Euskadi.eus
Saila
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Arduraduna
Amaia Barredo Martín (Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa eta materialen berrerabilpena lantzea.

Ekimena 2. Zentro teknologikoekin elkarlanean, ikerketa-proiektuak garatzea, hondakin industrialen aprobetxamendua hobetze aldera.

Ekimena 3. Arriskutsuak ez diren hondakin industrialen gaikako bilketarako, karakterizaziorako, biltegiratzerako eta balorizaziorako kudeaketa publikoko zentro bat abian jartzea sustatzea, erreferentziazko puntako zentro europar bat izan dadin.

Ekimena 4. Lege-araudi zehatza barne hartzen duen hondakinen estrategia bat sustatzea, non hiru lurralde historikoen helburu komunak ezartzen diren. Horrez gain, estrategiak lurralde osorako gobernantza komuneko oinarriak ezarriko ditu eta erkidego gisa hondakinik gabeko lurralde bat
izatera eramango gaituzten estrategia zehatz guztiak finkatuko ditu.

Ekimena 5. Ekonomia zirkularrerako estrategia europarrarekin bat eginez, ekotasa bat edo hondakin industrialen isurketa-kanon bat ezartzea ekonomia zirkularra eta balorizatu ezin diren hondakinak murriztea sustatzeko, industria-egituraren lehiakortasunik handieneko elementu gisa.

Ekimena 6. Elikagaiak xahutzearen aurkako legegintzako ekimenak bultzatzea, elikadura-hondakinen sorkuntza % 30 murrizteko xedearekin.

Ekimena 7. Elikagaien soberakinak lehengoratzea erraztea, lehentasuna emanez gizakien erabilerari.

Ekimena 8. Kontsumitzen diren plastikozko ontzien % 75 birziklagarriak izatea lortzea eta birziklatu ezin diren erabili eta botatzeko plastikozko poltsak kentzea.

Ekimena 9. Bere jarduera birziklapenaren sektorean garatzen duten enpresak indartzea.

Ekimena 10. Europar Batasunak sustatutako “Iceberg Proiektuaren” barruan, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen birziklagarritasuna handitzea.

Ekimena 11. Erosketa publiko berdea bultzatzea eta, lizitazio publikoetan, hondakin industrialen baloraziotik eratorritako azpiproduktuen erabilera sustatzea.

Ekimena 12. Tratamendurik gabeko lehen mailako hiri-hondakinen isurketarik ez egoterantz aurrera egitea, udalekin elkarlanean.