoak, lan-merkatukoak edo emakumeen aurkako indarkeriakoak biltzen ditu. Informazio gehiago. |
2024/02/13 | Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategia onartzekoa. Euskal herri-aginteek jarraitu beharreko ibilbide-orria da, gure gizartean emakumeen eta gizonen berdintasunerako eskubidea eraginkortasunez aplikatu ahal izateko. |
Ekimena 1. Dibertsitate-berdintasunari eta sexu-orientazioaren ondoriozko bereizkeriaren aurka borrokatzeari buruzko lege integral bat onestea.
Ekimena 1. Dibertsitate-berdintasunari eta sexu-orientazioaren ondoriozko bereizkeriaren aurka borrokatzeari buruzko lege integral bat onestea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/11/24 | Udaberri 2024 Planean, legegintzaldi honetan tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko euskal lege integral bat idatzi eta onartzearen alde egin da. Gizarte pluralak gizarte oparoagoak diren uste sendoarekin, Udaberri 2024 Planak tratu-berdintasuna areagotu eta diskriminazioari aurre egin nahi dio Euskadin. |
2023/10/05 | Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko III. Kongresua. Diskriminazioaren aurkako estrategien erronkak eta aukerak da biltzarraren izenburua, eta babeserako legezko tresnetan eta diskriminazio modu desberdinetan jarri da arreta, batez ere komunikabideetan eta sare sozialetan. |
2024/02/29 | Onartu da 4/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, pertsona transak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa. EHAA. |
Ekimena 2. Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legearen aldaketa
sustatzea, transexualen eta transgeneroen elkarteekin eta adingabe transexualen familien elkarteekin adostutako akordioei jarraiki.
Ekimena 2. Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legearen aldaketa
sustatzea, transexualen eta transgeneroen elkarteekin eta adingabe transexualen familien elkarteekin adostutako akordioei jarraiki.
Data | Jarduera |
---|---|
2022/03/08 | Erabakia, Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz Jaurlaritzak emandako aldeko irizpidea adierazteko dena. Lege-proposamen horrek transexualen genero-identitatea ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea bigarrenez aldatzen du. |
Ekimena 2. Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Euskal Legea garatzea eta biktimak eta gizartea bizikidetzarako eta
etorkizunerako elkartzeko Batera Proiektua sustatzea.
Ekimena 2. Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Euskal Legea garatzea eta biktimak eta gizartea bizikidetzarako eta
etorkizunerako elkartzeko Batera Proiektua sustatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/21 | Eusko Jaurlaritzak bizikidetzarako Udaberri 2024 plana aurkeztu du (2021-9-21). |
Ekimena 3. Nagusikeria-abusuak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei aitorpena eta konponketa egiteko 12/2016 Legea garatzea.
Ekimena 3. Nagusikeria-abusuak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei aitorpena eta konponketa egiteko 12/2016 Legea garatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/09/21 | Udaberri 2024 Plana onartu da. Plan horrek, Bizikidetzaren Euskal Agenda eremuan, motibazio politikoko indarkeria-testuinguru batean gertatutako beste giza eskubideen urraketen eta beste sufrimendu bidegabe batzuen biktimen aitorpen legal, instituzional, sozial eta morala bultzatzea aurreikusten du. |
2023/10/27 | Eusko Jaurlaritzak, motibazio politikoko indarkeriaren Balorazio Batzordearen bitartez, polizia-abusuen eta eskuin muturraren 66 biktima aitortu ditu. |
Ekimena 5. Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea onartzea, erreferentziatzat hartuz aurreko legegintzaldian aurkeztutako zirriborroa.
Ekimena 5. Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea onartzea, erreferentziatzat hartuz aurreko legegintzaldian aurkeztutako zirriborroa.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/07/27 | Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-proiektua. Etorkizuneko legeak bi helburu ditu: batetik, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimen memoria, aitortza eta erreparazioa sustatzea; eta, bestetik, printzipio eta balio etiko eta demokratikoak sustatzea. Egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta ez errepikatzeko bermearen printzipioetan oinarritzen da, bai eta honako balio demokratiko hauetan ere: adiskidetasuna, bizikidetza, aniztasun politikoa, giza eskubideen defentsa, bakearen kultura eta gizonen eta emakumeen berdintasuna. |
2023/09/28 | . Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Legea onartzea. |
Ekimena 3. Osasun publikoko lege bat onestea, alertako eta erantzun azkarreko sistemak indartzeko, erkidegoaren osasunerako arriskuak prebenitzeko, babesteko eta detektatzeko. Lege berriak osasunarentzako mehatxu berrien araberako Osasun Publikoko zerbitzuak zehaztuko ditu, erkidego-
osasunaren ideia garatuz eta teknologiaren eta ikerketaren aldeko apustua eginez, prebentziozko elementuak eta elementu zuzentzaileak diren aldetik.
Ekimena 3. Osasun publikoko lege bat onestea, alertako eta erantzun azkarreko sistemak indartzeko, erkidegoaren osasunerako arriskuak prebenitzeko, babesteko eta detektatzeko. Lege berriak osasunarentzako mehatxu berrien araberako Osasun Publikoko zerbitzuak zehaztuko ditu, erkidego-
osasunaren ideia garatuz eta teknologiaren eta ikerketaren aldeko apustua eginez, prebentziozko elementuak eta elementu zuzentzaileak diren aldetik.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/06/16 | "Euskadiko Osasun Publikoaren Lege Aurreproiektuari" buruzko aurretiazko kontsultaren izapidea hasi da, eta 20 egun balioduneko epea eman zaie eragindako erakundeei, herritarrei eta haien erakundeei egoki iritzitako iradokizunak eta oharrak aurkez ditzaten |
2023/12/12 |
Eusko Jaurlaritzak onartu zuen Euskadiko Osasun Publikoaren Lege-proiektua. (2022/07/26) Osasun Publikoari buruzko lege- proiektuaren aurkezpena egin da Eusko Legebiltzarrean. (2022/10/05) |
Ekimena 5. Bizitzaren amaierako arretari buruzko 11/2016 Legea garatzea eta horren betetze-maila ebaluatzea.
