Giza eskubideak : 23 ekimenak
Konpromisoa 56. Ekimena 1. Migratzaileak eta errefuxiatuak hartzeko programak indartzea. Harreragune programa pilotua garatzea, iritsitakoan sartzeko prozesuan harrera eta laguntza hobetzeko zerbitzu integral gisa sortua.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (7)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/16 |
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) sinatutako lankidetza hitzarmenaren 2026ko luzapena sinatzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako etorkinentzako euskarazko hizkuntza-harrerako ikastaroak finantzatzeko.
|
| 2025/12/09 |
Harreragune zerbitzuak 4.015 migratzaileri lagundu die Bilbon lehen urtean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106715 |
| 2025/06/02 |
Bilboko Harreragunek, bere hasierako sei hilabeteetan 1.960 etorkini arreta eskaini die.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102261 |
| 2024/12/23 |
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) sinatutako lankidetza hitzarmenaren 2025eko luzapena sinatzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako etorkinentzako euskarazko hizkuntza-harrerako ikastaroak finantzatzeko.
|
| 2024/12/12 |
Euskadik eta Kanariek proposamen bateratua egin dute migrazioaren kudeaketan Santanderreko (Kantabria) presidente autonomikoen konferentzian aurkezteko.
|
| 2024/11/15 |
Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak eredu pilotua jarri dute martxan, migratzaileak hartzeko eta orientatzeko lehen Harreragunea irekiz. |
| 2024/10/29 |
Migratzaileak gizarteratzeko eta komunitatean integratzeko udal harrera-protokoloak eta -zerbitzuak ("harreraguneak") sortzeko jarraitu beharreko urratsak jasotzen dituen eskuliburuaren aurkezpena.
|
Konpromisoa 56. Ekimena 2. Gizarteratze- eta bizikidetza-prozesuetan aholkularitza juridikoko eta laguntza espezializatuko zerbitzuak bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/07/04 |
EAEko Toki Erakundeentzako, Tokiko Erakunde Autonomoentzako eta Tokiko Merkataritza Sozietateentzako laguntza ekonomikoen programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko, eta laguntza horietarako deialdia egiten da. Dirulaguntzen bigarren lerroa: Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak. Deialdia 2025 |
| 2025/07/04 |
EAEko Toki Erakundeentzako, Tokiko Erakunde Autonomoentzako eta Tokiko Merkataritza Sozietateentzako laguntza ekonomikoen programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2024rako. Dirulaguntzen lehen lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.
|
| 2025/06/18 |
Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntza-programa. |
| 2025/02/14 |
Aholku – Sareak hazten jarraitzen du arretarako gune berriekin, baita artatutako pertsonen eta kontsulten kopuruan ere. 2024an bakarrik aurrez aurreko arretarako bost gune berri zabaldu ziren: Durangon, Ermuan, Bilbon, Mutrikun eta Donostian; eta 2025 honetan beste bat ere zabaldu da.
Informazio gehiago: |
| 2024/12/27 |
EAEko Toki Erakundeentzako, Tokiko Erakunde Autonomoentzako eta Tokiko Merkataritza Sozietateentzako laguntza ekonomikoen programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko, eta laguntza horietarako deialdia egiten da. Dirulaguntzen bigarren lerroa: Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak. |
| 2024/12/27 |
EAEko Toki Erakundeentzako, Tokiko Erakunde Autonomoentzako eta Tokiko Merkataritza Sozietateentzako laguntza ekonomikoen programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2024rako. Dirulaguntzen lehen lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.
|
| 2024/12/03 |
Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2024an finantzatzeko immigranteei aholkularitza juridiko espezializatua ematea atzerritartasunaren arloan. (50.000.- €)
|
| 2024/10/01 |
Erabakia, 2024. urterako hitzarmen-eredu hau baimentzekoa: Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin, tokiko organismo autonomoekin edo tokiko merkataritza-sozietateekin sinatu beharrekoa, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko. Departamento de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico.
|
| 2024/10/01 |
Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntza-programa. |
| 2024/07/19 |
Biltzen Integraziorako eta Kulturarteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua lankidetzan ari da Berangoko Udalarekin, Bizkaiko udelerri honetan kanpatuta dauden eta etxegabetasun egoeran dauden pertsonei laguntza emateko.
