Enplegua : 58 ekimenak
Konpromisoa 51. Ekimena 1. Gazteentzako kalitatezko enplegua sortzen laguntzea, enplegu horrek soldata onak, lan-baldintza onak, asmo handiko garapen profesionala, lan-malgutasun handiagoa eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko aukera gehiago izan ditzan.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/30 |
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak.
2026rako zuzkidura Informazio gehiago Informazio gehiago (20.378.608.- €) |
| 2026/02/25 |
Lanbidek hidrogeno berdea garatzeko talentua sustatzen du, eta Basque Hydrogen proiektuan % 100eko laneratzea lortzen du. Petronorrekin eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroarekin egindako aliantza publiko-pribatuaren "arrakasta" nabarmendu du, eta ekonomia deskarbonizatu eta jasangarri baterako profil espezializatuak osatzeko beharra azpimarratu du.
|
| 2026/02/13 |
Ekintzaileei laguntzeko programa: enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak.
|
| 2025/01/15 |
Konpromisoa 60. Ekimena 1. Enpleguaren Euskal Legearen eta Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren potentzialtasun osoa garatzea. Lege horren helburua da enplegu duina bermatzea, berdintasun- baldintzetan, jarduera ekonomiko lehiakorra, iraunkorra eta arduratsua bultzatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/11 |
Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren bigarren urteurrena: 2025-2027 Hiru Urteko Enplegu Plan berriaren ildo estrategikoak aurkezten dira. Plan horren helburua kalitatezko enplegu baterantz aurrera egitea da, ongizatearen, gizarte-kohesioaren eta garapen ekonomikoaren berme onena den aldetik.
|
| 2026/03/10 |
Enpleguaren Euskal Foroa sortu da, enplegu-politika publikoen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa indartzeko. Organo berri horrek erakundeen, eragile sozioekonomikoen eta enpleguaren eremuko erakundeen partaidetza orekatua sendotzen du, eta gobernantza partekatuko esparru egonkor bat ematen dio euskal enplegu-sistemari.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108716 |
| 2026/01/09 |
2025ean, enpleguko eta tokiko garapeneko 11 plan egin dira, izaera pilotuarekin, eta hedapena aurkeztu da, 2026an 10.000 biztanletik gorako udalerrietan has daitezen, 2023ko abenduaren 21ean onartutako Enpleguari buruzko 15/2023 Legearekin bat etorriz.
Euskal enplegu-sarearen zerbitzu-mapari buruzko dekretuaren zirriborroa egin da. |
| 2025/06/23 |
Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluak bere funtzionamendu-erregelamendua onartu du, Euskadiko enplegu-politikak koordinatzeko funtsezko organo gisa sendotuz, eta 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia eguneratzea onartu du. Horrez gain, Enplegu eta Toki Garapeneko Plan berriak (PEDL) ezartzeko bidean aurrera egitea erabaki du.
|
| 2024/10/02 |
MerkaLan, Lanbidek antolatutako Enplegu eta Prestakuntza Azoka, kalitatezko enpleguaren eta baloreak eta etorkizuna dituzten enpresen aldeko apustua egiten da.
|
Konpromisoa 60. Ekimena 2. Langabezia-tasak murrizteko politikak sustatzen jarraitzea, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sustatuz, langabezia-tasa txikiena duen Estatuko lurraldea izaten jarraitzeko, Europar Batasuneko herrialdeen batez bestekoaren antzekoa, hurrengo legegintzaldian enplegu osoa lortzeko bidean aurrera egiteko helburuarekin.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/22 |
Bilboko Enplegu eta Toki Garapeneko Plana 2026-2030. Jarraipena eta aurrerapenak. Enplegu-eredu berri baten aldeko apustua egin da, eta egiaztatu da Euskadiren erronka ez dela soilik enplegu gehiago sortzea, enplegu hobea sortzea baizik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111346 |
| 2025/12/15 |
Ehun urteko euskal enpresen ibilbidea aitortzea, lankidetza publiko-pribatuaren, elkarrizketa sozialaren eta talentuaren aldeko apustuaren eta konpainiei etapa guztietan laguntzearen ereduaren emaitza izateagatik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106936 |
Konpromisoa 60. Ekimena 3. Belaunaldien arteko elkarbizitzarako plan bat egitea, edadismoaren edozein alborapen ezabatzeko, dela aurretiko esperientziarik ez izateagatik, dela urteak betetzeagatik baztertzeko arriskua izateagatik. Enpresetan adina kudeatzeko laguntzak zabaltzea aurreikusten duen plan bat, planifikatutako belaunaldi-erreleboa errazteko eta lanbide guztietan talentua galtzea saihesteko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/22 |
Euskadin talentu-ihesari buruzko diagnostiko-txostena aurkeztea. Azterlan horrek euskal ekosistemak giza kapital kualifikatua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko duen indarra berresten du, eta, aldi berean, etorkizunean posizio hori sendotzeko hobekuntza-arloak adierazten ditu.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109658 |
| 2026/01/26 |
Lanbideren LanMentoring zerbitzu propioa gidatzea eta abian jartzea. Doako laguntza espezializatuko zerbitzu bat da, beren plantilletan edo, zehazkiago, negozioarentzat kritikoak diren lanpostu jakin batzuetan belaunaldien arteko erreleboari arrakastaz ekin nahi dioten ETEentzat, ezagutza modu egokian transferitu eta konpainian jarrai dezaten.
|
| 2026/01/26 |
Sentsibilizazio-programa eta belaunaldien arteko aliantza sustatzea, adina eta belaunaldien arteko erreleboa kudeatzeko (2024-2025), Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin lankidetzan. Eragile publiko zein pribatuekin egindako lanetik abiatuta, egoerari buruzko diagnostiko bat egin da, eta, horri esker, erronka bateratuak eta ekintza-bideak zehaztu ahal izan dira, prozesu horiek erraztuko dituzten tresnak sortzeko. Programa honek jarraipena izango du 2026an. (150.000.- €)
|
| 2026/01/08 |
Prometeo Senior Steam programa, Bizkaiko Ingeniarien Elkargoarekin lankidetzan garatua (2024-2025). Senior talentua lan-merkatura itzultzeko eta horri eusteko erronkari aurre egiteko beharretik abiatuta, programa honen helburua da soluzio integralak bilatzea, talentu hori berariaz aprobetxatzea ahalbidetuko dutenak. Aurreko etapetan ingeniari seniorrak lan-merkatura itzultzeko garatutako ekintzen ondoren, proiektuaren hurrengo fasean nazioko eta nazioarteko jardunbide egokiak identifikatu dira, talentu seniorra lan-merkatuan sartzearekin eta mantentzearekin lotuta, esperientzia arrakastatsu horietako batzuk gure ingurunean aplikatzeko proiektuak definitze aldera. Proiektu honek jarraipena izango du datozen hiru urteetan. (25.000.- €)
|
Konpromisoa 60. Ekimena 4. Iraupen luzeko zainketen eta bizitza luzearen profesionalak duintzeko estrategia bat lantzea, kualifikazio-programen eta lan-baldintzak hobetzearen bidez (Zainlab).Zaintzen dutenen parte-hartzea bultzatzea, gizarte-eragileen arteko elkarrizketaren bidez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/09 |
ZainSare guneak jarri dira abian, zainketen profesionalizazioa eta enpleguaren eta emandako arretaren kalitatea hobetzeko. Arrasate, Ermua eta Amurrioko udalek bat egiten dute zaintzaren eta bizitza-luzeraren ekonomia sektore estrategiko gisa kokatzen duen eta milaka langilek egiten duten funtsezko lana lagundu, gaitu eta aitortzeko modu berriak finkatzen lagunduko duen proiektu honekin.
|
| 2024/06/28 |
Mentsad-Zainlab programa, lehentasunez lanean diharduten langileei zuzendutako zainketen arloko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzak emateko.
|
Konpromisoa 60. Ekimena 5. Enpleguaren eta elkarrizketa sozialaren esparru guztietan, Euskadiko langileen soldatak eta lan-baldintzak hobetzea eta sustatzea, gizarte-eragileen arteko adostasun-espazioak bultzatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/13 |
Bilera-sorta Euskadiko UGTko eta Euskadiko CCOOko ordezkariekin. Elkarrizketa indartzeko, erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko eta itun sozialean aurrera egiteko bigarren topaketa da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106035 |
Konpromisoa 61. Ekimena 1. Elkarrizketa Sozialeko Mahaian ordezkatuta dauden gizarte-eragileekin enplegu- estrategia eta -planak adostea eta lankidetzan aritzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/14 |
Enplegua babesteko, enpresak indartzeko eta gobernantza parte hartzaileago batean aurrera egiteko neurriak bultzatu ditu Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak. Ituntzeko euskal ereduak aurrera egin du etorkizuneko ikuspegiarekin eta Euskadin egonkortasun ekonomikoa eta gizarte kohesioa indartzen duten lau akordio zehatzekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109446 |
| 2026/01/26 |
2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren eguneratzea, Enpleguari buruzko 15/2023 Legearen arabera, Gobernu Kontseiluan aurkeztu zen, Elkarrizketa Sozialeko Mahaian zeuden gizarte-eragileen ekarpenekin.
