Euskadi.eus

Ekimena 1. “Herritarren parte-hartzerako eta gardentasunerako legea” onestea, administrazioaren herritarrekiko gardentasuna bermatzeko, herritarren parte-hartzea sustatzeko gai publikoetan eta gobernu-programa betez garatzen diren ekintzen eta ekimenen kontuak denbora errealean ematea ahalbidetzeko.

Ekimena 2. Beharrezko araudiaren garapena bultzatzea politika publikoen eraikuntzan eta egikaritzapenean, administrazio publikoaren eta sindikatuen eta enpresa-antolakuntzen arteko etengabeko elkarrizketa bultzatzeko.

Ekimena 3. Mundu digital honetan, datuak oso baliagarriak dira antolakuntza zein herritarrentzat. Datuen balioa ateratzeko eta hori herritarrei itzultzeko, datuen gobernantzako base irmoa sustatuko da. Base horrek hauxe ahalbidetuko du: adimen artifizialaren hedapena; politika publikoen
ezarpena eta datuak trukatzeko eta berrerabiltzeko konfiantzazko ingurune seguruen ezarpena.

Ekimena 4. Datu irekien eta lotutako datuen estrategia indartzea. Euskadiko berrerabiltzaileen kolektiboak eta herritarrek eskatutako datu-multzoak identifikatzea eta datu horiek normalizatzea eta lotzea, erakunde arteko zerbitzu berriak garatuz.

Ekimena 5. Gobernu irekiko eta nazioarteko aitorpeneko estrategia sustatzea. Erreferentziazko nazioarteko antolakuntzarekiko, hau da, Gobernu Irekirako Aliantzarekiko (OGP) lankidetza irekiagoak, arduratsuak eta herritarrekiko sentiberak diren gobernuak sustatzeko mekanismoak garatu
eta ebaluatzeko.

Ekimena 6. Herritarren parte-hartzea eta horien iritzien entzute aktiboa areagotzea eta adierazleen sistema berriz ere diseinatzea, kudeaketa publikoaren denbora errealeko informazio- eta ebaluazio prozesu etengabe batean.