|
Konpromisoa 56. Ekimena 5. Migratzaileen eta errefuxiatuen harreraren eta integrazioaren arloan Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren politikak bultzatzea, bai eta euskal harrera-eredu bat definitzen eta bultzatzen jarraitzea ere, Estatuko Gobernuarekin lankidetzan. Ondorioz, Espainiako Gobernuarekin baterako gobernantzarako eta lankidetzarako esparru bat ezartzea, lankidetza-harremanak areagotzeko, pertsonen harreraren kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeko eta baliabide eta zerbitzu publikoak batera erabiltzea errazteko, elkarrekiko laguntzaren eta informazio-trukearen bidez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (14)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/20 |
Kanarietako presidentearen bisita: Euskadik eta Kanariek Espainiari eta Europari eskatzen diete onar dezatela EBren barruko iparraldeko eta hegoaldeko mugen estatusa |
| 2026/05/08 |
Euskadik iparraldeko muga gisa aitortzea aldarrikatu eta ziurtasuna eskatu du Migrazioaren eta Asiloaren Europako Itunaren ezarpenaren aurrean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110055 |
| 2025/12/16 |
Zuzeneko dirulaguntza Zehar-Errefuxiatuekin elkarteari pertsona maliarren etorrerak eragindako krisi humanitarioari aurre egiteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106977 (104.500.- €) |
| 2025/09/16 |
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza zuzena eman dio Itsas Salbamendu Humanitarioari (SMH) giza eskubideen denfentsa eta gizarte-sentsibilizazioa babestuz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104420 (50.000.- €) |
| 2025/09/16 |
Asociación España con ACNUR – Euskal Batzordeari dirulaguntza zuzena, Ukraniako gerragatik errefuxiatuei larrialdiko laguntza emateko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104419 (50.000.- €) |
| 2025/09/08 |
Eusko Jaurlaritzak eta Andaluziako Juntak immigrazioaren egiturazko plan baten premia nabarmendu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104213 |
| 2025/03/31 |
Eusko Jaurlaritzak, Haurtzaro eta Nerabezaro Ministerioari igorritako adin txikikoei buruzko datuak
Euskadin 2025eko martxoaren 31 bitartean artatutako lagundurik gabeko adin txikiko atzerritarren gehienezko kopurua 859koa da. Horrez gain, adin txikiko -atzerritar zein bertokoak- pertsonak hartzeko plazen okupazio efektiboa 1939koa da. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100620 |
| 2025/02/05 |
Migrazio eta Asilo Euskal Foroa hazi egin da, bi batzorde berrirekin eta erakunde eta pertsona ugari sartuz bertan.
|
| 2025/01/03 |
EAEk eta Kanariek Estatuko autonomia-erkidegoekin egin nahi dute aurrera inoren kargura ez dauden adingabeen ezohiko banaketan.
|
| 2024/12/23 |
Erabakia, zuzeneko dirulaguntza ematekoa Bilboko Elizbarrutiko Caritasi, Loiolaetxea Elkarteari, Alboan Fundazioari eta Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioari, babes komunitarioko programa garatzeko. (94.927.- €)
|
| 2024/12/03 |
Espainiako Gurutze Gorriari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, lagun egiteko neurriak kudeatzeko oinarrizko laguntza materialeko FSE+ programaren esparruan. (200.750.- €)
|
| 2024/12/03 |
Asociación España con Acnur - Euskal Batzordeari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, Ukrainako gatazkaren biktima diren herritarrak babestu eta laguntzeko. (50.000.- €)
|
| 2024/10/15 |
EAEko Toki Erakundeentzako, Tokiko Erakunde Autonomoentzako eta Tokiko Merkataritza Sozietateentzako laguntza ekonomikoen programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
|
| 2024/10/01 |
2024ko deialdia |
Konpromisoa 56. Ekimena 6. Atzerritarrentzako lan-baimenak izapidetzeko eta ebazteko eskumenen transferentzia Espainiako Gobernuarekin negoziatzea eta adostea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/05/30 |
128/2025 Dekretua, ekainaren 17koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Estatuaren lan-legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzen dira, lan-harremana Euskal Autonomia Erkidegoan duten atzerritarrei beren edo besteren konturako hasierako lan-baimenei dagokienez. (LME 2025/05/30)
|
Konpromisoa 131. Ekimena 1. Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloko Legegintzaldi Plan bat onartzea, aipatutako lau zutabeetan oinarrituta. Plan horrek garrantzia emango dio bizitza, giza eskubideak, pertsonen duintasuna, iraganaren memoria kritikoa eta biktimekiko elkartasuna errespetatzearen aldeko eta belaunaldien arteko pedagogia sozialari.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/11/12 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntza-programa.
|
| 2024/10/08 |
Nazio Batuen Terrorismoaren Biktimei buruzko Nazioarteko Konferentzia Gasteizen. Lehendakariak azpimarratu du euskal gizarteak urratsak eman behar dituela bizikidetza hobetzeko, lau zutabetan oinarrituta: indarkeriaren deslegitimazioa, biktima guztien aintzatespen integrala, memoria inklusibo, kritiko eta etiko bat eraikitzea, eta printzipio eta balio etiko eta demokratikoen defentsa.
|
Konpromisoa 131. Ekimena 2. Gogora Institutuaren plan estrategikoa eta urteko kudeaketa-planak eguneratzea, Kontseiluan parte hartzeko eta adostasuna lortzeko asmoari eutsiz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/22 |
Urteko Kudeaketa Planak egin, martxan jarri eta gauzatzen dira.
