Euskadi.eus
Saila
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Arduraduna
Sabino Torre Díez (Araubide Juridikoaren Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lortutako autogobernuaren defentsa zaintzea, bere garapena sustatzea eta Eusko Legebiltzarrak edo Jaurlaritzak bere eskumen-eremua gauzatuz onetsitako politika publikoetan sartzea eta horiek hustea, baldintzatzea edo murriztea eragiten duten jarduketak salatzea. Gure ustez, Konstituzioaren 156. artikuluan zerga- eta finantza-politikari buruz aurreikusitako koordinazio-eskumenetatik ondoriozta daitezkeen neurriek Euskal Ekonomia Ituna errespetatu behar dute eta dagozkien alde biko organoetan adostu behar dira. Hortaz, hori aplikatzeko edo gauzatzeko, alde biko topaketa-organoa edo Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa elkartu behar da, denbora eta forma egokietan.

Ekimena 2. Autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak ofizioz edo gainerako sailek eskatuta koordinatuko du Estatuko araudi-ekimenen konstituzio-legezkotasunaren eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuaren inguruko txostenen lanketa. Txosten horiek autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak egingo ditu, zehazki, ukitutako sail sektorialarekin kontsultatu ostean. Euskal autogobernuaren urraketak antzematen direnean, gatazka judizialak saihesten dituzten prebentzio-konponbideak bilatzen saiatuko da, zehazki, dagokion “lankidetza-gutunaren” bidez. Era berean, lankidetzako alde biko batzordearen aurrea negoziatzea lehenetsiko da, euskal autogobernua zaintzeko eta horren konstituzio- judizializazioa saihesteko xedearekin.

Ekimena 3. Lankidetzako prebentzio-neurriek emaitzarik ez badute, autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak, ukitutako sail sektorialarekin kontsultatu ostean, Gobernu Kontseiluari aurkeztuko dizkio euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren erakundeen antolaketaren defentsan oinarritzen diren mota guztietako konstituzioprozesuak edo prozesu judizialak jartzeko proposamenak.

Ekimena 4. Eusko Jaurlaritzak eragile gisa esku hartzen duen prozesuetan eta Estatuak EAEk ezarritako arauen eta egintzen aurka jarritako errekurtsoen ondoriozko prozesuetan, lankidetzako alde biko batzordearen aurrean autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak negoziatzea lehenetsiko
da, ukitutako sail sektorialaren laguntzarekin. Hori guztia euskal autogobernua ahalik eta baldintzarik onenetan mantentzeko eta konstituzio-judizializazioa saihesteko, baita gure eskumen-eremua txikitzeko efektuak dituen doktrina bat finkatzen duten autogobernuaren gaineko
interpretazio hutsezko akatsak eragitearen arriskuak saihesteko ere.