Konpromisoa 76. Bazterkeria-arriskuko egoeran dauden pertsonei arreta emateko lurralde-sareen finkapena babestea.
Ekimena 1. Estrategia integral bat abiaraztea, babes egonkorrak behar dituzten eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako arreta bermatzeko, zehazki,
gizarteratzearen eta esku-hartzearen eremutik.
Ekimena 2. Aurrera egitea lurralde bakoitzean gizarte-zerbitzuen sarea hedatzeko, gizarteratzeko ibilbide desberdinekiko modu koherentean eta integratuan.
Konpromisoa 77. Zaurgarritasun eta babesgabetasun bereziko egoerei arreta ematea.
Ekimena 1. Etxerik gabeko pertsonekin, energia-txirotasunarekin eta bereziki ahulak diren pertsonei eragiten dizkieten bestelako egoera batzuekin (adinekoak, gazteak, haurrak, ezgaituak...) lotutako prebentzio- eta kudeaketa-jarduketak indartzea, arreta berezia emanez diskriminazio
anitzeko egoerak jasaten dituztenei eta/edo gizarte-babeseko sarerik ez duten pertsonei (nahi gabeko bakardadea...).
Ekimena 2. Europar Batasunaren gomendioei jarraiki, haur-bermeko programa sustatzea, haurren txirotasunaren aurkako estrategia globalaren funtsezko
elementu gisa, ardurapeko seme-alabak dituzten familientzako diru-sarrerak bermatzeko errenta hobetuz.
Ekimena 3. Diskriminazioaren Behatoki bat abiaraztea.
Konpromisoa 78. Gizarte-zerbitzuen euskal sistema garatzea erkidego-ikuspegia kontuan hartuz eta kalitateko, berrikuntzako, zaintzen oreka berriko eta
eraginkortasuneko printzipioetan oinarrituz.
Ekimena 1. Gizarte-zerbitzuen II. Plan Estrategikoa egitea eta gizarte-zerbitzuen erakunde arteko funtsa finkatzea, Gizarte-zerbitzuen eta Prestazioen
Zorroan aurreikusitako prestazioak eta zerbitzuak bermatze aldera.
Ekimena 2. 2015eko Zorroaren Dekretua ebaluatzea eta gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren katalogoaren plangintzan, koordinazioan eta araudi
garapenean aurrera egitea, erakunde arduradunek bere eskumenen eta baliabideen arabera adostutako eta hornitutako finantzaketa-eredu
jasangarri bat ezarriz. Halaber, saiatuko da, gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren berrikuntzarako, kohesiorako eta kalitaterako erakunde arteko
egungo funtsa, behin baliabideak banatzeko barne-ereduan txertatuta, zaintzen eremuko ikerketarekin, teknologiarekin eta lanpostuen sorre
rarekin eta Europar Batasunak sustatutako proiektuekin lotuta egotea.
Ekimena 3. Gizarte Zerbitzuen euskal sistemaren prestazioen eta zerbitzuen zorroa amaitzea, batez ere, adinekoentzako arretari dagokionez, zaintzaren,
laguntzaren, ostatuaren eta arretaren eremuetan.
Ekimena 4. Adinekoen egoitzak arautzen dituen dekretua egokitzea, zerbitzuak ituntzeko araubidea arautzen duen araudi bat sustatuz, horien
garapenerako baldintza egokiak bermatzeko eta gizarte zerbitzuak egonkortasun, sarbide-eskakizun, hornidura, prezio eta konkurrentziari
dagokienez homogeneoa den esparru egoki batean emateko.
Konpromisoa 79. Gizarte- eta erkidego-garapena indartzea.
Ekimena 1. Hurbiltasun handieneko prestazioak eta zerbitzuak indartzea, arretako erkidego-ereduan eta kalitatezko boluntariotzaren esparru europarrean
sakonduz, hain zuzen ere, erabiltzaileen parte-hartzearekin eta horien eskubideen errespetutik zein sektoreko profesionalen lanaren
kalitatearen bermetik abiatuta.
Ekimena 2. Programa integral bat abiaraztea gizarteratzerako babesak antolatzeko, hobetzeko eta bermatzeko, zehazki, gizarteratze-hitzarmenen bidez eta
erreferentziazko profesionalak esleituz, betiere diru-sarrerak bermatzeko politikaren eta bestelako politiken (gizarte-zerbitzuak, gizarte-lanekoak,
soziosanitarioak...) arteko osagarritasuneko berariazko premien arabera.
