Euskadi.eus
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Miren Dobaran Urrutia (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Indarreko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) ebaluazioa egitea eta, gizarte-eragile nagusiekin, hurrengo aldirako hizkuntza politika zehaztuko duen plangintza egitea eta adostea.

Ekimena 2. Legegintzaldi honetako Euskararen Agenda Estrategikoa onestea eta garatzea.

Ekimena 3. Euskararen ezagutza handitzeko programak eta laguntzak areagotzea, oro har, egiaztatutako B2 mailara arteko doakotasuna ezarriz eta C1 mailara arteko doakotasuna eskainiz 16 eta 30 urte bitartekoentzat.

Ekimena 4. Helduen kontziliazio-premietara hobeto egokitutako eskaintza bat sustatzea, ikaskuntza-modalitate erdipresentzialen bidez eta plataforma birtualen erabileraren bidez, betiere euskaltegiekin elkarlanean.

Ekimena 5. Helduen euskalduntze-sistemaren finantziazioa indartzea eta handitzea, irakasleen lan-baldintzak hobetzeko euskaltegien finantziaziorako ohiko deialdien bidez

Ekimena 6. Migratzaileei zuzendutako euskara ikasteko eta hobetzeko programak areagotzea, bai eremu sozioekonomikoan, bai hezkuntzaren eremuan, horien gizarteratzean eta laneratzean laguntzeko xedearekin.

Ekimena 7. Euskaraldia bezalako euskararen erabilera sustatzeko programak indartzea, bai eremu formalean, bai eremu ez-formalean: aisialdia, gizarte-hedabideak, kirola, familia, hezkuntza-sistema, kultura, etab.

Ekimena 8. Hizkuntzaren Teknologien Plana onestea eta garatzea eta euskararen presentzia, euskarazko edukien sorkuntza eta horien ingurune digitaleko erabilera sustatzea.

Ekimena 9. Garatzea Euskara Eremu Sozioekonomikoan Normalizatzeko Plan Estrategikoa 2020-2023.

Ekimena 10. Adostasunetik abiatuta, herritarrei euskara bizitzaren eremu guzietan erabiltzea ahalbidetzen dieten hitzaldi positiboak eta gizarte-aktibazioa lantzea. Horretarako, euskararen zeharkakotasuna azpimarratuko da eta gobernuaren sail eta arlo guztien, sektore publikoaren eta, orokorrean,
gizartearen inplikazioan sakonduko da (industria, berdintasuna, lanbide-heziketa, unibertsitatea, merkataritza, turismoa, etab.). Erakunde arteko lankidetzatik lan egingo da.

Ekimena 11. Hizkuntza gutxituaren ezagutzari eta erabilerari dagokienez, gizarte-eremu desberdinen analisia bermatzen duten ikerketak sustatzea eta Euskararen Adierazle Sistema elikatzen jarraitzea.