Konpromisoa 119. Hizkuntza-eskubideen erabateko errespeturantz eta normalizatutako hizkuntza-bizikidetza baterantz aurrera egitea.

- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Miren Dobaran Urrutia (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Ekimena 1. Administrazio publikoetan Euskara Normalizatzeko VII. Plana (2023-2027) diseinatzea eta ezartzea, herritarrek administrazioarekin duten harremanean hizkuntza-eskubideak errespetatzeko helburuarekin; edonola ere, pertsonek nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko daukaten erabateko askatasuna bermatuko da. Planaren beste xede bat izango da euskararen erabileraren normalizazioan aurrera egitea, hain zuzen ere, sektore publikoaren lanerako hizkuntza gisa.

Ekimena 2. Administrazio publikoetan euskararen erabilera sustatzeko dekretu bat onestea.

Ekimena 3. Sozietate publikoentzako normalizazio-plana abiaraztea.

Ekimena 4. BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sustatzea eta beharrezko egokitzapenak egitea horren eraginkortasuna handitzeko.

Ekimena 5. Urratsak ematen jarraitzea Elebide zerbitzuaren bidez herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

Ekimena 6. Neurriak hartzea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta sektoreko eragileekin adostasunak lortzeko.