Ekimena 5. Bizitzaren amaierako arretari buruzko 11/2016 Legea garatzea eta horren betetze-maila ebaluatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/16 | Bizitzaren amaierarekin lotuta eta 11/2016 Legea alde batera utzita, Eutanasiarako eskubidea arautzen duen martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoa betetzen dela bermatzeko abian jarriko diren jardueren berri eman zen Legebiltzarrean, . Besteak beste, Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzea, eskatzaileentzako eta zerbitzua eman behar duten profesionalentzako sentsibilizazio eta informazio pedagogikoko jarduerak garatzea eta, prestakuntzaren esparruan, Etika Asistentzialeko Batzordeen laguntzarekin, legeari buruzko informazioa emango zaie osasun-langileei eta medikuntzako eta erizaintzako elkargo profesionalei, ikuspuntu tekniko, etiko eta juridikotik. |
2021/05/13 | Bizitzaren amaierarekin lotuta, nahiz eta 11/2016 Legea alde batera utzita, eutanasiarako eskubidea arautzen duen Lege Organiko berriari buruzko informazioa argitaratu da Sailaren eta Osakidetzaren webguneetan. Sentsibilizazioa eta informazio pedagogikoaren argitalpena Sailak aurreikusitako ekintzetako bat da, eutanasiarako eskubidea arautzen duen eta 2021eko ekainaren 25ean indarrean jartzen den 3/2021 Lege Organikoa behar bezala betetzen dela bermatzeko. |
2021/06/04 |
Bizitzaren amaierarekin lotuta, baina 11/2016 Legea alde batera utzita, maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretua onartzen da, "Euskadiko eutanasiaren arloko Berme eta Ebaluazio Batzordea" sortzen duena. Organo hori, "Eutanasia arautzen duen 3/2021 Lege Organikoan" esplizituki arautua, izaera administratiboa eta diziplina anitzekoa duen organoa da, osasun-langileek eta langile juridikoek osatua, gutxienez zazpi pertsonak osatua, eta begirada adituarekin prozesuaren segurtasun klinikoa eta juridikoa bermatuko dute, eta, ondoren, prozesuaren egokitasuna ebaluatuko dute eta kideak izendatu dira.
|
2021/08/02 | Bizitzaren amaierarekin lotuta, baina bizitzaren amaierako arretari buruzko 11/2016 Legea alde batera utzita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak medikuntzako eta erizaintzako 2.600 kide prestatu ditu dagoeneko eutanasia aplikatzeko teknika eta sendagaietan. Euskal Osasun Zerbitzuak instrukzioa eskatzen duten profesional guztiengana iristea proposatu du, bai sare publikokoengana, bai pribatukoengana. |
2021/12/13 | Euskadik hamahiru pertsona hiltzen laguntzeko laguntza medikoa bermatu du eutanasia arautzen duen legea indarrean sartu zenetik. |
2022/06/22 | Euskadik 25 pertsonari bermatu die hiltzeko laguntza medikoa, duela urtebete Eustanasia arautzen duen Legea (martxoaren 24ko 3/2022 Legea) indarrean sartu zenetik. Guztira 71 eskaera jaso dira eta horietatik 25 eutanasia-prozedura egin dira, 22 pertsona hil dira eutanasia egin aurretik, eta 6 eskaera atzera bota dira. Gainerakoak prozesuaren une desberdinetan dauden eskaerak dira. |
2023/04/03 | 2023-2027rako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoaren aurkezpena egin zen. Berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da pediatriako zainketa aringarrien antolamendu-eredu bereizi bat sortuko dela, paziente helduentzako arretatik bereizia. |
2024/06/04 | Azken urte honetan Osakidetzako medikuntzako eta erizaintzako 900 profesionalek baino gehiagok jaso dute prestakuntza zainketa aringarri pediatrikoen inguruan. 2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoan jasotako neurria da. |
Ekimena 1. Hezkuntzaren Lege bat onestea, gure hezkuntza-sistemaren etorkizuneko erronkei erantzuteko, eskola publikoaren funtsezko papera eta izaera
laikoa aitortu eta sustatzeko eta aukera berdintasuna bultzatzeko irakaskuntza-maila guztietan ikasteko, pertsonen bizitokia, egoera
pertsonala, soziokulturala eta ekonomikoa edo eskolatuta dauden zentroa gorabehera, hezkuntza-zentro guztien bikaintasuna bilatuz. Lege
honek aurreko legegintzaldian lortutako oinarrizko akordioa hartuko du kontuan eta abiapuntua euskal eskola publikoaren funtsezko izaera
aitortzea izango da. Horrez gain, hauek izango dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak: euskal hezkuntza-sistema modernizatzea eta horren
egonkortasuna hobetzea; eleaniztasunean aurrera egitea; aukera-berdintasuna bermatzea, irakaskuntza guztietan ikaskuntza bultzatzeko;
hezkuntza-sistemaren finantziazioa berrikustea, hezkuntza-zentroek benetan egiten duten gizarte-eginkizunarekin eta eginkizun hezitzailearekin lotuz eta zentroen autonomia areagotzea, arreta berezia jarriz zuzentasunean eta bikaintasunean, bizikidetza positiboko esparru batean.
