Euskadi.eus
Saila
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Arduraduna
Amaia Barredo Martín (Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Abian jartzea Ingurumenaren V. Esparru Programa 2030.

Ekimena 2. Ingurumen-administrazioaren Legea onestea, gure industria eta bere emisioen hobekuntzarako eta bere prozesuak ingurumenari dagokionez eredugarria den industria baterantz aurrera egiteko funtsezko tresna gisa, ingurumen-baimeneko prozedura erraztuz eta arinduz.

Ekimena 3. Ondare Naturalaren Kontserbazioari buruzko Legea onestea, Euskadiko ondare naturalaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa, erabilera jasangarria, lehengoratzea eta hobekuntza bermatze aldera.

Ekimena 4. Lurzorua babesteko euskal estrategia bultzatzea eta kutsatutako lurzoruen 400 hektarea lehengoratzea sail eta erakunde eskudunekin lankidetzan.

Ekimena 5. Kutsadura atmosferikoa kontrolatzeko plan berri bat garatzea.

Ekimena 6. 2020 Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa sustatzea.

Ekimena 7. Natura 2000 Guneen eta Naturan Oinarritutako Konponbideen kudeaketa eraginkorra garatzea.

Ekimena 8. Udal zein eskualde mailan kutsadura akustikoa murrizteko ekintza-planak egitea sustatzea eta 2.000 Natura Sarea bultzatzea.

Ekimena 9. Europar Batasunarekin lerrokatutako zerga-politika berdea planteatzea, foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez.

Ekimena 10. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailarekin lankidetzan, Lurralde-antolamenduan “ingurumen-aldagaia” txertatzea eta aldizkako segimendu-txostenak egitea lurralde-antolamenduaren eremuan, ingurumen-adierazleen bilakaera aztertzeko.