Familia : 8 ekimenak
Konpromisoa 54. Ekimena 1. Laguntza zuzenen epea luzatzea, hau da, 200 euro hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko. Horrela, progresiboki luzatuko da, semearen edo alabaren 3 urtetik 7 urtera arte, edo, familia ugarien edo guraso bakarreko familien kasuan, 10 urtera arte, indarrean dauden irizpideak errespetatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/02 |
Seme-alabak dituzten familia guztientzako laguntzak handitzeko Dekretua: 200 euro hilean haur bakoitzeko, 4 urtera arte.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110738 Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111642 |
Konpromisoa 54. Ekimena 3. Ikastetxeetan goizeko gelak sustatzea, kontziliazioa bultzatzeko.
Konpromisoa 54. Ekimena 5. Aitatasun- eta amatasun-baimenak 24 astera arte luzatzea baimen berdinekin eta besterenezinekin, betiere gizarte-eragileen autonomia errespetatuz, sindikatuek eta patronalak Lanbide arteko Akordioaren esparruan jorratzea komeni dela bultzatuz.
Konpromisoa 54. Ekimena 6. Guraso bakarreko familiei berariazko estatutua ematea, politika publikoetatik beren berezitasunera egokitutako erantzunak eskaintzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/16 |
232/2025 Dekretua, abenduaren 2koa, guraso bakarreko familien araubidea ezartzen duena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106651 |
Konpromisoa 66. Ekimena 2. Lanean kontziliazio-politikak sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/30 |
|
Konpromisoa 126. Ekimena 3. Norberaren bizitza, lana eta familia uztartzea ahalbidetuko duen enpresa-kultura berri bat sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 22026/07/01 |
Laguntza ekonomikoen programa, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiten duten Euskadiko enpresentzat.
|
| 2026/05/26 |
83/2026 Dekretua, maiatzaren 26koa, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.
|
| 2026/05/08 |
|
| 2026/03/15 |
Eusko Jaurlaritzak Kontzilia 2026 aitorpena bultzatzen du, erakundeek kontziliazioarekin duten konpromisoa ikusarazteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108867 |
| 2026/02/18 |
Kontzilia Sareak erantzukidetasunarekin eta lana zein familia bateragarri egitearekin konprometitutako zortzi enpresa berri batu ditu
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108177 |
| 2025/07/07 |
Laguntza ekonomikoen programa, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiten duten Euskadiko enpresentzat.
|
| 2025/06/16 |
Lanbide. Familia eta lana bateragarri egiteko laguntza-programa.
2025eko Deialdia
Esleipena (2026/06/26) |
| 2025/04/15 |
Lanbide. Familia eta lana bateragarri egiteko laguntza-programa.
|
| 2025/03/22 |
Emakundek eta Konfekoopek zainketen erantzunkidetasunean eta enpresa kooperatiboetako berdintasunean aurrera egiteko modua aztertu dute. Bi erakundeek programa pilotu bat garatzen dute erakundeetan kontziliazioaren arloko indarguneak eta hobekuntza-arloak identifikatzeko.
|
| 2024/08/21 |
Laguntza ekonomikoen programa, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiten duten Euskadiko enpresentzat.
|
Konpromisoa 126. Ekimena 5. Zainketak berdintasun-politiken erdigunean jartzea, gero eta erantzukideagoa den gizarte-antolaketan aurrera egiteko. Kontziliaziotik erantzukidetasunerako trantsizioa eraginkor egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/25 |
83/2026 Dekretuak % 10 handitzen ditu laguntzen zenbatekoak, eta % 30eko igoera aurreikusten du familia ugarientzat, guraso bakarreko familientzat, mendetasuna edo desgaitasuna duten pertsonak dituzten familia-unitateentzat eta genero-indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktimak dituzten familientzat. Kontziliaziorako laguntzak 27 milioi eurorekin indartu dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111490 |
| 2026/05/12 |
NBE Emakumeak erakundeak antolatutako Europa eta Asia Erdialdeko Zaintza Foroan parte hartzea, genero-ikuspegidun eta giza eskubideetan oinarritutako zaintza-sistema eraldatzaileak sustatzeko.
|
| 2026/04/21 |
Irailaren 7ko 102/2022 Dekretuan aurreikusitako 14 urtetik beherako seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko laguntzen aurrekontu-zuzkidura.
EHAA Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109632 (940.103.- €) |
| 2025/11/15 |
Konfekoopek aurrera egin du kontziliazioa kooperatiben kudeaketa-ereduan txertatzen.
|
| 2024/09/26 |
Emakunderen parte-hartzea NBE Emakumeen zaintzaren aldeko aliantza globalaren batzar orokorrean.
|