|
Konpromisoa 61. Ekimena 3. Elkarrizketa Sozialeko Mahaian, gizarte-eragileen autonomia errespetatuz, lanbide arteko akordioak Euskadiko errealitate sozioekonomikoarekin bat datorren negoziazio kolektiboko gutxieneko soldata bat jaso dezan sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/15 |
"Euskal Autonomia Erkidegorako negoziazio kolektiboko gutxieneko soldata bati buruzko azterlana" aurkeztu da. Txostena Elkarrizketa Sozialerako Mahaiko koordinazio-taldeari helarazi zaio, Eusko Legebiltzarrak onartutako agindua eta Gobernu Akordioan jasotako konpromisoa betez.
|
Konpromisoa 62. Ekimena 1. Enplegua politika publikoen erdigunean kokatzea, garapen ekonomiko eta sozialeko politiken funtsezko ardatz gisa, eta politika horiek guztiek enpleguan duten eraginaren azterketa sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/04 |
Besaldi-Enplegu eta inklusio politikak ebaluatzeko organoaren lehen urte natural osoa eta funtzionamendu-ziklo planifikatua burutzen da aurreikusitako arloetan: jarraipena eta ebaluazioa, prestakuntza eta komunikazioa, ezagutzaren sorrera eta lankidetza estrategikoa.
|
| 2025/11/12 |
MerkaLan 2025: erreferentea lankidetza publiko-pribatuan: "Orientatzea biharko talentua aktibatzea da" lelopean, MerkaLan enplegu-azokaren seigarren edizioak Eusko Jaurlaritzaren eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren politika publiko irmoaren adierazpena islatzen du, pertsonak eta enpresak eraldaketa ekonomiko eta sozialaren erdigunean jartzen dituena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105981 |
Konpromisoa 62. Ekimena 3. Unibertsitatearekin eta Lanbide Heziketarekin lankidetza-espazioak sortzea, prestakuntza-ibilbide integratuak, malguak eta produkzio-sarearen premietatik hurbil daudenak sustatzeko, lan-merkatuaren eta prestakuntzaren arteko elkarrizketa hobetuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/26 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Hezkuntza Sailaren arteko kudeaketa-gomendioa, EAEko langabeei eta landunei zuzendutako 2025-2026 prestakuntza-programazioa egiteko.
|
Konpromisoa 62. Ekimena 4. Enpresekin lankidetzan aritzea, haien beharrak etengabe ezagutzeko eta talentua txertatzen laguntzeko, pertsonak zentroan jarriko dituen kudeaketa aurreratua garatu ahal izan dezaten.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/26 |
IAk lan-merkatuan duen eraginari buruzko proiektua, Gaia Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartearekin lankidetzan, IA 4 profil profesionaletan ezartzearen ondoriozko aldaketak definitzeko, aldaketa horiei aurre egiteko enplegu-eskatzaileen nahiz okupatuen upskilling eta reskilling prozesua ahalbidetuko duten prestakuntza-ibilbideak garatuz. 2025ean hasitako proiektu honek jarraipena du 2026an.
|
| 2026/01/26 |
Aclima Basque Environment Cluster-ekin egindako Ekonomia Zirkularreko Enplegu Planaren proiektua, 2025eko abenduan amaitua. Bertan, enpresa-sareak enplegu berdearen arloan dituen beharrak definitu dira, pertsonak trantsizio ekologiko-ingurumenarekin lotutako lanbideetan sartzea erraztuko duten prestakuntza-ibilbideak diseinatzeko.
|
Konpromisoa 62. Ekimena 5. Eragile sozial, sektorial eta akademikoen eta enplegu-zerbitzuen parte-hartzea eta lankidetza sustatzea Enpleguaren Euskal Foroan, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren ekintza aberasteko eta kualifikatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/24 |
Enpleguaren Euskal Foroari buruzko martxoaren 10eko 30/2026 Dekretua onartu da.
|
Konpromisoa 63. Ekimena 1. Lanbideren "Lanbide Hobetzen" eraldaketa amaitzea, herritarrentzako eta enpresentzako arreta eta esku-hartze eredu eraginkor bat lortzeko, langabezia murrizteko eta gaitasun profesionalak handitzeko gai izango dena, pertsonen garapen profesionalaren eta enpresa-lehiakortasunaren mesedetan, enplegu gehiago eta hobea lortzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/26 |
Hobetzen ereduak aurrera egiten eta Lanbiden ezartzen jarraitzen du. Tokiko enplegu-bulego guztietan pertsonentzako esku-hartze eredua esperimentatu da, eta emaitzak onak izan dira. Enpresentzako esku-hartze eredua hainbat arlotan espezializatutako langileekin hedatzen ari da: prospekzioa, bitartekaritza, informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak, ekintzailetzarako laguntza, enpresa-planetarako prestakuntza, belaunaldi-errelebuko laguntza eta kontrataziorako laguntzak. Kanal anitzeko herritarrentzako (pertsonak eta enpresak) arreta-eredua ezarrita dago, eta eredu omnikanala 2026-2027an zabalduko da
|
| 2025/04/29 |
93/2025 Dekretua, apirilaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituena. Horrela, estatutu-esparru moderno eta funtzional batez hornitzen da, Euskadin lan duinerako, enplegagarritasuna hobetzeko eta gizarte- eta lurralde-kohesiorako eskubidea erabat garatzen laguntzeko duen gaitasuna sendotuko duena.
|
| 2024/11/19 |
Zabaltzen-Sartu, Fundación Secretariado Gitano eta Gaztaroa-Sartu erakundeekin zenbait kudeaketa egiteko sinatu beharreko hitzarmenak mekanismo egokia dira prozeduren kudeaketa arintzeko eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko.
|
| 2024/09/13 |
CONFEBASKek eta KONFEKOOPek akordioa sinatu dute, euskal kooperatibismoa Lanbideko Administrazio Kontseiluan sartzeko. Kooperatiba-mugimenduak hamarkada asko zeramatzan lorpen hori aldarrikatzen, Konfekoop-en helburu nagusietako bat Lanbidek bultzatzen dituen enplegu-politika aktiboetan eragitea baita.
|
| 2024/09/09 |
Lanbidek Santutxun duen bulegoa inauguratu da, jatorrian Hobetzen ereduaren arabera diseinatutako lehena. Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak bere zerbitzuak etengabe hobetzeko eta zerbitzatzen den herritarrekin duen konpromisoa berresten da.
|
Konpromisoa 63. Ekimena 2. Lanbidetik langileen eta kualifikazioen gaur egungo eta etorkizuneko eskaerei buruzko informazioaren transmisioa hobetzea, baita produkzio-sektoreen premien bilakaerari buruzkoa ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/04 |
Laguntza-programa, Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreko prestakuntza-premiak aztertzeko eta hautemateko azterlanak egiteko.
|
| 2026/01/26 |
Lanbidek euskal enplegu-sistemaren eskura jartzen du lan-merkatuaren behatokia, langabeziaren eta kontratazioaren bilakaera aztertzen duena. Era berean, sistematikoki egiten da prestakuntza-beharren bilakaeraren jarraipena, aldizkako txostenen bidez, enplegu- eta prestakuntza-beharren prospektiba-batzordearen esparruan.
|
| 2025/05/28 |
Laguntza-programa, Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreko prestakuntza-premiak aztertzeko eta hautemateko azterlanak egiteko.
2024ko Esleipena (2025/05/15)
|
| 2024/12/27 |
Laguntza-programa, Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreko prestakuntza-premiak aztertzeko eta hautemateko azterlanak egiteko.
|
Konpromisoa 63. Ekimena 3. Orientazio eta laguntza pertsonalizatuarekin jarraitzea, Lanbiden zerbitzua emateko modu natural gisa, langabezia-egoerak ahalik eta laburrenak izan daitezen. Enplegu- sistema horrek zentroan jartzen du langabea, eta beharrezko zerbitzu guztiak (prestakuntza, orientazioa, laguntza eta enplegurako eta ekintzailetzarako laguntza) eskainiko dizkio, ahalik eta lasterren.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/25 |
Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzendutako lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntza-programa.
|
| 2023/07/27 |
Oro har, Lanbideren erabiltzaileei zuzendutako lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntza-programa.
