Euskadi.eus

Ekimena 1. Hezkuntzaren Lege bat onestea, gure hezkuntza-sistemaren etorkizuneko erronkei erantzuteko, eskola publikoaren funtsezko papera eta izaera
laikoa aitortu eta sustatzeko eta aukera berdintasuna bultzatzeko irakaskuntza-maila guztietan ikasteko, pertsonen bizitokia, egoera
pertsonala, soziokulturala eta ekonomikoa edo eskolatuta dauden zentroa gorabehera, hezkuntza-zentro guztien bikaintasuna bilatuz. Lege
honek aurreko legegintzaldian lortutako oinarrizko akordioa hartuko du kontuan eta abiapuntua euskal eskola publikoaren funtsezko izaera
aitortzea izango da. Horrez gain, hauek izango dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak: euskal hezkuntza-sistema modernizatzea eta horren
egonkortasuna hobetzea; eleaniztasunean aurrera egitea; aukera-berdintasuna bermatzea, irakaskuntza guztietan ikaskuntza bultzatzeko;
hezkuntza-sistemaren finantziazioa berrikustea, hezkuntza-zentroek benetan egiten duten gizarte-eginkizunarekin eta eginkizun hezitzailearekin lotuz eta zentroen autonomia areagotzea, arreta berezia jarriz zuzentasunean eta bikaintasunean, bizikidetza positiboko esparru batean.

Ekimena 2. 2 eta 16 urte bitarteko hezkuntza-ibilbidea duten zentro publiko integratuen finkapenean lan egitea eta horien ezarpenean aurrera egitea.

Ekimena 3. Hezkuntza-azpiegiturak hobetzea eta modernizatzea, onetsitako azpiegituren planarekin bat etorriz; hain zuzen ere, planak 200 jarduketa baino
gehiago aurreikusten ditu, besteak beste, hauek: Tolosako Orixe, Gasteizko Salburua eta Leioako Barandiaran institutu berriak; Muskizko
bigarren hezkuntzako institutua handitzea eta Dantzertiren egoitza berria.