Kudeaketa Plana 2026.pdf Kudeaketa Plana 2025.pdf |
| 2025/02/05 |
Gogora Institutuaren 2025-2028 Plan Estrategikoa: Aldi honetarako helburu nagusia da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua dagokion espazio sozialean kokatzea, eta Gogora erakunde publiko bihurtzea, herritarrei memoria kritiko eta gogoetatsua eraikitzeko beharrezko tresnak emateko gai izango dena, zorroztasun historikoan eta iraganarekiko etengabeko eztabaidan oinarrituta.
|
Konpromisoa 131. Ekimena 3. Terrorismoaren biktimei aitorpena eta erreparazioa emateko euskal Legea aplikatzen eta garatzen jarraitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/16 |
98/2026 Dekretua, ekainaren 16koa, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretua aldatzen duena. Metatutako esperientziak agerian utzi du hobekuntzak egin behar direla, biktimen errealitateari erantzun eraginkorragoa eta egokiagoa emateko, batez ere terrorismoaren biktimek tratamendu psikologiko, psikosozial eta psikopedagogikoetarako sarbide eraginkorra izan dezaten bermatzeko. Hobekuntza horien helburua da administrazio-jarduna optimizatzea eta erakundeen gaitasuna indartzea, biktimen beharrei erantzun arin eta eraginkorra emateko.
|
| 2026/06/08 |
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egindako polizia-merezimendua aitortzeko eta zerbitzu-ekintzetan hildako eta ETAk hildako agenteak omentzeko ekitaldira joatea. Oroimenezko, errespetuzko eta esker oneko ekintza bat, bizitza zerbitzu publikoan eman zutenentzat eta beren eginbeharra betetzeagatik terrorismoaren biktima izan zirenentzat.
|
| 2026/06/06 |
Luis García Lozanoren omenezko plaka oroigarria, ETAk hil zuela 35 urte bete direnean. Terrorismoaren biktimen memoriarekiko, egiarekiko eta bizikidetza demokratikoarekiko konpromisoa berresten duen oroitzapen- eta aitorpen-ekitaldia. Memoria bizirik mantentzea erantzukizun kolektiboa da, eta indarkeriak eta giza eskubideen urraketak gure gizartean lekurik ez izateko bermea
|
| 2025/09/29 |
Barkamena eskatu zaie Monbar Hoteleko biktimen familiei, "lau hamarkadako absentzia instituzionalagatik eta isiltasun sozialagatik".
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104793 |
Konpromisoa 131. Ekimena 4. Motibazio politikoko giza eskubideen urraketen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko euskal legea aplikatzen jarraitzea, eta lege hori eguneratzeko beharrezko akordioa sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/20 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntza-programa.
2025eko Deialdia
Esleipena (2025/11/20) |
Konpromisoa 131. Ekimena 5. Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea garatzen jarraitzea, batez ere kapitulu hauetan: biktimen errekonozimendua eta erreparazioa; memoria demokratikoari buruzko pedagogia soziala; desagertutako pertsonak bilatu, lurpetik atera eta identifikatzea; ikerketa berrien eta lekuen maparen bidez egia argitzea; eta memoriaren espazioak eta ibilbideak Euskadin.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (19)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/23 |
Urduñako Udalari dirulaguntza bat ematea, "Urduñako udalerrian 2026rako duintasunaren kolunbarioa handitzeko proiektua" finantzatzeko. (60.000.- €)
|
| 2026/05/31 |
Gogora Institutuak komunikazio-kanpaina bat jarriko duela abian iragarri du, identifikazio berriak lortzeko eta gaur egun egiten ari diren ahaleginen irismena indartzeko. Kanpaina bere familiako kideren bat gudu-zelaian edo errepresio frankistaren ondorioz hil zela uste duen pertsona orori zuzenduta dago, eta familiak ezin izan ditu gorpuzkiak berreskuratu. Pertsona horien lagin genetikoak bildu nahi dira, DNA Bankua handitzeko eta hobietatik ateratako hezur-hondakinekin erkatzeko eta identifikazio berriak lortzeko.