2023-2025eko Deialdia
|
| 2023/07/27 |
Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzendutako lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntza-programa.
|
Konpromisoa 63. Ekimena 4. Lanbidetik babes eta laguntza espezifikoa eskaintzea enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei, batez ere 55 urtetik gorakoei, batzuetan edadismo- egoeren ondorioz diskriminatuak baitira.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/28 |
EAEko lantokietan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa
Ibilbide mistoen garapenean aurrera egitea, proiektuen jarraipena eta laguntza indartuz, bai eta esku-hartze eredua definitzeko eta etorkizunean egituratzeko funtsezkoak diren ikaskuntzak eta elementuak identifikatuz ere. |
| 2023/11/07 |
EAEko lantokietan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa
Ibilbide mistoen garapenean aurrera egitea, proiektuen jarraipena eta laguntza indartuz, bai eta esku-hartze eredua definitzeko eta etorkizunean egituratzeko funtsezkoak diren ikaskuntzak eta elementuak identifikatuz ere. |
Konpromisoa 63. Ekimena 5. Lanbidetik lan-orientazio integral eta pertsonalizatua indartzea, pertsonei karrera-plan koherente, moldagarri eta malgua garatzeko beharrezko tresnak emango dizkiena, bai enplegua aurkitzen eta lanpostuan jarraitzen laguntzeko, bai enpresen beharrak betetzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/03/06 |
Lanbidek finantzatutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntzarekin lotutako prestakuntza-praktikengatiko dirulaguntzen deialdia.
|
| 2024/09/30 |
Lanbidek finantzatutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntzarekin lotutako prestakuntza-praktikengatiko dirulaguntzen deialdia.
|
Konpromisoa 63. Ekimena 6. Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartekaritza-zereginean sakontzea, pertsona guztiek lan-aukerak lortzeko aukera berdinak izango dituztela bermatzeko, eta euskal erakundeek abian jartzen dituzten ekonomia- eta lehiakortasun-garapenerako politikekin lankidetzan aurrera egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/26 |
Konektalan. komunitate digitalaren enplegu-ekosistema garatzea eta dinamizatzea, Euskadin kalitatezko enplegua sustatzeko
|
| 2025/04/03 |
Enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntza-programa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan.
|
Konpromisoa 63. Ekimena 7. Enplegu bila ari diren edo sektore espezializatuetan dutena hobetu nahi duten pertsonen prestakuntzarako laguntzak bultzatzea, prestakuntza hori Lanbidek zuzenean eskaintzen ez duenean.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/27 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko laguntzen programa, langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko.
|
| 2025/11/03 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko laguntzen programa, langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko.
|
| 2025/10/23 |
Nekazaritza-, itsas-, arrantza- eta elikagaigintza-gaikuntzarako prestakuntza-programazioa, EAEko langabeei eta landunei zuzendua.
|
| 2025/09/22 |
Lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei zuzendutako 2025-2027 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntza-programa.(Zenbatekoa, guztira: 88.500.000 €)
|
| 2025/09/19 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egitea. (200.000.- €)
|
| 2025/06/25 |
Reskilling- eta upskilling-ekintzak garatzeko laguntza-programa, biztanleria aktiboaren kualifikazioa eta birkualifikazioa prestatzeko, sektore estrategikoetako lanbide-kualifikazioei, pertsonak zaintzeari eta despopulazio-arriskuan dauden eremuei lotuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU).
|
| 2025/06/25 |
Reskilling- eta upskilling-ekintzak garatzeko laguntza-programa, biztanleria aktiboaren kualifikazioa eta birkualifikazioa prestatzeko, sektore estrategikoetako lanbide-kualifikazioei, pertsonak zaintzeari eta despopulazio-arriskuan dauden eremuei lotuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU).
|
| 2025/06/25 |
Euskal Autonomia Erkidegoan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, langabeen gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko laguntza-programa, ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko.
|
| 2024/07/09 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko laguntzen programa, langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko.
|
Konpromisoa 63. Ekimena 8. Orientazio- eta laguntza-zerbitzua zabaltzea, lan egin arren,arlo profesionalean hobetu nahi duten pertsonei, egonkortasunari, lanaldiari edo proiekzio profesionalari dagokionez behar adinako kalitatekoa ez denean.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/09/22 |
2024-2025 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntza-programa, lehentasunez langile landunentzat, Euskadin Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
2025eko Esleipena
Informazio gehiago |
| 2025/05/28 |
2024-2025 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntza-programa, lehentasunez langile landunentzat, Euskadin Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
|
Konpromisoa 63. Ekimena 9. Etengabe ikasten jarraitzeko mentalitatea sustatzen duten birziklapen- eta birkualifikazio-programen garapena sustatzea, euskal profesionalei aukera emanez aurrerapen teknologikoen erronkei eta produkzio-ereduen eraldaketei (digitalizazioa, AA, ekonomia berdea...) arin aurre egiteko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/27 |
Dirulaguntza izenduna ematea Talentu Digitala Sustatzeko Vass Fundazioari, DEVELOPERS FROM EUSKADI proiektua garatzeko, esparru digitalean punta-puntako prestakuntza eta prestakuntza praktikoa emateko.
"Developers from Euskadi", Talentu Digitala Sustatzeko VASS Fundazioarekin batera gauzatua, langabetuak kualifikatzeko edo gaitasun digital aurreratuetan enplegua hobetzeko prestakuntzarako proiektua da, hala nola IA eta Java. Ekarpen hori proiektuaren kostu osoaren % 35 da.
|
| 2026/01/26 |
Bi dirulaguntza izendun, bata BBK Banku Fundazioari eta bestea VITAL Fundazioari, "VITAL BOOTCAMPS 2025" proiektua garatzeko, esparru digitalean punta-puntako prestakuntza eta prestakuntza praktikoa emateko.
|
| 2025/12/17 |
Aclima, Basque Environment Clusterrekin lankidetzan garatutako ekonomia zirkularreko enplegu- eta prestakuntza-plana. Proiektu honen bidez hainbat ekimen garatzen dira, hala nola langabezian dauden pertsonen profil profesionala hobetzeko prestakuntza-espezialitate bat diseinatzea eta espezialitate hori Lanbideren prestakuntza-espezialitateen katalogoan sartzea, prestakuntza-zubiak sortzea gizarteratze-programen eta enplegu arrunten artean, gizarte-bazterkeriako arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat, edo esperientzia profesionalik ez duten eta ingurumen-sektorean sartu nahi duten gazteentzako prestakuntza duten beka ordainduen esperientziak. (600.000.- €)
|
| 2025/12/04 |
Euskal Autonomia Erkidegoan turismoko prestakuntza digitala finantzatzeko laguntza-programa, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta 2025-2026ko ekitaldirako deialdia.
|
| 2025/06/27 |
Euskal Autonomia Erkidegoan lan-ingurunean prestakuntza digitala egiteko laguntza-programa, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan NextGenerationEU. |
| 2025/04/02 |
SAP teknologiako enplegurako lanbide-heziketako berariazko prestakuntza-ekintzak emateko zerbitzuak emateko deialdia.
|
Konpromisoa 64. Ekimena 1. Erakunde publikoetan eta enpresa pribatuetan pertsona kalteberak, iraupen luzeko langabeak, gazteak, emakumeak eta 45 urtetik gorakoak prestatzeko eta kontratatzeko programa mistoak areagotzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (15)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/27 |
Enplegurako lanbide-heziketako erakundeentzako laguntza-programa, EAEko instalazioetan azpiegitura berritzaileen zuzkiduretan egindako inbertsioa finantzatzeko.
2026ko Deialdia
Informazio gehiago |
| 2025/08/13 |
EAEko lantokietan urtebeterako edo gutxiagorako langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa, hura finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzeko. |
| 2025/07/15 |
Toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntza-programa, EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan.
|
| 2025/05/27 |
Langabeentzako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko laguntza-programa, sektore femeninizatuetan edo maskulinizatuetan kontratatuak izateko konpromisoarekin.
|
| 2025/05/06 |
Emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeak enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan sartzeko laguntza-programa.
|
| 2025/04/16 |
EAEko lantokietan luzaroko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa.
|
| 2025/04/10 |
|
| 2024/12/04 |
Toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntza-programa, EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan.
|
| 2024/11/26 |
EAEko lantokietan urtebeterako edo gutxiagorako langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa, hura finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzeko. 2024ko deialdia |
| 2024/11/12 |
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberei zuzeneko dirulaguntza ematekoa, enpresa espiritua sustatzen duten eta kolektibo kalteberen enplegagarritasuna hobetzen duten programak garatzeko. |
| 2024/09/24 |
Erabakia, langabezian dauden pertsonak birorientatzeko, birkualifikatzeko eta birkokatzeko proiektuak egiteko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko lau enpresa-talderen (ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterraren Elkartea, BASQUE FOOD CLUSTER - BUILD: INN - Euskadiko Eraikuntzaren Klusterren Elkartea eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) artean lau hitzarmen izenpetzeko baimena emateko dena.
|
| 2024/07/30 |
Sartu Taldeari dirulaguntza bat ematea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten eta laneratu aurreko egoeran dauden etorkinen erregularizazioa eta laneratzea errazteko ibilbidearen W+ proiektua inplementatzeko. (685.000.- €)
|
| 2024/07/18 |
Langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak egiteko laguntzen programa, lehentasunez langabetuentzat, Euskadiko Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
|
| 2024/07/09 |
2024ko deialdia |
| 2024/07/09 |
Enplegurako lanbide-heziketako erakundeentzako laguntza-programa, EAEko instalazioetan azpiegitura berritzaileen zuzkiduretan egindako inbertsioa finantzatzeko.