Ekimena 1. Hezkuntzaren Lege bat onestea, gure hezkuntza-sistemaren etorkizuneko erronkei erantzuteko, eskola publikoaren funtsezko papera eta izaera
laikoa aitortu eta sustatzeko eta aukera berdintasuna bultzatzeko irakaskuntza-maila guztietan ikasteko, pertsonen bizitokia, egoera
pertsonala, soziokulturala eta ekonomikoa edo eskolatuta dauden zentroa gorabehera, hezkuntza-zentro guztien bikaintasuna bilatuz. Lege
honek aurreko legegintzaldian lortutako oinarrizko akordioa hartuko du kontuan eta abiapuntua euskal eskola publikoaren funtsezko izaera
aitortzea izango da. Horrez gain, hauek izango dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak: euskal hezkuntza-sistema modernizatzea eta horren
egonkortasuna hobetzea; eleaniztasunean aurrera egitea; aukera-berdintasuna bermatzea, irakaskuntza guztietan ikaskuntza bultzatzeko;
hezkuntza-sistemaren finantziazioa berrikustea, hezkuntza-zentroek benetan egiten duten gizarte-eginkizunarekin eta eginkizun hezitzailearekin lotuz eta zentroen autonomia areagotzea, arreta berezia jarriz zuzentasunean eta bikaintasunean, bizikidetza positiboko esparru batean.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/22 | Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ikaskuntzak deituta, irakasle, espezialista, eragile sozial eta instituzional ugarik Euskal Hezkuntza Sistemaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatuko dute bi egunez. |
2022/04/04 |
Hezkuntza Saila datorren 2022-2023 ikasturterako atontzen ari den curriculum berrien ezaugarri eta berritasun nagusiak azaldu dira. Curriculum hauek Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako, BDHrako eta Batxilergorako izango dira. |
2022/04/07 |
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko akordioaren oinarriak ezartzen dituen dokumentua berretsi du. |
2022/05/26 | Hezkuntza Sailak akordio handia lortu du gehiengo sindikalarekin 2023-24 ikasturtetik aurrera euskal eskola publikoan neurriak ezartzeko. Gela bakoitzeko haurren ratioa jaistea erabaki da, jaiotza-tasak behera egin duelako eskolak ixtea saihesteko, Lehen Hezkuntzan irakasle gehiago izateko eta behar bereziak dituzten ikasleei lotutako baliabideak indartzeko |
2023/04/25 | Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege-proiektua onartu du |
2023/06/09 | Gobernu Kontseiluak onartu ditu Euskadiko Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza eta DBH hartzen ditu barne) eta Batxilergoko berezko curriculumak ezartzeko dekretuak. |
2024/04/30 | Onartu da 52/2024 Dekretua, apirilaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako tituluen erregistroari eta jaulkitzeko prozedurari buruzkoa. |
Ekimena 1. Euskadiko dokumentu ondarea babestea eta nabarmentzea, horretarako Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu Ondarearen Legea onetsiz.
Ekimena 1. Euskadiko dokumentu ondarea babestea eta nabarmentzea, horretarako Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu Ondarearen Legea onetsiz.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/20 |
Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralari eta Dokumentu Ondareari buruzko lege-proiektua onartu zen (2021/04/20). Eusko Legebiltzarrak honako legea onartu du: 5/2022 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearena. |
2021/04/26 |
Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntzen programa.
2021eko deialdia. Informazio gehiago (170.000.-€)(2021/04/26)2021eko esleipena (2021/07/21) |
2021/04/26 |
Toki-erakundeei beren artxibo-sistema martxan jartzeko eta/edo sendotzeko dirulaguntzak emateko programa.
2021eko deialdia. Informazio gehiago (298.000.- €) (2021/04/26)2021eko esleipena (2021/07/20) |
2021/07/07 | Andoaingo eta Hondarribiko Udalekin, Ugalde Parkearekin, Berriarekin, Jakinekin eta Elkargoarekin batera, Martin Ugalde idazlearen obraren digitalizazio- eta publizitate-lanak finantzatzen parte hartu da (15.000.- €) |
2021/10/26 | (228/2021 Dekretua, urriaren 26koa) |
2021/11/23 |
Gobernu Kontseiluak baimena ematen du ERRIN Europako eskualdeko ikerketa eta berrikuntza sarearekin hitzarmen bat sinatzeko CHARTER (Cultural Heritage Actions to Refine Training, Education and Roles) proiektua gauzatzeko. |
2021/12/21 | Jaurlaritzak zuzeneko dirulaguntza bat eman du Mundubira 500: Elkano Fundazioa-rentzat, Euskal Herri osoan bizikleta-ibilbide bat sortzeko, Elkanoren munduari egindako lehen bira ospatzeko (25.000.-€) |
2022/06/17 |
Toki-erakundeei beren artxibo-sistema martxan jartzeko eta/edo sendotzeko dirulaguntzak emateko programa.
2022ko deialdia (298.000.-€) (2022/06/17). Informazio gehiago. |
2022/06/17 |
Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntzen programa.
2022ko deialdia (170.000.-€) (2022/06/17). Informazio gehiago. |
2023/01/23 | Eusko Jaurlaritzak Euskadiko dokumentu-ondarea zabaldu du, Cristóbal Balenciagaren eta bere taldearen 8.000 marrazki eta dokumentu baino gehiago eskuratuta. |
2023/04/18 |
Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntzen programa.
2023ko deialdia. Informazio gehiago (157.000.-€)2023ko esleipena. (2023/06/29) |
2023/04/18 |
Toki-erakundeei beren artxibo-sistema martxan jartzeko eta/edo sendotzeko dirulaguntzak emateko programa.
2023ko deialdia. Informazio gehiago (375.000.-€)(2023/04/18) |
2023/10/03 | Bunielgo Markesaren-Horkasitas jauregiaren liburutegiko katalogazioa |
2023/10/03 |
Euskadiko Artxibo Historikoaren dokumentu-ondarearekin lotutako lau ikerketa-beka. 2023ko deialdia. Informazio gehiago (40.000.-€) |
2023/10/17 |
Hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Sota familiaren eta "Sota y Aznar" ontzi-enpresaren artxiboa berreraiki, katalogatu, digitalizatu eta zabaltzeko. |
2023/12/20 |
BBVAk eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute BBVAren enpresa-, familia- eta erakunde-funts dokumentalak gordailutzeko, zaintzeko eta zabaltzeko
|
2024/04/30 | 54/2024 Dekretua, apirilaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Kontseiluarena onartu da. Informazio gehigarria. |
2024/05/07 |
Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntzen programa.
2024ko deialdia. Informazio gehigarria. |
2024/05/07 |
Ekimena 2. Ondare ukiezinaren babesa eta nabarmentzea artikulatzea, Ondare Kulturalaren Legea garatuz, arreta berezia jarriz emakumeen legatua ikusaraztean eta nabarmentzean.
Ekimena 2. Ondare ukiezinaren babesa eta nabarmentzea artikulatzea, Ondare Kulturalaren Legea garatuz, arreta berezia jarriz emakumeen legatua ikusaraztean eta nabarmentzean.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/27 |
Bolunburuko Inguruko Herri gotortua babes bereziko kultura-ondasun izendatu zen, eremu arkeologiko kategoriarekin. |
2020/11/16 |
Dirulaguntzen programa, euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko, OAI-PMH protokoloa ezarrita duten gordailuen bidez. Protokolo horrek gaur egun dauden digitalizazio-proiektu nagusien arteko elkarreragingarritasun-estandarrak garatzen eta sustatzen ditu, eta Interneten edukiak modu eraginkorrean zabaltzea errazten du.