|
| 2026/05/31 |
Cosme Ayala Yoldi eta Manuel Hernáez Ruidíaz milizianoen gorpuzkiak eman zaizkie haien familiei, ia 90 urte geroago, Amorebieta-Etxanoko hilerriko hobitik berreskuratuak, 2025eko uztailean. Gogora Institutuak komunikazio kanpaina bat jarriko du abian gerra eta errepresio frankistako desagertuen familietara iristeko eta DNA lagin berriak jasotzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110695 |
| 2026/04/21 |
Gogora Institutuak Erbesteko Ibilbidea dibulgazioaren ikuspegitik ekimenean parte hartzen du. Ekimen horrek gure iraganaren ezagutza eta hausnarketa kritikoa sustatzen ditu, bizipenei lotutako espazio informal batean, oroimena gazteenei transmititzeko egokia. Espainiako lurralde osoko 40 gaztek doan zeharkatzen dituzte Pirinioez gaindiko eremuan kokatutako erbeste errepublikar eta zibilaren oroimenezko lekuak. Memoria historikoaren proiektu pedagogiko hau 16 eta 17 urteko gazteei zuzenduta dago.
|
| 2026/01/26 |
Eusko Jaurlaritzak, Gogoraren bitartez, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzarekin lankidetzan dihardu, Cuelgamuros ibarrean lurperatutako euskal herritarren gorpuzkiak berreskuratzeko. Bi familia euskaldunek Memoria Demokratikoko Estatu idazkariaren eskutik jasoko dituzte senideen gorpuzkiak. Gabiriako (Gipuzkoa) José Arregui Lasaren eta Bilboko (Bizkaia) Cecilio Ruiz de Loizaga Urigoitiaren gorpuzkiak dira.
|
| 2026/01/16 |
Urduñako espetxe frankistaren biktima izan zen Manuel León Gómezen gorpuzkiak eman zituzten Ciudad Realen. Gerra Zibilean eta diktaduran desagertutako pertsonak bilatzeko programaren emaitza berri bat da hori, familia horien sufrimendua orbaintzen laguntzeko ekimena, eta, aldi berean, gizarte osoa duintzen duen prozesua da, biktima horiei egungo gizartearen memoria kolektiboan merezi duten lekua ematen baitie.
|
| 2025/12/09 |
Frankismoaren biktimen erreparaziorako neurri ekonomikoak aztertuko dituen Batzordea sortzea onartu dute. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari atxikita, urtebeteko epean, hartu beharreko neurri guztiak deskribatuko dituen azterketa bat egin beharko du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106791 |
| 2025/11/26 |
Urduñako (Bizkaia) Espetxe Zentraleko lau biktima errepresaliatuenen gorpuzkiak entregatu dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106465 Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/106501 |
| 2025/06/22 |
Gudari eta milizianoei omenaldia Artxanda mendian. Gudariak eta milizianoak omentzeko urteroko ekitaldia egin da gaur goizean Artxanda mendian, "Aterpe 1936 – La Huella" eskulturaren inguruan. Elkarte eta fundazio historikoek eta talde memorialistek antolatuta, Gogora Institutuaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, urtero hiriaren defentsa eta Gerra Zibilean matxinatutako bandoaren aurka eta demokraziaren alde borrokatu zirenen aitortza ekitaldia da.
|
| 2025/06/11 |
1941eko martxoaren 12an 38 urte zituela hil zen Valencia de las Torresko (Badajoz) Aquilino Flórez Bautistaren gorpuzkiak eman zitzaizkion familiari. 2022ko abenduan atera zituzten gorpuzkiak Urduñako hilerritik. Orain arte 17 dira berreskuratutako biktimak, genetikoki identifikatutakoak eta haien familiei emandakoak. 2014tik 93 dira hilerri horretan berreskuratutako biktimak. Gogora Institutuak gainerako 76 pertsonen identifikazio genetikoa lantzen jarraitzen du.
|
| 2025/05/12 |
Gogora Institutuak Urduñako espetxe frankistaren sei biktima identifikatu ditu genetikoki.
|
| 2025/05/03 |
Nazismoaren kontzentrazio-esparruen askapenaren 80. urteurrenaren testuinguruan, nazismoaren esparruetara deportatutako euskal biktimak oroitzeko ekitaldia.
|
| 2025/04/06 |
Gurseko Barnetegien Egunean parte hartzea. Frantziako agintariek omenaldia egin diete Espainiako errepublikanoei eta nazioarteko brigadistei, kontzentrazio-esparru horretako lehen barneratuei, baita ondoren etorri ziren faxismoaren gainerako biktimei ere.
|
| 2025/04/01 |
Eusko Jaurlaritzaren aintzatespen-ekitaldiak, eskubide hori arautzen duen Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legea aplikatuz.
