Euskadi.eus

Gizarte-ekintza : 6 ekimenak

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
Data Jarduera
2025/06/02
Euskadik "Ahots Batuak" GJH 18 Garapen Iraunkorreko Helburua bultzatu du: kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babesteko aliantza globala. 2030 Agenda osatu nahi du, hizkuntzek eta kulturek gizarte-kohesioan eta giza garapenean duten funtsezko zereginaren aitortzarik eza estaliz.
2025/03/26
Agenda 2030 Euskadi Foroak "Gizarte Berrikuntzarako 2025-2028 Plana eta 2030 Agenda" onartu du, datozen urteetan ekintza publikoa gidatuko duena gizarte-erronkei ikuspegi eraldatzaile eta parte-hartzailetik heltzeko. Planak, modu parte-hartzailean landuta, gizarte-berrikuntza Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) lotzen du, eta bat dator 2024-2028 Gobernu Programarekin, Euskadin ongizate-eredu baterantz aurrera egiteko helburuarekin.
2024/11/28
2030 Agenda Euskadi Foroaren zazpigarren Osoko Bilkura, Lehendakaria buru duen Osoko Bilkuraren zazpigarren bilera – XIII. legegintzaldiko lehena –, Arabako Teknologia Parkean, Miñanon ospatu egin da. Foro hori Euskadiko 2030 Agendaren gobernantza partekatuko gune nagusia da, euskal erakundeak eta gizarte-eragileak biltzen baititu garapen iraunkorraren aldeko konpromiso bateratu batean. Lehendakariak Europan demokraziari egiten zaizkion mehatxuez ohartarazi du, eta "Euskadin gure sistema demokratikoa indartzeko eta hobetzeko" lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
Data Jarduera
2026/06/24
Agenda 2030 bonuen programa.
2025/05/15
Agenda 2030 bonuen programa.
2024/12/11
"Elikadurako jardunbide egokien gida" aurkeztu da, eta gastronomiak ohitura jasangarrien eta herritarren konpromisoaren motor gisa duen zeregina nabarmendu da. Gidak 2030 Agendaren GJHak betetzen laguntzen duten informazio eta gomendio errazak biltzen ditu.
2024/11/20
Agenda 2030 bonuen programa.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
Data Jarduera
2025/03/26
Euskadiko 2030 Agendaren jarraipenari buruzko borondatezko zortzigarren txostena onartu eta Nazio Batuei bidali zitzaien. Txostenak hiru erakunde-mailetako ekimenak, 2030 Agendaren bilakaeraren jarraipen-adierazleak eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatzea biltzen ditu.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
Data Jarduera
2025/03/26
2030 Agendaren zortzigarren jarraipen-txostena egiteko unean, 248 adierazle globaletatik 125en berri ematen duten 352 adierazle kalkulatu dira. 91 adierazle sexuaren arabera banakatzen dira, 69 udalerri mailan eta 120 lurralde historiko mailan
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
Data Jarduera
2025/04/11
"GJHen lurralde-ikuspegia Euskadin" izeneko jardunaldian, ELGAk Euskadiri buruz egindako txostena aurkeztu da. Txosten horrek 2030 Agendarekin duen konpromisoa indartzen du, nazioarteko adituekin egindako jardunaldi batean.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
Data Jarduera
2026/06/25
83/2026 Dekretuak % 10 handitzen ditu laguntzen zenbatekoak, eta % 30eko igoera aurreikusten du familia ugarientzat, guraso bakarreko familientzat, mendetasuna edo desgaitasuna duten pertsonak dituzten familia-unitateentzat eta genero-indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktimak dituzten familientzat. Kontziliaziorako laguntzak 27 milioi eurorekin indartu dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111490
2026/05/12
NBE Emakumeak erakundeak antolatutako Europa eta Asia Erdialdeko Zaintza Foroan parte hartzea, genero-ikuspegidun eta giza eskubideetan oinarritutako zaintza-sistema eraldatzaileak sustatzeko.
2026/04/21
Irailaren 7ko 102/2022 Dekretuan aurreikusitako 14 urtetik beherako seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko laguntzen aurrekontu-zuzkidura.
EHAA
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109632 (940.103.- €)
2025/11/15
Konfekoopek aurrera egin du kontziliazioa kooperatiben kudeaketa-ereduan txertatzen.
2024/09/26
Emakunderen parte-hartzea NBE Emakumeen zaintzaren aldeko aliantza globalaren batzar orokorrean.