Ekimena 3. Arreta-piramidearen inbertsioaren segimendua egitea eta estrategia integral bat planifikatzea, bere ohiko etxebizitzan bizi diren pertsonentzako
zerbitzuak indartuz, bizitzeko erabateko autonomia bermatzeko.
Konpromisoa 80. Gizarte-zerbitzuen berrikuntza eta ebaluazioa eta kalitatea sustatzea, emaitza-irizpideekin eta erabilgarritasun publikoko irizpideekin.
Ekimena 1. Gizarte-berrikuntzako sistema bat eta I+G+b sistema bat abiaraztea gizarte-zerbitzuen eremuan.
Ekimena 2. Erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuen ebaluazioa indartzea, arreta berezia jarriz pertsona hartzaileengan eta horien familiengan. Aurrekoaz
gain, ezagutzaren sistematizazioa eta transferentzia indartuko dira.
Ekimena 3. Eten digitala murrizten saiatzea.
Ekimena 4. Sustatzea eten digitala murrizten eta etxeko arretarekin eta erabiltzaileen zein horien zaintzaileen eta senideen zaintzarekin lotutako teknologia eta
aplikazio digital berritzaileen sarbidea, garapena eta ezarpena errazten dituzten proiektuak.
Konpromisoa 81. Bultzada estrategikoa ematea zahartze aktiboari eta adinekoen autonomia pertsonala, parte-hartze soziala eta bizitza osoa eta osasuntsua suatatzea.
Ekimena 1. Euskadi osora hedatzea adinekoekin lagunkoiak diren herrien eta hirien sarea: “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik”.
Ekimena 2. “Euskadi Langunkoia Sustraietatik” Sarean integratzea zahartze aktibo eta osasuntsuko estrategia eta baita ere adinekoen talentuaren
garapena, genero-ikuspegia txertatuz, bizitza osoa (bere premiak asetzea) eta berezko gizarte-premiei edo hirugarrenen premiei erantzuteko
prozesuan aktiboki parte hartzea bultzatuz.
Ekimena 3. Proiektu pilotuak garatzea, egokitzapen digitala edo gazteekiko belaunaldi arteko ekintzak bezalako eremuetan zahartze aktiboa sustatzeko.
Ekimena 4. Adineko herritarrak aholkatzea eta ahalduntzea interesatzen zaizkien gaietan eta eremuetan: oinarrizko finantza-prestakuntza, jaraunspenak eta
bizi-testamentua.
Ekimena 5. Zahartze aktiboko indize europarrarekin lerrokatutako zahartze aktiborako euskal estrategia bat onestea.
Ekimena 6. Hirugarren adinerako trantsizioa prestatzeko programa berri bat sustatzea.
Ekimena 7. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak bermatzea egoerarik ahulenean dauden pentsiodunei.
Ekimena 8. Adinekoen talentua baliatzea eta sustatzea, politika publiko guztietan parte har dezaten babestuz.
Ekimena 9. Adinekoen eta gazteen belaunaldi arteko harremana eta solidaritatea indartzen laguntzen duten programak eta jarduerak sustatzea
Ekimena 10. Adineko pertsonen etxebizitzen irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea. Ondorio horietarako, irisgarritasun-jarduketak burutzeko
laguntza-programa zehatzak bultzatuko ditugu (igogailuak eta arkitektura-oztopoak kentzea). Baita ere obrak egingo dira horien etxebizitzen
energia-eraginkortasuna hobetzeko eta, beharrezkoa den kasuetan, adinekoek bizitza duin eta egoki batez goza dezaten errazteko.
Konpromisoa 82. Bakardade-egoeran dauden adinekoak laguntzea.
Ekimena 1. Nahi gabeko bakardadearen aurka borrokatzeko erakunde arteko plan bat abiaraztea aldundiekin, udalekin eta hirugarren gizarte-sektoreko
antolakuntzekin elkarlanean, hain zuzen ere, gizarte-sektore ugariei eragiten dizkieten egoera hauen begirada zabal eta global batetik abiatuta.
Gainera, plan honek etxez etxeko bisitak indartzea jasoko du adinekoen kasurako.