- Alfredo Espinosa, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko lehen sailburua. - Bigarren Mundu Gerran Frantzian faxismoaren aurka borrokatu zen Gernika Batailoiaren oroitzapena. |
| 2025/01/31 |
Gernikako 1938 eta 1940 bitartean Gerrako Presoen Ospitale Militarra hartu zuen eraikina Oroimenerako Leku gisa seinalatzeko ekitaldia. Gutxienez 269 preso hil ziren ospitale honetan. Eusko Jaurlaritzak elkarte memorialisten lana aitortu du, Pipergorri eta Gernikazarrari erreferentzia eginez; izan ere, haien konpromisoari eta lanari zor zaie, arlo askotan, gaur egun dugun ezagutza.
|
| 2024/12/04 |
Gogora Institutuak Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa zabalduko du 2025ean. Herriko hilerrian lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina egiten ari dira. Kalkuluen arabera, beste 30 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ahal izango dira. Aurreko bi kanpainetan, 2014an eta 2022an, 71 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira, eta horietako 11 identifikatu eta haien familiei eman ahal izan zaizkie.
|
| 2024/10/29 |
Urduñako Udalari dirulaguntza zuzena ematea. Ekarpen ekonomiko honen helburua da erabiltzen ez diren hilerriko nitxo batzuk eraisteko lanak finantzatzea. Nitxo horiek presoen, kontzentrazio-esparruko biktimen eta Urduñako espetxearen lurperatzeetan daude eraikita. (48.150.- €)
|
| 2024/07/24 |
Amorebieta-Etxanoko hilerria: Indusketa lanen hirugarren fasea. Aurreko bi kanpainetan 86 pertsonaren gorpuzkiak atera dira lurpetik, eta horietako bi identifikatu eta familiei eman zaizkie.
|
| 2024/07/23 |
Dirulaguntza bat ematea fikziozkoak ez diren liburu argitaratuak argitaratzeko eta Gerra Zibiletik gaur arte Euskadiren memoria demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak egiteko. (80.000.- €)
|
Konpromisoa 131. Ekimena 7. Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroarekin lankidetzan jarraitzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/16 |
Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa/Fundación Memorial 3 de Marzo fundazioaren patronatuak, joan den abenduan, Asisko San Frantzisko elizan, 1976ko martxoaren 3ko gertaera tragikoak gertatu ziren lekuan, premiazko hainbat jarduera egitea onartu zuen. Mantentzeko dirulaguntza. (54.000.- €)
|
| 2025/03/18 |
Gogora eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren elkarlanari esker dator lehen aldiz Bilbora ‘Rolando 2:15 2:45. 50 urte ETAren lehen sarraskitik’ erakusketa
Informazio gehiago: |
| 2024/10/03 |
Terrorismoaren Biktimen Gasteizko Memorialak eta Gogora Institutuak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, etorkizuneko lankidetza-bideak aztertzeko bide berri bati ekin diote.
|
Konpromisoa 131. Ekimena 8. Gernikako Bakearen Museo berria abian jartzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/22 |
"Fundación Museo de la Paz Gernika 1937" fundazioaren mantenimendua: Gogora Institutuak bere 2025eko ustiapen-aurrekontuaren finantzaketari erantzuten dio, gastu, garbiketa, zaintza, elektrizitate, jendearentzako arreta-zerbitzu eta Museoaren jardueren zabalkunde, aholkularitza fiskal, erakusketaren garraio- eta muntaketa-lan eta konponketei egotzitako zerbitzu eta hornidurengatik. (140.000.- €)
|
| 2024/10/27 |
"Fundación Museo de la Paz Gernika 1937" fundazioaren mantenimendua: Gogora Institutuak bere 2024ko ustiapen-aurrekontuaren finantzaketari erantzuten dio, gastu, garbiketa, zaintza, elektrizitate, aholkularitza fiskal eta Museoaren web orri berriaren diseinu eta garapen gastuei egotzitako zerbitzu eta horniduren kontzeptuan. (105.000.- €)
|
Konpromisoa 131. Ekimena 9. Martxoaren 3ko memorial berria garatzea Gasteizen.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/24 |
Asociación de Víctimas 3 de Marzo - Martxoak 3 Elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, finantzatzeko Vitoria-Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko izandako gertakariei buruzko ikerketa, inbentarioa, dokumentazioa eta dibulgazioa. (35.000.- €)
|
| 2025/06/02 |
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren Patronatuak Eusko Jaurlaritzari Asisko San Frantzisko elizako konponketa-lanak kontratatzea agintzea erabaki du. Erabaki horri esker, eraikina zaintzen aurrera egin ahal izango da, eta memoriarako eta errekonozimendurako leku gisa egokitzen dela bermatu ahal izango da.
|
| 2025/06/02 |
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren Patronatuak erabaki du Eusko Jaurlaritzari agintzea Asisko San Frantzisko eliza konpontzeko lanak kontratatzeko, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakari tragikoei lotutako balio sinboliko eta historiko handiko espazioa. Erabaki horri esker, eraikina zaintzen aurrera egin ahal izango da, eta memoriarako eta errekonozimendurako leku gisa egokitzen dela bermatu ahal izango da.