2020ko esleipena (2020/11/16)
|
2020/12/04 | Eusko Jaurlaritzak Ortuellako (Bizkaia) Udaletxea babes ertaineko kultura-ondasun izendatu du, Monumentu kategoriarekin. |
2020/12/15 |
Itsas kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko dirulaguntza programa
2020 esleipena (100.000.-€) (2020/12/15)
|
2020/12/22 |
Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntza-programa
2020-2021eko esleipena (2020/12/22)
|
2021/01/14 |
Euskal kultura-ondarea balioesteko eta zabaltzeko diru-laguntzen programa
2020-2022ko esleipena. (2021/01/14)
|
2021/02/25 |
Euskal musika ondarea berreskuratuko duen 'OndarE oficina' ekimenaren aurkezpena
|
2021/03/23 |
Bilboko Uribitarteko Ranpak kaleko 3. zenbakian dagoen etxearen eraikina Babes Bereziko Kultura-ondasun deklaratu zen, monumentu kategoriarekin. |
2021/03/30 | Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako ardoaren eta mahastien paisaia kulturala kultur ondasun monumentu multzo kategoriarekin deklaratzen duen Dekretua aldatu du |
2021/04/23 | Gaztelugatxeko San Juan Babes Bereziko Kultur Ondasun izendatu zen, Kultur Paisaia kategoriarekin. |
2021/04/29 | Elkano Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarekin, 2021erako jardueren programazioa aurkeztu du, beste lurralde batzuekiko loturak sustatzeko eta itsasoari lotutako ondare komunaren balioa nabarmentzeko. |
2021/05/24 |
Euskal kultura-ondarea balioesteko eta zabaltzeko diru-laguntzen programa
2021-2023 deialdia. Informazio gehiago (2.400.000.-€)(2021/05/24)2021-2023ko esleipena (2021/11/09) |
2021/05/25 |
Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntza-programa
2021-2022ko deialdia. Informazio gehiago (160.000.-€)(2021/05/25)2021-2022ko esleipena (79.604.-€) (2021/10/28) |
2021/06/28 |
Itsas kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko dirulaguntza programa
2021eko deialdia (200.000.-€)(2021/06/28)2021eko esleipena (112.370.-€) (2021/10/22) |
2021/07/02 |
Dirulaguntzen programa, euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko, OAI-PMH protokoloa ezarrita duten gordailuen bidez. Protokolo horrek gaur egun dauden digitalizazio-proiektu nagusien arteko elkarreragingarritasun-estandarrak garatzen eta sustatzen ditu, eta Interneten edukiak modu eraginkorrean zabaltzea errazten du.
2021eko deialdia 2021. Informazio gehiago (290.000.- €) (2021/07/02)Esleipena 2021 (2022/01/12) |
2021/07/27 | Soscañoko Santa Maria eliza eta bere eremu arkeologikoa, Karrantzan (Bizkaian) kokaturikoa, babes ertaineko kultura-ondasun izendatu da, monumentu-multzoa kategoriarekin. |
2021/08/04 | Asparrengo (Araba) Marutegi gaztelua babes bereziko kultura-ondasun izendatzeko dekretua, eremu arkeologiko kategoriarekin. |
2021/09/14 |
Euskal Kultura Ondare immateriala babesteko lanak egiteko diru-laguntzen programa.
2021 eta 2022ko deialdia (200.000.-€)(2021/09/14)2021eko eta 2022ko esleipena (2021/12/07). |
2021/10/13 | 221/2021 Dekretua, urriaren 5ekoa, Euskal Kultura Ondarearen Erakunde arteko Organoaren osaera, antolaketa, funtzionamendua eta eginkizunak arautzen dituena. (Informazio gehiago) |
2021/10/26 | (228/2021 Dekretua, urriaren 26koa) |
2022/01/11 | 6/2022 Dekretua, urtarrilaren 11koa, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroari buruzkoa. Informazio gehiago |
2022/05/24 |
Eusko Jaurlaritzak babes bereziko kultura-ondasun izendatu du Sestaoko “La Naval” ontziola, monumentu-multzo kategoriarekin. Dekretuaren argitalpena EHAAn. |
2022/05/24 | Eusko Jaurlaritzak Zarauzko (Gipuzkoa) ECAYA eskola-udalekuak (Ebro Etxea) babes ertaineko kultura-ondasun izendatu ditu, monumentu kategoriarekin. |
2022/05/25 |
Euskal kultura-ondarea balioesteko eta zabaltzeko diru-laguntzen programa
2022-2024ko deialdia.Informazio gehiago (3.000.000.-€)(2022/05/25) |
2022/05/31 |
Eusko Jaurlaritzak Bilboko lehengo saneamendu-sarea, monumentu-multzo izendapenaz, babes bereziko kultura-ondasun izendatu du. Dekretuaren argitalpena EHAAn. |
2022/06/02 |
Donejakue Bidea Monumentu Multzo izendapenaz Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeari buruzko Dekretuaren aldaketa onartu da |
2022/06/02 |
Itsas kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko dirulaguntza programa
2022ko deialdia (150.000.-€) (2022/06/02). Informazio gehiago. |
2022/06/17 |
Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntza-programa
2022-2023 deialdia (190.000.-€) (17/06/2022). Informazio gehiago. |
2022/06/28 | Eusko Jaurlaritzak Arrasateko Lezetxikiko aztarnategi arkeologikoa eta bere ingurua Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatu du, Gune Arkeologiko kategoriarekin. Dekretuaren argitalpena EHAAn. |
2022/09/01 |
Dirulaguntzen programa, euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko, OAI-PMH protokoloa ezarrita duten gordailuen bidez. Protokolo horrek gaur egun dauden digitalizazio-proiektu nagusien arteko elkarreragingarritasun-estandarrak garatzen eta sustatzen ditu, eta Interneten edukiak modu eraginkorrean zabaltzea errazten du.