|
Konpromisoa 64. Ekimena 2. 55 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko pizgarriak indartzea eta pertsona horiek enpresekin konektatzeko espazio fisiko eta birtualak ezartzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/30 |
EAEko lantokietan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa.
|
| 2025/10/17 |
EAEko lantokietan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa.
|
| 2023/11/07 |
EAEko lantokietan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa.
|
Konpromisoa 64. Ekimena 3. Gazteen enplegua babesten jarraitzea, lehen lan-esperientzia lortzen lagunduz. Aldi berean, enpresetan praktikak egiteko programak kontrolatzea, tresna horren abusu- egoerak gerta ez daitezen.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (19)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/27 | |
| 2026/05/04 |
Txanda-kontraturako laguntza-programa. Gazte eta 45 urtetik gorako langabeen laneratzea bultzatzea du helburu.
|
| 2026/04/30 |
Lehen Aukera programa, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko dirulaguntzak finantzatzeko. |
| 2025/09/30 |
"Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak" programa finantzatzeko laguntza-programa
|
| 2025/09/23 |
Txanda-kontraturako laguntza-programa. Gazte eta 45 urtetik gorako langabeen laneratzea bultzatzea du helburu.
2025eko Deialdia
2025eko Esleipena (2026/04/14) |
| 2025/09/23 |
Lehen Aukera programa, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko dirulaguntzak finantzatzeko. |
| 2025/06/26 |
Dirulaguntzen programa, Euskal Autonomia Erkidegoan kualifikazio txikiko gazte langabeak aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko.
|
| 2025/05/28 |
Dirulaguntzen programa, Euskal Autonomia Erkidegoan kualifikazio txikiko gazte langabeak aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko.
|
| 2025/05/27 |
Hezibi programa, lanbide-heziketako ikasle gazteen prestakuntza eta txandakako lana finantzatzea helburu duena.
|
| 2025/05/27 | |
| 2025/04/04 |
Lehen esperientzia profesionaleko programa administrazio publikoetan», Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGeneration EU).
|
| 2025/02/25 |
Euskadin errelebo-kontratua suspertu egiten da, aldaketekin erakargarriagoa baita. Kontratatutako langileak 600 baino gehiago izan ziren berriro 2025ean, eta modalitate hori aplikatzea eskatu zuten enpresak % 34,4 hazi ziren.
|
| 2025/01/29 | |
| 2024/12/17 |
Lehen Aukera programa, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko dirulaguntzak finantzatzeko. |
| 2024/12/17 |
Lanaldi osoko eta mugagabeko txanda-kontratuak egiteko laguntza-programa. Iraupen jakinekoak ere izan daitezke, betiere mugagabe bihurtzen badituzte, gehienez ere, ordeztutako pertsonak erretiro osoa hartzen duenean.
|
| 2024/10/30 |
Euskadiko kultura-industriak sustatzeko eta indartzeko konpromisoa berritu da BIMErekin, nazioarteko musika-industriarako erreferentziazko hitzorduarekin. Zenbatetik 22.000.-€ BIME PRO Campus proiekturako dira eta 18.000.-€ BIME Start up! -erako. (40.000.- €)
|
| 2024/10/15 |
Txanda-kontraturako laguntza-programa. Gazte eta 45 urtetik gorako langabeen laneratzea bultzatzea du helburu.
2024ko deialdia.
Informazio gehiago Aurrekontua handitzea: 150000 € Horrela, hasieran egindako inbertsioa 1.350.000 €-koa da. 2024ko esleipena. (2025/05/23) |
| 2024/07/09 |
"Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak" programa finantzatzeko laguntza-programa
|
| 2024/06/30 |
Bigarren aukerako eskolak: eskola-porrotetik % 70eko lan-asmaketara. Euskal Autonomia Erkidegoan 2.084 gazte daude, hezkuntza-sistema arruntarekin bat ez datozenak.
|
Konpromisoa 64. Ekimena 4. Desgaitasunen bat duten pertsonei eta lan-merkatutik urrunen dauden pertsonei zuzendutako enplegu-programak areagotzea, merkatu arruntean laguntza emanez. Era berean, plan bat garatzea enplegu babestutik enplegu arrunterako trantsizioa sustatzeko, desgaitasuna duten pertsonentzat eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzat.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (13)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/04 |
Enplegu lagundurako jardueretarako laguntza-programa.
|
| 2026/05/27 |
Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzen programa, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak arautzen dituen urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan aurreikusitakoak.
|
| 2025/07/21 |
ONCE Fundazioari emandako dirulaguntza izendun baten bidez, Euskadin ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak enplegatzeko eta lan-merkatu arruntean sartzeko diagnosi-analisiko proiektu berri bat bultzatu da. (80.000.- €)
|
| 2025/06/03 |
Aldi baterako indartze-programa bat sortzekoa. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarrei beren edo besteren konturako hasierako lan baimenak emateko eskumena hartzea.
|
| 2025/05/27 |
Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzen programa, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak arautzen dituen urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan aurreikusitakoak.
|
| 2025/05/19 |
Enplegu lagundurako jardueretarako laguntza-programa.
|
| 2025/05/12 |
Euskadik zifra errekorra lortu du desgaitasuna duten pertsonen enpleguan. Espainia osoko jarduera-tasarik altuena erregistratu da, gizarte-ekimeneko 15 euskal erakundeek % 1 pertsona gehiagori eman baitiete lana.
Informazio gehiago: |
| 2025/04/07 |
Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzen programa, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak arautzen dituen urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan aurreikusitakoak.
|
| 2025/04/01 |
Enplegu lagundurako jardueretarako laguntza-programa.
|
| 2025/01/28 |
Erabakia, aintzat hartzekoa erakunde hauekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena: APNABI Lan Autismo Bizkaia Empleo elkartea, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gaude elkartea, Euskadiko Down Sindromea fundazioa, Lantegi Batuak, Gureak Araba eta Gureak Inklusio fundazioa. Hitzarmenaren helburua da adimen-desgaitasuna duten pertsonen inklusio-prozesua erraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eremuan. (Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak ezarritako jarduera).
|
| 2024/12/11 |
«Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak» finantzatzeko 2024. urterako laguntza-programa.
|
| 2024/11/11 |
Bilboko Enplegu Plana: Lanbiderekin – Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan, langabeei zuzendutako ekintzak zehazten dira, arreta berezia jarriz emakumeei, gazteei eta kolektibo ahulenei.
|
| 2024/05/29 |
Enplegu lagundurako jardueretarako laguntza-programa.
|
Konpromisoa 64. Ekimena 5. Merkatu arruntera igarotzeko egitura ekonomikoei ematen zaien laguntza handitzea, hala nola laneratzeko enpresei eta enplegu-zentro bereziei ematen zaiena.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (15)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/04 |
Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntzako erakundeentzako berrikuntzako inbertsioa finantzatzeko laguntza-programa.
|
| 2026/04/30 |
Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzen duen inbertsioa egiteko laguntza-programa, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusia. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak arautzen dira, bai eta enplegu-zentro berezien Euskal Erregistroa ere.
|
| 2026/04/30 |
Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitako enplegu-zentro berezietan lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntza-programa.
|
| 2025/12/04 |
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua: Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzen programa.
|
| 2025/09/19 |
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua: Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzen programa.
|
| 2025/06/25 |
Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitako enplegu-zentro berezietan lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntza-programa.
|
| 2025/06/16 |
Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntzako erakundeentzako berrikuntzako inbertsioa finantzatzeko laguntza-programa.
|
| 2025/05/27 |
Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntzako erakundeentzako berrikuntzako inbertsioa finantzatzeko laguntza-programa.
|
| 2025/04/24 |
Enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntza-programa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan.
|
| 2025/03/06 |
Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzen duen inbertsioa egiteko laguntza-programa, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusia. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak arautzen dira, bai eta enplegu-zentro berezien Euskal Erregistroa ere.
|
| 2025/03/06 |
Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitako enplegu-zentro berezietan lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntza-programa.
|
| 2025/02/25 |
Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak finantzatzeko programa
|
| 2025/02/20 |
Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak finantzatzeko programa
|
| 2024/12/03 |
Berritzen Sarea-Erakunde Berritzaileen Sarea: Enplegu eta Inklusio Berrikuntzaren Mapa aurkeztu da. Irtenbideak bilatzeko eta haien enplegagarritasuna eta inklusioa hobetzen saiatzen diren enpresa edo administrazioen eskura jartzeko "leihatila bakarra" da.
|
| 2024/10/29 |
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua: Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzen programa.
