Ekonomiaren garapena : 7 ekimenak
Konpromisoa 74. Ekimena 4. Euskadiren finantza-gaitasunak lerrokatzea eta ardaztea, euskal funts handi bat osatzen duten hainbat tresna publiko-pribaturen bidez, bai eta finantza-inbertsioko euskal ekosistema osoaren mobilizazioa ere, enpresak hazteko eta errotzeko eragiketa industrialei eta teknologikoei ekiteko. Inbertsio-ahalegin horrek tamaina ertaineko euskal multinazionalen errotzea ziurtatzera bideratutako ildo bat izango du.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/01 |
Finantzen Euskal Institutuaren Kontseiluak Euskadiko Produkzio Eraldaketarako Zor Funtsa martxan jarri du bere kudeaketa esleitzean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111633 (100.000.- €) |
| 2026/05/25 | |
| 2026/01/30 |
Eusko Jaurlaritzak eskalagarritasunean zeharka inbertitzeko programa abiarazi du, , Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) Indartuz sozietate publikoaren bitartez, enpresak Euskadin haztea eta errotzea bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzak Eskalagarritasunerako Inbertsio Programarako deialdi publikoa irekita.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107718 |
| 2026/01/07 |
Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartu du Euskal Finantza Aliantzaren esparruan FEIri 1.000 M €-ko zuzkidura gehigarria ekartzeko (Gobernu Bilera 2025-04-08)
|
| 2025/11/11 |
Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko (Consejo de Gobierno 2025-11-11)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105963 219/2025 Dekretua, azaroaren 11koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutuari Indartuz Kapitala SA sozietate anonimo publikoa sortzeko eta haren akzioak eskuratzeko. AAHH Iragarkia EHAA |
| 2025/10/01 |
“Euskadi Eraldatuz 2030” inbertsio plana abian jarri da. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104806 (1.000.000.000.- €)
|
| 2025/06/20 |
Euskadin lankidetza publiko-pribatua sustatzeko “IVF Topaketak 2025” lehen foroa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102869 |
| 2025/05/14 |
Eusko Jaurlaritzak AAA Issuer & Investor Summit nazioarteko goi-bileran parte hartu du, Atenasen, Finantza-Aliantza aurkezteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101634 |
| 2025/03/03 |
Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99726 |
Konpromisoa 74. Ekimena 5. Euskal BGAEen erregulazioa aldatzea, kapitalaren ehuneko bat euskal industria-, enpresa- eta teknologia-ehuna errotzea eta haztea ahalbidetzen duten proiektuetan inbertitua izan dadin, eta euskal finantza-eragileen artean, hala nola finantza- erakundeen eta banku-fundazioen artean, sozialki arduratsua den inbertsio-politikak sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/15 |
Eusko Jaurlaritzak urrats berri bat eman du BGAE-en erreforman, Euskadiko ekonomian eta kalitatezko enpleguan duten zeregina indartzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111111 |
Konpromisoa 74. Ekimena 6. Hazkunde handiko proiektuen eta enpresa bultzatzaileen finantzaketa erraztea, lurraldean ekimenak errotzea sustatzeko, haien hazkundea eta dibertsifikazioa ahalbidetzeko, eta hornitzaileak lurraldean garatzea eta gaitzea ahalbidetzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/30 |
Finantzen Euskal Institutuak finantzaketa-akordioa sinatu du ULMA taldearekin, horren jasangarritasuna bultzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103679 (10.000.000.- €) |
Konpromisoa 74. Ekimena 7. Trantsizio global handi batekin edo batzuekin konpromisoa hartzen duten enpresak bultzatzea, Foru Aldundiekin batera lan-baldintza zuzen eta erakargarriak sustatzen dituzten zerga-politikak sustatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/05/29 |
«Lortu» laguntza-programa. 2025eko deialdia (570.000.- €)
|
Konpromisoa 74. Ekimena 8. Lehentasunezko jarduera-eremuetarako eskualde-plan estrategikoak garatzen jarraitzea, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea, Aiaraldea, Debabarrena eta Busturialdea-Urdaibai eskualdeetako ekonomia eta gizartea suspertzen jarraitzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (21)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/25 | |
| 2026/05/14 |
Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoa: 65 milioi euro baino gehiago mobilizatzea aurreikusten duen estrategia baten aurrerapenak aztertzen ditu, 45 milioi baino gehiago lurraldea eraldatzen ari diren 59 jarduera estrategikotan gauzatuta. (2025/04/03)
Enkarterriko 2021 – 2030 Eskualde Plan Estrategikoaren tarteko balantzeak baieztatzen du eskualdea planaren erdialdera iritsi dela, eta emaitza sendoak lortu dituela: 50 milioi euro baino gehiago gauzatu dira, eta % 76ko betetze-maila izan du, erakunde publikoek lurraldearen etorkizunarekin duten konpromisoaren isla.
|
| 2026/04/30 |
Ezkerraldea-Meatzaldea 2021-2030 Eskualde Plan Estrategikoaren tarteko balantzeak baieztatzen du eskualdea planaren erdialdera iritsi dela, eta emaitza sendoak izan dituela.