2022ko deialdia (200.000.-€) (2022/09/01). Informazio gehiago. |
2022/09/01 |
Euskal Kultura Ondare immateriala babesteko lanak egiteko diru-laguntzen programa.
2022-2023rako deialdia Informazio gehiago.(200.000.-€) (2022/09/01). |
2022/09/20 | Artziniegako Udalari zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion, "Artziniegako monumentu-multzoa hobetzeko esku-hartzeak" izeneko proiektua finantzatzeko. Proiektu hori Berpiztu programako Aiaraldeko Lehentasunezko Jarduketa Eremuan (ZAP) aurreikusita dago. (800.000.- €) |
2023/03/21 |
Euskal kultura-ondarea balioesteko eta zabaltzeko diru-laguntzen programa
Deialdia (2023-2025 azaroa). Informazio gehiago.(3.000.000.-€)(2023/03/21) |
2023/04/20 |
Iruña-Veleia herri-proiektu bihurtu da. Europako finantzaketa jasotzen duten proiektuetako bat da |
2023/05/30 |
Dirulaguntzen programa, euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko, OAI-PMH protokoloa ezarrita duten gordailuen bidez. Protokolo horrek gaur egun dauden digitalizazio-proiektu nagusien arteko elkarreragingarritasun-estandarrak garatzen eta sustatzen ditu, eta Interneten edukiak modu eraginkorrean zabaltzea errazten du.
2023ko deialdia. Informazio gehiago (160.000.-€)(2023/06/05) |
2023/06/05 |
Itsas kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko dirulaguntza programa
2023ko deialdia. Informazio gehiago (150.000.-€)(2023/06/05) |
2023/06/19 |
Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntza-programa
2023 eta 2024ko deialdia.Esleipena |
2023/07/18 |
Artziniegako Udalari zuzeneko dirulaguntza, "Artziniegako monumentumultzoa hobetzeko esku-hartzeak" proiektua finantzatzeko. (700.000.- €) |
2023/09/04 |
Euskal Kultura Ondare immateriala babesteko lanak egiteko diru-laguntzen programa.
2023ko deialdia (2023/09/04)2023ko esleipena (2023/12/11) |
2023/11/09 | Vasco-Navarro Trenbidearen Euskal Autonomia Erkidegoko tartea, babes bereziko kultura-ondasun deklaratzen da |
2024/05/07 | Dirulaguntza Miramar Jauregiaren birgaitze-lanetarako. (2.100.000.- €) |
2024/05/20 | Armañongo ibilbide megalitikoaren aurkezpena. |
2024/06/04 |
Itsas kultura-ondarea balioan jartzeko programa. Informazio gehigarria (150.000.- €) |
2024/06/11 |
Euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko diru-laguntzak, euskal kultura-ondarearen deskribapena eta digitalizazioa sustatzeko, eta ondoren Euskariana Euskal Kulturaren Atari Digitalaren bidez zabaltzeko. Informazio gehigarria (100.000.- €) |
2024/06/11 | Onartu da 74/2024 Dekretua, ekainaren 11koa, zeinaren bidez Bertsolaritza babes bereziko kultura-ondasun immaterial deklaratzen baita. Informazio gehigarria. |
Ekimena 2. Administrazio publikoetan euskararen erabilera sustatzeko dekretu bat onestea.
Ekimena 2. Administrazio publikoetan euskararen erabilera sustatzeko dekretu bat onestea.
Data | Jarduera |
---|---|
2023/07/12 | 97/2023 Dekretua, ekainaren 27koa, erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena. |
2024/02/22 |
Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua, onartua. EHAAn argitaratua. |
Ekimena 2. Euskal Autonomia Erkidegoan Kirol arloko Lanbideetan Sartzeari eta Jarduteari buruzko Legea onestea.
Ekimena 2. Euskal Autonomia Erkidegoan Kirol arloko Lanbideetan Sartzeari eta Jarduteari buruzko Legea onestea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/02/09 | Gobernu Kontseiluak babestu egin du Euskadin kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege-proposamena aintzat hartzea |
Ekimena 3. Jarduera fisikoaren eta kirolaren lege berri bat onestea, sektorearen erronkei eta premiei erantzungo diena.
Ekimena 3. Jarduera fisikoaren eta kirolaren lege berri bat onestea, sektorearen erronkei eta premiei erantzungo diena.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/07/27 | "Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera fisikoaren eta kirolaren lege-proiektua" onartu da. |
Ekimena 4. Dopinaren aurkako egungo legea Dopinaren kontrako Mundu Agentziaren kode berrietara egokitzea eta Dopinaren kontrako Euskal Agentziaren erreferentziazko izaera indartzea.
Ekimena 4. Dopinaren aurkako egungo legea Dopinaren kontrako Mundu Agentziaren kode berrietara egokitzea eta Dopinaren kontrako Euskal Agentziaren erreferentziazko izaera indartzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/12/28 | Eusko Jaurlaritzak Kiroleko Dopinaren Aurkako Legearen bigarren aldaketa onartu du |
2022/04/01 |
Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak 315 kontrol egin zituen iaz. |
2024/05/15 | Dopinaren aurkako Euskal Agentziak 320 kontrol egin zituen iaz 91 misiotan. Informazio gehigarria |
Ekimena 2. Udalekin batera, jarduketak bultzatzea, eraginkorrak ez diren araudiak identifikatzeko eta beharrezko jarduketak eta erreformak bultzatzeko.
Ekimena 2. Udalekin batera, jarduketak bultzatzea, eraginkorrak ez diren araudiak identifikatzeko eta beharrezko jarduketak eta erreformak bultzatzeko.
Ekimena 4. Landa-garapeneko Lege berria onartzea eta ezartzea.
Ekimena 4. Landa-garapeneko Lege berria onartzea eta ezartzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/06/29 | Landa Garapeneko Lege Proiektua onartu da. |
2022/06/15 | Euskadik Europako Landa Itunarekin bat egiten du, landa-eremuen etorkizun jasangarria bermatzeko. Eusko Jaurlaritzak bat egin du Landa Itun horrekin, eta konpromisoa hartu du ikuspegi horren etorkizuneko helburuak betetzeko, landa-eremu indartsuagoak, lotuagoak, erresilienteagoak eta oparoagoak biltzen baititu, gobernantza-maila desberdinen eta landa-eragileen arteko lankidetzaren bidez. |
Ekimena 1. Helburu horrekin, aurreko legegintzaldian onetsitako Administrazio Publikoen Jasangarritasun Energetikoaren Legea erabat hedatuko dugu.