Ekimena 2. Telelaguntzako zerbitzua hedatzea 80 urtetik gorako pertsona guztietara eta, apurka-apurka, 65 urtetik gorakoetara eta, zerbitzu horretatik,
bakarrik dauden pertsonei arreta profesionala emateko berariazko lerro bat abiaraztea.
Ekimena 3. Gizarte-zerbitzuetako profesionalekin koordinazioan, lehen mailako solidaritateko eta gizarte boluntariotzako berariazko programa bat garatzea,
adinekoen gizarte-isolamendua txirotasun, menpekotasun eta/edo gaixotasuneko egoerekin elkartzen den egoerak goiz detektatzeko.
Konpromisoa 83. Laguntzaren kalitatea bermatzea eta arreta indartzea adinekoen etxeetan zein horien ingurune hurbilean.
Ekimena 1. Oinarrizko gizarte-zerbitzuak indartzea, adinekoei etxean ematen zaien arreta hobetzeko.
Ekimena 2. Zaintzaileek atseden hartzeko programak indartzea.
Ekimena 3. Bere etxeetan edo egoitzetan bizi diren adinekoentzako arreta soziosanitarioko eredu integral berri bat sustatzea, osasun-laguntzako lehen
mailako sarearekin koordinatuta egongo dena.
Ekimena 4. Zaintzaileak laguntzeko euskal estrategia abian jartzea.
Ekimena 5. Zaintzaileen estatutua onartzea, gizonezkoen erantzunkidetasuna sustatuz adineko senideen zaintzetan, zehazki, sentsibilizazio-, kontziliazio- eta
trebakuntza-neurrien bitartez.
Ekimena 6. Adinekoei arreta emateko bulegoak irekitzea hiru lurralde historikoetan, erakunde eskudunekin koordinatuta.
Konpromisoa 84. Adineko pertsonen zerbitzurako jarduera ekonomikoa eta gizarte-berrikuntza sustatzea.
Ekimena 1. Hiru foru aldundiekin eta udalekin batera, “silver economy” edo zilarrezko ekonomia bultzatzeko programa bat garatzea.
Ekimena 2. Gizarte-berrikuntzako interesguneak finkatzea eta indartzea adinekoentzako arretaren eremuan: Adinberri Gipuzkoan, Nagusi Intelligence Center
Bizkaian eta zahartze aktiboari buruzko Berrikuntza-zentroa Araban.
Ekimena 3. “Silver economy” delakoaren eremuan enpresa-ekimenak eta gizarte-berrikuntza bultzatzea, lerro hori indartuz egungo deialdietan eta laguntza
programetan.
Ekimena 4. Espezializazio Adimenduneko RIS3 Euskadi Euskal Estrategiaren esparruan, ikerketa aplikatuko proiektuak sustatzea adinekoekin lotutako
produktuetan eta zerbitzuetan.
Ekimena 5. Jardunbide kulturalak sustatzea adinekoen artean, garun-jarduera, oreka emozionala, elkarrekintza eta bakardadea indartzeko, bizitza osoagoa
eskainiz.
Konpromisoa 85. Seme-alabak dituzten familiak laguntzeko eta jaiotze-tasa sustatzeko estrategia integrala garatzea.
Ekimena 1. Euskadi osorako familia-politika integratu eta koherente bat bultzatzea, aldundiekin eta udalekin elkarlanean.
Ekimena 2. Seme-alabengatik ematen diren laguntzak apurka-apurka areagotzea eta horien administrazio sinplifikazioa lortzen saiatzea, Europar
Batasunarekiko konbergentzian aurrera egiteko helburuarekin, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/ 2008 Legean aurreikusitakoaren
arabera.
Ekimena 3. Foru aldundiekin batera, hausnarketa bat abiaraztea, seme-alabengatik ematen diren zergakenkariak handitzeko eta progresibitate handiagoko
elementuak txertatzeko familien zerga tratamenduan.
Ekimena 4. Sektore pribatuan, gutxienez 16 asteko aitatasun- eta amatasun-baimen berberak eta besteren ezinak sustatzea, Lan eta Enplegu Sailarekin
lankidetzan.
Ekimena 5. Kontziliazio erantzunkidea indartzea, lan-bizitzaren eta aitatasun positiboaren kontziliazioa sustatzen duten neurriekin, etxeko lanen eta zaintzen
gizonezkoen eta emakumezkoen arteko banaketa zuzen eta berdinkidean aurrera egiteko, Lan eta Enplegu Sailarekin lankidetzan.