|
Konpromisoa 131. Ekimena 10. Adi-Adian programa ebaluatzea eta bultzatzea, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen testigantza zuzena DBHko eta Batxilergoko eta Euskadiko Unibertsitateetako ikasleei hurbiltzeko. Beste gradu eta master batzuetara hedatzeko aukerak aztertzea, bereziki irakasleen prestakuntzarekin lotutakoak.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/10/15 |
Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko indarkeriaren historiaren konpresio kritikoa eta haren deslegitimazioa sustatzen duten hezkuntza-materialak egiteko. Hitzarmenak Adi-Adian programa ere barne hartzen du, terrorismoaren biktimen testigantza unibertsitate-zentro horretako ikasgeletara eramaten duena.
|
Konpromisoa 132. Ekimena 1. Memoria kritiko batekiko konpromisoari eustea. Izan ere, uko egingo zaio iraganean gertatutako edozein terrorismo edo indarkeria mota legitimatu, konpentsatu edo minimizatzeari, eta gaur egun edo etorkizunera begira indarkeria eta terrorismo hori berriz agertzearen kontra adieraztea, elkarbizitzarako gizarte-proiektu bat partekatzera bideratuta eta terrorismoak eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuek ekarri zuten bidegabekeriaren aitorpenean oinarrituta.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/30 |
..../2026 Dekretua, ekainaren 30ekoa, giza eskubideen, bakearen eta bizikidetza demokratikoaren arloko proiektu, programa edo jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituena. Dekretuaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, udalerriek eta gainerako toki-erakundeek gizartean bakearen eta bizikidetza demokratikoaren kultura eta giza eskubideen eta balio demokratikoen errespetua sustatzera bideratutako proiektu, programa edo jardueretarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea.
|
| 2025/08/29 |
Memoria Demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko laguntza-programa.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago 2025eko Esleipena. Dokumentalak (2025/11/05) 2025eko Esleipena. Liburuak (2025/11/05) |
| 2025/08/29 |
Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte edo fundazioek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntza-programa. 2025eko Deialdia |
| 2025/03/03 |
"Gaurko gizarte demokratikoa eraikiz hil ziren" martxoaren 3ko biktimei omenaldia. Martxoaren 3an Gasteizen izandako biktimak gogoratu dira, lan-eskubideak defendatzen ari zirela hildako bost langileak. Gizartea duintzeko eguna dela uste da, egungo gizarte demokratikoa eraikitzen hil zirenak gogoratuz.
|
| 2024/08/12 |
Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte edo fundazioek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntza-programa. 2024ko deialdia |
| 2024/08/12 |
Memoria Demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko laguntza-programa.
|
Konpromisoa 132. Ekimena 2. Bizikidetzarako zoru etikoaren onarpen politikoa bultzatzea, giza eskubideen urraketa guztien bidegabekeriaren aitorpenean oinarritua, eta, bat bera ere baztertu gabe eta ETAk eragindakoak berariaz barne hartuta, Euskadiko tradizio politiko guztiek lehen aldiz partekatuko dutena. Biktimen sentsibilitatea eta haien familien mina urratzen duen edozein jarduera baztertzea, eta haiek iraintzea, umiliatzea eta berriz biktimizatzea saihesten duten neurriak hartzea, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legean aurreikusitakoaren arabera.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/21 |
Euskadi, Nafarroarekin batera, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren memoria demokratikoaren aurkako sinboloei eta elementuei buruzko Batzorde Teknikoko kide izango da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106340 |
Konpromisoa 132. Ekimena 3. Azterketa gehigarri bat egitea argitze-prozesu osatugabeek eragindako biktimen kasuei.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/02/04 |
Eusko Jaurlaritzaren Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak sustatutako erakusketa, "Deportazioaren Memoria 1945-2025" proiektuaren esparruan, euskal gizarteak deportatuekin eta haien familiekin duen zorra kitatzeko helburuarekin.
|
| 2025/05/29 |
ETA talde terroristaren eta Komando Autonomo Antikapitalisten biktimei Memoria eta Errekonozimendu Koadernoak ematea, horien kasuak ez baitira erabat argitu.
|
Konpromisoa 132. Ekimena 4. Memoria plurala eraikitzeko ekarpen gisa, auzo-, politika-, gizarte-, langile- eta ikasle- mugimenduen ekarpena aztertzea, ikertzea eta zabaltzea, bai frankismoaren aurkako borrokan eginikoak, bai Euskadin kultura demokratikoa eta kontzientzia zibikoa eratzeko alorrean garatutakoak, bai terrorismoaren eta indarkeriaren aurrean bakea defendatzeko egin zirenak.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/05/26 |
Gogora Institutuak "Memoria demokratikoak eta mugaz gaindiko identitateak historia komun baterako" Europako proiektuan parte hartzeko aldi baterako programa. Proiektuak mugaz gaindiko eremuko Kultura eta Ondare Memoriaren elementu komunak babesteko, berreskuratzeko eta sustatzeko zailtasunak jorratzen ditu. Proiektuaren helburu orokorra "Historia eta memoria demokratikoei" buruzko mugaz gaindiko sare bat sortzea da, eragile publikoek memoria-prozesuei buruz duten elkar ezagutza hobetzeko, memoria-ondarearen balioa eta transmisioa indartzeko eta POCTEFAren lurraldean hedatzea sustatzeko.