|
| 2026/04/29 |
Azpilurrek Burtzeñako proiektuaren fase berri bati ekin dio, lehengo UERT lursailaren 65.000 metro karratuen berroneratze lanekin. Informazio gehiago (7.000.000.- €) |
| 2026/04/29 |
Debabarreneko Eskualdeko Plan Estrategikoa (IHP): Talde eragilearen bilera
|
| 2025/12/16 |
Soraluzeko Udalari dirulaguntza zuzena ematea, Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasotako Olaldea ingurua berroneratzeko proiektua gauzatzeko. (3.375.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Dirulaguntza zuzena ematea Eibarko Udalari, Eibarko Barrena kaleko 13. zenbakian dagoen Larrañaga y Elorza izeneko higiezina erosteko, eraisteko eta berrurbanizatzeko. Higiezin hori Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dago. (1.000.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Elgoibarko Udalari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, Usetxe plaza leheneratzeko eta eraikina berreraikitzeko proiektua gauzatzeko, kultura-ekipamendurako. Proiektu hori Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dago. (1.800.000.- €)
|
| 2025/12/16 |
Dirulaguntza zuzena ematea Ermuko Udalari, Debabarreneko lehentasunezko jarduketa-eremuko Plan Estrategikoan jasota dagoen Ermuko merkatu-plaza birgaitzeko proiektua gauzatzeko. (1.125.000.- €)
|
| 2025/12/09 |
ZAP Debabarrena Eskualdea Biziberritzeko Plan Estrategikoaren esparruan, dirulaguntza zuzena eman zaio Eibarko Udalari, Ugartetxea higiezina erosteko. Inbertsio horri esker, eraikin hori – duela hamarkada batzuk eraiki zenetik hutsik zegoena – Txonta auzoaren berroneratze integralaren esparruan proiektatutako 200 etxebizitza babestu berriei lotutako aparkaleku gisa gaitu ahal izango da. (1.000.000.- €)
|
| 2025/07/18 |
Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoak 13 trakzio-proiektu biltzen ditu, 78,4 milioi euroko inbertsioa ekarriko dutenak, eta horiei beste 225 gehitu behar zaizkie, eskualde horren garapena bultzatuko duten beste proiektu estrategiko osagarri batzuetarako esleituak.
Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoaren talde eragileak lehen aurrerapenak aurkeztu ditu trakzio-proiektuetan.(2026/05/21)
|
| 2025/06/03 |
Indartu programa, Ezkerraldean eta langabezia handiko erremuetan inbertsioak sustatzeko eta enplegua sortzeko (Gobernu Kontseilua 2025-06-03). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102310 Esleipena (20.000.000.- €) |
| 2025/05/21 |
Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoak (IHP) herritarren partaidetzarako fase berri bat aktibatzen du. Herritarrek eskualdea eraldatzeko ahalmena duten 17 proposamenen inguruko iritzia eman dezakete.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101809 |
| 2025/04/16 |
Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzuan jarri dute Urduña-Delika tartea Nerbioiko Parke Linealean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100972 |
| 2025/04/16 |
Debabarrenako udalek eta Debegesa Garapen Agentziak, Garapen, Hazilan+ elkartearekin elkarlanean, kualifikazio ertain-altuko langabeen laneratzea errazteko programa berritzaile bat jarri dute abian.
|
| 2025/03/27 |
Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeek egindako 200 milioi eurotik gorako inbertsio estrategikoak agerian uzten du eraldaketa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100530 |
| 2025/03/27 |
Aiaraldea Eskualdeko Plan Estrategikoaren jarraipen-txostena. Aiaraldeko Talde Eragileak berretsi du eskualdea biziberritzeko bidean aurrera egin dela; izan ere, 20 milioi inbertitu dira jada, eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek 24 milioi baino gehiago konprometitu dituzte.
|
| 2025/03/26 |
Debabarrena Eskualdeko Plan Estrategikoa, eskualdea Euskadin garapen iraunkorrean eta berrikuntzan erreferente gisa kokatzea bilatzen duena, udalerrien hazkunde orekatua sustatuz eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuz.
Gutxi gorabeherako inbertsioa 130M € |
| 2025/03/05 |
Zallako Elkartegi berria ireki da, Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatzeko. (6.500.000.- €)
|
| 2025/02/27 |
Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoaren Erakunde arteko Talde Eragileak 20 proiekturen aurretiko zerrenda aurkeztu du, eskualdeko erronka eta behar nagusiei heltzeko ahalmen traktore eta eraldatzailea dutenak.
|
| 2025/02/10 |
Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egon da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko.
|
Konpromisoa 74. Ekimena 10. Finantzen Euskal Institutuaren jarduerak indartzea, euskal enpresa bultzatzaileak errotzen laguntzeko tresna gisa, eta Dirulaguntzak arautzen dituen Lege berriaren aurreikuspenak garatzea, enpresen deslokalizazioak saihesteko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/07 |
Finantzen Euskal Institutuak 20M €-ko mailegua emango dio CIE Automotive taldeari, eta Euskadin berrikuntzaren eta inbertsioaren aldeko apustua indartuko du
|
| 2026/01/07 |
Imanol Pradales Lehendakariak amaiera eman dio Euskadin lankidetza publiko-pribatua sustatzeko “IVF Topaketak 2025” foroari
|
| 2025/10/14 |
Finantzen Euskal Institutuak eta COFIDES-ek finantzatuko dute Satlantis-ek infragorri termikoaren alde egindako apustua lurra behatzeko sateliteetarako, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Eraldatuz 2030 Inbertsio Eraldatuen Planean planteatutako helburuen adibidea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105184 (7.900.000.- €) |
| 2025/04/08 |
Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartu du Euskal Finantza Aliantzaren esparruan FEIri 1.000 M €-ko zuzkidura gehigarria ekartzeko (Gobernu Bilera 2025-04-08).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100832 |


