Euskadi.eus

Ekimena 1. Lehendakaritzarekin elkarlanean, plangintza ekonomiko eta estrategikoa garatzea herrialdeerronka handiei eta hiru trantsizio globalei aurre egiteko: energia-ingurumen trantsizioa; trantsizio teknologiko-digitala eta trantsizio sanitario-soziala.

Ekimena 2. Ekonomia eta aurrekontuaren plangintzarako esparru bat ezartzea, inbertsio eta sustapeneko plan operatiboak, aurrekontu-programak eta politika publikoen plangintza integratzea eta elkarrekin lotzea ahalbidetzen duena, bere ebaluazioa bultzatuz, politika publiko guztiekin eta
horiek garatzen dituzten tresnekin lotuz. Gainera, gardentasuna eta kontu-ematea errazten dituzten politika publikoen etengabeko segimendu gardena bultzatuko da.

Ekimena 3. Susperraldirako eta erresilientziako proiektuen ikuskapena eta plangintza egitea Next Generation EU Programaren funts europarrak gauzatzearen eta kudeatzearen esparruan, baita Susperraldi eta Erresilientziako Plan Nazionalean ere.

Ekimena 4. Baliabide publikoen erabilera zorrotzean eta finantza publikoen jasangarritasunean oinarritutako aurrekontu-politika sustatzea, defizit- eta zor-mugak betetzen saiatuz, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostutako egoerara eta ziklo ekonomikora egokitzeko esparru malgu batean
barruan, hain zuzen ere, gizarte-politikak bermatzeko eta COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoari eta enplegu-krisiari erantzutea sustatzeko.

Ekimena 5. Finantza- eta zerga-politika erabiltzea enpleguaren, susperraldi ekonomikoaren, enpresa-errotzearen eta gizarte-kohesioaren eta berrikuntzaren alde, Finkatuz funts publikoaren ezarpenaren bidez eta, hala badagokio, hori handituz, euskal enpresa handien errotzea eta egitura ekonomikoarekiko trakzio-efektua bermatzeko. Era berean, aurreko helburu horretarako, ETEak finantzatuko dira arrisku-kapitaleko funtsen bidez; Finantzen Euskal Institutua finkatuko da finantzaketa publikoko tresnen kudeatzaile gisa eta funts jasangarriak igorriko dira, gizartekohesioa eta ingurumen-jasangarritasuna bultzatzeko.

Ekimena 6. Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemaren berrikuspena sustatzea, fiskalitate progresiboago baterantz aurrera eginez; horretarako, hauxe hartu beharko da kontuan: COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren osteko errealitate ekonomiko berria; gure enpresen enpleguaren, gaitasunaren eta lehiakortasunaren balizko bilakaera eta Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak hornitutako funtsetatik lor litekeen ez-ohiko finantziazioa. Agertoki berri honetan, gobernuak eta
hori eusten duten alderdiok konpromisoa hartzen dugu, erakunde eskudunekin batera, fiskalitate berri baten inguruko hausnarketa sakona egiteko. Fiskalitate berri horrek finantza-nahikotasuna bermatuko du; enplegua sortzen duen ekonomia babestuko du; zerbitzu publikoak indartuko ditu eta Europako fiskalitatearekiko konbergentzia eta progresibitaterantz joko du.

Ekimena 7. Foru aldundiekiko lankidetza eta koordinazioa sustatzea zerga-iruzurraren aurka eraginkortasunez borrokatzeko. Horretarako, urtero, Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, zergairuzurraren aurka borrokatzeko baterako plan integral bat egingo da eta, gainera, administrazioen
artean informazioa trukatzeko sistemak hobetuko dira eta horietan sakonduko da.

Ekimena 8. Gizarte-erantzukizunaren eta kalitatezko enpleguaren zerbitzura dagoen kontratazio publikoa sustatzea, kalitatezko enpleguaren eta gizarteratzearen zein laneratzearen aldeko gizarteklausulak, ingurumen-klausulak eta ordainsari-berdintasunaren aldeko eta soldata-arrailaren
aurkako klausulak txertatuz.

Ekimena 9. Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeen, nagusiki, enpresen eta fundazio publikoen kontrol-sistemak indartzea, baita administrazio publikoen itunpeko zerbitzuak ematen dituzten eta finantziazio gehiena bide horretatik jasotzen duten entitateen kontrol-sistemak ere.

Ekimena 10. Gardentasun eta kontu-emateko politikaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakunde guztien aurrekontuari eta egoera ekonomiko-finantzarioari buruz eskuragarri dagoen informazioa areagotzea.

Ekimena 11. Aurrera egitea Gobernu Arduratsuaren Ereduaren garapenean, baita, ekonomiaren eremuan, Arriskuak Kudeatzeko Esparru Bateratuaren garapenean ere, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kudeaketa hobetzeko eta horren helburuak lortzea errazteko.