Euskadi.eus
Saila
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Arduraduna
Ana Agirre Zurutuza (Justiziako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Justizia babesteko zerbitzuen hedapena eta horietarako orientazioa sustatzea, hain zuzen ere, zerbitzu-kartak garatuz.

Ekimena 2. Justizia errestauratiboko zerbitzua indartzea, gatazkak ebazteko bestelako bitartekoak sustatzeko eta finkatzeko plan baten ezarpenarekin.

Ekimena 3. Bitartekaritza judizialaren doakotasuna bermatzea.

Ekimena 4. Justizia errestauratiboa finkatzea zigor- eta familia-ordenetan.

Ekimena 5. Negoziazio- edo bitartekaritza-praktikak sustatzea jurisdikzio-ordena hauetan: administrazioarekiko auziena, soziala eta zibila.

Ekimena 6. Aurrera egitea hizkuntza-normalizaziorako planean, Euskadiko hizkuntza ofiziala den aldetik, herritarrak justiziaren eremuan euskara erabiltzeko
duten eskubidea betearazteko.

Ekimena 7. Gazte Justiziaren V. Plana onestea, gatazken ebazpenean bitartekaritzaren, kontziliazioaren eta konponketaren alde egiten duen gazte justiziako
euskal zerbitzu bat garatuz, gazteen berrerortze-tasa murrizteko eta % 15aren azpitik kokatzeko xedearekin.

Ekimena 8. Plaza nahikoak daudela ziurtatzea, zigor-arloko legea urratu duten adingabeei judizialki ezarritako neurri guztiei erantzuteko.

Ekimena 9. Kanpoko profesionalek aldizka ikuskatzea adingabe arau-hausleak barneratzeko hezkuntzazentroen funtzionamendu-sistemak eta langileen lana.

Ekimena 10. Fiskaltzaren eta polizia judizialaren jarduketa-unitatea indartzea desagertutako pertsonei dagokienez.

Ekimena 11. Jarduera judiziala berraktibatzeko jarduketa-plan bat ezartzea, horrela COVID-19aren ondorioei aurre egiteko.

Ekimena 12. Arreta berezia ematea indarkeria matxistaren biktimei, Emakumearen aurkako Indarkeriaren aurrean jartudeto Plana garatuz.

Ekimena 13. Auzitegiko balorazio integralerako unitateen jarduketa eta talde psikosozialak indartzea, arriskuaren detekzio goiztiarrerako eta adingabeen
egoeraren inguruko balorazio eraginkorra egiteko indarkeria matxistako kasuetan.

Ekimena 14. Justiziaren zerbitzu guztiak egokitzea Istanbuleko Hitzarmenak jasotzen duen emakumearen aurkako indarkeriaren definiziora.

Ekimena 15. Epaitegietan berariazko atal bat abiaraztea indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, langile eta materialaren zuzkidura nahikoarekin, horrela
biktima horiei indarkeria ororen aurkako babes integrala ematea lortzeko.

Ekimena 16. Emakumearen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko plana garatzea, erakunde arteko koordinazioa indartzeko, emakumeen aurkako
indarkeriako epaitegietako langileen prestakuntza hobetzeko eta biktimei informazioa, arreta eta laguntza emateko zerbitzu integralak indartzeko
eta instalazioak egokitzeko (Zurekin Programa).