|
| 2026/02/25 |
Gogora Institutuak antolatutako jardunaldia, erregimen frankistaren mitoak desegiteko, ikasleentzat pentsatua (650 pertsona inguruk parte hartu dute). Balio demokratikoak funtsezko tresna dira Giza Eskubideen, bizikidetzaren eta aniztasunaren defentsarekin konprometitutako herritartasun aktiboa eraikitzeko, eta frankismoaren ontasunei buruz sareetan eta komunikabideetan zabaltzen diren leku komun faltsuak desmitifikatzeko. Frankismoaren errepresio-izaeraz jabetu daitezen laguntzea, sistema demokratiko ororen oinarri diren oinarrizko askatasunen garrantzia azpimarratuz. Halaber, bideo bat eman da, 1975. urtera arte legez kontrako polizia-indarkerian hildako biktimen senideen testigantzekin.
|
| 2025/04/10 |
"Sufrimenduaren Sozializazioaren 30 urte. Biktimen eta gazteen arteko elkarrizketa", Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatua.
|
| 2025/04/06 |
'GURS esparruko Barnetegien Egunean' parte hartzea. Frantziako agintariek omenaldia egin diete Espainiako errepublikanoei eta nazioarteko brigadistei, kontzentrazio-esparru horretako lehen barneratuei, bai eta ondoren etorri ziren faxismoaren gainerako biktimei ere.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100769 |
| 2025/03/24 |
Ramon Rubial Fundazioak eta Gogora Institutuak diktaduran demokraziaren aldeko borrokan parte hartu zuten lau lagunen biografiak aurkeztu dituzte. Horrela, "errepresio garaian askatasunaren eta justizia sozialaren alde" borrokatu zutenen memoria berreskuratu nahi da.
|
| 2024/09/24 |
Deustuko Unibertsitatearekin sinatu beharreko hitzarmena, memoriari, hezkuntza historikoari eta bakearen eraikuntzari buruzko ikaskuntza-komunitatearen sostengu, garapen eta jarraipenerako eta Adi-Adian programa ezartzeko.
|
Konpromisoa 133. Ekimena 1. Giza Eskubideak eta haien kultura gizarteratzea, Euskadiren DNAren osagai gisa, eta giza eskubideen defentsa eta bermea herrialdeko eremu guztietan txertatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/16 |
99/2026 Dekretua, ekainaren 16koa, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen duena. |
| 2025/07/28 |
Herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuen Programa.
|
| 2025/07/28 |
Hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonuen Programa.
|
| 2025/07/28 |
Elkarrekin Bonuen Programa, tokiko bizikidetzaren eremuan.
|
| 2025/02/11 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzako eta gainerako toki-erakundeentzako laguntza-programa.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago: EAEko 31 udalerriri, toki-erakunderi eta irabazi-asmorik gabeko gainerako toki-entitateri eman zaizkie laguntzak, euskal gizartean bizikidetzaren eta giza eskubideen errespetuaren kultura sustatzeko. 2026ko irailaren 1era arte hautatutako proiektuak hiru jarduera-eremu handitan kokatzen dira: Bizikidetza eta Giza Eskubideak, Biktimak eta Gizartea, eta Elkartasuna. Babestutako ekimenen artean honako hauek daude: giza eskubideetan parte hartzeko eta gizartean hezteko programak, terrorismoaren biktimei eta giza eskubideen urraketei laguntzeko ekintzak, eta arrazismoa prebenitzeko, elkartasuna sustatzeko eta gizartea inplikatzeko proiektuak. Laguntza horiek pluralismoaren, elkarrizketaren eta bizikidetza demokratikoaren balioak indartzen laguntzen dute, bai eta gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta giza eskubideekin konprometituagoa sendotzen ere (250.000 €) (2025/10/28) |
| 2025/02/10 |
Elkarrekin Bonuen Programa, tokiko bizikidetzaren eremuan.
|
| 2025/02/10 |
Hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonuen Programa.
|
| 2025/02/10 |
Herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuen Programa.
|
| 2024/11/12 |
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzako eta gainerako toki-erakundeentzako laguntza-programa.
|
| 2024/09/03 |
Dirulaguntza zuzena ematea Amerikako Estatuen Erakundeko Idazkaritza Nagusiari (SG/OEA), Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarraren (SE/CIDH) Idazkaritza Betearazlearen bitartez, Latinoamerikan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimen babesa handitzeko. (110.000.- €)
|
Konpromisoa 133. Ekimena 2. Giza Eskubideen defendatzaileen programak babesteko ekimenei eustea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (11)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/02 |
....../2026 Dekretua, ekainaren 2koa, Giza Eskubideen "René Cassin" saria arautzen duena. Arauak sariaren esparru berri bat ezarriko du, Giza Eskubideen defentsan pertsona edo kolektibo gehiagori aintzatespena zabaltzea ahalbidetuko duena
|
| 2026/04/27 |
"Human Rights Training Programme 2026'programaren deialdia. Zortzi gazteri Genevan (Suitza) giza eskubideen nazioarteko esparruan trebatzeko aukera ematen die urtero.