Ekimena 1. Helburu horrekin, aurreko legegintzaldian onetsitako Administrazio Publikoen Jasangarritasun Energetikoaren Legea erabat hedatuko dugu.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/09 |
Eusko Jaurlaritzaren Erosketa Publiko Berdearen Programak administrazio publiko onenaren saria jaso du erosketa jasangarriaren arloan, irabazi-asmorik gabeko Estatu Batuetako “Sustainable Purchasing Leadership Council (SPLC)” erakundearen eskutik. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Erosketa Berdearen Programak 38 erakunde hartzen ditu, eta erosketen % 46 berde bihurtu ditu. Ihobek dihardu idazkaritza tekniko gisa. |
2021/06/04 |
EJIE-Eusko Juarlaritzaren Informatika Elkarteak efizientzia energetikoaren kalifikazio onena lortu du Gasteizko erdigunean. EEE/EVEk, auditoria baten bidez, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteari (EJIE) energia-eraginkortasuna etengabe hobetzeko eta instalazioak optimizatzeko dituen jardunbide egokiak aitortzen dizkio.
|
2022/02/23 | Eurosistemako Eskuraketak Koordinatzeko Bulegoak (EPCO) erosketa eta kontratazio publiko berdearen arloan Euskadin izandako esperientzia aurkeztu du, «70th meeting of the EPCO-Network of Procurement Experts» topaketaren esparruan. Jardunaldi berean, "Erosketa eta kontratazio publiko berdea Euskadin 2005-2020" argitalpena ere aurkeztu zen. Arrakasta handiko historia da, Euskadiko erosketa berdearen historia errekurritu duen batek egiten duena. (14.640.- €) |
2024/02/13 | Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren 2030erako Jasangarritasun Energetikorako Jarduketa Plana onartu du. |
Ekimena 2. “Trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren legea” onestea, besteak beste, 2050eko horizonterako berotegi-efektuko gasen emisioen neutraltasuna lortzeko (karbono-neutraltasuna). Horrekin batera, klima-aldaketaren eremuko erakunde arteko koordinaziorako organoak eta mekanismoak ezarriko dira.
Ekimena 2. “Trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren legea” onestea, besteak beste, 2050eko horizonterako berotegi-efektuko gasen emisioen neutraltasuna lortzeko (karbono-neutraltasuna). Horrekin batera, klima-aldaketaren eremuko erakunde arteko koordinaziorako organoak eta mekanismoak ezarriko dira.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/02/04 |
Life IP Urban Klima 2050 proiektuak arrakastaz igaro du Europako Batzordearen bisita, bere lehen urteko ibilbidearen ondoren. Euskadiko klima-ekintzako euskal proiekturik handiena da, hogei bat erakunderekin, Ihobek gidatuta, eta 19,8 milioi euroko aurrekontuarekin (% 52 Europako Life programak finantzatuta).
|
2021/09/30 | 'Urban Klima 2050: Euskadiko egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza 'nazioarteko jardunaldia antolatu eta egingo da, LIFE Urban Klima 2050 proiektu europarraren aurrerapen nagusiak ezagutzera emateko. Proiektu hori Euskadiko ekintza klimatikoko ekimenik handiena da datozen urteetarako, 2025era arte. Ekitaldia ASTEKLIMAren (Euskadiko Klima eta Energiaren Astea) bigarren edizioko jarduera nagusietako bat da, eta Klimaren Gailurraren aurreko PreCOP26 All4Climate-Italy 2021 programaren programa ofizialaren zati ere bada. Aurten Glasgown egingo da, urriaren 31tik azaroaren 12ra. |
2022/01/27 | Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea hasi da: trantsizio Energetikoaren eta klima-aldaketaren Legea jendaurrean jartzea, 2022ko otsailaren 28an amaituko dena. |
2022/03/25 | Eusko Jaurlaritzak aurkeztu ditu Euskadin klima-ekintza bultzatzeko dituen tresnak eta bitartekoak |
2022/06/13 | Pandemiak %12ko murrizketa historikoa ekarri zuen Euskadiren 2020ko berotegi-efektuko gasen isurietan. |
2022/09/30 | Natura-ondarean ekintza klimatikoa bultzatzeko aukera emango duten tresnen — metodologiak, analisi-tresnak, kalkulu-tresnak eta kasu praktikoak — bilduma berritzaile bat aurkeztea. (189.226.- €) |
2022/11/16 |
Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresuan (Uhinak)Life Urban Klima 2050 proiektuaren aurrerapenak eta Kostaegoki euskal kostaldearen kalteberatasunari buruzko txostena ezagutaraziko ditu, bai eta Horizon 2020 programaren barruan emandako “Regions4Climate” proiektua. |
2022/11/16 | Urban Klima 2050 erakundeak 2019 eta 2021 artean lortutako lorpen nagusien txostena argitaratu da (4.870.- €) |
2023/02/12 | Klima-aldaketarako tresnen eta tresnen kita argitaratu da, administrazio publikoei, enpresei eta herritarrei klima-aldaketak eragiten dituen inpaktuetara egokitzen laguntzeko, bai eta isurketak murrizten eta xurgapenak areagotzen laguntzeko ere (arintzea) (50.000.- €) |
2023/02/20 |
Europako Regions4Climate proiektua abian jarri da Euskadin, Txingudiko Plaiaundiko padura berreskuratuta, euskal pilotuaren barruan aurreikusitako bi ekintza nagusietako bat Finclandian, otsailaren 6tik 8ra, Europako Regions4Climate proiektua abiarazteko bilera egin zen. Bilera horretan, Euskadiren buru izango den pilotua aurkeztu zen. Bertan, kostaldera egokitzeko naturan oinarritutako esku-hartzeak egingo dira. Komunitate erresilienteak sortuz 'lelopean, proiektu berri honen azken helburua erresilientzia klimatikoa hobetzea da, 12 eskualderen parte-hartzearekin. Eskualde horietan pilotuak ezarriko dira, beren planak eta egokitzeko bide eraldatzaileak garatu eta probatzeko. Esparru horretan, datozen bost urteetan, Euskadik bere esperientziak partekatu ahal izango ditu, eta hautatutako beste eskualdeek egindako ekintzetatik ikasi ahal izango du. |