|
Konpromisoa 64. Ekimena 6. Esku-hartze sozialeko hirugarren sektorearekin lankidetzan aritzea, lan-merkatutik oso urrun dauden pertsonei zuzendutako programetan.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/15 |
III. Topaketa Gizarteratze Zerbitzuen Erabiltzaileekin. Elkarrizketarako eta entzute aktiborako gunea da, politika publiko parte-hartzaileagoak, eraginkorragoak eta pertsonak ardatz dituztenak bultzatzen dituena. Gizarteratzea bultzatzen da, zerbitzu horien erabiltzaileen entzute aktiboaren eta parte-hartzearen bidez.Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109468
|
| 2025/10/07 |
Onartu egin da Gizarteratze Mahaietatik ekimen komunitarioak sustatzeko diru-laguntzak ematea. Araudi berriak aukera ematen du prestazioak eta lan errentak bateragarri egiteko, eta hobari pertsonalizatuak sartzen ditu laneratzea eta enpleguaren kalitatea hobetzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104956 (68.810.- €) |
| 2025/05/27 |
Langabeentzako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko laguntza-programa, kontratatuak izateko konpromisoarekin.
|
| 2025/01/07 |
Euskal Autonomia Erkidegoan askatasunik gabe dauden pertsonei zuzendutako enplegurako lanbide-heziketako prestakuntza-ekintzak egiteko deialdia.
|
| 2024/10/22 |
307/2024 Dekretua, urriaren 22koa, Inklusiorako Euskal Kontseiluarena.
|
Konpromisoa 64. Ekimena 7. Enpresetan aniztasuna integratzeko estrategia bat egitea, talentu guztiak Lanbideren laguntzarekin txertatu ahal izateko, Enpleguaren Euskal Legearekin ezarriko diren ibilbide pertsonalizatuen esperientziatik abiatuta, euskal langabeen eta dagoeneko Euskadin dauden etorkinen laneratzea lehenesteko helburuarekin.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/09/17 |
Ibilbide integralen proiektuak finantzatzeko laguntza-programa, Euskadin erroldatutako etorkinen prestakuntzarako eta laneratzeko sustraitze-arrazoiengatik bizileku- eta lan-baimenak erraztea helburu duena.
|
Konpromisoa 65. Ekimena 1. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren 14/2022 Legearen hedapena amaitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/02/18 |
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak, SEPE – Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta ISM – Itsasoko Gizarte Institutuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera emateko datozen lau urteetan. Akordio honen helburua da laguntza kalkulatzeko eskatzen diren baldintzak izapidetzeko eta betetzen direla egiaztatzeko behar den informaziorako sarbidea erraztea.
|
| 2025/01/10 |
Gizarteratzeko Euskal Kontseilua eratu da: diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa da, eta erakunde publikoek, eragile sozioekonomikoek, elkargo profesionalek eta Hirugarren Sektore Sozialak dute ordezkaritza bertan.
|
| 2024/12/03 |
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 76,56 M €baino gehiago gehitu ditu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren prestazio ekonomikoetara eta enplegua sustatu eta sortzeagatik Gizarte Segurantzaren kuotetako hobarietara bideratutako kredituetan. Zehazkiago, 32 M €Gizarte Segurantzaren kuotetako hobarietarako dira, 27 M €Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerarako eta 17,5 M €Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako. Kredituen gehikuntza hori Lanbideko gerakinen kontura egingo da.
|
Konpromisoa 65. Ekimena 2. Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak kudeatzeko prozedura berriak finkatzea, euskarri teknologiko sendoarekin.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/27 |
Honako jarduketa hauek gauzatzen ari dira:
(1) Zenbatekoa eguneratzeko prozedura (EAG), (2) Prestazioa guztiz azkentzeko eta eteteko kontrol-prozedura, (3) Betebeharrak ez betetzearen kasuistika jakin batzuetan etete partzialak kontrolatzeko prozedura, (4) Hirugarren sektoreko erakundeak gaitzeko pilotua abian jartzea, hartzaileak Lanbiden bitarteko elektronikoen bidez ordezkatzeko, (5) Zorrak metatzeko prozedura (DEU)y (6) NPBan atzerapen baten erantzukizuna zehazteko prozedura (atzerapen bat ordaintzen den edo bidegabe bat kobratzen den esan nahi du) |
| 2024/07/16 |
Zuzeneko dirulaguntzak ematea hirugarren sektoreko erakundeei eta sektore publikoko zenbait erakunderi, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoetan laguntzeko proiektu esperimentalak egin ditzaten. |
Konpromisoa 65. Ekimena 3. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko prozesuen integrazioan aurrera egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/12 |
Legegintzaldi honetan, aurrera egin da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan prestazioak jasotzen dituzten pertsonei ematen zaien arretaren integrazioan. Zehazki, honako jarduera hauek ezarri dira:
- Prestazioak eskatzeko inprimaki bakarra dago, eta, bertan, BAG, DBE edo bi prestazioak eskatzeko aukera dago. - Bi prestazioak eskatzeko eta kudeatzeko pertsonek bete behar dituzten dokumentazio-eredu guztiak bateratu ditu. - Lanbideren bulegoak leihatila bakarra dira bi prestazioak kudeatzeko - Era berean, DSBEa BAGaren osagarria denez, prestazio bateko aldaketek eragin zuzena dute bestean, eta bi prestazioen kudeaketa egokia bermatzeko, BAGaren eta DSBEaren arteko sinkronizazio-prozedura automatikoak ezarri dira, aldaketak berehala eta automatikoki helarazteko. Era berean, integratu daitezkeen gaien integrazioan aurrera egin da. Horrela, hileko egun berean aldatu dira bi prestazioak ordaintzeko prozedurak, egokitu egin dira eskaera eta harekin batera doazen dokumentuak, eta DSBEaren zenbatekoa eguneratzeko prozedura automatikoak ezarri dira, DSBEaren zenbatekoa aldatu egin delako. |
Konpromisoa 65. Ekimena 4. Gizartean eta lan esparruan baztertuta dauden pertsonen laneratzea bultzatzea, haien egoera kroniko bihurtzea saihestuz, laguntza-, enplegu- eta prestakuntza-programa integral eta malguen bidez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/11 |
Gizarteratzeko eta Laneratzeko Ibilbide Mistoen Eredua, inklusioaren eremuan esku hartzen duten sistema guztien artean adostua, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuran baliozkotu zen.
2025eko irailean, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoen ereduaren pilotatze-fase berri bati ekin zaio, ibilbide mistoen zortzi proiektu esperimental finantzatuz. Proiektu horietan 40 profesionalek baino gehiagok hartzen dute parte, Hirugarren Sektoreko erakundeetakoak eta sistema publikoetakoak (Lanbide, udaletako eta foru-aldundietako gizarte-zerbitzuak eta Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarea). |
| 2025/04/24 |
Laguntza-programa, migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integralen proiektuetarako, bizileku- eta lan-baimenak lortuz, gizartean errotuta egoteagatik (gizarte- eta lan-arloan).
|
Konpromisoa 65. Ekimena 5. Enplegurako pizgarrien sistema berri bat bultzatzea, beren soldata Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin osatzen duten pertsonentzat, egungo gizarte- eta lan- testuingurura egokituko dena, prestazioak jasotzen dituzten pertsonei enplegurako bidea erraztuko diena, bereziki horretarako zailtasun gehien dituztenei, eta enpleguaren hobekuntza sustatuko duena.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/07 |
189/2025 Dekretua, urriaren 7koa, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradunei aplikatu beharreko enplegurako pizgarriei buruzkoa. Araudi berriak prestazioak eta lan-errentak bateragarri egiteko aukera ematen du, eta hobari pertsonalizatuak sartzen ditu laneratzea eta enpleguaren kalitatea errazteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104955 |
Konpromisoa 66. Ekimena 2. Lanean kontziliazio-politikak sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/30 |
|
Konpromisoa 66. Ekimena 3. Genero-ikuspegiari arreta berezia eskaintzea, emakumeen gizarte- eta lan-errealitatea eta errealitate intersekzionala aztertuz. Profil zehatzak babesteko ekintza positiboko neurriak garatzea, hala nola, guraso bakarreko familietako buru diren emakumeak edo emakume migratzaileak, besteak beste.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/27 |
Esparru maskulinizatu eta feminizatuetan emakume eta gizon langabetuak kontratatzeko, prestatzeko eta kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntzarako dirulaguntzen programa (Morrokotudak).
|
| 2025/09/09 |
Genero-arrakalak EAEko lan-merkatuan duen garrantzia eta eragina aztertzea, baita iraganeko eta balizko inpaktu ekonomikoa ere: Ikerketa honek emakumeen gizarte- eta lan-errealitatearen azterketa zehatza eskaintzen du, ikuspegi intersekzionaletik, haren ondorio ekonomikoak kuantifikatzea eta azpimarratzea emakumeen parte-hartzearen arrakala murriztea ez dela soilik agindu etiko bat, baita BPGren hazkunderako eta ongizatearen iraunkortasunerako baldintza bat ere, profil kalteberetarako ekintza positiboko neurrien beharra azpimarratuz, hala nola emakume migratzaileentzat eta guraso bakarreko familien buruentzat.
|
| 2025/05/19 |
Esparru maskulinizatu eta feminizatuetan emakume eta gizon langabetuak kontratatzeko, prestatzeko eta kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntzarako dirulaguntzen programa (Morrokotudak).
|
| 2025/05/07 |
Enpresen eta erakundeen zuzendaritza-organoetan emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeen talentua txertatzeko laguntza-programa.