2026ko deialdia Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109781 |
| 2026/01/22 |
Euskal ordezkaritza bat Kolonbian izan da NAREren esparruan Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileen jarraipena egiteko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107509 |
| 2025/11/11 |
"Lumagorri HAT Elkarteari" dirulaguntza zuzena ematea, "Arcoíris por la vida: organizando la defensa LGTBIQA+ y ordenando la casa común" proiektua gauzatzeko, SPDM kolektiboko kideentzat sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak garatzeko, LGTBIQ+ eskubideetan adituak diren pertsonen laguntzarekin eta Euskadiko eta Ekuatore Gineako nazioarteko lankidetzarekin. (33.000.- €)
|
| 2025/09/16 |
Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programak Kolonbiako eta Ekuatore Gineako hiru Giza Eskubideen Defendatzaile hartu ditu.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago |
| 2025/09/12 |
Eusko Jaurlaritzak eta UNESCO-Euskadiko Elkarte batek zortzi beka eman dizkiete gazteei Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko prestakuntza-programa batean parte hartzeko. Programa hori Genevan (Suitza) egiten da, nazioarteko organoaren 60. Bilkura-aldian. (80.- €)
|
| 2025/06/09 |
Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programak Kolonbiako eta Ekuatore Gineako hiru Giza Eskubideen Defendatzaile hartu ditu
|
| 2025/03/10 |
Euskal Ordezkaritzak El Salvadorren egindako komunikatua, giza eskubideen defendatzaile bat atxilotu dutelako. Aurretik, bisita bat egin zen Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsonen eta kolektiboen egoeraren jarraipena egiteko. Bisitaren helburua izan zen Euskadin 2023 eta 2024 urteetan hartutako pertsonen egoera pertsonalaren eta antolaketa-egoeraren jarraipena egitea, eta EAEko erakundeek eta antolaketa-erakundeek giza eskubideen aldeko prozesuetan emandako laguntza ikusaraztea.
|
| 2025/02/05 |
Nikaraguako erbesteratuak Costa Rican eta Nikaraguako Giza Eskubideen egoeraren jarraipena egiten ari den Euskal Ordezkaritzaren komunikatua.
|
| 2025/01/31 |
NARE-Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten kolektiboen giza eskubideen egoerari jarraipena egiteko El Salvadorreko euskal ordezkaritzaren jakinarazpena.
|
| 2025/01/21 |
Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritza batek El Salvadorren bisitatu ditu Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileak.
|
Konpromisoa 133. Ekimena 3. Erradikalizazioa eta gorrotoaren diskurtsoak prebenitzea, hezkuntza-, gizarte- eta kultura-izaerako neurriak barne, espazio publikotik biktimekiko edozein adierazpen iraingarri edo indarkeriaren justifikatzaile desagerrarazteko eta gizalege demokratiko eta tolerantea lantzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/02 |
Programa Etikasi: 20 euskal gaztek osatutako ordezkaritza bat Ipar Irlandara doa, giza eskubideetan eta bizikidetzan trebatzeko
120 gaztek baino gehiagok parte hartu dute 2019tik Etikasi programan. Ekimen horrek Ipar Irlandako eta Euskal AEko esperientziara hurbiltzen ditu unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleak. Halaber, programak Batxilergoko 1. mailako ikasleentzako modalitate bat eskaintzen du, Polonia eta Auschwitz bisitatuz. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111660 |
| 2026/02/16 |
Etikasi hezkuntza-programa, euskal gazteen artean giza eskubideen, memoriaren eta bizikidetzaren gaineko kontzientzia indartzeko. Giza eskubideen aldeko hezkuntza-proiektua da, urtero egiten dena, giza duintasunaren giza oinarrian oinarritua, eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua, enpatiaren aldeko aukeratik abiatuta. Programa honen helburua etikari eta giza eskubideei buruz ikastea da. (63.900.- €)
|
| 2024/12/23 |
Gure gizartean bizikidetzaren, giza eskubideen errespetuaren, enpatiaren eta elkartasunaren kultura sustatzen duten proiektuak garatzeko laguntza-programa.
|


