Euskadi.eus
Saila
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Arduraduna
Pedro Javier Jauregui Fernández (Etxebizitza Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. 2021-2023 Etxebizitza Plan Zuzendari berri bat onestea.

Ekimena 2. Alokairura bideratzea etxebizitza publikoko promozioaren % 100a.

Ekimena 3. Etxebizitzarako eskubide subjektiboaren araudi-garapena burutzea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren egungo Etxebizitzarako Prestazio
Osagarritik Etxebizitzaren Legean aurreikusitako etxebizitzarako prestazio ekonomikorako trantsizio eta kudeaketa antolatuak bermatuz. Hori guztia, horretarako egokiak diren akordioen eta zuzkiduren bidez.

Ekimena 4. Araudi-esparrua garatzea bizigarritasun-dekretuari dagokionez; non honekin lotutako oinarrizko irizpideak ezarriko diren: telelanerako
espazioak, osasun-ikuspegia (aireztapena), balkoiak eta familia-kontziliazioa (haurrak eta adinekoak). Horrekin batera, aldi baterako
etxebizitzaren (Ada) araudi- eta kontzeptu-berrikuspena egin beharko da.

Ekimena 5. Etxebizitza publiko berriaren eta zuzkidura-bizitokien promozioa sustatzea.

Ekimena 6. Hutsik dauden etxebizitzen araudi-esparrua garatzea. Merkatuan hutsik dauden etxebizitzak gizarte-alokairurako hartzea sustatzea, Bizigune
Programa eta arrazoizko prezioan alokatzeko ASAP Programa indartuz.

Ekimena 7. Planak eta programak garatzea hutsik dauden lokalak eta lonjak etxebizitza bihurtzeko, hori guztia udalekiko elkarlan estuan.

Ekimena 8. Etxebizitza ordaintzeko laguntzen sistema indartzea eta gizarte-alokairuko parkea handitzea. Babestutako alokairua sustatzeko ekintzak
garatzea, horien promozioa eta etxebizitza pribatuak helburu horretarako mugiaraztea bultzatuz.

Ekimena 9. Aldundiekin eta udalekin elkarlanean, zerga-neurriak artikulatzea, hutsik dagoen parkea murrizteko eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu
eskaintzan txertatzea sustatzeko.

Ekimena 10. Hobetzea etxebizitzak esleitzeko prozedurak eta horietarako sarbide-eskakizunak, gizarte-profil desberdineko kolektiboen etxebizitzarako
sarbidea errazte aldera, bereziki, hauena: gazteak, adinekoak, seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak eta genero-indarkeriaren
biktimak, edonola ere, ghettoak sortzea saihestuz.

Ekimena 11. Etxebizitza parke publikoaren kudeaketa aurreratua eta integrala sustatzea, energia-eraginkortasuneko eta digitalizazioko irizpideekin, txirotasun
energetikoari aurre egiteko estrategia barne. Hori guztia etxebizitza parke publikorako berezko kudeatzaile energetiko bat sortuz.

Ekimena 12. Pertsona ahulak babestea utzarazpen-prozeduretan.

Ekimena 13. Eraginkortasuna hobetzea babestutako etxebizitzen parkearen kudeaketan, Alokabideren erkidegoko esku-hartze programa zabalduz eta
hirugarren gizarte-sektorearekiko lankidetza indartuz.

Ekimena 14. Etxebizitzarako sarbiderako aukera berritzaileak abian jartzea, cohousinga, erabilera-lagapeneko kooperatibak eta erosketa eta alokairuaren
arteko bitarteko aukerak garatuz. Horrez gain, ekimen pribatuarekiko eta udalekiko lankidetza indartuko da, eraikinetan eta auzoetan bertan
belaunaldi arteko bizikidetza-formulak sustatzeko.