2025eko Deialdia
2025eko Esleipena (2025/11/03) |
| 2024/07/09 |
Enpresen eta erakundeen zuzendaritza-organoetan emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeen talentua txertatzeko laguntza-programa.
|
| 2023/12/14 |
Esparru maskulinizatu eta feminizatuetan emakume eta gizon langabetuak kontratatzeko, prestatzeko eta kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntzarako dirulaguntzen programa (Morrokotudak).
|
Konpromisoa 67. Ekimena 1. Lan-araudia zorrotz betetzen dela zaintzen jarraitzea, batez ere laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutakoa.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/05 |
Laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuak finantzatzeko laguntza-programa. Deialdi honen helburua da egindako lanek ekintza zehatzak garatzea, laneko arriskuak prebenitzeko eta langileen osasuna hobetzeko. |
| 2025/10/30 |
EAEko Aldi baterako ezintasuneko bajen azterketa: Azterlanak laneko bajen intzidentziaren, kausen eta patroien azterketa integrala eskaintzen du, EAEko produkzio-sarean duen eragin ekonomikoa ebaluatzen du eta laneko arriskuen kudeaketan eta prebentzioan hobetu beharreko arloak identifikatzen ditu, erabakiak hartzeko oinarri objektibo eta partekatua emanez. (141.000.- €)
|
| 2025/06/06 |
Euskadiko basogintza-sektoreko ezbeharren aurkako Europako Talka Planean parte hartzea, Europako Lan Agintaritzak sustatuta, segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko esperientzia partekatzeko helburuarekin. OSALANek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzak parte hartzen dute, Portugal, Italia eta Frantziako profesionalekin batera.
|
| 2024/12/31 |
2024an, ikuskapen-jarduketen % 50 laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako gaietan egin dira. Zehazki, 2024an 10.864 jarduera egin dira laneko segurtasun eta osasunaren arloan, eta horien ondorioz 477 arau-hauste egin dira, 2.544.357 euroko zehapenetan eta 1.948 errekerimendutan. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren mende dagoen Lan Ikuskaritzako Aholku Batzordeari helarazitako datuak.
|
| 2024/12/03 |
Laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuak finantzatzeko laguntza-programa. Deialdi honen helburua da egindako lanek ekintza zehatzak garatzea, laneko arriskuak prebenitzeko eta langileen osasuna hobetzeko. |
Konpromisoa 67. Ekimena 2. Prebentzioaren kultura gizarte osora zabaltzea, prebentziozko alerta-sistema orokor bat ezarriz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/30 |
Osalan. Laneko arriskuen prebentzioko jarduerak egiteko laguntzen programa.
|
| 2025/11/11 |
Osalan eta Fiskaltzarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko komunikazio-bideak eta jarduketa protokoloak ezartzeko.
|
| 2025/10/23 |
Web aplikazio berri baten aurkezpena, laneko segurtasuna eta osasuna herritarrei hurbiltzeko. App-ak laguntzaile birtual bat du zalantzak berehala argitzeko, baita sentsibilizazio-aholkuak eta prestakuntza-pilulak ere.
|
| 2025/04/28 | |
| 2025/01/01 |
Hilero sentsibilizazio-mezuak zabaltzeko kanpaina, lantokietako segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa aktibo eta parte-hartzaileari buruz. Gai zehatzei buruzko hileroko informazio-pilulak dira, zeharkako ikur; hitz batez lotuak: "irtenbidea prebentzioan dago".
|
| 2024/12/17 |
Osalan. Laneko arriskuen prebentzioko jarduerak egiteko laguntzen programa.
|
| 2024/10/21 |
Osalanek laneko arriskuen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Astearen esparruan (urriaren 21-27).
|
Konpromisoa 67. Ekimena 3. Prebentzio-ordezkariaren prestakuntza espezializatua zabaltzen eta eguneratzen laguntzea. ETEei eta mikroETEei Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian jasotako neurriak ezartzen laguntzea, tresna gutxiago dituzten enpresei arreta berezia eskainiz lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen aurka borrokatzeko, hala nola langile autonomoei eta enpresa txikiei.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/10 |
2025ean laneko segurtasun eta osasunaren arloan laneko arriskuen prebentzioko ordezkariak prestatzeko laguntza-programa.
|
| 2024/12/03 |
2025ean laneko segurtasun eta osasunaren arloan laneko arriskuen prebentzioko ordezkariak prestatzeko laguntza-programa.
|
| 2024/09/03 |
Euskadipreben 2025 Estrategiaren esparruan (Euskadiko Elikaduraren eta Zuraren Balio Kateko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektoriala), Eusko Jaurlaritzak eta OSALANek batera jardun dute, eta inplikatutako sektorearen eta erakundeen parte-hartzea du. 2024. urtean, sasoikako lanaren arloan laneko segurtasunaren arloko hedapen- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egiten ari da.
|
| 2024/08/01 |
Langile autonomoen eta ekintzaileen artean laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza sustatzeko laguntza-programa.
|
Konpromisoa 68. Ekimena 5. Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren esparruan ere, talentuaren erakargarritasuna areagotzeko estrategiak ezartzea, bizi-kalitatean, berrikuntzan, jasangarritasunean eta balioetan ditugun indarguneak nabarmenduz, bai eta enpresei laguntzeko neurriak ere, talentu globala erakartzeko eta fidelizatzeko estrategietan, enpresa-ingurune dinamikoa eta erakargarria sustatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/13 |
KonktaLan-Lanbide: Kalitatezko enplegua sustatzen duen plataforma digital irekia da, pertsonen eta enpresen arteko topaguneak eta baterako sorkuntzarako guneak eskainiz, lurraldean talentua erakartzeko eta atxikitzeko irtenbideak aurkitzeko.
KonektaLan herritar guztientzat zabalik dagoen gune bat da, non enpresa berritzaileek eta enplegua sortzeko eta euskal produkzio-sarea garatzeko konpromisoa duten enpresek eta Euskadin karrera profesionala garatu nahi duten pertsona gazte eta urduriek eta garapenerako palanka diren eragile instituzional, sindikal edo enpresarialek bat egiten duten. Plataformak laguntza-sare bat eskaintzen du KonektaLanen erregistratzen diren pertsona, enpresa eta erakundeentzat. Enpresen eta partikularren arteko zuzeneko harremanak. Lan-merkatuari buruzko gaurkotasuneko eta intereseko baliabideak eta argitalpenak, Euskadin bizitzeko eta lan egiteko beharrezko informazioa, laguntza ekonomikoak, enplegu-programak... Kalitatezko enpleguarekin, prestakuntzarekin eta lan-aukerekin lotutako jardueren eta ekitaldien agenda. |
| 2025/04/30 |
Talentu-ihesaren azterketa Euskadin: Pertsona kualifikatuen irteera-, atxikipen- eta erakarpen-dinamikak sakonki aztertzen ditu, irauteko edo emigratzeko erabakian eragina duten faktore ekonomikoak, lanekoak eta sozialak identifikatzen ditu, eta proposamen zehatzak egiten ditu enpleguaren kalitatea, kontziliazioa, prestakuntza eta enpresen eta ikastetxeen arteko lankidetza indartzeko. Horrela, estrategiak diseinatzen laguntzen du, Euskadi talentu globalarentzat erakargarriagoa eta lehiakorragoa izan dadin, eta emaitzak gizarte-eragileen esku jartzen ditu, eztabaidarako eta erabaki partekatuak hartzeko.
|
Konpromisoa 70. Ekimena 1. 2021-2024 Gizarte Ekonomiako Sail arteko Plan Estrategikoaren ebaluazio orokorra garatzea eta, sektorearen eskutik, 2025-2028 Plana egitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/15 |
Enpresa eta erakundeen elkarte-egiturak sendotuz gizarte-ekonomia sustatzeko laguntza-programa.
|
| 2025/10/01 |
Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko laguntza-programa.
|
| 2025/09/16 |
Gizarte Ekonomiako enpresen arteko lankidetzarako laguntza-programa, honako hauek finantzatzea helburu duena: lankidetzako proiektuak egitea eta ezartzea, akordioak egitea eta formalizatzea, lankidetzako enpresak edo egiturak sortzea, eta gizarte-ekonomiako enpresen bat-egiteak prestatzea eta formalizatzea. |
| 2025/01/16 |
ASETT- Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank abangoardiako huba abian jartzea, Euskadi gizarte-ekonomiaren mundu-erdian kokatzen duena.