2023/03/01 | "Klima-aldaketa Euskadin, genero-ikuspegitik" txostena argitaratu da. Txosten horretan, klima-aldaketaren kausak eta ondorioak jorratzen dira, bai eta kontzientzia, lidergoa eta herritarren parte-hartzea ere, genero-ikuspegitik. Ikuspegi berritzailetik, berdintasunean eta klima-aldaketan adituak diren pertsonekin batera sortzeko lanean, diagnostiko bat egin da Euskadiren testuinguruan, eta diagnostiko horretan oinarrituta, 4 erronka zehatz eta hogei bat ekintza zehaztu dira, berdintasunaren eta klima-aldaketaren zeharkako politikak integratzeko. (17.968.- €) |
2023/05/16 | Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen Euskadiko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen proiektua, karbonoa kentzeko prozesua bizkortzeko, erantzunkidetasunaren bidez. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du proiektua, eta Euskadi Estatuan eta nazioartean konpromisoa eta atxikimendua adierazi dituen araudi, politika eta plan guztiekin lerrokatzea bilatzen du, klima-neutraltasuna eta 2050erako bidezko trantsizio energetikoa lortzeko. (0.- €) |
2023/12/04 |
Euskadik eta Txinako Jiangsu eskualdeak klima-aldaketari, biodibertsitateari eta ekonomia zirkularrari buruzko politiketan lankidetzan aritzeko akordioa sinatu dute Dubaiko COP28an
|
2024/02/08 |
Onartua 1/2024 Legea, otsailaren 8koa, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketarena. |
2024/02/20 | Life IP Urban klima 2050 proiektuaren 2. fasearen tarteko txostena egitea EBri. Proiektuaren II. fasearekin, LIFE IP Urban Klima 2050 programak Europako Batzordearen eta ELMEN monitorearen CINEAren Project Officer bisita jaso du otsailaren 20an eta 21ean, LIFE programaren jarraipena egiteko. Bi jardunaldi horietan bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte azken urtean egindako aurrerapenak eta Euskadin klima-ekintzaren arloan aurreikusitako etorkizuneko ekintzak. (0.- €) |
Ekimena 4. Lege-araudi zehatza barne hartzen duen hondakinen estrategia bat sustatzea, non hiru lurralde historikoen helburu komunak ezartzen diren. Horrez gain, estrategiak lurralde osorako gobernantza komuneko oinarriak ezarriko ditu eta erkidego gisa hondakinik gabeko lurralde bat
izatera eramango gaituzten estrategia zehatz guztiak finkatuko ditu.
Ekimena 4. Lege-araudi zehatza barne hartzen duen hondakinen estrategia bat sustatzea, non hiru lurralde historikoen helburu komunak ezartzen diren. Horrez gain, estrategiak lurralde osorako gobernantza komuneko oinarriak ezarriko ditu eta erkidego gisa hondakinik gabeko lurralde bat
izatera eramango gaituzten estrategia zehatz guztiak finkatuko ditu.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/11/02 |
Gobernu Kontseiluak Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana jakinarazi du, "Hondakinak baliabide bihurtuz: TRES-En-R". |
Ekimena 6. Elikagaiak xahutzearen aurkako legegintzako ekimenak bultzatzea, elikadura-hondakinen sorkuntza % 30 murrizteko xedearekin.
Ekimena 6. Elikagaiak xahutzearen aurkako legegintzako ekimenak bultzatzea, elikadura-hondakinen sorkuntza % 30 murrizteko xedearekin.
Ekimena 2. Ingurumen-administrazioaren Legea onestea, gure industria eta bere emisioen hobekuntzarako eta bere prozesuak ingurumenari dagokionez eredugarria den industria baterantz aurrera egiteko funtsezko tresna gisa, ingurumen-baimeneko prozedura erraztuz eta arinduz.
Ekimena 2. Ingurumen-administrazioaren Legea onestea, gure industria eta bere emisioen hobekuntzarako eta bere prozesuak ingurumenari dagokionez eredugarria den industria baterantz aurrera egiteko funtsezko tresna gisa, ingurumen-baimeneko prozedura erraztuz eta arinduz.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/03 |
Jaurlaritzak Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legearen proiektua onartu du. |
2021/05/06 | IHOBEk, ingurumen-irizpideak politika publikoetan txertatuz ingurumena hobetzeko eratutako sozietate publikoak, eta Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterrak, Aclimak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute euskal ingurumen-sektorea gainerako sektore ekonomikoen trantsizio ekologikorako sektore estrategiko gisa kokatzeko. |
2021/06/26 | Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterrean (Aclima) elkartutako enpresek 2.101 milioi fakturatu zituzten 2020an, eta 2021ean hazkunde "arina" espero zuten |
2022/12/20 | Euskadik giroko airearen kalitateari eta Europako atmosfera garbiagoari buruzko zuzentaraua berrikusteko proposamena defendatu du Bruselan egindako Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluan, autonomia-erkidegoen ordezkari gisa |
Ekimena 3. Ondare Naturalaren Kontserbazioari buruzko Legea onestea, Euskadiko ondare naturalaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa, erabilera jasangarria, lehengoratzea eta hobekuntza bermatze aldera.
Ekimena 3. Ondare Naturalaren Kontserbazioari buruzko Legea onestea, Euskadiko ondare naturalaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa, erabilera jasangarria, lehengoratzea eta hobekuntza bermatze aldera.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/24 | Jaurlaritzak Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege Proiektua onartu du |
2022/05/20 | Euskadi Europar Batasunaren 2030erako helburura hurbiltzen ari da, bere lurraldearen laurdena babespean baitu. |
2022/06/05 | 2022ko Euskadiko ingurumen-profilak honako hau erakusten digu: eremu babestuetan, biodibertsitate handiko lurraldea da, azaleraren % 24, baina artifizializazio konstantea du, eta horrek hautsi egiten du habitaten konektibitatea. |
2024/01/11 | "ITSASERTZA" Larrialdi Planaren Aholku Batzordea erakundeen arteko jarduera koordinatzen ari da euskal kostaldean gerta daitekeen pellet plastikoen agerpenaren aurrean |
Ekimena 1. Estrategia integral bat abiaraztea, babes egonkorrak behar dituzten eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako arreta bermatzeko, zehazki,
gizarteratzearen eta esku-hartzearen eremutik.