Ekimena 6. Gizartean zaintzen ekonomiari ospe ona ematen dioten sentsibilizazio-kanpainak egitea, jarduera ekonomikoan egiten duten ekarpena ikusaraziz.
Konpromisoa 86. Haurren babeserako, prebentziorako eta promoziorako plan integrala.
Ekimena 1. Haurren eta nerabeen eskubideei buruzko lege bat onestea, haurtzaroaren eta nerabezaroaren babes, prebentzio eta sustapeneko sistema
arautze eta garatze aldera.
Ekimena 2. Erakunde arteko protokolo bat onestea, haurren aurkako indarkeriaren detekzio goiztiarra bermatzeko batez ere sexu-abusu eta -esplotazioari
eta haur-esplotazioari dagokienez detekzio eta esku-hartze eraginkorrak ziurtatzeko, kasu guztietan bermatuz biktimaren babesa eta horren
kaltearen konponketa.
Ekimena 3. Haurrak babesteko sareak hedatzea, hirugarren sektoreko antolakuntzen eta sektore publikoaren arteko lankidetza sustatuz.
Ekimena 4. Irakaskuntzan, adin goiztiarretatik, hezkuntza afektibo sexuala lantzea, baita Internetekin lotu tako prebentzioa eta erabilera segurua ere.
Konpromisoa 87. Migrazio-egitatearen aurreko harrera-, integrazio- eta erantzunkidetasun-kultura zibikoa sustatzea eta hedatzea
Ekimena 1. Migratzaileak integratzeko eredua sendotzea.
Ekimena 2. Euskal gizartearen eta bertako elkarte-egituraren integratzeko potentziala garatzea, giza legezko integrazio egokia finkatze aldera.
Ekimena 3. “Migraziorako Euskal Itun Soziala” hedatzea eta garatzea.
Ekimena 4. Euskadin, Estatuan eta Europan “Share Proposamena” sustatzea, erantzunkidetasun-printzipioa aplikatzeko mekanismo gisa.
Ekimena 5. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlanean, migratzaileentzako harrera kulturaleko planak garatzea, Euskadiko Liburutegi Publikoen
Sarearen bidez, zehazki, migratzaileen kolektiborik handienei berezko eduki kulturalak eskainiz.
Konpromisoa 88. Migratzaileak hartzeko estrategia global bat finkatzea
Ekimena 1. Euskadira heltzen diren migratzaileak hartzeko euskal eredua onestea eta ezartzea. Eredu hori “Herritarren, kulturartekotasunaren eta
immigrazioaren eremuko VI. Jarduketa-planaren” bidez garatuko da, inplikatutako erakundeen eta gizarte-eragileen lankidetzatik eta Herritar
immigranteen gizarteratzerako eta parte-hartze sozialerako Foroaren bidez.
Ekimena 2. Migratzaileen jatorrizko herrialdeetan pilotu esperientziak sustatzea, migrazio-fluxuen kudea ketan laguntzeko, erakunde eta enpresen arteko
lankidetzako alde biko proiektuak barne hartuz.
Ekimena 3. Migratzaileek Euskadiko lan-merkatuan eta aberastasunaren sorreran egiten duten ekarpena nabarmentzea.
Konpromisoa 89. Asilo-politikaren euskal eredu bat definitu eta sustatzea
Ekimena 1. Espainiako Gobernuarekin akordio bat gauzatzea, Euskadik errefuxiatu eta nazioarteko babes eskatzaileen harrera eta integraziorako politikak
kudeatzeko.
Ekimena 2. Berezko eskumenen eremuan eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean, harrera eta integraziorako berezko eredu bat zehaztea. Erkidegoko
babesletzaren formulak espazio garrantzitsua izango du eredu horren barruan.
Ekimena 3. Eremu honetako jarduketa koordinatzen duen erakunde arteko mahai soziala finkatzea.
Konpromisoa 90. Zaurgarritasun-egoeran dauden migratzaileentzako babesa eta estaldura eta laguntza
Ekimena 1. Erakunde arteko lankidetza bultzatzea, bakarrik dauden haur migratzaileei behar duten babesa bermatzeko, horrela gizarteratzeko ibilbideak
egin ahal izateko. Gainera, heldutasunerako trantsizioan babesgabetasuna saihesten saiatuko da.