|
| 2024/12/17 |
Konfekoop - Euskadiko Kooperatiben Konfederazioari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2024ko azaroan New Delhin egindako Kooperatiben Nazioarteko Elkartearen (KIE) Kooperatiba Konferentzia Globalean parte hartzeagatik. (40.000.- €)
|
| 2024/11/05 |
Gizarte Ekonomiako enpresen arteko lankidetzarako laguntza-programa, honako hauek finantzatzea helburu duena: lankidetzako proiektuak egitea eta ezartzea, akordioak egitea eta formalizatzea, lankidetzako enpresak edo egiturak sortzea, eta gizarte-ekonomiako enpresen bat-egiteak prestatzea eta formalizatzea. 2024ko Deialdia |
| 2024/08/20 |
Kooperatu 2024 programa, Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzei buruzkoa.
|
| 2024/07/09 |
Enpresa eta erakundeen elkarte-egiturak sendotuz gizarte-ekonomia sustatzeko laguntza-programa.
|
Konpromisoa 70. Ekimena 2. Gizarte-ekonomiako enpresetan ekintzailetza bultzatzea eta langileen parte-hartzea erraztea, erosteko mekanismoak hobetuz, hala nola LANPAR funtsa. Baita produkzio- unitateena ere, enpresak birmoldatzeko prozesuetan edo belaunaldi-errelebuko arazoak dituztenetan.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/09/23 |
Gizarte-ekonomian ekiteko laguntza-programa, hiru kapitulu bereizi finantzatzeko. Alde batetik, Gizarte Ekonomiako enpresak eratzen eta ondoren sendotzen laguntzeko euskal sare publiko-pribatua bultzatu eta indartu nahi da, bai eta Gizarte Ekonomiako enpresak eratu eta sustatu eta eratu berriak direnak sendotu ere. 2025eko Esleipena |
| 2025/07/22 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan Enpresen Erantzukizun Soziala hedatzeko eta ezartzeko laguntza-programa.
|
| 2025/05/02 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan Enpresen Erantzukizun Soziala hedatzeko eta ezartzeko laguntza-programa.
|
| 2024/09/03 |
Gizarte-ekonomian ekiteko laguntza-programa, hiru kapitulu bereizi finantzatzeko. Alde batetik, Gizarte Ekonomiako enpresak eratzen eta ondoren sendotzen laguntzeko euskal sare publiko-pribatua bultzatu eta indartu nahi da, bai eta Gizarte Ekonomiako enpresak eratu eta sustatu eta eratu berriak direnak sendotu ere. |
Konpromisoa 70. Ekimena 3. Kooperatibetako organoetan bazkideen presentzia orekatua sustatzea, bai eta kooperatibetan berdintasun-planak ezartzea ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/09/16 |
Gizarte-ekonomiaren prestakuntzarako, dibulgaziorako eta ikerketarako laguntza-programa. Laguntza horiei esker, kooperatibetako kideentzako berariazko prestakuntza-ekintzak finantzatuko dira, hezkuntza-maila guztietan unitate didaktikoak diseinatu, egin eta ezarriko dira, eta praktika dualak egiteko enpresak identifikatuko dira.
|
Konpromisoa 71. Ekimena 1. Ikuskaritzako baliabide materialak eta giza baliabideak indartzen jarraitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/03 |
Euskadiko Lan Ikuskaritzaren Laneko Iruzurraren Postontziak hamaika arau hauste antzeman ditu aurten, eta 30 errekerimendu egin ditu, 117 jarduketa burutu ostean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106656 |
| 2025/12/02 |
Sei beka deitu dira Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza eta Lan Ikuskatzaileordeen kidegoetan sartzeko oposizioak prestatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106646 Emaitza (2026/04/23) (79.200.- €) |
| 2025/06/24 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzaren eskumenak handitzea, ekainaren 17ko 512/2025 Errege Dekretutik ondorioztatzen den bezala. Errege Dekretu horren bidez, ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunak gehitu ziren, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren ikuskaritza-funtzio publikoaren arloan.
|
| 2024/12/31 |
2024an Lan Ikuskaritzak 20.587 egin ditu, eta horietatik 1.905 kasutan arau-hausteak gertatu direla ondorioztatu da. Horrek 9.447.265 euroko zehapenak eta 5.095 errekerimendu ekarri ditu Lan Ikuskaritzaren eskumeneko arlo guztietan.Gainera, lan-kontratazioaren arloko txoke-planen esparruan, 18.171 kontratu berrikusi eta 1.545 aldatu dira, eta iruzurrezkoak izan dira.
|
| 2024/11/19 |
Lanbidek, Laguntza, Ikuskaritza eta Kontroleko Urteko Planaren (PAAIC) esparruan, bultzada eman die iruzurraren aurkako tresnei, ikuskapen-unitate espezializatuago eta koordinatuago batekin eta herritarren postontzi batekin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren iruzurrezko erabilera salatzeko.
|
Konpromisoa 71. Ekimena 2. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzaren XIII. legegintzaldirako Plan berriari ekitea, ikuskaritzaren, modernizazioaren, gardentasunaren eta enpresen, sindikatuen eta herritarren irisgarritasunaren erronka nagusiei aurre egiteko, kalitatezko enplegurantz aurrera egiteko berme-tresna gisa.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/22 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzak 3.000 enpresa baino gehiago ohartarazi ditu bero boladek eragindako lan arriskuen inguruan
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak udako kanpaina indartu du estres termikoa prebenitzeko eta lan ingurune seguruak bermatzeko, Euskadin izandako tenperaturen igoeraren aurrean Arabako 551 enpresatara, Bizkaiko 1.576ra eta Gipuzkoako 936ra bidali ditu komunikazioak, eta gogorarazi zaie enpresei legezko betebeharra dutela langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111345 |
| 2026/02/16 |
Euskadiko Lan Ikuskaritzaren 2025eko jarduera-balantzea aurkeztu da, baita Ikuskaritzaren 2026-2028 Kudeaketa Planaren ildo nagusiak ere.
|
| 2026/02/16 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzaren 2026/2028 Kudeaketa Plana onartu eta abian jarri da.
|
| 2025/05/16 |
Euskadiko Lan Ikuskaritzak ohartarazi du irregulartasunak egon daitezkeela aurten aldi baterako 3.239 kontrataziotan eta aldizkako kontratu finkoetan. Hori dela eta, 1.343 jakinarazpen bidali dizkie enpresei, lan-kontratuetan iruzurra egon den zantzuen berri emanez.
|
| 2025/01/07 |
Laneko iruzurraren aurkako Plana 2024. Lan Ikuskaritzak ikertutako kontratuen % 37 erregularizatzen ditu.
|
| 2024/11/19 |
Euskadiko Lan Ikuskaritzak irregulartasun posibleak antzeman ditu lanaldi partzialeko 10.300 kontratazio baino gehiagotan 2024an. Hori dela eta, 5.310 jakinarazpen bidali dizkie euskal enpresei iruzur-zantzuen berri emateko eta egoera erregularizatzeko eskatzeko.
|
| 2024/10/29 |
Euskadiko Lan Ikuskaritzak ohartarazi du irregulartasunak egon daitezkeela aldi baterako langileen eta aldizkako langile finkoen 3.695 kontrataziotan 2024an. Hori dela eta, 1.657 jakinarazpen bidali dizkie enpresei, lan-kontratuetan iruzurra egon den zantzuen berri emateko.
|
Konpromisoa 76. Ekimena 1. 2024-2029 aldirako Ekintzailetzaren Erakunde arteko Plana abiaraztea, ekintzailetza herrialdearen lehentasuntzat hartuta. Laugarren plan honek sakonduko du ekintzailetza-prozesuaren sinplifikazio administratibo batean. Herri erakargarri gisa kokatzeko garatu behar diren hiru trantsizio handiak aztertuko ditu aukera gisa, eta erakunde arteko eta sail arteko ezarpenari eutsiko dio, eragile publiko eta pribatuen lankidetzara irekita, heltze-etapa guztietan proiektu ekintzaileei laguntzeko,denen artean Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialerako ahalegina eginez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/22 | |
| 2025/09/12 |
Ekintzaileei laguntzeko programa, enpresa-ideia bat garatzeko dirulaguntzen lerroei eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzei dagokiena.