Ekimena 1. Estrategia integral bat abiaraztea, babes egonkorrak behar dituzten eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako arreta bermatzeko, zehazki,
gizarteratzearen eta esku-hartzearen eremutik.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/22 | Euskadiko Arreta Soziosanitarioko 2021-2024 Estrategiaren aurkezpena. Estrategia berriaren berritasun nagusia zaintza sozial eta sanitarioen ereduaren paradigma-aldaketa da. Garai berriak arreta soziosanitarioko politikak eraldatzea eta hobetzea eskatzen du, eraginkorragoak, iraunkorragoak eta pertsona bakoitzaren bizi-proiektuarekiko errespetuzkoagoak egitea. Zainketa-ekosistemak bultzatuko dira, prebentzioaren eta autonomia pertsonala sustatzearen ikuspegitik. Adinekoek etxean edo etxe baten antzeko zentroetan bizitzen jarraitzeko duten nahiari erantzuten dioten ekosistemak. Osasun Sailarekin lankidetzan ezartzen da. |
2021/11/30 | Dirulaguntza zuzena ematea Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkarteari, COVID-19ak eragindako krisiaren eta deseskalatze-prozesuaren inguruan dolu-egoeretan laguntzeko eta laguntza psikologikoa emateko programa finantzatzeko. (140.000.- €) |
2021/11/30 | Zuzeneko dirulaguntza bat ematea "bizitegi, bazterketarik gabeko gizarte baten alde" elkarteari, harrera-baliabideetatik gizarte-integrazioko ibilbide eta bizitokietara igarotzeko proiektua finantzatzeko, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren deseskalatzearen ondorioz eta hura jasotzeko berme erreala eratzeko beharretik salbuesteko. (472.000.- €) |
2021/12/03 | Lehendakariak eta “la Caixa” Banku Fundazioko lehendakariak gizarte, hezkuntza eta kultura arloko akordio bat sinatu dute. |
2022/10/17 | Euskarri Estrategiaren garapenean, familia-erreferenterik gabeko gazteen bazterkeria-egoerak prebenitzeko helburua duten hainbat programa zehaztu dira. Tokiko hainbat erakunde eta eragilerekin lankidetzan, Trapezistak programa jarri da abian. |
2023/11/21 |
2023-2024rako "La Caixa" Fundazioarekiko esparru-akordioa, gizarte-, hezkuntza-, kultura- eta ikerketa- eta ezagutza-alorrak barne hartzen dituena. Akordio horri esker, haur-pobreziaren aurka borrokatzera, gaixotasunen ondorioz premia bereziak dituzten pertsonei arreta ematera eta egoera ahulean dauden kolektiboen laneratzea erraztera bideratutako gizarte-proiektuak bultzatu ahal izango dira. Lehendakaritzarekin elkarlanean. (12.000.000.-€) |
Ekimena 2. 2015eko Zorroaren Dekretua ebaluatzea eta gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren katalogoaren plangintzan, koordinazioan eta araudi
garapenean aurrera egitea, erakunde arduradunek bere eskumenen eta baliabideen arabera adostutako eta hornitutako finantzaketa-eredu
jasangarri bat ezarriz. Halaber, saiatuko da, gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren berrikuntzarako, kohesiorako eta kalitaterako erakunde arteko
egungo funtsa, behin baliabideak banatzeko barne-ereduan txertatuta, zaintzen eremuko ikerketarekin, teknologiarekin eta lanpostuen sorre
rarekin eta Europar Batasunak sustatutako proiektuekin lotuta egotea.
Ekimena 2. 2015eko Zorroaren Dekretua ebaluatzea eta gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren katalogoaren plangintzan, koordinazioan eta araudi
garapenean aurrera egitea, erakunde arduradunek bere eskumenen eta baliabideen arabera adostutako eta hornitutako finantzaketa-eredu
jasangarri bat ezarriz. Halaber, saiatuko da, gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren berrikuntzarako, kohesiorako eta kalitaterako erakunde arteko
egungo funtsa, behin baliabideak banatzeko barne-ereduan txertatuta, zaintzen eremuko ikerketarekin, teknologiarekin eta lanpostuen sorre
rarekin eta Europar Batasunak sustatutako proiektuekin lotuta egotea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/23 | Onartu zen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen Zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren ondoriozko Gizarte Zerbitzuen Funtsaren banatzeaketa onartzen da lurralde historikoen artean. (14.008.000.- €) |
2021/10/07 | Ekarpenen Legea onartu zen. Legeak Gizarte Zerbitzuen Funtsari dagokion zenbatekoa banaketa bertikalaren ereduan sartzen dela islatzen du, 20M€-tik 35 M€-ra arte zabaltzen baita. |
2023/04/04 | Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena bat izenpetzeko baimena eman zen, zaintzako tokiko ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta hedatzeko. |
2023/05/16 |
Lankidetza-hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, martxan dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatzeko, ebaluatzeko, eskalatzeko eta zabaltzeko. Ekosistemen helburua da gizarte-, osasun- eta komunitate-zerbitzuak konektatzea, pertsona hauskor eta mendekoei zaintzak eskaintzeko, lankidetzatik, koordinazio soziosanitariotik eta lidergo publikotik abiatuta. (1.900.000.- €) |
Ekimena 2. Erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuen ebaluazioa indartzea, arreta berezia jarriz pertsona hartzaileengan eta horien familiengan. Aurrekoaz
gain, ezagutzaren sistematizazioa eta transferentzia indartuko dira.
Ekimena 2. Erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuen ebaluazioa indartzea, arreta berezia jarriz pertsona hartzaileengan eta horien familiengan. Aurrekoaz
gain, ezagutzaren sistematizazioa eta transferentzia indartuko dira.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/06/21 | 2016-2019 aldirako EAEko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren ebaluazioa egin eta aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean. |