Euskadi.eus
Saila
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Arduraduna
Amaia Barredo Martín (Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Ur edangarriko sareen kudeaketa eraginkorra optimizatzea, eraginkorrak ez diren sistemaren galerak murriztuz eta egungo hornidura-sareak eraldatuz, ur edangarriaren erabileran kontrol eta segurtasun handiagoak ematen dituzten sare adimendunak bihurtzeko.

Ekimena 2. Teknologia berriak aplikatzea ureztatze-sistemetan, ur-kontsumoa optimizatzeko, bereziki, klima- aldaketaren eraginak gehiago pairatuko dituzten Euskadiko guneetan.

Ekimena 3. Hondakin-uren arazketa- eta saneamendu-zerbitzu eta instalazioak hobetzea. Helburua da, 2030eko horizontean, saneamendu-sistema osoa bukatuta egotea eta tratamendurik gabeko isurketak ia-ia zerora murriztea.

Ekimena 4. Hondar-urek eragindako kutsaduraren kontrola, arauketa eta ikuskapena indartzea.

Ekimena 5. Teknologia ekologiko eta jasangarri berrien garapena bultzatzea hondar-uren tratamenduan, balorizazioan eta berrerabilpenean.

Ekimena 6. Baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra sustatzea euri-uraren drainatze-sistema jasangarrien bidez, uraren sektorean ekonomia zirkularra sustatuz eta ura berrerabiltzea bultzatzen duen kontratazio berdea indartuz.

Ekimena 7. Uraren hiri-zikloaren kudeaketa integrala hobetzea, uraren zuzentarau europarrarekin bat datorren tarifa-sistema homogeneo baten bidez, tarifak kostu hauekin lerrokatzea ahalbidetuko duena: ura hartzeko, banatzeko eta ustiatzeko kostuak eta saneamendu- eta arazketa-kostuak.

Ekimena 8. Saneamenduko, hornidurako eta uholdeen aurreko defentsako oinarrizko azpiegiturak egikaritzea, arro hidrografikoen uraren kalitatea hobetzeko.