2025eko deialdia. |
| 2024/08/07 |
Ekintzaileei laguntzeko programa, enpresa-ideia bat garatzeko dirulaguntzen lerroei eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzei dagokiena.
|
Konpromisoa 76. Ekimena 2. "Up!" marka indartzea Euskadi ekintzailetza-ekosistema nazioartekotzen jarraitzeko tresna gisa, bai eta enpresei eta ekintzaileei ematen zaien laguntzan sakontzeko ere.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/08 |
Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera
|
| 2025/09/25 |
Ekintzailetzaren euskal sistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak babesteko, ekimenak dinamizatzeko eta bateratzeko "Erronka 2030" laguntza-programa. 2025eko deialdia (150.000.- €)
|
| 2025/06/02 |
Reto 2030 laguntza-programaren erakunde onuradunak, 2024. urtea
|
| 2025/03/05 |
Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99803 |
| 2025/02/18 |
Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
|
Konpromisoa 76. Ekimena 3. Titulartasun publikoko BICak (Business Innovation Centers) leihatila bakar gisa eta ekintzailetzaren euskal ekosistemara eta haren laguntza-zerbitzuetara sartzeko ate gisa posizionatuz indartzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/13 |
Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien sari nagusiak irabazi dituzte, proposamenen izaera berritzaileagatik eta merkatuari balio bereizgarria emateko duten potentzialagatik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106074 |
| 2025/10/20 |
Berrikuntzak egitea merkatu-aukerak aprobetxatuz.
Lau euskal enpresek euren proiektuak aurkeztuko dituzte 'BIC Startup Day' -ean |
| 2025/07/18 |
Euskadiko enpresen eta berrikuntzaren BIC zentroetako startupek ekarpenak egin dizkiote Industria Planari
|
| 2025/06/12 |
BIC Bizkaia Ezkerraldeak EBNren Nazioarteko Kongresua egingo du Barakaldon, berrikuntzako 200 aditu europar baino gehiagorekin
|
| 2025/01/09 |
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak oinarri teknologikodun ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian 2024an SPRIk hiru foru-aldundiekin batera kudeatzen dituen laguntzen bidez. Horren guztiaren inbertsioa 4,1 milioi eurokoa izan da. Informazio gehigarria (4.100.000.- €)
|
| 2024/12/19 |
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
|
Konpromisoa 76. Ekimena 6. Intraekintzailetzaren esparruan ekimen berri bat abiaraztea, ekimen eta proiektu berriak azaleratzeko, babesteko eta laguntzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/28 |
Barnekintzaile 2025. Euskal enpresen ekintzailetzako proiektuak sustatzeko aholkularitza. |
Konpromisoa 76. Ekimena 8. Startupak eskalatzeko BIND berrikuntza irekiko ekimenaren esparruan eskainitako zerbitzuak zabaltzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/02 |
Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107786 |
| 2025/12/15 |
BIND GOVTECH. Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean
|
| 2025/12/10 |
BIND SME. Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko
|
| 2025/10/24 |
Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du
|
| 2025/09/15 |
BIND Corporate. Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko
|
| 2025/07/03 |
Eusko Jaurlaritzak ekintzailetzaren aldeko apustua berretsi du "herrialde mailako apustu" gisa, ekosistema ekintzaileko 400 profesional biltzen dituen BIND Demo Day ekimenaren bederatzigarren edizioan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103172 |
| 2025/03/21 |
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
|
| 2025/02/05 |
5 startupek 22 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik 2025ean, BIND ekimenaren eskutik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99079 |
| 2024/12/12 |
BIND SME. 28 startupek eta 18 ETEk elkarlanean jardungo dute 2025ean digitalizazio-proiektuak garatu ahal izateko
|
Konpromisoa 125. Ekimena 7. Gizarteratzeko eta laneratzeko programak indartzea, indarkeriarik gabeko bizitza berri bati ekiteko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/26 |
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako Ibilbide Mistoen proiektu pilotu bat garatzea, gizarteratzea eta laneratzea indartzera bideratua, indarkeriarik gabeko bizitza berri bati ekiteko funtsezko elementu gisa, eta transferitu daitezkeen ikaskuntzak sortzea, egoera horiei arreta emateko eskalatu ahal izateko.
|
| 2025/11/05 |
Emakundek Erakunde Laguntzaileen Bai Sarearen barruan sustatutako tresna bat aurkeztu du, enpresei beren espazio fisiko eta birtualak aztertzen laguntzeko eta emakumeentzako segurtasuna bermatzeko. Tresna hau Puntu kritikoen mapa metodologia duen galdera-sorta batek osatzen du. Horri esker, emakumeek segurtasunarekin, mugikortasunarekin eta irisgarritasunarekin lotutako arrisku espezifikoei aurre egin diezaieketen lekuak identifika daitezke. Eta hori hirigintza feministaren ikuspegitik, onartzen baitu espazioak ez direla neutralak genero-ikuspegitik, eta emakumeek askotan oztopo eta erronka espezifikoei aurre egiten dietela hiri-espazioan.
|
Konpromisoa 126. Ekimena 1. Lan-merkatu inklusiboa sustatzea, lanean hastean, lanpostuan promozionatzean eta lanpostuan geratzean pertsona guztiei aukera-berdintasun eraginkorra eta diskriminaziorik eza bermatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/16 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan berdintasun-planak garatzeko laguntza-programa, berdintasun-batzordeen gaikuntzaren bidez.
|
| 2025/07/21 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan berdintasun-planak garatzeko laguntza-programa, berdintasun-batzordeen gaikuntzaren bidez.
|
| 2025/04/08 |
Gizarteratzeko eta gizarte- eta lan-berrikuntzako proiektu bereziak garatzeko laguntza-programa. Lana duten edo lanik gabe dauden baina enplegua lortzeko edo mantentzeko zailtasunak dituzten langileen enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak sustatzea eta indartzea du helburu.
|
| 2024/11/26 |
Emakundek turismo-sektoreko eta gazteen arteko desberdintasunak identifikatzeko gida berriak argitaratu ditu.
|
Konpromisoa 126. Ekimena 4. Emakumeei etorkizuneko eskari handieneko lanbideetan sartzen laguntzea, historikoki gizonek okupatutako arloetan parte har dezaten sustatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/02 |
Emakundek bat egin du BISUBI fundazioarekin emakume sukaldarien ekarpena ikusarazteko topaketan. Topaketaren helburua da emakumeen lanari balioa ematea, erreferente femenino ikusgarriak eta aitortuak behar dituen sukaldaritza ekosistema.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108507 |
| 2025/05/06 | |
| 2025/04/10 |
Emakundek eta Euskadiko Enpresarien Federazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute zuzendaritza-postuetan emakumeen presentzia sustatzeko.
|
Konpromisoa 149. Ekimena 1. Datozen urteetan egingo den belaunaldi-erreleboari modu planifikatuan heltzea. Funtzio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, gaitasunean eta profesionalizazioan oinarritutako profesional kualifikatuekin, funtzio publikoan sartzeko prozesuak bultzatuz, zerbitzu publikoan pertsona onenak izateko, karrera profesionala arautuz eta garai berrietara egokitutako etengabeko prestakuntza garatuz, Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Sektorialean hartutako akordioaren bidez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/08/07 |
Ezagutzaren transmisiorako tresna berria martxan Eusko Jaurlaritzako langile publikoen artean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103719 |
| 2025/03/27 |
Eusko Jaurlaritzak xedapen iragankor bat eskatu dio Estatuari, sektore publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialak aplikatu ahal izateko apirilaren 1etik aurrera.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100503 |
| 2025/01/28 |
Euskadiko Administrazioko lan-kontratuko langile finkoentzako erretiro partzialeko plana onartzea. Euskal Administrazioko lan-kontratuko langile finkoentzako erretiro partzialeko plan hori, txanda-kontratuarekin, 2025. urterako eta hurrengoetarako, Negoziazio Kolektiboko Mahai Orokorrean adostu zen.
|
Konpromisoa 149. Ekimena 2. Enplegu publiko egonkor eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz egiturazko bitartekotasuna murriztuz eta aldian behin Enplegu Publikoaren Eskaintzak deituz. Euskal Administrazioaren barruan belaunaldien arteko erreleboari modu integralean ekitea, ezagutzaren traspasoa ziurtatuz. Negoziazio-eremuak bultzatzea, langileen hornidura eta hautaketa arautzeko, bai eta behin-behinekotasuna arautzeko ere. Gure administrazioa pixkanaka euskalduntzen jarraitzea, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eta zerbitzua emateko behar diren baldintzak bermatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/31 |
Administrazio Orokorraren LEPen aro berria, gaitasunen araberako ebaluazioarekin eta gardentasuna indartuz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109257 |
| 2025/12/30 |
Eusko Jaurlaritzak 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza aurkeztu du, 4.700 plaza baino gehiagorekin bere administrazio eta sektore publikorako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106975 Gobernu Kontseiluaren Erabakia |
| 2025/10/25 |
2000 pertsona inguru aurkeztu dira hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketa idatziaren bigarren deialdira
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105554 |
| 2025/02/01 |
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak administrazioan sartzeko eta egokitzeko prozesua errazteko hitzarmena. Horrela, desgaitasun intelektuala duten pertsonak Eusko Jaurlaritzan sartzen dira karrerako funtzionario gisa.
|
| 2024/12/17 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen da, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez betetzekoak diren plazak.
|
| 2024/11/26 |
Erabakia, hasiera ematekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen 2022ko maiatzaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakia eta erabaki horretako akatsak zuzentzeko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedurari.
|