Ekimena 2. Zaurgarritasun-egoeran dauden adingabe eta gazte migratzaileak gizarteratzea eta laneratzea sustatzea.
Ekimena 3. Proposamen bat aurkeztea Espainiako Gobernuari, lan-baimena errazteko migratzaileak 16 urte betetzean, hau da, gainerako nerabeekiko
aukera-berdintasunean.
Ekimena 4. Urtero eguneratzea iragaitzazko migratzaileei arreta humanitarioa emateko kontingentzia-plana.
Ekimena 5. Laguntza-azpiegitura balioaniztunen plan bat egitea, migrazio-errealitate desberdinek sortzen dituzten harrera-premiei erantzuteko.
Konpromisoa 93. Indarkeria matxista desagerraraztea eta emakumezkoen indarkeriarik gabeko gizarte berdinzale bat eraikitzea.
Ekimena 1. Indarkeria matxistaren prebentzioa eta horren aurkako borroka eta berdintasunaren bultzada berria berariaz aurreikusten dituen Berdintasun Lege
berria onestea.
Ekimena 2. Herritarren gizarte-itun bat proposatzea, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka.
Ekimena 3. Erakunde arteko akordioa eguneratzea, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako arreta hobetzeko eta lehentasunezko, doako eta
kalitatezko arreta integrala bermatzeko biktimei eta horien seme-alabei.
Ekimena 4. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak identifikatzea sustatzea, gero emakume horiekin esku hartzeko tresna berriak txertatuz.
Ekimena 5. Espedienteen kudeaketa integratua ahalbidetzen duen leihatila bakarra abiaraztea indarkeria matxistaren biktimei arreta eta babesa emateko,
horrela pertsonalizatutako ekintza-programak ezarri ahal izateko.
Ekimena 6. Biktimentzako eta bere seme-alabentzako diru-laguntzen programa eta gizarteratzeko eta laneratzeko programak indartzea, indarkeriarik gabeko
bizitza askea hastea errazteko.
Konpromisoa 94. Soldata-arrailaren aurkako txoke-planaren aplikazioa sustatzea
Ekimena 1. Berdintasun-planak bermatzea 50 langile baino gehiagoko enpresetan eta, 50 langile baino gutxiagoko enpresetan, berdintasun-planen negoziazioa
sustatzea, betiere Gizarte Elkarrizketarako Mahaian lortutako akordioei jarraiki.
Ekimena 2. Euskadiko laneko ikuskatzailetzan, berdintasun-unitateak indartzea.
Ekimena 3. Ordutegi-arrazionalizaziorako itun sozial eta politiko bat bultzatzea.
Ekimena 4. Bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzea ahalbidetuko duen enpresa-kultura berri bat abiaraztea sustatzea.
Ekimena 5. STEAM bokazioak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) indartzea hezkuntzaren eremuko emakume gazteen artean, horrela enpleguaren kalitatea areagotzeko.
Ekimena 6. Emakumeen laneratzea erraztea etorkizunean eskari handiagoa izango duten lanbideetan.
Ekimena 7. Zaintzak berdintasun-politiken erdigunean jartzea, gero eta erantzunkideagoa den gizarte-antolakuntza batean aurrera egiteko eta “kontziliaziotik
erantzunkidetasunerako” trantsizioa egiteko.
Konpromisoa 96. Sexu-orientazioaren ondoriozko diskriminazioren aurkako politikak sustatzea
Ekimena 1. Dibertsitate-berdintasunari eta sexu-orientazioaren ondoriozko bereizkeriaren aurka borrokatzeari buruzko lege integral bat onestea.
Ekimena 2. Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legearen aldaketa
sustatzea, transexualen eta transgeneroen elkarteekin eta adingabe transexualen familien elkarteekin adostutako akordioei jarraiki.
Ekimena 3. Hezkuntzaren esparruan, eta Hezkuntza sailarekin lankidetzan, sexu- eta familia-aniztasuna onartzea sustatzea, haurrek beren nortasuna eta
sexu-orientazioa askatasunez eta bereizkeriarik gabe gara dezaten.
Ekimena 4. Diskriminazio-egoerak jasaten dituzten LGTBI pertsonak babesteko “Berdindu Programa” indartzea.
Ekimena 5. Programak garatzea, bere sexu-orientazioagatik, pertsonen osasuna gutxitzen duten kalteak eta bestelako gizarte-faktoreak murrizteko.